Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/08 00:54:20.950 GMT+2

Azken ordu laurdena





Nire lagun euskaldunek, batzuetan, nire bultzadazko txaloei harrigarriak eta ez oso lagungarriak irizten diete. Ez daukate argi etsaiak gero eta errepresio neurri indartsuagoak erabiltzeak zera esan nahi ote duen, gatazkan etsitze bidean dagoela. Ez baitute aski ondo ulertzen zer-nolako lan demasa egin behar duen estatuak bere buruarekin, ez dutela garaitu onartzeko. Ez ote da normala estatuak, bera baino izugarri ahulagoa den aurkari baten aurrean, ezer ez onartzea harik eta aitortu arte bere indar guztia mahi gainean jartzeak auzia konpontzen ez duela? Estatuak borrokatzeari uko egingo balio, horrek zatiketa geografikoa ekarriko lioke -lehenik pentsaezina eta gero oso desatsegina izango litzateke-, eta iritzi publikoak ez lieke barkatuko beren buruzagiei auzia indar bidez konpontzea ezinezkoa dela frogatu baino lehen amore ematea.

Erretretan dauden ofizial frantziar asko aurkitu ditut tximinia zokoan oraindik ere marmarka Aljeriako gerra irabazita zeukatela. Eta neurri batean zuzen daude. Challe jeneralak borrokalari talde aljeriarrak (katibak) hankaz gora utzi zituen. Eta abioi, auto-gotortu, elitezko soldadu eta enparau asko eta askori esker lortutako garaipen hori ezinbestekoa izan zen Frantziak galdu egin zuela onar zezan. Armadak egunez eremua menperatzen zuen; gauez, frantziar bakar bat ere ez zatekeen ausartuko bide bakarti batean armarik gabe eta bakarrik kilometro bat egitera. (...)

Halako gatazka baten garaile irteten den aldea ez baita izaten bitarteko indartsuenak dituena (militarrak, poliziak, finantzak, komunikabideak), baizik eta azken ordu laurdenari eusteko gai izaten dena.

Hori bai, ez da samurra punching-balla izatea...

Gilles Perrault, Bi epaile frantziarrentzako eskutitza

Nork: iruberten.2008/05/08 00:54:20.950 GMT+2
Etiketak: errepresioa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beste arlo bateko askatasunari buruzko bideo batean irakurria:

First, they ignore you,
then, they laugh at you,
then they fight you,
then... you win.

Bada zer irakurri zure blog honetan. Eskerrik asko.

Nork: xabier.2008/05/14 22:04:55.018 GMT+2

Mila esker zuri Xabier.

Bideoa zehazterik bai?

Nork: Iñigo.2008/05/14 22:21:46.031 GMT+2

Red Hat Linux-en iragarki bat da. YouTuben duzu ikusgai: http://www.youtube.com/watch?v=ZtdnZNYN0MM
Esaldia Gandhiren aipu gisa darabilte.
Ondo segi, Iñigo.

Nork: xabier.2008/05/15 01:44:51.832 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.