Datuak bildu nahi nituen hona, ustelkeriaren euskal artisten lanak aipatu. Ezinezkoa ordea. Zifra saldak nire hitzak estali? Ezta pentsatu ere! Blog baterako baino, ikerketa lanetarako gaia da ustelkeria. Ez al da Pepe maitearen lekukoa hartuko duen kazetaririk?
Ustelkeria kasuei buruzko informazioa korapilatsua da: zifrak, izenak, harremanak, datak, organigramak... zakarregia inor entretenitzeko ezta? Aitortu behar dut neuk ere, informazio jale konpultsiboa, nekez jarraituko dudala luzaro eta zehaztasunez horrelako informazio hari bat. Baina samurragoak al dira kirol sailetakoek harilkatzen dituzte kulebroi amaigabeak? Poetikoagoak al dira lege, kontratu, klausula eta horrelakoak hizpide dituzten albisteak?
Erabateko zentsura, itsusia izateaz gain, lehen baino zailagoa da gauzatzen, interneti esker besteak beste. Zentsurarik ezean, albisteak albiste denak alpiste: milioika ale plazan barreiaturik, interneti esker besteak beste.

Idatzi artikulu bat