Igandea, azaroaren 12ko kronika (goizez)

Aupa denori!

Honakoarekin Azaroaren 12an, igande goiz partean egindako ekintzen berri ematen dizuegu.

Goizerako prestatu genituen mendi martxa eta Ekologistak Martxaneko jendearen eskutik zuhaitzen landaketen argazki eta bideoak dira ikusgai dituzuenak,  zuhaixkak AHTk izango luken bidean landatu ziren. Zuhaixka, aitzur eta trasteekin landaketa egitera gindoazelarik, Ertzaintzaren  patrol batek furgonetako kideak identifikatzera behartu zituen.
Zuhaitz landaketa egin ondoren, Urbina-Maltzaga autobidea AHTarekin lotzen den gunea ikusten jardun ginen. Esanguratsuak dira ere, autobideak Urbina eta Lukoko mendietan sortu dituen triskantzak.

    
Zuhaitz landaketa.          Autobidea eta AHTa 
                                         lotzen diren gunea (1)
    
 Autobidea eta AHTa        Autobidea eta AHTa 
lotzen diren gunea (2)    lotzen diren gunea (3)
             
               Urbina Maltzaga autobideko
                triskantza mendi magalean.



Utzi iruzkina: