Literatura eta Web 2.0

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-02-04 23:35

Liberty herrian dagoen institutu batean Eric Langhorst historiako irakasle batek, bere ikasleei Guerrilla Season liburua irakurtzea agindu zien, gero horri buruzko proiektu bat egiteko asmoarekin.

Proiektua 2006ko azaroaren 19an bukatu zen eta helburu nagusia irakasleak sorturiko The Guerrilla Season Book Blog blogean irakurleek liburuari buruz sortzen diren eztabaidetan parte hartzea zen, azkenean hainbat proposamenetatik bat aukeratu eta lan bat eginez:

  • Poema bat idaztea liburuak landutako gaiaren inguruan.
  • Bukaera alternatibo bat idaztea eleberriari.
  • Poster bat diseinatzea liburua zinemaratzen dutenerako.
  • Elkarrizketa bat egitea liburuko pertsonaia bati.
  • Marraztea komiki bat 9 panelekoa eta hor irudikatzea liburuaren eszena bat.
  • Diseinatzea beste azal bat liburuari.

Forma original bat liburu batek zer igorri dizun munduari azaltzeko. 


Utzi iruzkina: