allartean

Okzitaniera Euskal Herrian
Kataluniako Generalitateak Occitània i l'occità liburua argitaratu berri du. Tarteka besterik ez bada ere, garrantzitsua iruditzen zait horren gertu ditugun beste hizkuntza gutxituei buruz hausnarketa egitea.

Liburua gainetik begiratu eta aranera Katalunian duen estatus juridikoa egin zait deigarria, okzitaniera Arango haranean ez ezik, Katalunia osoan baita ofiziala, Autonomia estatutuak dionearen arabera:

La llengua occitana, denominada aranès a l'Aran, és la llengua pròpia d'aquest territori i és oficial a Catalunya, d'acord amb el que estableixen aquest Estatut i les lleis de normalització lingüística.

Arango haranak 620 m2 ditu eta 9.000 biztanle ingurua (gutxixeago). Haraneko biztanleen artean % 88.88k ulertzen du aranera eta % 62,24 hitz egiteko gai da. Aranera gaskoiaren aldaera da, okzitanieraren sei aldaera nagusietako baten aldaera, alegia. Azken datuen arabera okzitanierak 3 miloi hiztun inguru ditu gaur egun.

Okzitaniera Euskal Herrian ere bada. Uda partean opor-zati bat Zuberoan emateko aukera izan nuen. Ez zen lehendabiziko aldea, baina oraingo honetan Montori herria ezagutzeko parada ere izan genuen. Montori euskararen eta Biarnoko okzitanieraren arteko muga-mugan egonik, oraindik orain herri hirueleduna dela irakurri dut: frantsesaz gain euskaraz egiten dute etxe batzuetan eta okzitanieraz beste batzuetan. Koldo Zuazok argitaratu zuen euskalkien mapan ere leku bitxia du Montori herriak, ekialdean, halako irla linguistiko batean-edo agertzen baita.

Ez da halako herri bakarra. Zuberoako beste bi herri ere muga linguistiko horretan daude, biak Ipar Zuberoan: Ozane-Erribareita bata eta Jestaze bestea.

Baionan ere okzitaniera-hiztunak egon izan dira ez horren aspaldian. Gaur egun ere, hango monumentuetako azalpen ohol txikiak euskaraz, gaskoiaz eta frantsesez irakur daitezke.

Horren gertukoak izanik, ze gutxi ezagutzen dugun hizkuntza horien errealitatea!

Los Trois Rois eta Hiru Erregeen Mahaia
Altzaniako mendilerroan, Aratz eta Allaitz mendien artean, Allarte izeneko mendi-lepoa dago. Leku ederra da, lasai egoteko eta ideiak ordenatzeko egokia. Duela gutxira arte nahastu izan dira mendi-lepoaren eta ondoko gailurraren izenak: Allarte deitu izan zaio ondoko gailurrari ere. Nahaste horiek fenomeno arrunta omen dira toponimoetan. Egun akatsa konponduta dago dagoeneko: Aratz ondoko mendi-lepoari Aratzarte (Aratz-arte) deitzen zaio eta, logika beraru jarraiki, Allaitz ondoko mendi-lepoari Allarte deitzen zaio,  All(aitz)-arte, alegia.

Toponimiak oso istorio politak sortu ditu gure artean. Bi ekarri ditut hona.

Gasteiztik abiatuta, Leitzarango autobidea hartu aurretik, bidea bi harkaitz handiren artetik pasatzen da, bi mendiren artetik. Gaztelaniaz bi harkaitz horiei "Dos hermanas" deitzen zaie. Atxagaren testu baten bidez ezagutu nuen istorioa: bi harri, bi harkaitz; beraz, "Dos hermanas". Paraje horrek euskaraz  Biaizpe edo Biaizpeko Harratea du izena. Biaizpe: bi haitz-pe, bi haitzen azpian dagoena, alegia. Bi haitz-pe bi ahizpa bihurtu zen baten baten belarrian eta handik "Dos hermanas" izatera pasatu zen.

Oteizak horri buruzko filosofia-saio polita egiten zuen. Haren ustez latinoek errealitateari begiratzen diotenean errealitate horretan dagoena izendatzen dute (bi harri, dos hermanas). Euskaldunak, ordea, ez du dagoena aipatzen, baizik eta ez dagoena, falta dena, hutsunea. Oteiza hutsuneaz arduratzen zen, ausentziaz, edo hobe esanda ausentziaren presentziaz.

Lekuak toponimo zaharragoak are baditu, are argiagoak: Axitako malkorrak ziren bi mendi horiek eta Axitarte bien arteko pasabidea.

Nafarroako Pirinioetan Hiru Erregeen Mahaia dago. Kondairak dio bertan  Aragoiko, Nafarroako eta Biarnoko erregeak elkartzen zirela, bakoitza bere lurraldean, elkarren arteko aferei buruz erabakitzeko. Kondaira ederra da, hiru erregeak ia 2.500 metroko mendi-gailurrean bilduta mahai baten inguruan...

