Aizkorripetik...

Gezurra dirudi
Gezurra dirudi, bai, baina tira, zer egingo diogu.

Pasahitza ahaztu eta, to! Ezin inondik inora zantzurik aurkitu.

Inori gertatuko zitzaizuela pentsatzen dut. Eta gogaikarria da oso.

Abenduaren 26a, gaur. Urte berria hasterako, Elizabeth, Juanma, hemen izan beharko nuke. Ekaitzaren erdian. Ordurako, ondo bidean, amaiera ikusten. Argi pixka bat, sikiera.

Bueltan omen naiz.

Galdeidazu berriro ze egun den. Eta agian egia esango dizut.
Gaur ere, berriz galdetu dio amonak bilobari ea igandea den. Eta gaur ere, berriz erantzun dio bilobak amonari hori zergatik galdetzen duen. Beste behin, ezker-eskuin mugitu du agureak burua, bide horretatik ez jarraitzeko bilobari agindu emanez.

Eta hasi da memorian eguneroko bidaia egiten.

Igandea zen egun hura ere. Igandea zen itsasoan barneratu eta egunen batean, igande batez, itzuliko zela agindu zion eguna. Igandea zen, bere lehendabiziko eta azken eskutitza iritsi zen eguna ere.

Urteak pasata, igandea da gaur ere. Eta beste behin, igande batez, igandea ez dela errepikatu dio bilobak amonari.

(Berriro) Abiatzera goaz...
Berrabiaraztera goaz...

Animo... Bloga berriz martxan jartzera doa... Ezezkoaren eta baiezkoaren arteko balantzan bigarren honek izan du indar gehiago. Tranpa egiten lagundu duten kanpo faktore batzuk tarteko, bai, hori ere egia da. Baina baiezkoak irabazi du eta ez da gutxi.

Mila esker, Elizabeth, etengabeko animoak emateagatik (eta zure webeko estekagatik!). Abuztuan kafe bat ez, mila!

Juanma, geldiunerik gabeko irakurketagatik eta kritika konstruktiboagatik, mila mila esker.

Iban, desberdinaren hautua (hori soilik balitz!) bistan jartzeagatik, eskerrik asko, benetan.

Jon, esker mila, zinez, bultzatzeagatik (askotan zu zeu konturatu gabe izan bada ere).

Eta gainontzeko guztiei... Irakurtze soilagatik. Muito obrigado.

Bagoaz...

Lizartzan (II)
Beste behin Lizartzan. Beste behin PPko lotsagabeek inbadituta duten herrian.

Oraindik gogoan dut: orain gutxirarte bi bandera zeuden udaletxeko balkoitik zintzilik, haizearekin batera dantzan: euskaldun guztion ikurriña eta Lizartzako bandera. Bi horiekin batera, preskoak etxeratzeko eskatzen duen beste bat, preso eta iheslari askoren argazkiekin batera.

Iritsi zen ordea PP. Eta jarri zuen aurreko bien gainetik Espainiako bandera, eta kendu zituen presoak etxeratzeko eskatzen duen banderola eta preso eta iheslari askoren argazkiak ere. Herritarren nahiz kanpotarren kexuak ez ziren nahikoak izan. Hor jarraitu zuen Espainiako banderak. Abenduaren 6an erre zuten arte. Espainiarren konstituzioaren egunean erre zuten arte.

Eta iritsi zen horren jarraian Regina Otaola alkatea ere. Eta kendu zituen Espainiako banderaren arrastoez gain ikurriña eta herriko bandera ere. Ez da ezer ageri orain Lizartzako Udaletxean.

Etsaiaren konplize
Berandutu egin zitzaidan telebista piztu nuenerako. Galdu nuen lagunaren "interbentzioa", bere lehendabiziko programa aurkezten. Amorrazioa.

