Ez didate erakutsi handi izaten. Txiki izaten ere ez. Handi izaten ikastea erreza dela iruditzen zait batzuetan. Baina txiki izaten ikasi egin behar da. Txiki izatea berezi izatea da. Txiki izatea, izaten jakitea da. Handiaren beharrik ez izaten jakitea. Txikiok ez gara konformistak, protesta egiten dakigu, borrokatzen dakigu, defendatzen dakigu. Handiek horretara eramaten gaituztelako, gehienetan.
Zortekoa naiz. Irakasle paregabe baten lekzioak jaso ditut aspaldion, eta berak gidatu nau aspaldian arretua neukan txikitasunaren kontzeptua berreraikitzera. Ardi beltzak izango gara, ados. Baina originalak. Hori ere berak erakutsi zidan. Hara, aspaldian esan didaten gauzarik hoberena.
Liburu interesgarri bat eskuratu nuen abuztuan, hemendik urrun: Voices of Protest, Sheryl Lechner, Frank Lowenstein eta Erik Bruunek eginikoa. Bertan Cass R. Sunstein aipatzen dute, Why Societies need dissent liburuan eginiko aipu bati erreferentzia eginez. Honela dio Sunsteinek:
"Conformists are often thought to be protective of social interests, keeping quiet for the sake of the group. By contrast, dissenters tend to be seen as selfish individualists, embarking on projects of their own. But in an important sense, the o pposite is closer to the truth.. Much of the time, dissenteres benefit others, while conformists benefit themnselves. If people threaten to blow the whistle on wrongdoing or to disclose facts that contradict an emerging group consensus, they m ight well be punished. Perhaps they will lose their jobs, face ostracism, or at least have some difficult months".
Txikiak ez dira berekoiak. Txikiek borroka egiten dute eta egoera hobetu-aldatu nahi dute. Aldiz handiek, konformistek, nahiago izaten dute besteek lortutako onurak aprobetxatu, zurrupatu. Parasitoak dira, bizkarroiak. Eta txikiak ez.
Ni ere txikia naiz, eta ez dut hazi nahi. Ni ere gustura sentitzen naiz txiki izanda.
Mila esker, aspaldian izan dudan irakaslerik onenari.
Erantzunak
Nork: xaun.2007/10/24 18:21:14.562 GMT+2
Xaun!
Behin sinatu zenidan zure olerki liburu bat Aizkorripeko sorginari erreferentzia eginez, eta ikusten dut ez zaizula ahaztuko!
Bejondeizula zuri ere zure blog berriagatik! Hara, biok bloga estreinatuz! (Ados, zu ni baino esperientzia gehiagorekin, baina biok estreinatuz... ;-) )
Zaindu!
Nork: Blath.2007/10/24 18:45:15.734 GMT+2
Oso blog interesgarria duzu eh, ea erritmo honetan jarraitzen duzun!
Nork: Sugoi.2007/10/27 22:04:13.932 GMT+2
http://www.blogak.com/amets