ahopeka

Malkoak
Kolore desberdinetako malkoek busti dute gaur Mendizorrotza. Gaurkoaren aurretik, noiz egingo zuten negar azkenengoz? Noiz beraien inguru hurbilenaz kanpoko zerbait zela eta? Errez adostuko dugu munduaren egoera negargarria, baina malkoek futbol enpresen lorategiak ureztatzen dituzte. Diskurtso politikoak antzuak dira basamortu kulturalean.

Zorionak
Intzak 3 urte bete ditu gaur.
Eta nik, ere bai.

Hilketa edo...
Orain dela hainbat urte, bikote batekoek elkar hil zuten labankadaz. Auzokoak zur eta lur utzi zituen gertaerak, inork ez baitzuen familia horren arazo edo gatazka larrien berri. Aldarte onekoak ei ziren biak eta bizilagun zein guraso arruntzat zituzten denek.

Alkatxofa ura, zuntza eta gazta freskoa bezalakoek, txokolatea, pizzak eta koka-kola bezalakoak ordezkatzen dituzten garai honetan kontatu didate pasadizoa.

Auzoko gezurmendietan, okindegian zein eskolako bus geltokian, ahoz aho zabaldu zen hilketaren azalpena: biak, jale on pisudunak biak, dietan omen zeuden. Hildieta izan zen beraz.

Kontuz hortaz, gorputza desorekatzea ez da eta bikini operazioen arrisku bakarra. Zaindu dietapekoen begirada eta izan ezazu beti mokaduren bat eskura.

Begiratzeko moduak
Goizeko zortzi eta erdiak aldera hasi gara kaletik bereizten gaituzten bost solairuak jaisten. Besoetan daramat Intza. Bigarrengoan gurutzatu dugu bizilagun berria, kolore eta hizkera desberdinetako lagunak biltzen dituen pisuan bizi da. Holaaaa musikala luzatu dio Intzak eta  hooola ezinago irribarretsua itzuli dio neska gazteak.

Kalera atera eta ikastolarantz metro batzuk egin ditugu. Kontrako norabidean, detektibe pribatu itxurako gizon garai bibotedun bat hurbiltzen zaigu erritmo bizian baina oraindik urruti samar, agurtzeko urruti zalantzarik gabe. Hooolaaaa! Bibotearen azpiko irribarre zabalak agerian uzten du agurra jaso duela. Gerard Depardieuren Obelix gogoratzen dit orain. Aguurr esan diote elkarri gurutzatu garenean. Nire laguna da ehhh? argitu dit Intzak.

Ikastolako kanpoaldera iritsi eta gaur ezingo genuela txorien kanta entzun hasi natzaio esaten Intzari, garbiketa ibilgailu txiki baino zaratatsu horietako bat lanean ari zen eta. Hooolaaaaa. Ez irakaslerik, ez ikaslerik, ez beste gurasorik inguruan. Zalantzarik gabe garbitzaileari ari zitzaion. Alperrik ordea, honek makina gainean bueltaka ez ikusi ez entzun. Hooooolaaaaa! Urruti dago. Besoetatik askatu da Intza eta besoak astintzen korrika abiatu da garbitzailerantz: ehhhh! Kaiiiixooooo! Esku bat agur eginez atera da tramankulu garbitzailetik. Intza are indartsuago inarrosi ditu besoak. Nik ezagutzen dut gizona, nire laguna da esanez itzuli da korrika.

Bitartean, telebistak mehatxu, arrisku, susmagarri bilakatzen ditu irribarreak eta supermerkatuetan alarmak eskaintzen dizkigute.

Badakizue nola desagertu ziren dinosauroak?
Dogma eta zientziaren arteko talka ez da atzoko kontua. Prestatuak al gaude kreazionismoarena bezalako erasoaldi baterako? Ez da hau ondoriorik gabeko eztabaida metafisikoa, jendarte eredu desberdinen arteko borroka baizik.

