Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/29 20:59:40.386 GMT+2

izenak

bada malcolm x izeneko tipo bat zeinaren historia bat oso interesgarria zaidan, tipoak esaten du bere "x" hori hartzean gauza asko esan nahi zuela, baina niri gehien gustatzen zaidana hau da: malcolmen ustez bere abizena seguruena bere arbaso esklabuen jaberen batek jarritako abizena da, bere iraganaren ondorio, esklabutzaren ondorio. eta horrexegatik, esklabutzaz ernegatzen duelako eta etorkizun hobeago bat nahi duelako jartzen du "x", ez duelako esklabuen jabearen marka izan nahi.

askotan pentsatu det horretan, eta nola gure izenak gaur egungo genero-rolen inposaketaren ondorio diren, eta agian guk ere malcolmek eta bere lagunek abizen inposatzaileekin egin zutena gure izenekin egin beharko genukeela, gure izaera estabilizatzean gu identifikatuko gaituen izenm bat aukeratuaz, hankartean dugunak determinatuko ez duen izen bat aukeratuaz, gure esklabutza kulturalari aurre eginaz.

Nork: adarbakar_arrosa_ikustezina.2008/06/29 20:59:40.386 GMT+2
Etiketak: aurre malcolm esklabutza izena egin x | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak



Uste dut hemen zerbait aurkitu ahal duzula horretaz: http://www.blogak.com/basquebasking

Artikulu honetan haren hitzaldi bat dago euskaratuta:
http://www.blogak.com/basquebasking/malcom-x-botoa-edo-bala-1


Nork: Lost Hawk.2008/07/01 14:11:41.402 GMT+2
www.blogak.com/losthawk

entzuna dut aintzineko kulturan baten edo adin batera heltzean umeek euren izen berria aukeratzen dutela, heldutasunera heltzean jada norberak bere izena-bidea aukeratzeko edo, ez da ideia txarra, "zentratzean" norberak bere burua berrizendatzea, ta berzentratzean izenez aldatzea nahi izanez gero, nik halere oraingoz dihoakidan izen egokiagorik topau ez dedanez (bide luzea egiteke dagoenaren seinale) gurasoek jarri ziatena erabiltzen dut, ta zure ideia irakurrita horren zergatian pentsatzen jarri naiz: alperkeria puntua, konformismoa ta egia esan oraingoz zoritxarrez ondoegi definitzen nauelako ama birgina izenak

egia esan orain konturatzen naiz izenak garrantzia baduela, bereziki harreman afektibotan, adibidez nere lagun minena transa da ta BERA ez da gurasoek jarri zioten izena, berak aukeratutakoa baizik (xoxoa aukeratu duen arren, jaja), ta nere ciberbizi berrian ezaututako jendeakin berdina gertatzen zait, ciber izen hoiek pertsona ta bere nahi, desira ta ilusioak biltzen dituelako

Nork: olatz.2008/07/02 15:25:53.364 GMT+2

bai, egia da, izen originalagoa ere bila zezakeen zure lagunak, baina bueno kontua gustura sentitzea da ere.

Nork: blogeko kapoa.2008/07/02 16:09:36.542 GMT+2
http://blogak.com/aai

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.