Zarragoikotik Mundura

Bizkargi eguna 2008
Bizkargiko egunak inguruaz gozatzeko, eta norbere inguruko pertsonakaz gozo-gozo berba egiteko aukera ederra emoten dau: Zarrakoak, Aldanakoak.....

Aurreko egunetan, eta urte osoan holan egoten da Bizkergi, bizkar argi, hara paseotxo bat egiten doana trankil-trankik ibilteko moduan, inguruaz gozatuz.

Hemendik, Bizkergiko Gurutzetik hainbat pertsona ibili zan gora eta behera egun horretan. Zarrakoentzat be sasoi baten bide-gurutze hau inportantea izaten zan, Gorozikara, Aldanara edo Zornotzara joateko, eta azpigarritan eta arditan ibilteko be bai.

Bizkergin antzinako letainiarik ez dago, baina Meza bai, leku ederra be bada-ta, sinestedunek Jainkoari errezetako.

Jaialdia be polita antolatzen dabe inguruko herriek: bertsolariak, zanpatzarrak, erromeria...., han hil ziren gudariak be gogoratuz.

Han Pule eta Pulebeko be! Mezatan ikusten dan Pantxikeren familia dotore ipinten dabil sasoi bateko Gabiño Pulekoren etxea. Eta han beheratxoago Eugenio Zarrakok eineko Pulebeko.

Bai, han behean Muxikeko Goiko Elizalde. Zenbat buelta Zarratik hara ez! Gernikera ez hainbeste, nahiz-eta ama ( amuma ) Jesusa astelehenetan, batzutan astoaz eta beste batzutan autobusez, joaten zan; arrautzakaz, artxoakaz eta ortuariagaz diru apur bat hartu eta etxeko errekaduak egiten.

Horma zahar honeek berbaz balekidxe, zenbat istori kontauko ete leukiez!

Egulizen izeko Gregoriri hamaiketakoa kendu eta Bizkergire. Ze plan politte, ez! Sasoi baten Zarratik keridxek jaten etorten ginen, eta han ibilten zan Juan txikidxe keridxe ganien, txoridxen moduen.

Gure Gabrila Aldanakok be Bizkergira hainbat joan-etorri eingo zeuen. Ondino be dotore-dotore dago  bere aurpegi alai eta iripartsuaz, 96 urte izanarren.

Gainera Peittok eta Mari Terek ederto zaintzen dabe, eta izekoa gazteagoa zanean lez, atea eta mahaia zabalik izaten dabez hara doazenentzat.

June eta Asier
Bai, ugarituz doa hirugarren belaunaldia. Zorionak Unai eta Aitor, Eider eta Leire! Eta ondo etorriak gure artera June eta Asier!

Argaki batzuk Aitorrek ateratakoak dira.

June San Migel egunean jaio zen bere aita Unai eta ama Eider zoriontsu eginez. Ez al da ageri?

Handik hilabetera jaio zen Asier be. Honen  gurasoak be, Aitor eta Leire, ez ziren gitxi poztuko euren semetxoaren jaiotzaz!

Eta Iñaki eta Bego, aitite eta amuma zer? Estanpa zoragarri honek dana dino.

Eta begira ze bizkor doazen hazten! Asierrek ea jolasten plazara joango diren dinotso Juneri. Hau be prest dagoela esan lei, baina lehenengo amari eskatu behar baimena.

Unairen amabitxi eta aitabitxi direla-ta, Mari Josek eta Anik be ordu gozoak pasatu ebezan Boroan.

Eta bizitzako gertaera garrantzitsuak beti mahairen inguruan ospatu behar direnez, horretarako be aukera ederra emon euskun etxe hartako sukaldari Aitorrek. Hori bai, bere amaren laguntzatxoaz.

Ibarrurin hiru belaunaldi
Jesusa Mexikora doala-eta Ibarrurin hiru belaunaldikoak batu ginen: zaharrena danon errespetoa merezi dauan gure txapelduna, eta gazteenak bere ilobak, Pello eta Maialen. Hirugarren belaunaldia be sendo dator leku bila! Zarragoiko Eugenio eta Jesusa pozik ez dira egongo ba estanpa polit hau ikusita! Alperrik ez eben sortu hainbeste frutu eder!

Gure prozesinoa hemen hasi gendun, danok edo batzuk meza entzunez. Gero gorantza egin gendun, Astira be joan ginen-eta. Azkenean sasoi baten Sabin eta, ikasten edo, joaten ziren eskoletara. Txoko ederra egin dozue, eh!

Orain bai, orain danok gagoz, nahiz-eta argazkilariak danok harrapatu ez. Jana falteu egingo ete da ba!

Mahai honetan beste seriotasun bat dago, eh! Zarrako kastea! Ganera argazkia ateratzeko planta onean jarrita.

- Eta zuok, gure arreba mojok, zelan zagoze?

Jesusak begirada urrun, Mexikora begira behar bada; baina zoriontsu dirudi. Rosa Mari be pozez beterik familia baturik eta bere aizta holan ikusita.

Anartz be bere barruan kabitu ezinik, bere gustuko soinua esku artean hartuz eta atzamarrei gogotsu eraginez.

Mahaikideak gustora daukazuz, eh! Janez eta edanez bete bete egin dira, eta orain zure musikaren armonian kontatu be polito egiten dabe.

Boroan
2008ko udabarrian Boroan batu ginen Ajuriagogeaskoa-Aurre eta bikotekideak, Rosa Mariren etorrera aitzakitzat hartuta. Eguna be ederra egin euskun, bazkari bikaina izan gendun, geure arteko giro gozoaz gozatzeko. Jainkoa be lagun izan genduela esan behar.

Ba hemen gara ginenok Iñakiren etxe dotorearen aurrean.

Eta txokoan ez zen ezer falta gure barruak ondo bete eta berriketarako.

Begitu ze barru-poza agertzen dauen gure arreba nagusiak. Etxakon damutu antza etortzea.

Baina jan ostean, harrikoa be egin behar baten tatzuek; gainera gustora itxura danez; gizonezkook be prest egon ginen, baina ez euskuen aukerarik emon.