Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/03 18:42:18.391 GMT+1

AGURAINen, EUSKARA, DENON ARTEAN

 Aguraingo Euskalgintzak Udalari elkarlana eskatzen dio.

 

Euskara denona da, elkarrekin lan egin behar dugu. Gu, euskalgintzakoak prest gaude Udalarekin euskara normalizatzeko.

 

Bidea ez da bakoitzak nahi duena egitea. Denon artean adostea, hitz egitea, ados ipintzea, elkarrekin lan egin nahi dugu.

 

Euskara ondare kulturala da, denon altxorra da. Inork ezin du bereganatu.

 

Aguraingo Euskalgintzak Udalari zera eskatzen dio: goazen denon artean euskara bultzatzera, denon iritziekin, denon nahi eta beharrekin.

Nork: agurainbai.2008/11/03 18:42:18.391 GMT+1
Etiketak: hasiera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/15 09:54:51.048 GMT+1

Aguraingo Euskararen BEHATOKIA

Aguraingo zenbait arlotan euskara ez dago bermatuta. Atal honetan, leku, une, lanpostu... horiek jaso nahi ditugu.

Zuen informazioa behar dugu. Bidali eta hemen gehituko dugu:

- Musika eskolan zenbait irakasle kontratatzen dituzte euskara jakin gabe.
- Helduentzako kirol ikastaroetan ez dago bat ere euskaraz.
- Aguraingo jaietan umeentzako ekitaldi batzuk erdera hutsean kontratatzen dira.
- Aguraingo helduen mediku ia guztiak erdaldunak dira.
- Aguraingo Eroski hipermerkatuak ez ditu euskaldunak kontutan hartzen. Begira bestela kanpoan dagoen Parking kartela.
PARKING GRATUITO. Mesedez atzera ez, aurrera beti!!

 

Nork: agurainbai.2008/10/15 09:54:51.048 GMT+1
Etiketak: behatokia | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/10/13 18:49:14.204 GMT+1

Nortzuk nahi dugu ELKARLANA?

Lautadako aek
Baietz Euskara Elkartea
Aguraingo Ikastola
Aguraingo Ikastolako Euskara Batzordea
Aguraingo Claretiarrak
Aguraingo Bertso Eskola
Bai euskarai Akordioaren Zuzendaritza Batzordea

Nork: agurainbai.2008/10/13 18:49:14.204 GMT+1
Etiketak: elkarlanazaleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/03 18:44:15.972 GMT+1

ADMINISTRATIBOki egindako bidea

Bilerak Udaletxean: aek eta baietz euskara elkartea
Euskararen Jarraipenerako Udal Batzordean eskatu 3 aldarrikapenak
Udal Erregistroan eskatu 3 aldarrikapenak Gobernuan tratatzeko. Erantzunik ez
Bilera Udaletxean: Kontseilua - Udala - Euskalgintza

 

Nork: agurainbai.2008/10/03 18:44:15.972 GMT+1
Etiketak: administratiboki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/04 10:03:57.852 GMT+1

AGENDA Agurainen euskaraz bizitzeko

Agurainen euskaraz antolatzen diren ekitaldiaz, taldeaz... informatuko dugu.

Bidali itzazu zure proposamenak.

- Azaroak 7, ostirala, euskaltegian, 18:00etan Baietz Euskara Elkartearen ikasturte hasierako bilera. Lotura www.blogari.net/baietz

- Azaroak 21, ostirala, astorreka elkartean, bertso-afaria. Lotura www.blogak.com/laube

- Azaroak 23, igandea, Harresi aretoan, 17:30etan haurrentzako antzerkia: Handitan antzezlana.

- Azaroak 29, larunbata, Gasteizko Mendizorrotza Polikiroldegian, Euskaraz Bai kanpainaren jaia. Lotura www.euskarazbai.org

- Azaroak 30, igandea, Harresi aretoan, 17:30etan, Haurrentzako zinema. George eta herensugea pelikula.

- Agurainen, ostiraletan hamabost egunetan behin, bertso-eskola, familia osoarentzat. Lotura www.blogak.com/laube

- Abenduak 24, asteazkena, arratsaldean, Olentzero Agurainko kaleetan zehar.

 

Nork: agurainbai.2008/09/04 10:03:57.852 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/17 15:41:01.910 GMT+1

e-mail ontzia

Zure e-maila bidatzen baduzu euskararen inguruan dauden mugimenduak, agenda, berriak... jasoko dituzu.

Helburua zein da? Agurain eta inguruko euskaldunak infomatuta egotea.

Hasi berriak gara. Orain arte 20 e-mail ditugu. Bidali zurea

Nork: agurainbai.2008/08/17 15:41:01.910 GMT+1
Etiketak: e-mail | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/08/05 11:35:59.171 GMT+1

zergatik KOMUNIKABIDEetara jo?

Azken urteotan euskararen normalizazioa eta erabilera inguruko erabakietan Aguraingo Udalaren jarreraz kezkatuta, euskalgintza arloan lan egiten dugunok gure kezka eta iritzia plazaratzea erabaki dugu.

BERRIA http://www.berria.info/paperekoa/IRITZIA/2008-11-27/006/007/ZUZENDARIARI._Emakume_presoak_Aguraingo_Udalak_euskarari_bai_BITTOR_TREBIÃ’.htm

NOTICIAS DE ALAVA http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2008/12/02/opinion/d02opi4.1092045.php

 

Nork: agurainbai.2008/08/05 11:35:59.171 GMT+1
Etiketak: komunikabideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)