N A Z I O Z A L E O K

ESPAINIOLISMO FUTBOLEROA
Bart, afaria izan nuen. Gau ederra igaro genuen hogei bat lagunek berbaldien eta barrealdien artean. Azkenean, egunsentira arte luzatu zen kontua eta horrek, nire adinarekin, faktura pasatu dit gaurko egunean.

Nagitsu eta zurbil nabil egun osoan zehar. Telebistaren aurrean galdu nahi izan dut gaurko eguna, bihar, igandea, bestelako egun bat izango delakoan. Baina telebistak ez dit meniarik ematen; treguarik ez, Barricadak abesten zuen bezala.

Espainiak jokatuko du gaur, antza, zorioneko Eurokopako final-laurdenetako bat; Italiaren kontra, entzun dudanez. Eta telebistak partida hori eta PPren kongresua beste konturik ez darabil, kate guztietan, gainera. Espainiolismorik gordinenaren etengabeko propaganda iruditzen zait; batetik, Aznar bibotebakoa eta bere lagunak eta, bestetik, dena gorespen eta laudorio "gorriarentzat".

Nazka eginda naukate, eta beste pentsamendurik ezin dut izan gogoan: galduko ahal du Espainiak! Gainera, italiarrek erakutsi ohi duten "forzza" gaindiezina iruditzen zait espainiarrentzat. Ostera ere, final-laurdenetatik pasatu ezinik geldituko dira espainiar, espainol eta espainiolista guztiak. Izorra bitez!

NAZIOA EZ DA ABERRIA
Gaur, herriko taberna batean, bromatxo bat sortu da bertan ginenon artean. Telebistan Eurokopa beste gairik ez dagoela eta, abertzale amorratua den Karlos tabernariari, txantxetan, zera esan diot nik: "Aurton, beharbada, final-laurdenetatik pasatu eta Eurokopa irabaziko duzue".

Jakina, Karlosek bere abilezia erakutsi dit berehala, eta honelaxe erantzun: "Ez dut uste, gureek ez dute hor jokatzen. Eta zu bezalako abertzale batek jakin egin beharko luke hori".

Broman horraino iritsita, egokia iruditu zait tira egitea eta haratago eramatea kontua. Orduan, nik zera erantsi diot, ni neu ez naizela abertzalea, ezer izatekotan, euskaltzalea eta naziozalea naizela. Karlosek, ordea, ez dio garrantzirik eman nahi izan horri, "argot" kontu txatxua besterik ez delakoan, eta denok, jeltzale, abertzale nahiz ni bezalako "naziozale" bitxo arraroak, guztiok gabiltzala bide berean: Euskal Herria helburu (Txillardegi dixit).

Horretan geratu da kontua. Ederki ulertu diogu elkarri zer esan nahi izan dugun, eta, horregatik, ez da "txantxetako elkarrizketa" hori luzatu beharrik egon. Baina, gerora, etxeratzerakoan, zer pentsatua eman dit Karlosekiko elkarrizketatxoak, azken batean, eskolan ondo ikasi genuen bezala, adierazle orok adierazi bat baitarama ezkutuan. Eta, "abertzale" eta "naziozale" adierazle ezberdinak diren neurrian ("aberria" eta "nazioa" diren hein berean), beharbada, kontzeptu bi horien azpian "ezkutatzen" garenok ere ez ote gara ezberdin samarrak?

Tira, berdin dio. Garrantzirik gabeko gogoetatxo bat besterik ez da; hausnarketarako aukera emateko zuenganatu eta baliatu nahi izan dudan gogoetatxoa.

EUSKALDUNAK, ZENBAT?
Euskal Herriko biztanleen % 25 ei da euskalduna. Edo, hobeto esanda, elebidunak gara euskal herritarron laurdenak; izan ere, euskaldunok gara elebidun bakarrak zorioneko País Vasco honetan. Euskaldun-kopuruaren gorakada azpimarratu nahi izan dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako arduradunek. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan baita nabarmenena igoera hori.

Baina zera ez digute esan: zein edo nor hartu duten euskalduntzat. Seguru bainago, horrelako inkestak egin eta baloratzerakoan, euskara-agiri edo tituluren bat dutenak hartu dituztela euskalduntzat, paper hutsal batek euskalduntasuna bermatuko balu bezala.

