2008/04/17 14:34:36.225 GMT+2
Odon de Apraiz Ikastolako familiek Sailburuordeari igorritako gutuna
Nork: lanakordioa.2008/04/17 14:34:36.225 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 12:52:14.811 GMT+2
Gurasoek Hezkuntza Sailburuari bidalitako gutuna
Odon de apraiz Ikastolako gurasoen taldearen partetik familiei bidalitako gutuna
Gasteiz, 2008/04/08.
Guztiok dakizuen bezala, kurtso honetan zehar gure ikastetxeko irakasle espezialistak presio neurri batzuk burutzen ari dira joan den urteko ekainetik aurrera inposatua izan zaien diskriminazio ekonomikoarekiko beraien adostasuna adierazteko.
Beste ikastetxe publiko batzuetako irakasleekin adostu zuten ahalegin haundiz egiten zituzten ekintza batzuk ez gauzatzea, ez baitziren beraien lan espezifikoak, nahiz eta horrela erabakia izan ikastetxe bakoitzeko irakasleen arteko lan banaketa egiterakoan.
Ikastetxe bakoitzean lan hauek desberdinak dira eta gurean hain zuzen ere, jaiak antolatzea, Olentzero eta Inauteriak adibidez.
Administrazioak haintzat hartzen ez dituen lan hauek ez egitea erabaki zuten, beste irakasleek baino gutxiago kobratzearen ondorioz bigarren mailako irakasle bihurtu dituztelako.
Zuetariko askok AMPAri zuen desadostasuna adierazi diozue eta irakasle hauen aldeko zerbait egiteko aukera dagoen galdetu diguzue.
Orain gure desadostasuna sailburuordeari jakinarazteko proposamena luzatzen dizuegu ondorendo eskutitza sinatuz. Zenbat eta gehiago bidali presio gehiago egingo dugulakoan gaude.
Hori dela eta, eskutitza sinatzea eta ikastolako portxean jarriko diren kutxetan uztea eskatzen dizuegu.
Noiz: Apirilak 14 eta 15.
Zer ordutan: Goizeko 9.30etan (umeak ikastolara sartzerakoan)
Besterik gabe beti bezala zuen laguntasuna eskertzen dizuegu Baita ere jakinarazi nahi dizuegu ikastetxetik egoera hau konpontzeko biderik egokiena bilatzen ari dela.
Agur bat
AMPA
Sailburuordeari igorritako gutuna:
PABLO LARRAURI
HEZKUNTZAKO SAILBURUORDEA
Jaun agurgarria:
Eskutitz honen arrazoia, irakasleei eragiten dien lan hitzarmenak ekarri dituen ondorio negatiboen aurrean gure desadostasuna aurkeztea da. Gure ikastetxea den Odon de Apraizko eguneroko martxan eragin zuzen ari baita izaten.
Dekretuan azaltzen diren puntu askorekin ez nago ados, baina batez ere eskatzen dizut lehen hezkuntzako irakasleek jasotzen duten diru pizgarria guztientzat berdina izan daiten, espazialistak izan edo ematen duten klasea kontutan hartu gabe.
Aipatutako dekretua heldu arte gauzak nahiko ondo zihoazten, gure ikastetxean behintzat. Irakasle guztiek zuten eskola karga berdina eta hezkuntza funtzio eta ardura antzekoak. Koordinazio eta talde lana beharrezkoak dira urteko ikastetxeko planeko ekintza dozenteak eta osagarriak aurrera eramateko, eta irakasle guztien inplikazioa maila berdinean ematen da.
Lanpoztu bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituela deritxot, baina denak dira miala berdinekoak.
Pizgarri ekonomiko honek lehen existitzen ez zen desberdintasun bat sortu du, eta honen ondorioz oso ulergarria den egonezin bat. Batzuk saritu nahian besteak mexpresazten dira, eta honela irakasleen artean kategori ezberdinak daudela dirudi.