Kanalez aldatu eta... Kazetari famatu bat Iraken, kamera eskuetan duela. AEBtako soldadu talde batek baimena eman eta tokia egin dio beraiekin joan dadin, babestuta. Antza, egun arrunt bat da Iraken. Bagdaden daude, eguneroko bira egiten. Euren inguruan dagoen auto oro geratzen dute estatubatuarrek. Etxe askotan (gehienetan ez esateagatik) sartzen dira eta miaketak egiten dituzte. Ez diete batere tratu onik eskeintzen euren bidean paratzen direnei. Etxeetako teilatuak dituzte jomuga, hori baita, soldaduek diotenez, insurjenteek lanerako erabiltzen duten tokia. Minutuak aurrera doaz eta bidegabekeriak bata bestearen atzetik ikus litezke erreportaian. Eta Sistiaga tartean, dena grabatzen, irudiak bere hitz eta iritziekin hornitzen.

AEBtako piramidean kaleko soldaduak baino goraxeago dauden gizonak agertzen dira tarteka. Gela nimiño batean ageri da espainolez hitz egiten duen soldadu bat. Bera oraindik ez omen da kanpora atera. Ez omen zaio oraindik sufritzea tokatu. Zortekoa omen da. Iza ere, bere hitzetan, kalera ateratzen diren soldaduek euren bizitza arriskuan jartzen ari omen dira uneoro. Kazetaria ere bai, antza, beraiekin joanda. Oso ausarta omen, gizona.

Galdera pare bat okurritzen zaizkit jatorri latindarra duen gizon hori hizketan ari den bitartean. Zergatik, hain ospe handiko kazetariak, antza hain kazetari ona denak, ez du benetan sufritzen ari denaren perfila erakutsi? Zergatik bidegabekeriaren aurpegi faltsua erakutsi? Zergatik erakutsi eroso dagoenaren perfila, inbasorearen perfila, zapaltzailearen perfila, inposatzailearen perfila? Zein erreza den erosotasunetik lan egitea. Eta gero bata eta bestea egin eta gertatu direla esatea, ahoa bete bete eginda, etsaiaren konplize izan ostean.

Lizartzan (I)
Beste behin Lizartzan. Beste behin PPko lotsagabeek inbadituta duten herrian.

Autoa geratu dugu plaza ondoan. Haur batzuk jolasean dabiltza belardian. Beste batzuk ondoko parkean daude, eskola atarian. Arratsaldeko 5ak dira. Oraintxe irten berri dira eskolatik. Gurasoak inguruan, bataren eta bestearen inguruan hitz egiten. "Aurreko astean ere plenoa egin omen zuten. Txikia ikaratuta etorri zen etxera. Eskolan ere irakasleak kexatu egin omen dira". Emakume bat sututa ikusten dugu.

Izan ere, Lizartzan, PPk osatutako alkatetzak plenoak egiten dituenean ez ditu soilik plenoak egiten. Lizartzan, PPk osatutako alkatetzak plenoak egiten dituenean hamarka ertzaina ekartzen ditu herrira: beltzez, armatuta, paisanoz, armatuta, uniformez, armatuta... Hamarka. Astegunetan izaten dira plenoak, goizez gehienetan. Regina Otaola alkatea eta zinegotziak bilduta dauden bitartean herria ertzainek hartuta egoten da.

Herriaren erdigunean dago udaletxea Lizartzan, plazan bertan. Eta ondo-ondoan Eskola.

Pleno egunetan zirkua dirudi herriak: udaletxe inguru guztia beltzez josita (gainontzeko guztia imajinatu). Eta ondoan, haurrak eskoletako atsedenaldian jolasean egon behar luketenean, parkean edo futbolean jolasean aritu beharrean, denak izkin batean, elkarrekin bilduta, ikararen ikaraz egotend ira. Lizartzako plazan bertan, herrian gertatzen denaren inguruan lagun batekin hitz egiten ari naizen bitartean, parkean dagoen beste emakume bati zera entzun diogu: "Gure semeak gelako pertsianak beheraino jaisten ditu lotara joaten den bakoitzean. Zergatik egiten duen galdetu nion atzo gauean. Batzuetan eskola ondoan egoten diren beltzezko gizonak ez sartzeko egiten duela esan zidan".

Lizartzako gurasoak arduratuta daude eta ez da gutxiagorako. Ez soilik kanpotik etorritako arrotz faxista batzuk euren herria gobernatzen ari direlako, baita euren seme-alabak izutzen ari direlako ere (amaigabea den zerrenda batean zerbait aipatzeagatik).

Baina zer da hau?