Horregatik, ez datoz bat euskararen ezagutza eta erabilera. Euskara ikasi bai baina bere sentitzen ez duten horiek guztiak ez direlako euskaldunak. Gehien jota, euskara baliatu nahi izan dute euskal administrazioan lanposturen bat edo beste lortzeko, baina argi dute (eta esan ere ozen esaten dute), titulua behin lortuta, ez dutela sekula euskara erabiliko, ez direla euskaraz mintzatuko, eta ezin ditugula horretara behartu, gainera.

Honen guztiaren errua, egia esanda, ez da eurena, sistemarena berarena baizik. Indarrean dugun politika linguistiko honek oso zirrikitu zabalak uzten dizkie euskararen etsaiei, eta beroriek, ergelak ez direnez, badakite, bai, aukera aprobetxatzen. Euskal administrazioa euskara-titulua duten langilez betetzen ari gara, baina euskaraz ez dakiten edota, jakin arren, sekula egingo ez duten langileak ditugu gehienak.

Horrela doakigu, gero, eskola publikoan, esaterako. D eredutik ateratako gaztetxoek ez omen dakite euskaraz defendatzen, baina ez dugu autokritikarik egin nahi eta begiak ireki; izan ere, sistema honek eskolak euskaraz ematen uzten die euskaraz ez dakitenei, euskarekiko atxikimendurik ez dutenei, eta, zenbaitetan, euskarari gorrotoa ere badiotenei. Nolatan irakatsiko ote diete horiek gure seme-alabei euskaraz bizitzen?

Barregarria da, oso, karrera edo ikasketa guztiak erdara hutsean eginda, gerora, administrazioak emandako euskara-agiri ziztrin bat lortzeagatik, langile hori bere lana euskaraz burutzeko gauza dela pentsatzea. Oposizioak-eta euskaraz eginarazten ez dizkiegun bitartean, milaka erdaldun ez-euskaltzale ari zaizkigu administrazioan sartzen, euskaraz (hizkuntza-eskakizuna ezarrita) jardun beharreko lanpostuak hartzen.

Hortaz, ez daitezela kexa ezagutzak "gora" egiten duen bitartean erabilerak behera egiten badu. Titulua paper bustia besterik ez da, eta euskarak nahiz Euskal Herriak euskaldunak behar dituzte, ez euskara-tituluak.

EAJren balentria: JOALDUNAK SAROIAN SARTZEA
Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak.

<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p> </o:p>

Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak egin berri duena Madrilen, baina polita bezain negargarria ikuspegi politiko batetik aztertuta. Izan ere, ezer gutxiren truke negoziatzeko prest azaldu dira jeltzaleak azken hauteskundeetako emaitza kaskarren ondoren, eta Bono izeneko joalduna presidentzian onartuko bide dute ganbera bietako mahaietan ordezkaritza bana lortzearen truke. Merke saldu dute Ibarretxeren ibilbide-orria; eta Juan Jose, isilik, badaezpada ere.

<o:p> </o:p>

Banengoen ba, jeltzale hauek ez direla batere fidatzekoak; haizea nora eta zapiak hara, horrelakoxeak ditugu Urkullu eta konpainia. Ezer negoziatzen hasi aurretik, dagoeneko PSoEren esanetara jarri dira. Horrela jokatuta, nola beteko dute beren hitza eta euskal herritarroi ezer galdetuko? Ez al dute ikusten bidea lautzen ari zaizkiola PSEri berari datozen autonomikoetan lehendakaritzarako aukera garbiak izan ditzan?

<o:p> </o:p>

Tira, jeltzaleak argiagoak zirelakoan nengoen ni; edo ez, behintzat, soziatak bezain mozoloak. Kaka praketan ibili baino lehenago, jakin beharko zuten ondorioztatzen Espainiako hauteskundeetan atera daitezkeen emaitzek ez dutela zer ikusirik autonomikoetan aterako direnekin. Baina, badaezpada, osasunean osatzea pentsatu dute jeltzaleek, duten botere partzialari eutsirik. Penagarria, baina egia.<o:p></o:p>

TURISMO KULTURALA
Dagoeneko Aste Santua joan zaigu. Eskerrak. Bospasei jai-egun jarraian izatea eraman ezinik ibiltzen naiz ni urterik urte. Gainera, erlijio kontuak are eramangaitzagoa bihurtzen du oporralditxo hau ni bezalako apostata batentzat. Gaur, zorionez, dendek berriz ere ireki dituzte ateak, jendea ohiko joan-etorrian etxetik lanera eta lanetik etxera, normaltasuna nagusi herriko kaleetan. Bazen garaia!

