Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/24 21:38:30.902 GMT+1

June eta Asier

Bai, ugarituz doa hirugarren belaunaldia. Zorionak Unai eta Aitor, Eider eta Leire! Eta ondo etorriak gure artera June eta Asier!

Argaki batzuk Aitorrek ateratakoak dira.

June San Migel egunean jaio zen bere aita Unai eta ama Eider zoriontsu eginez. Ez al da ageri?

Handik hilabetera jaio zen Asier be. Honen  gurasoak be, Aitor eta Leire, ez ziren gitxi poztuko euren semetxoaren jaiotzaz!

Eta Iñaki eta Bego, aitite eta amuma zer? Estanpa zoragarri honek dana dino.

Eta begira ze bizkor doazen hazten! Asierrek ea jolasten plazara joango diren dinotso Juneri. Hau be prest dagoela esan lei, baina lehenengo amari eskatu behar baimena.

Unairen amabitxi eta aitabitxi direla-ta, Mari Josek eta Anik be ordu gozoak pasatu ebezan Boroan.

Eta bizitzako gertaera garrantzitsuak beti mahairen inguruan ospatu behar direnez, horretarako be aukera ederra emon euskun etxe hartako sukaldari Aitorrek. Hori bai, bere amaren laguntzatxoaz.

Nork: aniceto.2008/03/24 21:38:30.902 GMT+1
Etiketak: hirugarrenbelaunaldia erreleboa pozaetanegarra | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/03/24 20:22:21.725 GMT+1

Ibarrurin hiru belaunaldi

Jesusa Mexikora doala-eta Ibarrurin hiru belaunaldikoak batu ginen: zaharrena danon errespetoa merezi dauan gure txapelduna, eta gazteenak bere ilobak, Pello eta Maialen. Hirugarren belaunaldia be sendo dator leku bila! Zarragoiko Eugenio eta Jesusa pozik ez dira egongo ba estanpa polit hau ikusita! Alperrik ez eben sortu hainbeste frutu eder!

Gure prozesinoa hemen hasi gendun, danok edo batzuk meza entzunez. Gero gorantza egin gendun, Astira be joan ginen-eta. Azkenean sasoi baten Sabin eta, ikasten edo, joaten ziren eskoletara. Txoko ederra egin dozue, eh!

Orain bai, orain danok gagoz, nahiz-eta argazkilariak danok harrapatu ez. Jana falteu egingo ete da ba!

Mahai honetan beste seriotasun bat dago, eh! Zarrako kastea! Ganera argazkia ateratzeko planta onean jarrita.

- Eta zuok, gure arreba mojok, zelan zagoze?

Jesusak begirada urrun, Mexikora begira behar bada; baina zoriontsu dirudi. Rosa Mari be pozez beterik familia baturik eta bere aizta holan ikusita.

Anartz be bere barruan kabitu ezinik, bere gustuko soinua esku artean hartuz eta atzamarrei gogotsu eraginez.

Mahaikideak gustora daukazuz, eh! Janez eta edanez bete bete egin dira, eta orain zure musikaren armonian kontatu be polito egiten dabe.

Nork: aniceto.2008/03/24 20:22:21.725 GMT+1
Etiketak: rosamari jesusa maialen pello | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/24 19:54:41.581 GMT+1

Boroan

2008ko udabarrian Boroan batu ginen Ajuriagogeaskoa-Aurre eta bikotekideak, Rosa Mariren etorrera aitzakitzat hartuta. Eguna be ederra egin euskun, bazkari bikaina izan gendun, geure arteko giro gozoaz gozatzeko. Jainkoa be lagun izan genduela esan behar.

Ba hemen gara ginenok Iñakiren etxe dotorearen aurrean. 

Eta txokoan ez zen ezer falta gure barruak ondo bete eta berriketarako.  

Begitu ze barru-poza agertzen dauen gure arreba nagusiak. Etxakon damutu antza etortzea.

Baina jan ostean, harrikoa be egin behar baten tatzuek; gainera gustora itxura danez; gizonezkook be prest egon ginen, baina ez euskuen aukerarik emon.

Nork: aniceto.2008/03/24 19:54:41.581 GMT+1
Etiketak: danokbatera giroederrean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)