Askotan mezu dogmatikoen soiltasunari diskurtso sakon eta korapilatsuak ala karikatura kontrajarri izan zaizkio. Ezinbestekoak ditugu ordea hau bezalako testuak ere: zientifikoa baina motz, argi eta atsegina dena.

Eboluzioaren teoriaz. Ana Galarraga. Zientzia.net

Honi buruzko beste testu bat, zabalagoa eta beraz luzeagoa baina egokia oso.

Pseudozientziak II: Bibliako kreazionismoa. Gazte Sarea

Egia, perfekzioa, koherentzia
Egia, perfekzioa, koherentzia: gezurrezko akats inkoherenteak besterik ez, abiapuntuan kateatzen gaituztenean.

Hanka-sartze handienarentzat...saria. Iñaki Landa.

Lurrazpiko errekak
Beldurraren isiltasunean isuritako malkoek
lurrazpiko errekak osatu zituzten
eta pitzatutako haitzetan barrena egin du bide
memoriaren emariak.
Askok lubakia izan zuten hilobi
eta hilobi guztiak dira lubaki
hezurretan
ADNa bezala irakur daitezkeelako
haien ametsak.
Lur mugimendu erraldoietan adituak direnak
indusmakina txiki baten beldur dira,
ahanzturaren zulo lokaztuetan
dituztelako zutoinak
beren bulego distiratsuek.
Ez dira ba
hezur horiek izango
indar metaketarako
behar ditugun hildako guztiak?
Atera liteke itzaletatik
gure herria itzaletatik?
Ahanzturaren lurrak memoriaz bustirik
hazi dadila batasunaren zuhaitza
adar askoren aliantza,
gure lana eta gure hitza
besterik ez dugunon
esperantza.

Argazkia Berriatik: Omenaldi jendetsu eta hunkigarria jaso dute frankismoak hildakoek Sartagudan

Castillo Suarez Berrian, Hogeita hamalau:
Parkeko horma erraldoian agertzen ez direnak ere izan genituen -eta
etorkizunean ere, izan ditzagun- gure buruetan eta bihotzetan.

Jon Urruxulegi  Berrian, Sartagudako Memoriaren Parkea:
Omenaldi horrek Hego Euskal Herriko fusilatu denak hartu behar zituen
bere baitan, hortxe, Sartagudan, besteen izenak ere bertan jarriz. Ez
dut ikusten inolako arrazoirik beste fusilatuak diskriminatzeko

Azken ordu laurdena
Nire lagun euskaldunek, batzuetan, nire bultzadazko txaloei harrigarriak eta ez oso lagungarriak irizten diete. Ez daukate argi etsaiak gero eta errepresio neurri indartsuagoak erabiltzeak zera esan nahi ote duen, gatazkan etsitze bidean dagoela. Ez baitute aski ondo ulertzen zer-nolako lan demasa egin behar duen estatuak bere buruarekin, ez dutela garaitu onartzeko. Ez ote da normala estatuak, bera baino izugarri ahulagoa den aurkari baten aurrean, ezer ez onartzea harik eta aitortu arte bere indar guztia mahi gainean jartzeak auzia konpontzen ez duela? Estatuak borrokatzeari uko egingo balio, horrek zatiketa geografikoa ekarriko lioke -lehenik pentsaezina eta gero oso desatsegina izango litzateke-, eta iritzi publikoak ez lieke barkatuko beren buruzagiei auzia indar bidez konpontzea ezinezkoa dela frogatu baino lehen amore ematea.

Erretretan dauden ofizial frantziar asko aurkitu ditut tximinia zokoan oraindik ere marmarka Aljeriako gerra irabazita zeukatela. Eta neurri batean zuzen daude. Challe jeneralak borrokalari talde aljeriarrak (katibak) hankaz gora utzi zituen. Eta abioi, auto-gotortu, elitezko soldadu eta enparau asko eta askori esker lortutako garaipen hori ezinbestekoa izan zen Frantziak galdu egin zuela onar zezan. Armadak egunez eremua menperatzen zuen; gauez, frantziar bakar bat ere ez zatekeen ausartuko bide bakarti batean armarik gabe eta bakarrik kilometro bat egitera. (...)

