Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/22 01:17:44.370 GMT+1

Maiztasuna baino, maitasuna

Maiztasuna baino, maitasuna eskaini nahi diot txoko honi. Ahopeka, tonu baxuan eta bolumen txikian.

Nagusiki albisteak izango dira txoko honen sarreren jatorria, baina ahopeka eta zarataren azpitik saiatuko naiz. Nagusiki diot zeren, blogari guztiak bezala, azkenean edozertaz aritzeko eskubidea gordetzen baitut.

Lerro-buru handietan agertzen ez diren albisteak hartu nahi ditut hizpide. Ez naiz bitxikerietaz ari, baizik eta arrazoi batengatik edo bestearengatik, merezi duten oihartzuna izan ez duten albisteetaz.

Zarataren mailara iritsi direnak ere jorratuko ditut, baina behin oihartzuna amatatu denean, patxadaz hausnartuta eta ordura arte esandakorik errepikatu gabe. Azken hau lortzeko gaiaz esandakoa aztertu beharko dudanez, sarean topatu ditudan erreferentziak ere eskainiko ditut, beste inork interesa izanez gero eskura izan ditzan lotura horiek.

Azken finean, ni neuk azkenpekotasuna, “azken orduko”ekiko adikizioa, gainditu eta informazioa bihotzerrea, pirrilera eta enpatxua pairatu gabe maneiatzeko saiakera izan nahi du honek.

Adikzioaz ari garela, zuzenketadiktoren bat agertzen bada hemendik, era guztietakoak onartzen dira. AEKko beteranoa izanik, zintzo demonio betetzeko ohitura dut eta.

Tira, berdin utzi bazaitut,  zuk badaezpada harpidetu ezazu bloga, guapa, majo... hori asmakizuna jario irakurgailuena ezta? (bloglines, google reader). Hain errez kudeatzen dira hainbeste iturri...

Nork: iruberten.2008/03/22 01:17:44.370 GMT+1
Etiketak: ahopeka albisteak asmoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.