Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/19 10:13:16.127 GMT+1

Bideocurriculuma

LAN BILA ZABILTZA?

Hemen duzu zure trebeziak erakusteko curriculum berria: bideocurriculuma (edo curriculum 2.0a).

 

AEBetan hasi dira dagoeneko lehen curriculumak egiten, YouTuben edo Google Videon ikus daitezke bideo batzuk. Adibidez: James Wieland, eguraldi-gizonarena.

NOLA EGIN  DEZAKET BIDEOCURRICULUM BAT?

                1.- Lehenik eta behin, bideo bat grabatu behar duzu zure trebezia eta esperientzia erakutsiz (laburra: minutu gutxi batzuetakoa). Ez baduzu nahi bideoa zuk egin ajentzia bati eskatu.

                        2.- Ondoren, YouTuben edo Google Videon jarri.

                        3.- Azkenik, Enpresa edo lan eske dabilenari  postaz URLa bidali.

 

NOLA BILATU LANGILE BAT?  

Langile bila bazabiltza ahaztu zaitez gaur egun arte eta oraindik martxan dagoen curriculum vitae arruntaz (egunak pasatuko genituzke 10 langile elkarrizketatzen). Orain, minutu gutxi batzuetan 10 langileetatik egokiena aukeratu dezakezu YouTuben edo Google Video bisitatuta.

 

Espainian dagoeneko hasi dira bideocurriculumak egiteko enpresak sortzen, baina ez dago lan eske dabilenik. Beraz lan bila bazabiltza, bideocurriculumak egitera!!!

 

 

Nork: mendia.2007/01/19 10:13:16.127 GMT+1
Etiketak: lan bila | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/18 11:27:57.333 GMT+1

Berri Txarrak

Youtubetik ekarritako bideoa. Ixiltzen banaiz.

Nork: mendia.2007/01/18 11:27:57.333 GMT+1
Etiketak: ixiltzen banaiz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 14:37:04.810 GMT+1

Negu gorriak

Youtube-tik ekarritako bideoa. Borreroak baditu milaka aurpegi.

 

 

Nork: mendia.2007/01/17 14:37:04.810 GMT+1
Etiketak: gorriak negu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/14 13:07:40.800 GMT+1

Firefox erabili EUSKARAZ DELA

Joxek esan zigunari jarraituz, Firefox bilatzailearen inguruko iritzia emango dut blog honetan: Internel Explorer-ekin alderatuz Firefox-ek dituen abantailak ematen saihatuko nahiz.

 

Lehen nabigatzailea izan zen Netscape-n anai bikitik Mozilla sortu zen. Mozillak, Firefox (nabigatzailea) eta Thunderbird (posta elektronikoa) sortu zituen.

 

Firefox 2.0ak asko laguntzen gaitu euskaldunoi: alde batetik, Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatzeko aukera dugulako, gure interneteko aplikazioetako hidatziak zuzentzeko (adibidez, posta, bloga); eta bestetik, Euskalbar instalatu dezakegulako (euskarazko 8 hiztegi beti eskura jartzen dizkigulako).

 

Baditu beste hainbat abantaila ere: pop-up deituriko publizitateak  saihesten ditu, birus gutxiago sartzen dira (bere filtroei esker), fitxen bidezko nabigazioa du, segurtasun aldetik ere, Phising erako arriskua minimoa da (segurtasun arazo bat sortu eta egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen du), software librekoa da ETA GAINERA EUSKARAZ.

 

Software librearen alde nagoen aldetik, oso garrantzitsua iruditzen zait Firefox erabiltzea. Baina, nazkatuta nago Windows sistema operatiboak ematen dituen milaka arazoez. Linux instalatuko nuke nire ordenagailuan, baina modem bidezko konexioa dudanez ezin dut nabigatu. Beraz, badakizu, sofware librea bultzatu eta utzi Windows alde batera. Animatu zaitez Kubuntu, Ubuntu edo edozein sofware libreko sistema operatiboa jartzera. GAINERA EUSKARAZ DA ETA EUSKARA BULTZATU BEHARRA DUGU.

Nork: mendia.2007/01/14 13:07:40.800 GMT+1
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/10 15:00:02.470 GMT+1

Odeostudio

Web 2.0ko klasean, nire lehen podcasta egin dut. Ez da beste munduko ezer, baina odeostudio nola dabilen ikasteko balio izan dit.

 


powered by ODEO

Nork: mendia.2007/01/10 15:00:02.470 GMT+1
Etiketak: podcast | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/13 15:11:04.441 GMT+1

Web 2.0ak dakartzan aldaketak

Web 2.0ak dakartzan aldaketak

 

Jakintsuek diotenez, Web 2.0 ak lanabes generazio berria dakar. Zerbitzu honekin argazkiak, etxeko bideoak, jakintzak, ideiak edo kontakizunak elkarbanatu ditzazkegu. Youtuben 100 miloi bideo daude dagoeneko. Flickren 150 miloi argazki eta 60 miloi blog (orrialde pertsonalak) ere sortu dira.

