Sabatikorako ondo prestatzeko, zer hobe oporraldi luzea eta etengabea egitea baino? Horrela, uztailaren erdialdetik abuztuaren amaierara arte, bizikletari ekin diogu Asturiasko eta Galiziako paraje ederretatik.
Irteera puntua Ribadesella izan da. Bertaraino trenez heldu, eta hurrengo egunean, uztailaren 18an, pedalak eman eta aurrera.

Lehenengo Asturiasko kostaldearekin eta gero Lugoko eta A Coruñako kostalde (“Goi itsasadarrak”) lasai eta ederrarekin gozatu dugu. Zenbat hondartza polit, zenbat hezegune interesgarri, zenbat lurmutur eta faro isil eta, aldi berean, basati. Kareharrizko kostan zein granitozkoan, itsaso biziak bere etengabeko lana egiten: toki batzuetan higatzen, beste batzuetan sedimentatzen, eta dena irtenune eta sartune erakargarriez betetzen. Eta kasu gehienetan gainera, oso jende gutxi.

Kostaldearen ikusgarritasunaz blaitzeko, dirudienez Prestigen istripuaren ostean eta laguntza europarrarekin, bizikletaz eta oinez egiteko egin barik utzi ezin diren paseoak daude. Ondo prestatuta, ondo seinalizatuta eta panelez (balio paisajistikoak, naturalistikoak....azaltzeko) hornituta.

Atsedena hartzeko hainbat herri eta herrixka majoak, eta primeran jateko aukera ematen dutenak. Adibidez, Rinloko kofradian dastatutako “arroz saldatsua”. Ikaragarria¡

Bestalde, bisitatutako hirietan ez dira falta izan sorpresa atseginak. A Coruñan adibidez.

Kostaldea Murosen utzi dugu “Costa da Morte” zeharkatuta eta gero, eta barnealderantz jo dugu.

Lehenengo Santiagora, gero Lugora eta hortik berriro Asturiasera. Asturiasko barnealdean hiru eskualde eder ikusi ditugu: Los Oscos, Somiedo eta Teverga. Hirurek merezi dute, nahiz eta bizikletan egiteko malda handi eta luzeak igo behar izan.

Azkenean Oviedotik pasatu eta berriro Ribadesellara iritsi gara. Hiru eguneko atsedenaren ostean, trena hartu eta abuztuaren 28ko arratsaldean Bilbora iritsi gara. Guztira 1.750 kilometro inguru, tarte laua zer den ikusi barik, baina, oro har, errepideak lasaiak eta zoru onarekin. Etapa amaieretan, Asturiasen bereziki, beti izan dugu aukera ibilbidean metatutako egarria sagardotxo batekin konpontzeko.

Sabatikorako motorrak berotu ondoren, prest gaude irailaren 1etik aurrera "askapen-urteari" etekina ateratzeko.
Erantzunak
Nork: Zorionak blogero .2008/09/16 14:23:17.138 GMT+2
Hori estilo hori sagardoa botatzen: besoa gora, basoa behera, once-ko betaurrekoak, palmo bateko txorroa... eta jezarrita. Hori estilo hori!!!
Danik-2; Gorkak-3. Dani selekzioa!!!
Caparros-SrGarcia-ElCorreoso kanpora!!!
Aduritz-DelHorno-JaviGonzalez barrura!!!
Besarkada handi bat eta asko gozatu!!!
Nork: Y este.2008/09/16 14:23:54.336 GMT+2
Aupa, Riky:
lana bukatuta lupa bat erostera noa jarri dituzun argazkiak ikusteko. Itxura ona dute baina ziurtatu behar dut zure kalitatea hobetzen doala. Bueno, ez didazu ematen enbidia, F10 fitxekin hunkituta bainago...
Noiz ikusiko gara Urdaibaira joateko? Pou anaiek Bizkargirako bide berria zabalduko dutela entzun dut eta nire ustez, Jose eta zu aurreratu beharko zinatekete.
Ez adiorik
Jon
Nork: jon bendito.2008/09/17 11:18:45.313 GMT+2
Nork: Bigos.2008/09/17 11:25:01.189 GMT+2
Erantzunak ikusi ondoren, sabatikoaren lehen urratsa (hartza) idazteko premia sortu zait, F10 fitxarekiko duzuen atxikimendu hori ez baita osasuntsua, ezta ere baten batek Javi Gonzalezi eta Del Hornori dien miresmen ulertezina.
Argazki batzuk sartzeko tamaina txikiak, antza, lana errazten du. Gainera, argazkilari on batek, nahiz eta tamaina txikian aurkeztu, berehala ikusi beharko luke argazki baten kalitatea.
Ritxi
Nork: Ritxi.2008/09/18 16:45:03.008 GMT+2
Bueno, onartzen dut argazkien tamainaren kontua, azken finean aipaten dituzun lurretan ibili zarela frogatzen baitute. Baina hartza?? Argazkirik ez badago... ez dakit. Gainera, esaten duzunez 2 km-ra ikusi omen zenuen FLUORITA gabeko teleskopio batekin eta baldintza horietan, nire diagnostikoa hauxe da: betizu bat ikusi zenuen (behia edo zezena... hori ezin daiteke ziurtatu fluorita gabeko sasiteleskopio batekin...). Ez hartu disgustua, El Carpinen baduzu hartz majua eta horri bai, argazkiak egin ahal dizkiozu.
Bueno, pozten naiz. Laster arte.
Jon
Nork: Jon Bendito.2008/09/24 10:21:09.484 GMT+2
Kaixo J. Benit(ez):
Egunero hutsik egin gabe Jimenez eta Ramirez entzuteak horrelako ondorioak dakartza. Egunero errealitatea ukatzen eta desitxuratzen ari direnekin kontaktuan egoteak horixe dakar: "hartz bati betizu" deitzea.
Ea Lea-Artibaiko koordinatzaileak azkarrak diren, bestela, ikasturtearen amaieran Markinari Santutxu deitzen amai dezakete.
Ez ote zara Benitez bihurtzen ari, asmakerietan aditua den J.J.Benitezen familikoa hain zuzen?.
Ritxi
Nork: Ritxi.2008/09/26 19:23:54.974 GMT+2