EMAKUMEAK ETA ZAINTZA LANAK Krisi egoeran etengabe. Erresistentzia eta borroka
Mahai-ingurua Ekainak 1 Bilboko Arrupe Etxean 19:00etan
Egungo finantza krisiak, aspalditik geure ekonomia eta gizarte sistemaren krudeltasunak itzalean utziriko beste krisi batzuk azaleratu ditu. Horietako bat, agian begibistatik gehien aldendu nahi izan digutena, feminismoak "zainketa krisia" deritzonekoa da.
Zainketa krisia eskubide krisia da, egun arte aldarrikatu ez diren eskubideena, izendatu edo irudikatzera ere ausartu ez garen eskubideena. Guzti-guztiek bizitzan zehar behar eta merezi ditugun zainketak jasotzeko eskubidea, zainketak ordainduak izan daitezelako eskubidea, etxeko zein etxetik kanpoko zainketa baldintza duin eta egokietan burutzeko eskubidea,... hauke denak daude krisian.
Mahai inguru honetan egungo zainketa eredua ezbaian jartzeko ausardia izan duten eta estatuak, enpresek eta gizonezkoek, kolektibo moduan, onartu ez dituzten eskubide batzuen alde borrokatu diren hainbat kolektiboren aldarriak bilduko ditugu.
Maiatzak 11 asteartea: Konferentzia: "Gatazkak elkarlotzen: Ingurumen erresistentziak" 16:00 – 18:00: 'Deuda ecológica y nuestro modelo energético' Iñaki Barcena y Rosa Lago, UPV- EHU / Ekologistak Martxan) Jaizkibel Bizirik (Gipuzkoa) 18:30 – 20:00:'Imposición de industria petroquímica aquí y allí' Agostina Chiodi (FOCO) (Argentina) y Coordinadora Anti Coke (Muskiz – Bizkaia) Lekua: UPV- EHUko Esperientzia Aretoa (Espainako Bankua Kalea, Alde Zaharra, Bilbo). Antolatzailea: Ekologistak Martxan. Triptikoa: Sakatu hemen
----
Maiatzak 11 Asteartea: Hitzaldia: "Los retos del cambio político en el Salvador" Marta Cecilia Campos y Dimas Mauricio Vengas, dirigentes campesinos. Ordua: 19.00 etan. Lekua: Txoko Internazionalistak, Iruresoro plaza- Egia (Donostia) Antolatzailea: Mundu bat ----
Maiatzak 12 asteazkena: Hitzaldia: "Una ley para la Soberanía Alimentaria en el Salvador" Oskar Recinos (FECORALEN- El Salvador) eta Ana Maria Calles (ANTA-El Salvador) Lekua: Hikateneoa (Bilbo) Ardua: 19.00 etan. Antolatzailea: Mundu bat
----
Maiatzak 12 asteazkena: Konferentzia: "Gatazkak
elkarlotzen: Ingurumen erresistentziak" 16:00 – 18:00:'Los impactos de la extracción petrolera en Ecuador: petroleodependencia y deuda ecológica' Alexandra Almeida (Acción Ecológica - Ecuador) 'Grandes infraestructuras: impactos aquí y allí' Cristiane Nadaletti (MAB - Movimiento Dos Atingidos por Barragens) (Brasil) 18:30 – 20:00: 'Nuevo modelo energético- impactos aquí y allí' Celestine AkpoBari (Social Action) (Nigeria), Zornotza Bizirik (Bizkaia) eta Plataforma de la Ribera + Centrales No (Nafarroa) Lekua: UPV- EHUko Esperientzia Aretoa (Espainako Bankua Kalea, Alde Zaharra, Bilbo) Antolatzailea: Ekologistak Martxan. Triptikoa: Sakatu
hemen
1. Ekonomia sozial eta solidarioa lehenestea. Parte hartze aktiboa, elkartasuna, berdintasuna, bazterketaren amaiera eta feminismoa helburu izango dituen ekonomia eredurantz jo behar dugu, hau da, pertsona guztien beharrak asebetetzea helburu izango duen eredurantz.