Baina txarrena oraindik ere ez da pasa. Lankideak etorri dira euren opor egunen berri ematera, nondik nora ibili diren kontu-kontari, eta zer-nolako turismo kulturalaz blaitu diren azaltzen. Eta biharko, gainera, argazkiak ekartzekotan geratu dira. A zer kaparrada!

Ez ditut haien bizipenak hona ekarriko, ez baitzaituztet aspertu nahi, ez beraiek ni aspertu nauten adina, behintzat. Baina bai esango dizuet horienak opor onak izan badira, neureak afrodisiakoak izan direla, duda barik, hemen, etxeko epelean, ezin gusturago ibili bainaiz ni egunotan.

Kontua da, orain, oporretan joatea zentzugabeko zirkuituetan bueltaka ibiltzea dela, antza. Dena antolatua ematen dute agentziek, eta nork bere turismo pertsonala egitea ia debekaturik dago, txarto ikusia bezala. Neure kasa baldin banoa inora, edo, oraingoan bezala, oporrak edukita etxean gelditzen baldin banaiz, halako aurpegiera arraro batez begiratzen didate gehienek, estralurtarra bainintzan-edo.

Pako Aristiri entzun berri diot, oraintsu, Euskadi Irratian, turismo pertsonal hori amaitua dela dagoeneko. Kontatu du bere lagun batzuk Galiziatik etorri direla eta, halabeharrez, Bilboko Gugenheim museoa ikusi nahi zutela. Ikustera joan eta bueltan "zer moduz?" galdetuta, ederki, asko gustatu zaiela erantzun diote, baina, museoa ikusitakoan, alde zaharrera joan bide ziren pintxo eta pote batzuk hartzera eta haiek zein goxoak ziren azaltzeko, horretarako bai erabili dituztela kalifikatibo ederrak. Beharbada gustatuko zitzaien museoa, baina pintxoak gehiago, seguru. Eta pintxoak dastatzean pasatu duten unea ekimen pertsonala izan da; museoa bisitatzea, berriz, derrigorrean egin beharreko zirkuitu baten proposamena, eta grestiagoa, gainera.

Tira, horixe omen gaur egungo turismoa: denek egiten dutena egitea, eta ederki ordainduta, noski. Pakok kontatu du, halaber, behin gertatu omen zena, Londonen, New Yorken edo auskalo zein hiritan. Biolin-jotzaile famatu bat jarri ei zen kale erdian jotzen, diru eske ibiltzen diren horien antzera, eta, diotenez, ez zuen bere kontzertuetako sarrera ziztrin bat ordaintzeko lain ere atera, inork ez baitzion jaramonik egin, eta dirua eman, are gutxiago. Baina kaleko horietatik asko gauean handik metro gutxitara eman behar zuen kontzertura joan omen ziren, dirutza ordainduta, eta zein pozik gainera halako biolin-jotzaile ospetsu baten errezitala zuzenean entzun zutelako.

Nik garbi daukat, ez naiz damu etxean geratu izanaz. Ea biharko eguna nola salbatzen dudan, lankideen oporretako argazkien artean plantak egiten-edo.

INTERNET ETA GIZA HARREMANAK
Garai batean, telebista zela-eta, larrua jotzeari utzi zitzaiola zioten hainbatek. Antza, batzuek telebista ikustea nahigo zuten bikotekidearekin larrutan aritzea baino. Beraiek jakingo zuten zergatik, baina, nire ustez, konparaziorik ere ez dago eta, ezbairik gabe, neuk behintzat, neskarekin ñiki-ñaka ibiltzea aukeratuko nuen. Beste garai batzuk ziren, dena den.

Gero, telebistaren aniztasuna etorri zen. Kanal bakarra barik, hainbat eskaini zitzaizkigun eta, lehenago zaila bazen txortan egitea, are zailagoa, omen, tele-eskaintza zabala eskura izanik. Horregatik, diotenez, jaio dira hain ume gutxi sasoi luze batean; sexu gutxiegi egiten zelako, alegia. Ikusi egin beharko zer gertatzen den 2010etik aurrera, telebista digitalaren etorrerarekin.

Egia da, egun, bikote askok eta askok orduak ematen dituztela kutxa tontoaren aurrean. Baina, hala ere, lehen baino maizago jotzen dela esango nuke nik. Beste garai batzuk dira, jakina, eta nik, aukeran, sexua nahiago edozein telesaioren aurretik, baina onartu beharra dago, batzuetan, sexurako nagia sortzen digula telebistak, gizonezko nahiz emakumezkoei, zoritxarrez.