Diru pizgarri honen ondorioak praktikan ikusten ari gara, beste urte batzuetan ikastetxeak antolatzen diren jaiak (Olentzeroa, ihauteriak...) prestatzeak suposatzen duen lan extra ez dutelako burutu kaltetuak dauden irakasleek.
Eraginduta nagoen guraso bezala irakasle guztien lana haintzat hartzen exijitzen dizut, honela ikastetxean giro txarra eta ikasleei kaltea sortarazten dien banaketa diskriminatzailerik ez egitea.
Egoera honek konponketa behar du, eta horretarako ez dago beste biderik irakasle guztiekin bidezkoa den akordio berri bat egitea baino. Honek, nire ikuspuntutik lehentasun handia du, gure seme-alabek jasotzen duten hezkuntzan eragin zuzena izango baitu.
Zure ulermena eta elkarlana aldez aurretik eskertuz, agur bat luzatzen dizut.
PABLO LARRAURI
VICECONSEJERO DE EDUCACION
Estimado Señor:
La razón de esta carta es mostrarle mi desacuerdo en relación a las consecuencias negativas que el acuerdo laboral cerrado el pasado mes de junio, ha generado entre el profesorado y que está influyendo directamente en la marcha de nuestro centro, ikastola Odón de Apraiz.
Son varios los puntos del decreto con los que estoy en desacuerdo pero sobre todo le pido , que los incentivos económicos que reciban todos los profesores de primaria sean los mismos, independientemente de la clase que impartan o la especialidad que tengan.
Al menos en nuestro centro las cosas venían funcionando muy bien hasta la llegada de dicho decreto. Todos los profesores tenían la misma carga lectiva y asumían funciones educativas y responsabilidades muy parecidas. La coordinación y el trabajo conjunto es imprescindible para poder realizar las actividades docentes y complementarias recogidas en el Plan de Centro, y la implicación de todos se produce al mismo nivel.
Considero que cada puesto de trabajo tiene sus ventajas y sus inconvenientes, pero que todos tienen la misma categoría y al final la misma carga de trabajo.
Estos nuevos incentivos han establecido por primera vez una diferencia entre los profesores que antes no existía, y como es lógico, un malestar muy comprensible. Al querer incentivar a unos se menosprecia a los otros y parece que hay categorías de docentes.
Las consecuencias de este nuevo sistema de primas económicas las estamos viendo en la práctica, ya que el profesorado afectado, con comprensible enfado, no ha asumido la carga extra de trabajo que otros años ha asumido, en la preparación de las fiestas que se realizan en el centro, como carnaval y olentzero.
Como padres afectados exigimos que se reconozca a todos los profesores su labor y que no se hagan estas distinciones discriminatorias que sólo ocasionan mal ambiente y perjuicio en los alumnos.
Esta situación requiere una solución, y para ello no hay otro camino que un nuevo acuerdo más justo con todo el profesorado. Ello repercutirá en la educación que reciben nuestros hijos, que es lo prioritario desde mi punto de vista.
Agradeciendo de antemano su comprensión y colaboración reciba un saludo,
Nombre y apellido………………………………………………DNI……………………
Izen-Abizenak: ------------------------------------------------- NAN: ---------------------------
Nork: lanakordioa.2008/04/17 12:52:14.811 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/17 12:21:44.215 GMT+2
ASANBLADA DEIALDIA
IRAKASKUNTZA PUBLIKOA:
ASANBLADA SESTAON
GAIA: Ikasturtea amaitu baino lehen, PIZGARRIAK direla eta, egoera aztertu eta ekintza berriak asmatu
NOIZ: Datorren asteazkenean, apirilak 16an, 13:30etan
NON: ALBIZ LHI ikastetxean, 13.30etan, STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuekin.
Albiz LHIko eta Kueto LHIko irakasle espezialistak
Asanblada honetan 25 lagun inguru bildu ginen, egoera aztertu ondoren, protestako hainbat ekimen burutzekotan adostu zen, horretarako beste asanblada bat konbokatzeko asmotan gaude, blog honetan eta ikastetxeetan honen berri emango da.