2. Demokrazia ekonomian. Benetako demokrazia egongo bada arlo ekonomikoa gizartearen kontrolpean izango da, bere azken helburua bete dadin: guztiontzako bizi baldintza duinak garatzea. Planifikazioa eta aurrekontu parte hartzaileak administrazio publikoetan derrigorrezko izatea proposatzen dugu, eta hauek zein enpresa handiak hobeto kontrolatzeko sistemak ezartzea.
3. Ekonomia ekologiaratu. Energia aurreztea eta iturri ekologiko berriztagarriak lehenestea, energia kudeatzeko sistema publiko bati esker. Zentral termikoak eraistea, Garoña ixtea eta ziklo konbinatuko zentralen eraikuntzari amaiera ematea. Ingurugiroa kaltetzen duten zentralak ixteko ez da nahikoa energia berriztagarrien ekoizpena handitzea soilik, baizik eta honekin batera funtsezkoa da energia kontsumoa murriztea eta energia esparrua nazionalizatzea.
Garraio birrintzailearen amaiera: errepideen eta AHTren eraikuntza etetea eta garraio publikoari zein tren sozialari bultzada handia ematea.
Zaborren kudeaketa jasangarria: zaborrak errausketarik gabe kudeatzea posible da, hondakinak murrizten baditugu eta arazoaz jabetzen bagara. Atez ateko hondakin jasotze sistema babestea.
4. Elikadura subiranotasuna babestea. Elikadura subiranotasun babeserako politika aktiboak, indarrean den eredu agroindustrialaren ordez: ekoizpen bide agroekologikoen defentsa, nekazal ekonomiena, ekoizle-kontsumitzaile zirkuitu laburrena eta tokian tokiko merkatuena. Natur baliabideen (ura, lurra, haziak,…) kudeaketa egituratzea, modu kolektibo eta sozialean. Transgenikoen erabilpena debekatzea eta arloko transnazionalen aurka borrokatzea.
5. Enpleguaren kantitatea eta kalitatea zabaltzea lehentasun: lanaren banaketa eta erretiroa 6o urtera aurreratzea. Sistemari lotua zaion langabeziarengatik, eta azken hamarkadetan soldata masa kapital errentekiko modu nabarian murriztu egin dela ikusirik, egoera iraultzeko neurri ausartak mahaigaineratu behar dira. Soldata jaitsi gabe, lanari eskainitako denbora murriztea proposatzen dugu, hobeto banatuko bada. Halaber, gizarte osoaren ongizatea handituko litzateke, eta politika zein gizarte ekintzara edo aisialdira berara ere denbora gehiago eskaintzeko aukera izango genuke.
Ildo honetatik, erretiro diru-saria 60 urtera jaistea ere proposatzen dugu, zerga sistemak finantziaturik beharrezkoa balitz. Espainiar estatuarena bezalako egoeran, non Europako gazte langabetu tasa handiena ematen den, egokiena erretirorako adina aurreratzea –inola ere ez atzeratzea- izango litzateke, gazteen lan merkaturatze duina bermatu ahal izateko. Erretiro-sariak, gainera, langileen eskubidea izanik, egokien deritzon bidetik ordain litezke, baita zergetatik euretatik ere. Azkenik, hauek kalkulatzeko sistema aldatu beharra dago –kotizaziorako gutxieneko urte kopurua, azken urteei emandako lehentasuna,... – pertsona bakoitzaren errealitateari hobetu egokitu dakion.
6. 1.200€ko lanbide arteko gutxieneko soldata. Kopurua igo egin behar da europarrekin parekatzeko; hala, soldata baxueneko langileak benetan babes ditzan.
7. Kontrol sozialeko banku sistema nazionalizazioa. Estatu indartsua nahi dugu eskubideen eta berdintasunaren babeserako, ahula, ordea, errepresioari dagokionean. Ildo honetan, bere oinarrizko benetako funtzioa beteko duen finantza sistema nahi dugu: herri klaseen ekonomia ekimenak sustatzeko dirua mailegatzea. Egungo sistemak, aldiz, pribatu eta arautugabea bera, norbanakoaren aberastasun neurrigabea besterik ez du bilatzen, herritar guztien baliabideak jokoan jarrita. Inolako kontrol publikotik ezkutuan, bere burua arriskuan jartzen duen sistema ilun eta itxia sortu da, hipotekatuei bizitza osorako uztarria jartzen diena. Bada garaia erakunde publikoek enpresa eta familietara iristen ez den diruaren gaineko kexak egiteari utz diezaioten. Tresna hau berriro ere gizarte eraldaketaren zerbitzura jartzea da konponbidea.