Gainera, telebistaren eskaintza zabaltzearekin batera, urteak dira Internet iritsi zitzaigula, eta, poliki-poliki bada ere, egun, ia etxe guztietara hedatu dela esan daiteke. Gaztetxoen bizioa ei da, gehienbat, Interneten ibiltzea. Baina ez pentsa, helduek ere ordu askotxo eman ohi dituzte ordenagailuaren aurrean, eta ez bereziki lanean.

Kontuak kontu, hau dela edo bestea dela, euskaldunok beti kexaka ibiltzen gara Euskal Herrian larrua gutxi jotzen dela. Topiko hutsa da, gaur egun, Euskal Herrian larrua jotzea miraria dela dioen hori. Baina ohiko harreman sexualez ari bagara, noski. Izan ere, edozein putetxetara joanez gero, gizonez lepo daudela ikus dezakegu, ezkondu zein ezkongabe; beharra dagoelako seinale. Areago, Interneten gehien bisitatzen diren webguneak sexu edota pornografiari buruzkoak omen dira.

Eta, zergatik diodan hau guztia? Bada, bistan da neu ere euskalduna naizela, eta, telebistarik ia ikusten ez dudan arren, aitor dezadan ordenagailuaren aurrean ordu dezente ematen ditudala. Lana dela edo denbora-pasa dela, baina, azken finean, ordu askotxo direla iruditzen zait.

Horrelaxe pentsatzen du nire neska-lagunak ere: ea ez dudan nahikorik lanak eskatzen dizkidan ordenagailu-orduekin; ea zergatik irakurtzen dudan hainbeste Interneten eta ia ezer ez paperezko euskarrian; zergatik izan behar dudan blog bat, edo batzuk, ea ezezagunekin harremanik izateko beharra dudan, ez ote dudan nahikorik hezur-haragizko pertsonekin ditudanekin; eta abar.

Ez dakit zuei, irakurle maiteok, antzeko zerbait gertatzen zaizuen, baina nik erabakiren bat hartu beharko dut honen gainean. Zenbat eta ordu gehiago sartu Interneten, hainbat eta harreman sozial gutxiago dauzkagu, eta, nahitaez, kezkagarria da, oso.

Zorioneko aberri eguna, nazioa eta batasun estrategikoa
Gaur ei da aberri eguna. Euskal abertzaleen aberri eguna, alegia. Ni, ordea, kontzientzia dudanetik neure burua abertzaletzat dudan hau, etxeko epelean ari naiz eguna ematen. Lasai, neure Euskal Herrian.

Espainiako hauteskundeen ondorengo ajeak darabiltzate oraindik ere ahotan politikari gehienek. Eta, gaur ere, zorioneko aberri egun honetan, zeresana emango dute abertzaleen emaitza kaskarrek; jeltzaleenek gehienbat, baina ahaztu barik EA eta Aralar ere barregarri gelditu direla. Ezber Abertzalekoek, aldiz, zer emaitza lortu dituzten jakiterik ez dago, beren burua abstentzioan ezkutatzea erabaki baitzuten, ostruken antzera.

Ez dira konturatzen, edo ez dute konturatu nahi, hainbat eta hainbat abertzale, nazionalista, naziozale, euskaltzale eta jeltzale nazka eginda daudela (gaudela) gure politikariek duten maila eskasarekin, eta horrexegatik ez ginela asko eta asko botoa ematera joan Espainiako hausteskundeetan. Batzuek esango dute Ezker Abertzaleak eskatutako abstentzioari erantzunez geratu ginela etxean, baina ez, ez da horrela gutako askoren kasuan.

Eta gaur, zorioneko aberri egun honetan, beren horretan jarraitzen dute denek, lehengo lepotik burua. Ez dituzte begiak ireki nahi. Beraien kalterako, ordea. Politikari abertzaleek hausnarketa egin behar dutela diote hainbat ahotsek egunotan. Eta ez zaie arrazoirik falta ahots horiei. Baina gogoeta hori ez dute emaitzen gainean gauzatu behar, ez horixe. Estrategia dute aldatu beharreko. Espainiaren aurrean politika egiteko estrategia, hain zuzen.

Denak hain abertzale baldin badira, gutxieneko batasun estrategikoa behar dute estatu espiniarraren eta frantsesaren aurrean, Europaren aurrean, munduaren aurrean. Zatikaturik azaltzen segituz gero, porrot ikaragarria besterik ez dute lortuko. Hori bistan da.