Biarno, ordea, inoiz ez da eresuma izan, bizkonderria baizik. Kondairak huts egiten du, beraz. Hiru Errege Mahaiaren jatorrizko izena gazkoierazko “Los Trois Rois” omen da. Bilakaera honako zerbait izango zen:

Los Trois Rois > Los Tres Reyes > Hiru Erregeen Mahaia.

Kontua da, antzeko soinua izanik ere, gazkoierazko "trois" eta gaztelaniazko "tres" ez dela gauza bera, ezta "rois" eta "reyes" ere. Itzulpen egokia "lur-eremu gorriak" edo "lur-eremu iharrak" litzateke, landaretzarik gabeko lurrak, alegia.

Hizkuntza eta generoa
Aurreko batean egiazkotasunaren eta anonimatuaren ideologiei buruz idatzi nuen, Woolard antropologoaren lan bat oinarritzat hartuta. Idazle beraren bigarren artikulu bat irakurri dut eta hau ere deigarria egin zait.

Katalunian orain dela hainbat urte egindako azterketa baten haritik aritu da Woolard. Horren arabera hizkuntza baten legitimizazioa egiazkotasunaren ideologian oinarritzen denean jokabide linguistikoek oinarri etniko eta identitarioak dituzte. Hor ez dago, beraz, zalantzarik... gainontzeko oinarriak edo elementuak bigarren maila batean geratzen dira. Hizkuntza markatzaile etnikoaren karga galdu eta hizkuntza publiko eta hiritar bihurtzen den neurrian, bestelako ezaugarriak agertzen dira, erabileran eragina dutenak. Generoa da horietako bat Woolard-en  ustez.

Gure artean ere aztertu izan da hizkuntzaren erabilera generoaren arabera. Kike Amonarrizek artikulu bat idatzi zuen 1993an. Garai hartan Siadecok egindako azterketen datuek azaltzen zutenaren arabera gazteen artean, emakumezkoek gizkonezkoek baino euskara gehiago egiten zuten. Kikek hiru hipotesi formulatu zuen horretarako:<?xml:namespace prefix = o /><o:p></o:p>

Hizkuntzaren trasmisioa emakumeari lotua dago. Gaztelania trasmititzea inportantea zenean, emakumeek gaztelaniarekiko leialtasuna erakusten zuten. Euskara prestigioa hartu ahala, euskara trasmititzea inportantea denean, emakumeek euskararekiko leialtasuna erakusten dute.<o:p></o:p>

Perpektiba profesionalei lotuta, emakumeek bete ohi duten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa baita (irakaskuntza, erizaintza,...)<o:p></o:p>

Gelaz kanpoko jarduera-esparruen eragina, mutilek kirol-ekintzak aukeratzen baitituzte eta neskek bestelako jarduera "euskaldunagoak"<o:p></o:p>

Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Kale Erabileraren Neurketan ere gaia hizpide izan da behin baino gehiagotan, Kike Amonarrizek aurreratzen zuen feminizazioa neurketa guztietan konfirmatu baita. Prestigioaren teoria da arrazoiak bilatzeko gehien erabili dena: antza denez, emakumezkoan hizkuntza jokaerak lotuagoak daudehizkuntzaren prestigioari , gizonezkoenak baino. Edozein kasutan ere, irakurketa guztietan gaia sakondu beharra aldarrikatu dute.<o:p></o:p>

<o:p></o:p>Woolard-ek gaia antropologiaren ikuspegitik aztertu du eta bere azalpena eman. Ikerketan hainbat gaztetxori lagun onenen izenak eskatu zizkien (hiru onenak) eta emaitzak aztertu. Ezberdintasun esanguratsuak zeuden mutilek eta neskek egiten zituzten hautaketen artean:
<o:p></o:p>

Neskek lagun kopuru txikiagoa ematen zuten. Mutilen artean ez zegoen arazorik 3 edo izen gehiago emateko; nesken artean, ordea,  herenek edo 3 lagun baino gutxiago izendatu zituzten.<o:p></o:p>

Nesken artean erreziprozitate handiagoa antzeman zen: A-k B hautatzen badu, B-k ere A hautatzen du gehienetan.<o:p></o:p>

Beraz, nesken lagunarteak txikiagoak izan ohi dira, estuagoak eta exklusiboagoak. Mutilen lagunarteak zabalagoak izaten dira, anitzagoak... Nesken lagunarteetan elkartasunak, berdintasunak eta homegeneitateak pisu handiagoa hartzen dute, muga sozialak ere markatuagoak izaten dituzte. Hizkuntza gutxituak hor leku erosoagoa aurkitu ahal du.<o:p></o:p>

Sapir, Whorf eta erlatiboa.
Sagrario Aleman euskaltzain berriaren Berdetik horira sarrera-hitzaldia eskuratu dut erabili.com-etik. Azken urte hauetan euskaltegietan ibili diren ikasleei etengabeko keinuak egiten dizkiela iruditu zait: ondo merezitako keinuak, bide batez esanda.