8. Zainketaren inguruko politika publiko aktiboak sustatzea. Alternatibakoek lana kontzeptu globaltzat dugu, soldatapeko enpleguaz gain gizartearen iraunkortasunari eusten dion edozein jarduera beharrezko barne hartuta. Beraz, zainketa lanak, batez ere emakumeen ardura izan direnak, lantzat hartzen dugunaren funtsezko atala dira. Ezkutaturiko eta ordaindu gabeko lan hau onartu egin behar da eta estatistika orokorretan sartu. Erakundeek herritarren zainketarako eskubidea bermatu behar dute, familien (emakumeen) ardura bakarrik delako ideia albo batera utzirik. Horrela, mendekotasunari arreta emateko politika publiko aktiboak abiarazi behar dira, benetan eraginkorrak izan daitezen baliabideak jarrita. Egungo Mendekotasun Legearen eragina aztertu beharko da, emakume zaintzaileen egoera batik bat, eta dagozkion aldaketak egin , haurren zainketa lanak ere kontuan har daitezen. Halaber, zainketa lanetan gizonezkoen ardura elkarbanatuak sustatuko dituen edozein neurri bultzatu behar da.
9. Gizarte zerbitzuen gastu publikoa igotzea, zerbitzu publikoen hobetzean inbertituz, egungo pribatizazio olatua iraularazita: alokairuko etxebizitzaren aldeko apustua eginez –jabetza publikoa sustaturik-, etxebizitza hutsak merkatu publikoan sartzen hasita; zainketa sistema publiko eraginkorra bermatuz; gizon zein emakumeentzako hezkuntza publiko, laiko, askatzaile eta berdinzalea eskainiz; eta epe luzeko ezagutza helburu duen ikerketa publikoaren alde eginez.
10. Zerga sistema ikuspegi progresibo batekin berraztertzea: gutxiago ordain dezala gutxiago duenak, gutxiago irabazten duenak, gutxiago kutsatzen duenak eta gutxiago alperrik galtzen duenak. Beharrezko politika publiko guztiei aurre egin ahal izateko, zerga sistema indartsua behar da, aberatsei zerga jaitsiera moduan egin zaizkien opariak debekatuko dituena eta politika publikoak aurrera eramateko lain emango duena. Honetarako, hona gure proposamenak: Ondare Zerga edo aberastasunaren gaineko beste edozein berriz indarrean jartzea; BEZaren gaineko zerga igoeraren arbuioa; zerga ekologikoak sortzea; PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) gehienezko tipo marjinala %50era igotzea, eta kapital gaineko errenta motak gutxienez %27ra; iruzur fiskalaren aurkako borroka eta arlo honetako zigorren gogortzea.
Krisia sortu zuten horiexek, planeta bere baliabideen mugara eraman dutenek, egun herritarrek jasaten ditugun langabezia eta prekarietatea sortu dituztenek egungo egoeratik onik eta inolako kalterik gabe atera nahi dute, langileon eskubideak urratzen jarraituz.
Iritsi da, baina, ezezkoa emateko garaia:
Ezezkoa zuen politika eta neurri bidegabeen ardura guri egozteari!
Ezezkoa zuen patrikak ikutu gabe gure bizi baldintzak okertu besterik egiten ez duten erreforma eta proposamenei.
Ezezkoa zuen gezurrei, bada-eta alternatibarik miseria eta bidegabekeriaz osaturiko zuen kudeaketaren aurrean!
Azken hamarkadetan zehar soldata sariak progresiboki murrizten joan diren bitartean, enpresarien irabaziek gora besterik ez dute egin. Honako irizpidea da nagusi egun Europan, Espainian zein Euskadi eta Nafarroan: kosta ahala kosta, enpresarien irabaziei eutsi behar zaie.