ADI EGON!!!
Nork: lanakordioa.2008/04/17 12:21:44.215 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 13:12:14.183 GMT+1
Konzentrazioa Lakuan
Los sindicatos llevan a Lakua el conflicto de la enseñanza
pública
VITORIA. Una treintena de personas se concentró ayer frente a la
sede del Gobierno Vasco en Lakua para protestar por el decreto
sobre la enseñanza pública acordado entre el Ejecutivo y CCOO,
que supone "un paso atrás" en las principales reivindicaciones del
profesorado, según los convocantes de la protesta, STEE-EILAS,
LAB, ELA y UGT. La portavoz de STEE-EILAS, Belén Arrondo,
aseguró que los sindicatos van a reclamar que se reabra la
negociación sobre los problemas que el decreto pretendió cerrar en
falso" en la mesa sectorial que tendrá lugar hoy. Las centrales plantean, entre otras cosas, la reducción del
horario lectivo para los mayores de 55 años.
Los sindicatos vuelven a plantear a Educación las demandas no resueltas
Los sindicatos STEE-EILAS, ELA, LAB y UGT lleverán hoy a la mesa sectorial negociadora de Educación las demandas que no fueron satisfechas a través del decreto que Lakua pactó sólo con CCOO el año pasado. El Departamento ha convocado para hoy una reunión de esta mesa, pero con un orden del día que no recoe ninguan de estas cuestiones. Los sindicatos, sin embargo, insistirán en negociar sobre estos problemas y, de no ser así, intentarán forzar al Departmento a cambiar su política. Representantes del profesorado de la Enseñanza Pública se concentraron ayer frente a la sede del Gobierno de Lakua en Gasteiz y recordaron que el decreto firmado en junio «no responde a las revindicaciones de la mayoría de los sindicatos». Opinaron que desde entonces la enseñanza pública ha vivido un balance negativo, incluidas discriminaciones salariales que han creado malestar en los centros.
Así, señalaron que el decreto acabño con el sistema de estabilida de parte del profesorado, no introdujo la reducción de horas para los mayores de 55 años ni ha genralizado la creación de nuevas figuras docentes para hacer fente a nuevos retos, como la inmigación, la normalización lingüística, el nuevo currículo olas nuevas tecnologíás. «El conflcito se cerró en falso», insistieron y reiteraron la necesidad de más medios para la escuela pública.
EAEko hezkuntza publikoan gatazka ez dela konpondu salatu dute
erredakzioa
Irakaskuntza publikoko gatazka ez dela konpondu salatu dute ELA, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuak iaz hitzartutako dekretuak arazoari irtenbidea ez diola eman nabarmendu dute. Hezkuntza Sailak eta CCOOk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitate aurreko hezkuntza publikorako lan hitzarmena sinatu zuten iazko ekainean. Eskaintza publikoen bitartez hiru mila langile kontratatuko zituztela hitzartu zuten, horrek hezkuntza sistemari egonkortasuna emango ziolakoan. EILAS, LAB, ELA eta UGT sindikatuek --langileen %70 ordezkatzen dituzte-- gatazka ez dela konpondu salatu dute. «Egonkortasun hitzarmena bertan behera utzi dute, eta hori ordezkatzeko finkatze sistema bat asmatu dute; horrez gain antzinatasun irizpidea kolokan jarri dute, eta Administrazioak behin behineko zituen konpromisoak nabarmen murriztu ditu». Horregatik, negoziazioak hasteko eskatu diote Hezkuntza Sailari.
