Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/26 00:00:26.484 GMT+2

Hilketa edo...

Orain dela hainbat urte, bikote batekoek elkar hil zuten labankadaz. Auzokoak zur eta lur utzi zituen gertaerak, inork ez baitzuen familia horren arazo edo gatazka larrien berri. Aldarte onekoak ei ziren biak eta bizilagun zein guraso arruntzat zituzten denek.

Alkatxofa ura, zuntza eta gazta freskoa bezalakoek, txokolatea, pizzak eta koka-kola bezalakoak ordezkatzen dituzten garai honetan kontatu didate pasadizoa.

Auzoko gezurmendietan, okindegian zein eskolako bus geltokian, ahoz aho zabaldu zen hilketaren azalpena: biak, jale on pisudunak biak, dietan omen zeuden. Hildieta izan zen beraz.

Kontuz hortaz, gorputza desorekatzea ez da eta bikini operazioen arrisku bakarra. Zaindu dietapekoen begirada eta izan ezazu beti mokaduren bat eskura.





Nork: iruberten.2008/05/26 00:00:26.484 GMT+2
Etiketak: bikini_operazioa dieta argaldu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.