Bada garaia, behingoz, batasun estrategiko horrek forma har dezan. Iparraldeko lagunek garbi asko frogatu dute: Euskal Herria Bai. Garbi dago bertotik kanpo baturik azaldu beharra daukagula, eta, horrela, beharbada, lehengo egunean etxean geratu ginen gehienok animatu egingo gara bozka ematera.

Utz dezatela abertzaleen arteko lehia bertoko erakundeen gobernatzerako; udal, batzar nagusi, foru gobernu edo eusko jaurlaritzarako, alegia. Horrela soilik lortuko dugu euskaldunok geure lekua munduan. Eta, horrela, akaso, aberri eguna barik, nazio eguna ospatzen hasiko gara denok, bat eginik.

Euskal Herriak BAI biribila erran beharra du munduaren aurrean, NAZIOA garela erakutsiz.

Ibarretxeren balentria: ERABAKIMENA DA BIDEA
Lauzpabost urte dira Ibarretxe lehendakariak Baskongadetako herritarroi hitza emango zigula esan zuela. Azkenik, badirudi urtebete barru izango dugula aukera, behingoz, zeozer esateko. Ausardia erakutsi du lehendakariak herri-kontsultarako data ezartzean, txalotu beharreko ausardia, egia esanda.

Esan dezadan hasieratik ni neu ez naizela EAJzalea. Sekula ez diot bozkarik eman alderdi horri, eta, dagiten politika mota ikusita, ez dut uste aurrerantzean ere emango diodanik inoiz. Baina, nik bestelako iritzi politikoa izan arren, aitortu behar dut Ibarretxek poztu egin nauela bere proposamenarekin. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrok, azken urte luzeetan, nazka-nazka eginda gabiltza bertoko politikariek eskaini diguten maila eskasarekin. Botoa eman diezaiegun baino ez dira gurekin gogoratzen, lau urterik behin, eta horrek sekulako inpotentzia, nagikeria politikoa eta politikariekiko higuina sortzen du, benetan.

Ausardia behar da, alderdikeria mespretxagarria bazter utzita, benetako demokraziara jauzi egiteko. Benetako demokrazia baita herritarrei hitza ematea, galdetzea, entzutea, zerbitzatzea... Maizago eman beharko ligukete aukera hainbat gairen inguruan (AHTaz, esaterako) zer pentsatzen dugun adierazteko. Gatazkatsuak diren auziak gehiengo osoz erabaki behar baitira; hau da, herritar guztiok boto bana izanda auzi horren inguruan. Bestela jokatuta, iruzur galanta, eta gero bortizkeria azaltzen da ondorio gisa. Normala. Herriari entzun nahi ez zaionean (eta Euskal Herrian gehiegitan egin digute ez entzunarena) kale-protestak eta gogaimen politikoa agertzen dira.

Doakiola, bada, nire eskertzea eta zoriontzea lehendakariari. Atea ireki baitu (edo saiatu da, behintzat) herri honetan POLITIKA egin dadin behingoz. Bada sasoia iseka, errespetu falta, demagogia merkea eta horrelako jokabide lotsagarriak albo batera utzi, eta Euskal Herria, euskal herritarrok nahi eta behar dugu herria, eraikitzen hastekoa. Aurrera Ibarretxe jauna, milaka herritar kontsultatuak izateko irrikan gauzkazu eta.

Vino la ertzaina y mis aitas no estaban en casa
Nekatu samar iritsi naiz gaur etxera. Atzo prestatuta utzi nituen txitxirio batzuk berotu, bazkaldu eta, telebista piztuta, egongelako sofan etzan naiz atseden txiki bat hartu nahian. Ordurako bertan ari ziren ETB2ko kalakariak, jo eta su, Zarauzko ertzain-etxearen kontra goizaldean izan den leherketa dela eta ez dela. Ezer berririk ez. Apartekorik ez ohiko kondena-hitz tipiko topikoetatik haratago.

Atentzioa, ordea, mahaikide guztiek zerabilten lexikoak eman dit. Gurrea abortistak behin eta berriro zioen “¡que la ertzaina coja a los malos, leches!”. “La ertzaina” gora eta “la ertzaina” behera. José Gurreak lehenengo, eta Paloma Zorrilla aboBaDuak eta gainerako gehienek jarraian. Albistea azaletik entzunda baino ez nuenez, ertzain emakumezko baten gainean ari zirela pentsatzeraino ere heldu naiz unetxo batez. Baina, lipar hori igarota, berehala jabetu naiz baskitoek darabilten gaztelania berezia dela, beraiek oso-oso baskoak direla adierazteko duten lengoaia (ez hizkuntza), hainbatek euskañola deritzotena.