Tartean honako aipamen hau egiten du:

Altxorraren bila jostaketan aritzeko askoz ere errazagoa delakoz euskararen ordena zuzena, erdararen aldrebesa baino. Hurrengo pista, beheitiko pisuko sukaldeko ezkerreko armairuko eskuinaldeko bigarren kutxan dago. Eta erdaraz hor hasiko zara, en el segundo cajon del armario... Hara, erdaraz hori irakurri orduko, euskarazkoa irakurri duen ikaslea lehenengo pisuan da.

Bitxia egin zait aipamena. Asisko Urmenetari ere antzeko zerbait entzun nion orain dela gutxi. Euskarak eta gaztelaniak ezberdintasun askotxo dute elkarren artean, ezberdintasun horiek dira -hain zuzen- euskaltegietako ikasleei horrenbeste buruhauste ematen dietenak (erlatiboa, ergatiboa, nori-nori-nork,...).

Erlatiboaren erabileran dauden ezberdintasunak ikusentzunezko hizkuntzara eramanez gero, oso metafora biziak sor daitezke: planoak, kolpeak, planoen aldaketa azkarrak, travellingak,...

Gaztelaniak lehen plano erakusten dizu ezer baino lehen... hortik abiatuta kamara (edo zooma) urrunduz doa, gero eta plano zabalagoak erakutsiz: plano ertaina, plano amerikarra, plano orokorra, plano orokor nagusia,...

Euskarak kontrara egiten du: plano orokor nagusia erakusten du lehen-lehenik, gero hurbildu,..., plano orokorra erakutsi, berriro ere hurbildu,..., plano ertaina, hurbildu,..., plano amerikarra, hurbildu,..., lehen planoa,...

Sapir eta Whorf antropologoek Sapir-Whorf izena daraman hipotesi ezaguna formulatu zuten 1940ko hamarkadan. Hipotesi horren arabera, bada harremanik hizkuntzaren kategoria gramatikalen eta hiztunen mundu-ikuskeraren artean.

Hipotesiak bi bertsio ditu: gogorra eta biguna. Bertsio bigunak erabateko determinismo linguistikoa baztertzen du baina hala ere hizkuntzak errealitatea kontzeptualizatzeko eta memorizatzeko moduan eragina duela aldarrikatzen du.

Hipotesi hori ikusita eta erlatibozko esaldiak eraikitzeko moduak horren ezberdinak direnez,... baliteke euskaldunok hasiera-hasieratik osotasunaren ikuspegi hobea eta gertaerak bere kontestuan ikusteko gaitasun handiagoa izatea...

Egia balitz... polita litzateke, ezta?

Ideologia linguistikoei buruz
Gaztelaniaren munduan ahots kritiko batzuk entzun dira. Bi titulu esanguratsu argitaratu da denbora gutxian. Lehena Jose del Valle-k argitaratu zuen duela hilabete batzuk: La lengua, ¿patria común?. Bigarrena Jose Moreno Cabrera-k argitaratu berri du: El nacionalismo lingüístico, una ideologia destructiva. Biak kritikoak dira gaztelaniaren hizkuntza politikarekin.

Jose del Valle-ren liburua artikulu bilduma da. Tartean Kathryn A Woolard antropologoaren lan argigarri bat irakurtzeko aukera dago: La autoridad lingüística del español y las ideologías de la autenticidad y el anonimato.

Esan bezala, hizkuntzaren ideologiari buruzko testua da. Ideologia modu zabal batean ulertzeko apustua egiten dute liburuan. Ideologia kontzeptua bi kategoriatan sailkatu daitekeela azaltzen dute:

lehena "ismo"-ekin du zerikusia: sozialismoa, liberalismoa, progresismoa,... errepresentazio sinboliko multzo baten lokalizazio esplizitua da.

bigarrena zabalagoa da, ideologia sistema kognitibo gisa ezaugarritzen da, esperientzia interpretatzeko modu bat arautu eta naturalizatu egiten duen sistema kognitiboa, alegia.

Bi kategoria horien arteko erdibidean kokatzen da liburua.

Ideologia linguistikoak ezartzen ditu hizkuntza edo jokabide linguistiko bati atribuitzen zaion balioa edo legetimitatea.

Woolard -ek azaltzen duenez, mendebaldeko kulturan, hizkuntza baten autoritatea, bi ideologia linguistikoren gainean eraiki daiteke: egiazkotasuna eta anonimatua.

Egiazkotasuna komunitate edo identitate baten adierazpide jator eta esentziala da: egiazkotasunaren diskurtsoa norberaren identitatea aldarrikatzeari dagokio; hizkuntza markatzaile etnikoa da. Hizkuntza gutxituen eta hizkuntza txikien biziraupenerako estrategiak ideologia honetan oinarritzen dira.

Hizkuntza hegemonikoek, ordea, autoritatea anonimatuan oinarritzeko joera omen dute: anonimatuaren ideologiaren arabera,  hizkuntza baloratzen da  inongoa ez delako, unibertsala delako,...
Euskalgintzan erabili ditugun leloak etorri zaizkit burura: euskara da euskaldun egiten gaituena; euskara denona,... Eslogan-bilduma horren gainean euskararen ideologia linguistikoaren azterketa egiteko adina material dago. Interesgarria litzateke.