Nork: lanakordioa.2008/03/12 13:12:14.183 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 13:11:29.078 GMT+1
GURASO ELKARTEEI ESKUTITZA
Nork: lanakordioa.2008/03/12 13:11:29.078 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 12:56:12.297 GMT+1
Ordezkapenen errEAlitateak eta gezurrak
Lasai egoteko motibo ugari dagoela erakutsi du azken egunotan berriro Hezkuntza Sailak. Lasai egoteko esan du, ordezkorik ez daudela, baina horri aurre egiteko norberaren gauzatarako baimena eskatzeko irakasleek duten eskubidea, bertan behera gelditzen dela. Gorputz Hezkuntzako irakasleen grebaren aurrean, ikastetxez ikastetxe aritu dira ikuskariak dei zuzenak egiten. Beraz, argi ikus daiteke dena “kontrolpean” dutela. Baina, jaso al du norbaitek deiren bat EAdministrazioaren aldetik zenbat ordezkapen bete gabe gelditzen ari den jakiteko? Bestaldera begiratzea omen da ez ikusteko modurik hoberena.
Eta zertara dator hau guztia? Aurreko hilabetetan zenbait arazo eman bazen ere, abenduan zehar nabariagoa egin zen gure ikastetxeetan ordezkapenen betetze maila ohikoa baino askoz baxuagoa zela, ez bakarrik espezialitate berezietan, arruntetan ere. Hezkuntza Saila konturatu zen azkenean premiazko neurriak hartu behar zirela eta zerrenden irekiera berezia egin zuen urtarrilaren hasieran, lehenbailehen ordezkapenetarako pertsona gehiago izateko. Dena martxan zirudienean, gero eta dei eta komunikazio gehiago jasotzen hasi ginen, ordezkapenak betetzen ez zirela salatuz. Ikastetxeei premiazko kontsulta egin ondoren, eta Administrazioarekin hitz egin eta gero, salaketa publikoa egitea erabaki genuen, zerrendak ireki eta 25 egunera egoerak berean jarraitzen zuelako. Hiru egun geroago agertu zen Sailburua parlamentuan ikasturtearen hasieran gertatutako kaosaren inguruko azalpenak ematera. Campos jaunak ez zuen pasatzen utzi bere burua zuritzeko aukera, garbi utziaz ordezkapenen inguruko arazoaren errua ez dela Hezkuntza Sailarena. Gripea da erantzule nagusietako bat, tituludunen falta nabarmena dago eta ordezkapenen zerrendaren araudia “oso garantista” da, hau da, araudiak gehiegi babesten ditu zerrendetan dauden ordezkoak. Beraz, naturak, irakasle eskolek eta ordezkoek dute ordezkapenak ez betetzearen ardura. Harrapazak/n!
Lerro hauen bitartez gogor salatu nahi dugu Hezkuntza Sailaren ardura falta, harrokeria eta axolagabekeria. Ez gara penizilina asmatzen ari esaten badugu arazo estruktural bat badagoela, tituludunen falta arazo honen adierazle bat izanik, baina honek ezin du estali ordezkapenen gaian erantzukizun nagusia Hezkuntza Sailarena dela. Aurreikuspen falta nabarmena izateaz gain, kudeaketa negargarria egin du – eta hala jarraitzen du – ordezkapenen zerrendekin, baina ez dute onartuko. Gainera, berriro atera dute ahulenen kontra jotzeko jokaera paranoikoa, ordezkoak disparaderoan jarriz, eta langileen eskubideak bertan behera utziz. Formazioa edota birziklapen jarduera batzuk ere kolokan gera daitezke, zenbait liberazio eta ikastarotan parte hartuko duten irakasleen ordezkapenak ezin direlako ziurtatu. Hori dena gutxi balitz, gaia “naturalizatu” nahi du sailburuak 2010 urte arte arazoa luzatuko dela esanez.
Axolagabekeria, ardura falta eta kudeaketa negargarria gertatzen direnean, bada ohitura demokratiko osasuntsu bat gure administrazio honetan batere ohikoa ez dena. Agian horrexegatik gogorarazi nahi genieke. Zer moduz dimititzen baduzue?
Nork: lanakordioa.2008/03/12 12:56:12.297 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 12:55:20.812 GMT+1
ORDEZKAPENAK ETA ARDURAGABEKERIA
Uneoro atzamarra zaurian sartzen ari garela ematen du, baina Administrazioak aurrera eramaten dituen zenbait ekintza ezin ditugu salatu gabe utzi. Orain gutxi ireki diren ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrenden irekierarekin has gaitezen.