Une batez, Iñaki López aurkezleak, Francisco Lópezen herri berekoa denak (Pachi, soziatentzat), nolabait zuzendu nahi izan du, segur aski norbaitek hor noizbait kritika hori berori egin diolako-edo. Orduan, behin baino gehiagotan bota du “la ertzaintza”, “la ertzaintza”, eta halako batean, orain gutxiko beste kasu bat gogora ekarri nahian, zera esan du: “…un simulacro de artefacto situado debajo del coche del ertzaintza…”

Hau da hau entzun beharrekoa! Ez dakit nolatan ez duten lotsarik telebistan horrela berbetan azaltzeko. Nik neuk, horrelako perlak entzunda, nahikoa pairatu ohi dut eta. Horrelakoak, ziur nago, “mis aitas” esan eta “pintxos de tortilla” idazten duten horietakoak dira. “Kaixo, arratsaldeon” esan eta dagoeneko euren baskotasuna beste egunbetez aldarrikatzen duten horietakoak. Baina euskalduntasunik ez agerian, ez baitira euskaldunak, basko hutsak baizik. Batzuetan, hobe lukete isilik egotea, zeren “por la ahoa muere el arraina”. Lotsa.

TABERNAK ERE ERDALDUNDUZ DOAZ
Nire eguneroko kontsumoa egitean, gutxi edo asko, beti kontuan izan dut euskaraz kontsumitzeko aukera. Apustu garbia egin izan dut normalean euskarazko kontsumoaren alde eta, produktu bertsua (kalitate-prezio harreman oso antzekoa duena, alegia) erostekotan, euskaraz erosi nahiago izan dut, nolabait etxekoaren alde jokatzen dudalakoan.

Euskaldunok tabernazaleak gara betidanik, eta, zurrutak hartzeko orduan ere, nahita aukeratzen ditut nik euskaraz zerbitzatzen didateneko tabernak. Bada, uda honetan zenbait tabernatan sartzeari utzi diot. Edo utzi behar izan diot. Lehendik ere ezagunak nituen tabernok, baina lehen euskaraz zerbitzatzen zidaten, eta orain, ordea, ez. Zerbitzariek ez omen dute nire hitzik ulertzen eta, berehala, gaztelaniaz hasten zaizkit. “Perdone, ¿cómo dice?”, “No le entiendo, lo siento, no sé vasco”… eta horrelakoak entzun behar izan ditut abuztuan barrena. Eta hau ez zait gertatu hiriburuetan edo zonalde erdaldunetako tabernetan, ez horixe; Gipuzkoako kostaldeko hainbat herritan baizik (Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz…).

Gauza da inmigrazioa dela-eta, etorkin askotxok tabernetan aurkitzen dutela lanpostua. Eta ez daukat ezer horren kontra; lana oso gauza preziatua izaten baita, batez ere hain egoera kaskarrean datozen etorkinentzat. Baina taberna-jabe gehienek, beraiek euskaldunak izanik, edo taberna inguru euskaldunean daukatelarik, ez dute batere zaintzen zerbitzua zein hizkuntzatan eskaintzen duten. Antza denez, ez diote garrantzirik ematen euskaraz zerbitzatzeari, seguruenik bezero gehienak ez direlako euskaldunak, are gutxiago uda partean.

Fenomeno hau, dena dela, ez da gure kostalde turistikoan bakarrik gertatzen ari, ez eta udaldian bakarrik ere. Gero eta maizago ari gara pairatzen gaztelaniaren ezarpena berezko inguru euskaldunetan, ezarpen sibilinoa eta isila, baina ezarpena azken batean. Euskaldunok gero eta zerbitzu gutxiago ditugu euskaraz, eta, administrazioan euskararen erabilpena aldarrikatzen dugun bitartean, eguneroko txikikerietan euskara galduz doa.

Tira, baten batek prentsa dezake pasatu egin naizela, etorkinen kontra azaldu naizela hitzok idaztean, xenofoboa, edo arrazista hutsa edo ez dakit zer naizela, baina, salaketa txiki bat baino ez da euskal nortasunaren defentsan. On puskak izan gaitezke, baina ez tentel hutsak. Ontasuna ez dadila izan ondasunaren galbide.