 

Fenomeno berri honek aldaketak dakartza: enpresa eta bezeroaren eskema aldatzen du. Orain dela gutxi arte izan dugun harremana norabide bakarrekoa zen. Orain aldiz, norabide bikoitzekoa: erabiltzaileen hitzak parte hartzen du.

 

Banda Zabalaren zerbitzuek informazio pisutsuak erabiltzea ahalbidetzen dute. Horregatik sortu dira softwarerako lanabesak; argazkiak, bideoak eta lotura gustokoenak elkarbanatzeko. Zerbitzu hauen egileak (Youtube, Flickr, Del.ici.us, Bloger edo MySpaceenak) dirudun handiak bihurtu dira blogez blog eginiko debaldeko publizitatearen ondorioz.

 

Jakintxu eta analista batzuen ustez, Web 2.0ak eragindako aldaketek Interneteko Iraultza ekarriko dute. Orain arte jauntxo politikoek, kazetariek eta enpresagizonek zuten bozgorailua, erabiltzailearen eskuetara igaro delako.

 

Beste batzuen ustez, jauntxo digitalak sortzen ari dira. Hauek, lanabesak erabiltzeko duten erreztasunaz baliatuz indarra hartzen doaz. Munduan 6.500 miloi pertsona bizi gara eta horietatik 1.000 miloik bakarrik dugu interneten ibiltzeko ahalmena. Beraz, gutxi batzuk gara lanabes hauen jabetza dugunak.

 

Enrique Dansen ustez, sare sozial berri honetan ez dago aristokraziarik, meritukrazia baizik: norberaren merituak egin diete ezagun.

Nork: mendia.2006/12/13 15:11:04.441 GMT+1
Etiketak: web 2 0 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/06 16:05:33.732 GMT+1

Tagzania(nire etxeko mapa)

Ormaiztegi herri polittena da. Animatu zaitezte herri bitxi hau ezagutzera. Ez dago ekintza hadirik herrian, baina pertsona onak bizi dira bertan.
Ormaiztegi map - Tagzania

Nork: mendia.2006/12/06 16:05:33.732 GMT+1
Etiketak: ormaiztegi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/04 15:34:31.443 GMT+1

Spamak zeinek bidaltzen dizkit?

Spamak, eskatu gabeko postak dira. Hauek, publizitatea egiteko bidaltzen dira gehienbat eta nazka sortzeaz gain, bat bestearen atzetik bidaltzen dizkidate. Ez dakit zeinek bidaltzen dizkidan, baina mesede bat eskatuko nioke;lehenik eta behin, posta bidali aurretik baimena eskatzeko eta nahi duenari bidaltzeko.

Ez ditut spam gehiago jaso nahi, posta betetzen didatelako.

Norbaitek ba al daki nola ekidin mezuei?

Erantzun azkar............................

Nork: mendia.2006/12/04 15:34:31.443 GMT+1
Etiketak: spam | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/11/29 18:48:49.114 GMT+1

Telebista blogen bitartez

Aurreko batean, Berria egunkarian irakurri nuen artikulu batek blogen interesa piztu zidan. Telebista egin daiteke blog bitartez.

Emen duzue Berriako artikulua

 

Nork: mendia.2006/11/29 18:48:49.114 GMT+1
Etiketak: telebista | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/11/21 13:02:13.891 GMT+1

Iban Arantzabal

Azaroaren 8an izan zen Iban Arantzabal Elgetarra HUHEZIn. Berak egiten duen lana erakutsi zigun apur bat eta ondoren interneteko abantaila batzuk aurkeztu zizkigun.

            Blogen inguruan hitz egiten ibili zen ia hitzaldi guztia eta software libreko komentario batzuk ere egin zituen, gure unibertsitatean bultzatzeko eskatuz.

            Euskaraz idaztera bultzatuz, blog berri bat egitera gonbidatu gintuen. Informazioa elkartrukatu eta iritzi ezberdinak ematen dizkigutelako munduko edozein lekutatik. Honez gain, berriak ez direla komunikabideetan soilik agertzen esan zuen, interneten dauden hainbat blog anonimoek ere berehalako garrantzia dutelako. Blog laburrak idazteko eskatu zigun Ibanek, luzeak ez bai dira irakurtzen (pisutsuegiak direlako edo).

            Gaur egun behar diren komunikatzaileak gai askotan(musika, kirola, politika,...) jakintsuak izan behar dute, behar den unean erregistroa moldatzeko(telebista, irratia, internet).

            Azkenik, Firefox-a jeisteko bidea erakutsi zigun.

Nork: mendia.2006/11/21 13:02:13.891 GMT+1
Etiketak: garrantzia blogen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)