Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/16 20:03:51.230 GMT+1

ez dakigunok

Ez dakigunok hitz egiten dugu gehien, entzuten dugu gehien, galdetzen dugu gehien.

Nork: akordatzen.2007/03/16 20:03:51.230 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/12/08 14:29:29.002 GMT+1

Aho begi

Begirik zabaldu barik, aho handi baten begiradarekin ikusten ditu gauzak.

Nork: akordatzen.2006/12/08 14:29:29.002 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/10/20 10:50:19.768 GMT+2

Jo egin nau

 

-Jo egin nau, baina normala da, 8 ordu beharrean pasa ondoren? Nik ere joko nuke beharbada! Ez dit min handirik ematen. Azken finean nik ez dut lanik egiten, etxekoa eginbeharra baita! Gainera, bere lana neketsua da. Gizon ona da, nik badakit bere barnean sentitu egiten duela eta niri emandako kolpe bakoitzak bera mintzen duela ni baino gehiago. Badakit esan egin didalako, begietan nabari zaiolako. Maite nau eta maite dut, eta esan dezala jendeak gura duena, ez dute ulertzen. Ez dute deus uletzen. Ez nau telebistako emakume gajoak legez odol hustuko, horiek monstruoak dira, ustel daitezela gartzelan. Nire Andrés berriz, hain da goxoa batzutan...

Honelakoak idazteak, imajinatzeak, urduri jartzen nauen arren urduritasuna beharrezkoa da lorik ez hartzeko, bizitzako gau zailak begiak zabalik igarotzeko.

Nork: akordatzen.2006/10/20 10:50:19.768 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/10/13 03:11:46.690 GMT+2

Balak, amabirjina eta tradizioa

Hamaika metralleta hamaika gizonezkorentzat. Jendea gainezka eta emozioa barrenetan. Amabirjina baketsu bat dela bide balen kaskiloak bidera. Gazte falangistak ohiuka, Nafarroa Espaina ei da. Tradizioaren xarma polvorarekin nahastuz, ez dakit amorrua, errespetua edo indiferentzia sentitu. Barrenak nahastu zaizkit eta telebista amatatu dut.

Nork: akordatzen.2006/10/13 03:11:46.690 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/09/28 20:15:24.716 GMT+2

negar maitasunari

Maitasunak ikusi ditut, politak, hain gozoak ezen negarra eragin didaten.

Nork: akordatzen.2006/09/28 20:15:24.716 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/09/12 20:25:38.305 GMT+2

Zoritxarrak egunero, viagra egunero

Su etenean gaudela diote, atzo 11-S-ko sarraskiaren urteurrena, egunero dozenaka hildako gure bideetan, gerrak edonon, hildakoak hare geihago, zibil hildakoak, soldaduak, egunero ez dakit zenbat suizida, gosez hildako ehundaka ume uneoro. Eta gure gizarte honetan depresioak ditugu, imajina ezin ditzakedan depresio beldurgarriak, ondo bizi ei gara. Munduan gehien saltzen diren "medikamentu ala drogak ala ustezko mirariak", prozac eta viagra izanik, Gure depresio eta gure antsietate neurribakoak jada ez dakit zeren ondorio diren, eguneroko zoritxarraren berri izan beharraren ondorio edo viagra eta konpainiaren beharraren ondorio.  

 

Nork: akordatzen.2006/09/12 20:25:38.305 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/08/28 20:05:33.473 GMT+2

ustezko behartsu bi

Eskale edadetu bi ikusi nebazan bilbon, kaleko banko horreetako baten jarrita, txaketa sendo bana euren sorbaldetan eskegita. Alkarrekin jarrita egoazan arren bakarrik egoazala begitandu jatan. Edadetuak zirela teta pena sentidu neban.

Ez zan denbora asko pasatu harik ta alkarri begira luzaro geratu ziren arte, barretxo bat alkarri eskeini eta emakumeak gizonaren sorbaldan lasaitu zuen bere burua. Neroni ere barre bat maraztu jatan ezpainetan, lasaitu egin nintzen uste baino hobeto egoazalako, ez egoazalako bakarrik.

Pentsetan dot hain indibidualista bihurtzen ari dan gizarte honetan sarri harritu egiten gaituela edadetu zoriontsuak ikusteak. Eta beldurtu, gu zer izango garen beldur garelako. Bi hareek baino zoritxar handiagoko eta aberastasun handiagoko jendearekin gurutzatzen naz egunero kalean eta halan eta be behartsu hareei begiratu neutsen. Beharbada ez dira zoritxarrekoak, beharbada ganontzekook gara behartsuak, baina eurak baino hobeak eta zoriontsuagoak garela pentsatuz oheratu nintzen gau haretan. Gaur ez dot bardina pentsetan.

Nork: akordatzen.2006/08/28 20:05:33.473 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/26 23:33:08.631 GMT+2

Zoriontsua da

Noizbait bere bizilekua izan zuen hark ez du itzuli nahi, bera izaten jarraitu gura du, etiketa bakarrarekin, bera. "Bizirik nago ezta?" galdetzen du, eta zoriontsua da. Inongo herrian ihes egiteko beharrik gabe, bera.

Eguzkiari kaxatxo bat eraiki dio aske izateko eguzkiak egunik baldintza ez dezan, gauez bizitzeko, amets egiteko, gozatzeko. Gauez begiak zabaldu eta iluntasuna ikusten du baina zoriontsu da. Bakarrik dago. Eta gezurren munduan zoriontsu da egiak baino gozoagoak direlako.

Ilargiak kontatzen dizkion maitasun istorioak entzuten ditu irripartsu iluntasun argituan eta intziriak irribarreen ETTra bidali ditu, lanera. Eta esaten dio bere izarrari itsasoaren beste aldean itxarongo diola, baina ez dadila egundo etorri, zoriontsua delako. Eta pentsatzen du gaur amaigabea amaituko dela, bapatean.

Lainoak eskuekin baztertzen ditu zer ezkutatzen duten ikusi nahian, behin eta berriro saiatzen da. Zoriontsua da.

 

Nork: akordatzen.2006/07/26 23:33:08.631 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/20 22:37:22.666 GMT+2

Zabaletaren hiltzailea kalean 3 egunez

Albiste tristeak gaurkoak, libanon ez dakit zenbat hildako, hurrunegi gertatzen da baina zeozer sentitzeko, zapping-ik ez egiteko. Eta hurrago Aitor Zabaletaren hiltzaileari emandako hiru egun libreren baimena. "Portaera onagatik" antza. Ez dut zalantzan jartzen bere portaera ona, baina ezberdina al da bada euskaldun edo erdaldun baten odola? Garestiagoa ahal da euskalduna ez dena? Hori ematen du! ETAko batek pertsona bat hil eta 70 urteko espetxe zigorra jasotzen du, Aitor Zabletaren hiltzaileak 17 urteko espetxe zigorra, batek daki bihar kalean izango ahal den eta gainera 3 egunez kalera irtetzeko baimena. Justizia da hori, ezta? Galde dezatela Zabaletaren etxean!

Hildakoa ordaindu beharra dago, ados, baina neurri berean, denek gauez tapatzeko manta berdinak eta ez batzuk lumazkoak eta besteak alanbrezkoak. Ez ahal da bitxia ultraezkertiar batek ETAkoen kasuan gartzela zigor ikaragarriak eta torturak jasan beharra eta Guerra bezalako ultraeskuindarrek alfonbra gorriarekin gartzelatik irtetzeko erosotasun eta pribilegioa izatea?

Barka biezat barkatu beharrekoak baina hau ez da justizia eta are gutxiago justua. Hau ez da gizalegea, hau ez da eskubidea, hau ez da diotena, hau kaka zaharra da!

Nire babes guztia Zabaletaren senitartekoei, inor ez banaiz ere beharra nuen esateko, justiziak ipurdikoak eman arren ez etsi eta jakizue ez zaudetela bakarrik.

Nork: akordatzen.2006/07/20 22:37:22.666 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/07/09 16:32:57.449 GMT+2

"Magnifikoa" da

Askotan otu zait dena utzi eta alde egiteko beharra dudala, beharra eta gogoa. Hurrun, berdin dio nora, bakarrik eta ezezagunez eraikitako mundu txiki batera. Hara joan eta "ni" izan, hemen izan ez naitekeena, hasieratik hastera.

Orain ez asko konturatu naiz ez dagoela paradisurik, ez perfekturik bederen. Pertsonok alde egiten dugunean, ingurukoengandik joaten gara ihes, ustez. Baina ez da bada izango gure buruarengandik ihes irtetzen garela paradisura bidean? Gure burua delako traba egiten diguna edo gustuko ez duguna, eta ez ingurua. Gu besteekin garena gara, baina bakoitza norberarekin dena onartzea ezinbestekoa da.

Frustrantea ematen du, baina ez, "magnifikoa" da.

 

 

Nork: akordatzen.2006/07/09 16:32:57.449 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)