Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/05/03 23:55:45.839 GMT+2

Gehiegizko informazioa ez da informazio nahikoa

“Gehiegizko informazioa dago”. Guztiz zentzuzkoak iruditzen zaizkigu horrelako baieztapenak. Izango dugu agian horretaz aritzeko astirik, baina bitartean, norbaitek esango al dit zer gertatu den lagun hauekin?

Gameli Akogo (kontramaisuaren laguntzailea), Ashitey Amary (marinela), Eric Arthur (marinela), Nuako Joseph Adu (sukaldeko laguntzailea), Agbelli Joseph Kwame (marinela), Andoh Justice (marinela) eta Justice Kuegblenya (marinela). Noussoufa Aly (koipeztatzailea), Julien Rakotovelo (sukaldeko laguntzailea), Heriniaia Thierry Abdala (marinela) eta Rakotonandrasana Willy Adrien (marinela). Diouf Ansou (marinela). Nourrice Guitto Gerard (marinela).

“Playa de Bakio” ontziko kideak dira. Ez dugu izan ordea bere itzuleraren berririk; ez aireportuko irudirik, ez senideen irririk. Joan al dira elkarrekin bazkaltzera jatetxe batera? Egin al dute siestarik?

Arrastorik ez. Ni baino bilatzaile trebeago batek ezer aurkituko balu, eskertuko nioke horren berri ematea. Informazioari dagokionez, gaizki hasi zena okerrago bukatu da.


Argazkia:  reNET
Itsuarenak, Amagoia Iban. Berria, 20008-05-07

Posted by: iruberten.2008/05/03 23:55:45.839 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco