Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/09 16:32:57.449 GMT+2

Anari

Anariren diska berriko lehen kantaren lehen zatiak honela dio:

"Erori banaiz ere, gorantz erori naiz nola urazalaratzen diren arrainak hiltzean"

Zer pentsatua eman dit berba horiekin hasten den diska osoak. Harribitxi bat.

Nork: akordatzen.2006/07/09 16:32:57.449 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Primerako diska anari-ren azkena. Halere nik nahiago ditut aurreko biak.

Lehenengoa akustikoa, soila, Anari berak sortu bezela, gehikuntza gehiegirik gabea.

Bigarrenak talde itxura handiagoa du, Strubel eta Bap!!eko kideen presentzia handiarekin.

Hirugarrenean ordea, Xabi Strubel gabe taldeak indarra galdu duela iruditzen zait, bere ikutuek ezin hobe janzten, osatzen zituzten anariren abestiak. Ez dut Borja gitarrajolearen estiloa gustoko, ezta bate ere. Halere hor darraite Bap!!ekoek ezin hobe, eta Audience talde gernikarraren kide gazteak gehitu zaizkie gainera. Eskerrak horri, bestela... Audience-n ikutua ordea gehiegizkoa dela iruditzen zait (Desertua, Txori beltzak).

Ni bilatzen ari nintzena lehenengo bi diskoetan aurkitu nuen.

Halere Aingura hegodunak, zebra etab.ek disko hau ezinbesteko bihurtzen dute gaur egungo euskal musikagintzan.


Gaua da kotxean sartzen naiz, euri malkoak
parabrisan eta ilargiak ez dit esaten ez non,
norekin ikusten zaituen gau hontan. Gidatu, gidatu
beti aurrera; ahaztea deritzon lekura, zu esistitzen
ez zaren lur zati hortara. Ze ahaztu nahi nituzke;
zure usaina, telefono zenbakiak eta besoko tatuaia.
Erretrobisoretik pasatzen den mundu zatien
batuketa da orain zugandik urruntzen nauena.
Euriak gogor dirau eta begiak busti dizkit, zapatak,
gogoa ere. Eta ahaztu nahi nituzke...

Nork: borthuzai.2006/07/10 18:30:07.532 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.