Etiketa: administrazioa
- EUSKALDUNAK, ZENBAT? 2008/06/19 14:39:02.455 GMT+2
Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. Ez neureak diren hausnarketak bakarrik, baita beste nonbait edo norbaiti irakurritakoak ere. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA