Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/11 00:38:22.134 GMT+2

Euskara inposatu didate

Euskara inposatu didate. Jaten ditudan ia hitz guztiak euskaraz hartzera derrigortuta nago. Liburuak, prentsa, irratia, blogak eta telebista ere euskaraz jasotzeko beste aukerarik ez dut... nire erdipurdiko euskarari eutsiko badiot. Aspaldian konturatua bainago erlaxatu eta berehala, hain neurea zeurea geurea den gazteleraren besoetan erortzen naizela cual Blancanieves en brazos del príncipe, cual Patxi en manos de María, cual mortal euskaldunberri en manos de la diosa diglosia.

Edurnezuriren ipuina dantza, festa eta ospakizunekin bukatzen bada ere, nire auzoko batek kontatu zidanez, printzea zerrikume galanta gertatu zen. Edurnezuriren bizitza goitik behera arautu zuen bere nahierara, menpeko, morroi eta esklabo bihurtuz. Tira, nire auzoa zeneko askok, haur zirela bizi  zituzten gure Patxik helduxeago izan dituen esperientziak. Horrek ipuinaren ustezko jarraipenari sinesgarritasuna eman edo kentzen dion ordea...

Esperientziak bultzatuta, informazioa eta kultura elikadurari dagokionez dieta zorrotza eraman arren, euskarazko eskaintza gai da nire beharrak eta gutiziak asetzeko. Eta nik sukaldatzen ditudan apurrak, txoko honetakoak tarteko, ez lirateke askoz goxoagoak izango ama hizkuntzan prestatuko banitu; bai ordea garestiagoak: nire ama-hizkuntzak jelosiak jotako harrapakina bihurtu da eta nire maitale-hizkuntza ordezkatu nahi du, horretarako akabatu behar badu ere.

Beraz Hasier, nik ere ez dut idazten euskara aitzinatzeko (gajoa euskara!), baina nire euskara aitzinatzeko uko egin behar diot erdarari. Euskara, bertsolari-idazle handiak bezala menperatzen dudanean gazteleraz eta La Paz auzoko hizkerari lotzeko gulari lotuko natzaio. Batek daki, agian nobela bat ere idatziko dut: “a las ocho en el euskal”.  Bitartean dieta... eta egun txarretan glotonia pixkat.

Nork: iruberten.2008/04/11 00:38:22.134 GMT+2
Etiketak: euskara diglosia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.