DENAK ireki dira eta horrela jarraituko dute kontrako agindua iritsi bitartean. Hasiera batean ez daukagu ezer honen aurka, honekin bideratu baitaitezke, alde batetik ordezkapenak garaiz egitea eta bestetik langile berrien sarrera. Baina esan behar dena da irekiera hau BERANDU egin dela eta atzerapen honek ikastetxeetako eguneroko martxan eta langileen lan baldintzetan modu negatibo batean eragin duela.
Hona gure azalpenak: ikasturte hasieratik ordezkapenen hornidura ez da ona izan ikastetxe askotan, ezta zenbait espezialitatetan ere, Administrazioaren esanetan, ordezkorik ez dagoelako.
Ordezkogaien falta honek urtarriletik aurrera norberaren gauzetarako baimen guztiak bertan behera geratzea dakar.
Ez dugu zalantzan jartzen langileen falta hau, baina ardura Administrazioarena da, aurreikuspen falta erakutsi duelako. Gure sindikatutik behintzat, denbora daramagu aipatutako zerrenden kudeaketa arrazionala egiteko eskatzen, honek dagoeneko hondatu samar dauden langileen baldintzetan okerrera egitea ekarriko duten egoerak saihestuz.
Norberaren gauzetarako baimenak bertan behera uztearen erabakiak berriz, Lan Akordioaren urratze nabaria da, bertan lehen egunetik ordezkatzeko konpromisoa hartu ondoren, orain dekretu bidez baimen horiek deuseztatu dituztelako. Barre egitekoa izango litzateke, gai serioa ez balitz.
Dena den eta ongi pentsatuz gero, ez gara harritu behar Administrazioaren jokabide honekin:
Nola aplikatu dute 2 urteko geletarako sinatutakoa? Pertsonala aurrezteko formula batekin. Zer gertatzen da 59 urtetik gorako langileriaren lanaldiaren murriztearekin? Datorren ikasturtean saiatuko omen dira… EPAko orientatzaileak zer? Aurreko erantzunak balio digu…
Alegia, Administrazioak eta badakigu nork sinatutakoaren ez-betetze maila puntuz puntu aztertzen joango bagina, tamaina honetako iruzurrik ez litzaiguke faltako.
Nork: lanakordioa.2008/03/12 12:55:20.812 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 12:54:30 GMT+1
LANBIDE-KARRERA ALA ELKARLEHIA?
Irakasleon lan-baldintzak arautzen dituen 187/2007 Dekretuaren 70. artikuluan balizko lanbide-karreraren negoziaziorako konpromisoa aipatzen da zehatz-mehatz.
Akordioa izenpetu zuen sindikatu bakarraren iritziz, CCOO alegia, hau izan behar da bidea gelaren barruko irakaste-funtzioa baloratzeko, zerbitzu-urteak, irakasleen prestakuntza eta lanbide-gaurkotzea baita ikastetxearen hezkuntza proiektuarekiko atxikimendua ere pizgarri ekonomikoen bidez saritzeko.
Planteamendua kurioso samarra azaltzen zaigu, halere. Etengabeko prestakuntza eta proiektuarekiko inplikazioa, alde batetik, berez daude jada kontenplatuta irakasle izaerari berari atxikiriko profilean eta lanbide honi dagozkion funtzio ezberdinen artean txertatuta.
Hau kontuan harturik, beraz, nola eska daiteke pizgarri ekonomiko bat irakasle guztion soldataren barruko betebeharreko funtzio bi hauek bereziki ordaintzeko, hau da, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago ala ezer ez? Zerbitzu-urteak, aldiz, antzinatasunaren araberako osagarrietan ere ordainduta daude.
Kontua eta eztabaida sor daiteke, orduan, eskas baloratuta ote dauden. Eta hala balitz, kontzeptu horiengatiko denontzako igoera berbera eskatu beharko litzateke, ez besterik, denoi exiji baitakizkiguke, guztiok bete beharko genituzke-eta.