Gaur euria ari du
Ordenagailuaren pantailari begira ari naiz, eskuarekin eginiko mugimenduek sarean barna noraezean naramaten bitartean. Egunkarien lehendabiziko orrialdeak ikusten ari naiz supituki, eta mina besterik ez dut sentitzen titularrak irakurtzean. Berrogeita sei. Berrogeita sei atxiloketa agindu dituzte. Hogeita sei antzemanda.

Ez dakit ikusten ari naizena egia den edo jada nekearen eta nire irudimenaren txantxa ote den. Zoritxarrez ordea halakoak egunerokotasunaren zati bihurtu dira gurean. Erasoak, irainak, atxiloketak, torturak… Edonork ez du gure egunerokotasunaren inguruko daturik sinisten. Ikusi egin behar da sinisteko. Bizi egin behar da sinisteko. Eta hala ere sinestezina da. Iguingarria. Nazkagarria.

Ez, ez da nire imaginazioaren emaitza. Mezu bat bidali dit lagun batek. « Euria ari du gaur. Euri azidoa ».

Kanadaren inguruan idatzi ez dudala esan diaten horiei...
"Ez duzu idatzi Kanadaren inguruan", esan zidaten atzo lagunek. Egia da, ez dut Kanadaren inguruan idatzi. Ez bainaiz, idazteko adina denbora egon han. Hiru aste eta erdi ez dira denbora Kanadan egon naizela esateko. Ezta haren inguruan idazteko ere. Are gutxiago, herrialde erraldoi hura ezagutzeko. Baina, hara, bidaien inguruan hitz egiten duen zutabetxo baterako idatzi behar izan dut Kanadaren inguruan. Kanadaren inguruan idatzi ez dudala esan diaten horiei...

Larre amaigabeek, ehunka lakuk eta noizean behin aurkitutako baso ederrek marrazten dute Kanadaren erdigunean dagoen lurralde honen paisaia. Manitoba ez da turismo gidetan aurkituko duzun Kanada. Hemendik hurrun geratzen dira Niagara Falls edota Rocky Mountains, Ottawa ala Toronto, Vancouver edo iparraldeko lurralde izoztuak. Izan ere Kanada bezalako herrialde erraldoi batean distantziak esanahi desberdina hartzen du. Are desberdinagoa, larre amaigabeak nagusitzen diren lurralde honetan.

Hiri handienetatik kanpo lehendabiziko herriak gutxienez ehun kilometro inguruara daude, autoz gutxienez bi eta zenbaitzutan hiru ordutara. Tartean, herrialdeko diru iturri nagusi diren larreak dira paisaian nagusi, nekazaritzarako eta abereen bazkarako erabiliak. Gutxitan gurutzatzen dira autoak larre arte hauetako errepideetan. Denbora eta distantzia hitzen esanahia aldatzen zaio bidaiari autoan; jendez inguratuta joanagatik ere bakardaderako gonbitea jasotze da hemen. Baina bertakoak horretara ohituta bizi dira. Herrietako biztaneleek euren etxean eta etxe inguruan egiten dute bizimodua, etxe inguruan hazitako herrixkan. Eta, hilabetean behin edo joaten dira hirira, erosketak egin eta lagunak bisitatzera.

Paisaian urdinguneak marrazten dira bat batean. Laku erraldoiak agertzen dira, itsasoa urruti geratzen den paraje hauetan bertako biztanleen hondartza bihurtzen direlarik. Portu nimiñoak eraiki dituzte bertan, euren itsasontzi txiki eta guzti. Eta laku hauetatik gertu, gehienetan, zuhaitz zahar eta mardulez osatutako baso ederrak. Denak, hori bai, Parke Nazional izendatuak. Harrigarria baita kanadarrek naturari dioten errespetua.

Lurraldearen hegoaldean dago Winnipeg hiriburua, AEBetatik 120 kilometro eskasetara. 600.000 biztanlerekin, motz geratzen da herrialdeko hiri jenetsuenen artean. Izan ere Kandan jende gehiena hiri handietan bizi da. Downtownen pilatzen diren erikin altu eta dotoreak alde batera utzita, familia-etxez osatutako auzoetan zabaltzen da hiria.  Udan kolorez betetako postal bihurtzen da Winnipeg, baina neguan goitik behera aldatzen da: azaroan, lehen elurteekin batera, zuri koloreak estaltzen du dena. Winnipeg izatetik Winterpeg izatera pasatzen da, izenak berak ere ingelesezko “hotz” hitzarekin jolas eginez. Hiri hau, zehazki, munduko hiririk hotzena izateagatik da ezaguna. Hala izaten da apirila amaiera edo maiatza hasierararte, negu guztiko elurra urtzen hasten denerarte.

