2007/01/14 14:51:20.298 GMT+1
Bideoak: olibolioaren ekoizpena
Nork: ainhoa7.2007/01/14 14:51:20.298 GMT+1
Etiketak:
ekoizpena
olibolioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/14 14:34:42.967 GMT+1
Ipuina: Nola egiten den olioa
![]() |
Sokratesek eta bere lagunek olioa nola egiten den azaltzen digute ipuin honetan. Ipuinean, olioari buruzko beste gauza asko ere ikas dezakegu: olioaren erabilerak, motak, prozesuan erabiltzen diren tresnak, etab. Ipuina irakurri nahi al duzu? |
Nork: ainhoa7.2007/01/14 14:34:42.967 GMT+1
Etiketak:
erabilerak
lanabesak
haurrak
ipuina
olioa
egin
sokrates
tresnak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/14 14:18:55.733 GMT+1
Olio desberdinak eta osasungarria
![]() |
Olioa oso
osasungarria dela esaten dute baina gauza guztiak bezala bere tamainan hartu
beharra dago. |
Jakitunek diote, egunean 20 gramo hartu beharko genituzkeela. Hau da, 8 litro urtean pertsoneko; Italia eta Grezia maila hauen gainetik daude 12-14 litro kontsumituz eta Hego Ameriketako zenbait herrialdeetan 300 gramotara ere ez dira iristen.
Zertan laguntzen gaitu olioak?
-
Bihotzeko gaixotasunengandik babesten gaitu.
Ultzerak sendatzeko erremedio zahar bat da.
-
Haurrentzat koipe osasungarria da garapenerako lagungarria izanik.
-
A,D, E eta F bitaminetan aberatsa da
-
Azala hidratatzen du, kanpoko elementuez babestuz
-
Hezurren hazkundean ona dela esaten dute
Azken ikerketek koloneko minbiziaz babesten gaituela diote.
Nork: ainhoa7.2007/01/14 14:18:55.733 GMT+1
Etiketak:
motak
osasuna
olioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/14 14:08:44.002 GMT+1
Olioa Birziklatzen
![]() |
Olioak erabilera asko ditu, eta horietako
bakoitzerako olio-mota bat erabili behar da; osagaiak, beraz, ezberdinak izango
dira. Izan ere, olioa ez da konposatu kimiko bat, konposatu-nahastea baizik.
Horregatik, olioa birziklatzeko zein motatakoa den eta zertarako erabiliko den
zehaztu behar da. |
Ur-lasterrera isuritako olioak mota askoko
poluitzaileak izan ditzake: metal astunen aztarnak, disolbatzaile kloratuak,
gasolina, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, glikolak, PCBak eta abar.
Substantzia horiek ere oliotik erauzi eta, neurri batean, birzikla daitezke,
eskatzen duten prozesu kimikoaren arabera. Bestalde, olioa iragazi eta
frakzionatu egiten da; handik ateratako frakzioak industriara bideratzen dira.
Aspaldian, autoetako olioa jasotzeko eta
birziklatzeko programak jarri ziren martxan; duela gutxi, sukaldean erabiltzen
denerakoak ere diseinatu dira. Horrela, orain arte ibaietan eta itsasoan isuri
den olioa berrerabilita, sortzen duen poluzioari aurre egiteko modu egokia
bilatu zaio.
Olia nola egiten den edo nondik datorkigun ikasteaz gain, erabili ondoren ingurunearekiko zein kaltegarria izan daitekeen jabetu beha dugu. Beraz, sukaldean erabili eta gero, birziklatu behar dugu, papera, plastikoa eta beirarekin egiten dugun bezala. Birziklatu. (hitz honekin link bat egitean ahiko nuke; blogean testu hau jarri; bukaeran “birziklatu” hitza sakatuz gero aurreko testua –argazkia duena- ager dadila nahiko nuke. “Nahi” diot ez dakidalako noa egiten den. Ideia ulertzea nahi dut gero zuk nahi duzun bezala egin).
Nork: ainhoa7.2007/01/14 14:08:44.002 GMT+1
Etiketak:
birziklapena
olioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