Halako gatazka baten garaile irteten den aldea ez baita izaten bitarteko indartsuenak dituena (militarrak, poliziak, finantzak, komunikabideak), baizik eta azken ordu laurdenari eusteko gai izaten dena.

Hori bai, ez da samurra punching-balla izatea...

Gilles Perrault, Bi epaile frantziarrentzako eskutitza

Gehiegizko informazioa ez da informazio nahikoa
“Gehiegizko informazioa dago”. Guztiz zentzuzkoak iruditzen zaizkigu horrelako baieztapenak. Izango dugu agian horretaz aritzeko astirik, baina bitartean, norbaitek esango al dit zer gertatu den lagun hauekin?

Gameli Akogo (kontramaisuaren laguntzailea), Ashitey Amary (marinela), Eric Arthur (marinela), Nuako Joseph Adu (sukaldeko laguntzailea), Agbelli Joseph Kwame (marinela), Andoh Justice (marinela) eta Justice Kuegblenya (marinela). Noussoufa Aly (koipeztatzailea), Julien Rakotovelo (sukaldeko laguntzailea), Heriniaia Thierry Abdala (marinela) eta Rakotonandrasana Willy Adrien (marinela). Diouf Ansou (marinela). Nourrice Guitto Gerard (marinela).

“Playa de Bakio” ontziko kideak dira. Ez dugu izan ordea bere itzuleraren berririk; ez aireportuko irudirik, ez senideen irririk. Joan al dira elkarrekin bazkaltzera jatetxe batera? Egin al dute siestarik?

Arrastorik ez. Ni baino bilatzaile trebeago batek ezer aurkituko balu, eskertuko nioke horren berri ematea. Informazioari dagokionez, gaizki hasi zena okerrago bukatu da.

Argazkia:  reNET

Itsuarenak, Amagoia Iban. Berria, 20008-05-07

Ipurdikoaren irakaspenak
Esaera zaharrak dio:

"Etxeko sua etxeko
hautsez estali behar da."

...eta baserria kiskali zuten.

Intzak hiru urte ditu eta Enekok bi hilabete. Intzak barizela pasa berri du eta larunbatetik, atzo goizean medikura joateko besterik ez da atera kalera. Arratsaldean bost orduko siesta egin zuen eta, nik uste, hor burutu zuen bere gorputz txikiak gaixotasuna gainditzeko prozesua. Gaur suziri.

Txinpart eta ke isats luzeak Zumardian kokatzen lagundu gaitu. Neurona bakoitzak helmuga propioa zuen. Batek txirristatik jaitsi nahi zuenean besteak elizako eskailerak igotzea erabaki du; bidetik baina, hirugarren bat gailendu zaie eta amaren kafeari azukrea botatzera zuzendu ditu Intzaren pausoak.

Horrela joan da eguna, Enekoren tripako minek zuzenduriko soinu banda satanikoaz lagundurik.

Suziriak indarra galdu duenean balkoi bat jo du eta ezindurik, non lehertuko zain gelditu gara bere ibilbide eroa nola edo hala saihestuz. Afaltzera deitu eta ostikoka hasi da lurrean barreiatu jostailuekin. Ipurdiko galanta eman diot.

Antzua eta kaltegarria izateagatik damua, pentsatu gabekoa izateagatik lotsa eta beldurra. Ipuinaren ordez, argi txikiaren goxoan besarkaturik gertaturikoaz aritu gara. Horiek geuretzako gordetzen ditut baina zur eta lur utzi nauen zerbait esan dit:  “zu mutila zara eta pitilina duzu”.

Jakina, ez da lehendabiziko aldia, Intzak denbora baitarama sexuak desberdintzen. Baina gaur, generoaz ari zela iruditu zait.