Kale zabaletan barrena pasiatzen mota guztietako kolore, forma eta irudiak aurki litezke. Baita orotariko pertsonak ere. Tartean, herrialdearen iparraldean euren lurretatik atera eta hirietako etxe txikietan sartu dituzten indio inuiten familiak ere. Euren etxeetatik ateratako belaunaldia hirian bizitzera behartua izan da, baina tristura da nagusi euren aurpegietan. Asko eta asko kalean ikus litezke, mozkortuta eta noraezean. Belaunaldi berria hirian jaiotakoa da, baina etxeetako lau pareten barrualdean, euren betiko ohiturei jarraiki hezitakoa. Zaharrek belaunaldi gaztean jarria dute esperantza, urrutian, iparraldeko lurreetan, euren kideak denen eskubideen alde borrokan ari diren bitartean. Hau ikusita hasten da bisitaria herrialde honek naturarekin duen errespetuaren inguruan erreflexionatzen, eta gehienetan, balizko errespetu hori dudan jartzen.

Paisaia paregabea klima epela udaran, hotza baina atsegina neguan begientzako gozamena da Kanada. Bertakoak dira, ordea, herrialde hau ahaztezin egiten dutenak.

Postala
Lagun baten postala iritsi zait gaur. Barne borroka handi batean murgilduta ez ote dagoenaren susmoa dut. Hala idatzi du:

Nork dio non gelditu behar den eta noiz jarraitu behar den aurrera. Noiz den nahikoa eta noiz ez. Noiz egin behar den atzera eta noiz egon behar den hor, denen eta denaren aurka borrokan.

Noiz dakigu nahikoa den edo ez. Noiz, egindakoak balio izan duen edo ez. Nork daki zer den egia eta zer gezurra. Nork esango digu ondo dagoen edo ez. Eta nork esango digu nori sinistu edo ez. Ingurukoei sinistu edo ez. Geure bururei sinistu edo ez.

Nola dakigu alferrik aritu garen edo ezinezkoa denaren alde ari garen, alferrik. Nork esango digu  zer den justua eta zer ez. Nork esango digu  zer garen edo zer ez, zertan ari garen edo zertan ez. Nork esango digu zertan ari beharko ginatekeen ari garenaren aldean.

Hamar mila galdera buruan eta erantzunik aurkitu ezin.

Oraindik ez diot erantzun.

Afrikaz ari ziren hitz egiten
Kafe bat hartzera joan naiz gaur 123ra, bide batez hor lan egiten duen lagun on bati bisita eginez. Nazkatuta naukate bi horiek. Arratsalde guztian gai beraren inguruan ari dira eztabaidan eta ez dira ondorio bakar batera iritsi, esan dit lagunak, atetik sartu naizen une berean.

Afrika zuen hizpide barraren bestaldean eserita zegoen bikoteak. Lehenak bigarrenari esan omen dio egunen batean Afrikara joan nahi duela. Baina benetako afrikara, ez hemen ezagutzen dugun Afrikara. Eta bigarrenak zertarako joan behar duen galdetu omen dio lehenari. Bai, Afrikan ez omen dago ezer. Ez behintzat pena merezi duenik. Edo antolatutako txango batekin joaten zara edo ez dago zer eginik.

Lehena haserretu egin da eta bigarrenak kontra egiten jarraitu du. Eta lagun zerbitzariak, arratsalde osoa eztabaidan ondorio garbi batera iritsi gabe ari zirelako bikoteari ixiltzeko esan dionean, azkenean lauok amaitu dugu eztabaidan. Eta lauok ondorio batera iritsi ez bagara ere, argi dagoena zera da: hobe genukeela guztiok afrikarrek duten eskuzabaltasunaz eta irribarreaz pixka bat kutsatu. Hobe genukeela afrikarrengandik pixka bat ikasi, munduan zehar dena dakigulakoan ibili baino.