GARAGARDO DASTAKETA

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2024-04-29 10:36

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1714380120601

Aprilaren 26an Garagardo dastaketa egin genuen liburutegi zaharrean, arratsaldeko 18etan. Dastaketa gidatzen Anita izan genuen, Garai garagardo eta kontserbako kideetako bat. 

 

Garagardoa egiteko prozesuaren inguruko azalpenak eman zituen, ze garagardo mota ezberdin dauden azaldu zuen eta beraiek dauzkaten garagardo motak eta hauek nola egiten dituzten ere azaldu zigun. Parte hartzaileen zalantzak eta galderak ere egin zituzten, hauek ahal ziren neurrian argituz. 

 

Dastaketan 12 parte hartzaile izan ginen. Lau garagardo ezberdin dastatzeko aukera izan genuen, eta bitartean zerbait jateko aukera ere egon zen. 

 

Dastaketa primeran joan zen, oso ondo pasatu genuen, errepikatzeko moduko ekintza. EUSKARAZ JARDUTEKO AUKERA PAREGABEA!


Utzi iruzkina: