Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/22 00:07:41.005 GMT+2

Enboskada SeSgada

Poliziak airera bota zituen tiroak, baina hedabideek gertaeren aurpegiaren aurka hustu dute kargadorea: danba! segi danba! enboskada danba! 9 ertzain zaurituak.

Wyoming-ek gidatzen zuen CQC saioko Curso de ética periodística atalaz gogoratu eta adierazi dutena garbiago jasotzeko proposamen hau prestatu diet eitb, dv eta enparauei:

<< Bi ertzain terrorismoaren apologia egiten zuen pankarta bat kentzeko kotxetik jaitsi diren une berean, Segiko 50 kide kaputxadunak agertu eta agenteen aurka oldartu dira burdin barrez lagundurik. Desarmaturik zeuden ertzainak lurrera bota eta gupidarik gabe jipoitu dituzte, harik eta inguruko bizilagunek erradikalei aurre egin dieten arte.  Ziztu bizian ihes egin duten arren, bizilagunen kolaborazioari esker herrikoak ez diren 16 eta 17 urteko bi erasotzaile atxilotzea lortu dute. Antza denez, zinegotzi erradikal batek dirua, droga eta Play Station jokoak eskaini zizkien atentatuan parte hartzearen truke. Atxilotuak gurasoen esku daude jada.>>

Itzul dadila Calleja!



ETBren manipulazioa salatzen duen bideoa
renteria enboscada googleatu
Gertaeren berri Oarsoaldeko Hitzan

Nork: iruberten.2008/04/22 00:07:41.005 GMT+2
Etiketak: orereta manipulazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.