lurrazpiko errekak osatu zituzten
eta pitzatutako haitzetan barrena egin du bide
memoriaren emariak.
Askok lubakia izan zuten hilobi
eta hilobi guztiak dira lubaki
hezurretan
ADNa bezala irakur daitezkeelako
haien ametsak.
Lur mugimendu erraldoietan adituak direnak
indusmakina txiki baten beldur dira,
ahanzturaren zulo lokaztuetan
dituztelako zutoinak
beren bulego distiratsuek.
Ez dira ba
hezur horiek izango
indar metaketarako
behar ditugun hildako guztiak?
Atera liteke itzaletatik
gure herria itzaletatik?
Ahanzturaren lurrak memoriaz bustirik
hazi dadila batasunaren zuhaitza
adar askoren aliantza,
gure lana eta gure hitza
besterik ez dugunon
esperantza.
Argazkia Berriatik: Omenaldi jendetsu eta hunkigarria jaso dute frankismoak hildakoek Sartagudan
Castillo Suarez Berrian, Hogeita hamalau:
Parkeko horma erraldoian agertzen ez direnak ere izan genituen -eta etorkizunean ere, izan ditzagun- gure buruetan eta bihotzetan.
Jon Urruxulegi Berrian, Sartagudako Memoriaren Parkea:
Omenaldi horrek Hego Euskal Herriko fusilatu denak hartu behar zituen bere baitan, hortxe, Sartagudan, besteen izenak ere bertan jarriz. Ez dut ikusten inolako arrazoirik beste fusilatuak diskriminatzeko
Idatzi artikulu bat