Ikuspuntu horretatik, bada, saritzeko modukoak izan daitezke ezohiko jarduera batzuk (aste beteko ikasketa bidai batean parte hartzea edo zuzendaritza karguren bat betetzea , esaterako). Eta kasu honetan ere, zergatik izan behar da dirua planteatzen den konpentsazio bakarra? Denbora librea ez ote da, adibidez, justuagoa eta askoz ere solidarioagoa?
Abiapuntua bada, berriz, irakasle guztiok, funtzio berdinak ala oso antzekoak betetzen ditugula gure lanbide ibilbidean zehar, oro har behintzat eta egoera zein momentu konkretu batzuetan gaur bati bihar
besteari zeregin edo ardura bereziren bat eskatu arren, ezinbesteko ondorioa izan behar da soldata ere berdina izan behar dela.
Berariazko pizgarriek istiluak eta eragozpenak baino ez dituzte sortzen gure ikastetxeetako eguneroko funtzionamenduan eta irakasleen artean, azken boladan tutoretza eta koordinazioarekin nahikoa eta soberan ikusi dugun bezalaxe.
Baina proposaturiko lanbide-karrera honek bultzatzen duen soldaten sailkapenaren bestelako ondorio kaxkarrak beste lan arlo batzuetan ere ikus ditzakegu. Esaterako, zer pasatzen ari da azken hilabeteotan Osakidetzan? Arazo nagusiak ez ote datoz lan berbera betetzen duten langileen arteko bereizketa sortzen duten pizgarrietan guztiz oinarrituriko ustezko lanbide-karrera baten ezarpen inposatu batetik?
Gure hezkuntza sistemak zein irakasleok behar duguna da bene-benetan betetzen ditugun funtzio guztien errekonozimendu duina, bai dirutan bai denboran, gure eguneroko arazoei aurre egin diezaieketen lankidetza eta koordinazioa sustatzea, guztiz beharrezkoak diren figura berrien ezarpena, irakasle berrien kontratazioa, baliabideen hornidura egokia,… Hau da, lan-baldintza guztiak guztiontzako ere hobetzea, ez bakarrik eskupeko ziztrin bat gutxi batzuentzako.
Nork: lanakordioa.2008/03/12 12:54:30 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 12:51:27.042 GMT+1
GUTXIENGOAN SINATUTAKO HITZARMENAK EZ DIO ERANTZUTEN GEHIENGOEN ESKARIEI
Aurreko ikasturteko mobilizazio eta negoziazioen ondoren, Hezkuntza Sailak eta CCOOek akordioa sinatu zuten ekainaren amaieran. Gutxiengoan sinatutako hitzarmen honek ez du jasotzen sektorearen gehiengoak eskatzen zuena eta aukera paregabea galdu da hainbat esparruetan hobekuntza nabariak lortzeko.
Hainbat kasutan alderantziz izan dela egiaztatzen ari gara:
· Pizgarri ekonomikoen bidez irakasleen arteko zatiketa eta, ondorioz, ikastetxeak pizgarri horien arabera antolatzea.
· Egonkortasun Akordioa galtzean, 1000 irakasle baino gehiago izan dira bere egoera laboralean atzera pauso nabaria izan dutenak.
· Lanpostu Eskaintza Publikoa (LEP), egonkortasunarekin amaitzeko formula bakarra izan da Administrazioarentzat.
· Etab...
Aukera paregabea galdu da, ikastetxeek eta irakasleen beharrei erantzun egokia emateko:
· Irakasle gehiago benetako beharrei aurre egiteko: besteak beste, 2 urteko eta 3 urteko geletarako, baliabide egonkorrak elkarbizitza, kulturartekotasuna, Hizkuntza Normalizazioa edo Teknologi Berriei modu egokian erantzuteko.
· Soldata igoera duina eta unibertsala.
· Ordezkoen lan baldintzak hobetzeko. (Finkapena ez da Egonkortasun Akordioa)
· Ordu lektiboak jaisteko.
· LEP eta Egonkortasun Akordioa modu osagarrian gauzatzeko.
· Ordezkapenak lehen egunetik eta etapa guztietan betetzeko.
· 55 urtetik gorakoentzat beharrezko murrizketak, plantilak gaztetzeko bidean.
· Etab…
Azken batean, ikastetxeek eta irakasleok behar ditugun neurriak, eskolari eskatzen zaionari modu onean eta lan baldintza egokietan aurrera eramateko. Eskola Publikoak baliabide gehiago behar ditu!
Jasotzen diren hobekuntza txikiak ez dira nahikoak eta mobilizazioen ondoren lortutakoak izan dira.
· Ordezkapenak betetzeko egun kopuruen murrizketa.
· Bakoitzaren eginbeharretarako baimenaren ordezkapena lehen egunetik izatea.
· 2 urteko geletarako laguntzak
· Elkarbizitza, Teknologi berriak, ikasle etorkinak, orientatzaileak. Ikastetxe batzuetan soilik eta urte baterako hainbat kasutan.
STEE-EILASek hemendik aurrera
· Bere indar guztiak ipiniko ditu kaltegarriak diren neurriak atzera botatzeko. Dagoeneko, Hezkuntza Sailari premiazko bilera deitu dezan exijitu diogu pizgarrien gaia bideratzeko eta berriro ere soldaten berdintasunari ekiteko. Hau bideratzen ez bada, beste neurri batzuk hartzeko prest gaude.
· Lan Eskaintza Publikoak ez dira nahikoak.
· Egonkortasuna eta Ordezkoen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa da.
· Eskola Publikoak behar duen bultzada eta horretarako behar diren baliabideak esigitzen jarraituko dugu. Gauza asko dago hobetzeko!
· Irakasleok lan baldintza egokiak eta gure lanaren aitortza behar dugu!
Nork: lanakordioa.2008/03/12 12:51:27.042 GMT+1
Etiketak:
stee-eilas
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 12:49:26.986 GMT+1
IRAKASLE ESPEZIALISTAK ETA GEHIGARRIEN KOBRAKETA
Uztailetik hona gutako batzuk, gehigarri berri bat dela medio, gure soldataren gehikuntza nabaritu dugu. Gehigarri hau gure nominan “pizgarria funtzioengatik” bezala jasota dago.
Osagarri hauek Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko 9 milioiko poltsa baten banaketaren ondorioa da. Aipatutako banaketa, oso era desegokian egin da Hezkuntza Sailak eta CCOOek, (gutxiengoan eta beste gainontzeko sindikatuen iritziaren kontra), sinatutako akordioari esker.
Banaketa honela gelditu da: tutoreak (63,75 euro), zikloko koordinatzaileak (57,91), zuzendariak (79,16), ikasketa buruak, idazkariak (43,75).
Gauzak horrela, Haur eta Lehen Hezkuntzan badago sektore bat bere burua banaketatik kanpo ikusi duena, espezialistena, hain zuzen. Egoera honek kolektibo honetan izugarrizko ezinegona sortu du haien lana gutxi baloratuta ikusi dutelako.
Ikastetxeen arduren banaketaren ikuspegitik, kolektibo honetako parte handi batek, nahiz eta askotan tutoretzaren funtzioa ez bete, ikastetxeetako beste funtsezko ardura batzuk aurrera eramaten ditu.
Pizgarrien banaketa desegoki honek ikastetxeetan apurketa bat suposatu du eta hau ez da batere onuragarria izango irakasleentzat zein ikastetxeentzat.
STEE-EILASetik jarraitzen dugu lana eta presioaren bidea jorratzen egoera injustu honi irtenbide egoki bat emateko. Honen inguruan ideiak eta iradokizunak jasotzeko prest gaude arazo hau konpontzeko asmoz. Honetarako deituko diren bilerak eta asanbladetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Ez gara isilduko!
Nork: lanakordioa.2008/03/12 12:49:26.986 GMT+1
Etiketak:
stee-eilas
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)