Ildo honetatik doaz hainbat neurri: erretiratze adina 67 urtera luzatzea –neurri honek areagotuko luke dagoeneko altu dagoen gazteen langabezia tasa-; langileak kaleratzea merkatzea edo 24 urtera igotzea gazte kontratua izateko adina; Europar Batzordeak lanaldia 65 ordura luzatzeko duen borondatea; merkatal gune handien ordutegiak zabaltzea; enpresentzako diru laguntzak igotzea gizarte gastuen kaltetan; Bolkenstein direktibaren araberako lan baldintzak okerrerako berraztertzea; etxeko langileen eskubideak onartzeko zailtasunak; enpresa toxikoen jarduerak jarraitzea; paperik gabekoak esplotatzea ahalbideratzen duen egungo atzerritarren legea; eta legezko kontratua duen gero eta jende gehiago pobreziaren langa azpitik izatea. Hauek guztiak aipaturiko neurrien ondorio dira.
Beti aurrera jarraitze honen parean, gauzei berdin eustearen aurrean, langileek oso garbi adierazi behar diegu ez gaudela gehiago jasateko prest, euren eredua bidegabea eta eraginkortasun-gabea dela, eta denon artean eredu berri alternatiboa abiarazteko prest gaudela, geure eskubideak defendatuko eta gutxi batzuen irabaziak barik gizakiaren duintasuna lehenetsiko duen eredua, alegia. Eredu hau bideragarria dela azpimarratu behar diegu: beste ekonomia eta gizarte eredu bat posible eta beharrezkoa dela, ekin diezaiogun honen eraikuntzari!
Ildo honetan, enpleguaren kalitatea eta kantitatea handitzea funtsezkotzat jotzen dugu. Enplegua hobeto banatzeko, lan orduak murriztea da gure proposamena, soldata-sariak murriztu gabe, irabazi tasa izugarri horiek har dezatela bere gain!. Halaber, gora egingo duen Europar Lanbide arteko Gutxieneko Soldata behar da, bizitza duina bermatzeko; eta etxeko langileei besteei adinako lan eta gizarte segurantza eskubideak emango dizkien lege aldaketa ere beharrezkoa da.
Erretiratze adina 60 urtera jaitsi behar delakoan gaude, diru-sariak modurik egokienean ordainduta, zerga sistema barne; era berean, zenbatekoa kalkulatzeko sistemak –kotizatzeko gutxieneko urteak, azken urteak lehenestea- pertsona bakoitzaren errealitateari hobe egoki dakizkion. Gizarte zerbitzuetarako gastu publikoa nabarmen igo behar dela uste dugu, zerbitzu publikoen hobekuntzan inbertituz; egungo pribatizazio olatuak irauliz; alokairuko etxebitzei bultzada emanez –beti ere jabetza publikoa mantendurik- zein hutsik diren etxebizitzak merkaturatuz; zainketa sistema publiko eraginkorra bermatuko duten zerbitzuak sustatuz; emakume eta gizonentzako hezkuntza publiko, laiko, askatzaile eta berdinzalea sortuz; eta epe luzeko ezagutza garatzeko ikerkuntza publikoaren alde eginez.
Hauexek eta bestelako neurri batzuk eman ditu Alternatibak bere proposamen dekalogoan, kapitalismoaren aurreko alternatibak eraiki daitezkeela nabariki, bideragarriki eta zehazki adierazteko, patriarkatua, arrazakeria eta egun indarrean diren menpekotasun sistemei aurre egiteko borrokarekin batera.
Honetarako, beharrezkoa da indarrak batzea, ahaleginak konbinatu eta gogor ekin. Euskal Herriko ezkerren adostasunaren alde gaude eta klase motako euskal sindikatu borrokalari batean sinisten dugu, ogi apurrekin asetu ordez egungo gobernu eta patronalei oldartuko zaiena. Ditxosozko gizarte elkarrizketa adar jotze hutsa izan da, botere desoreka nabaria baita eta beste esparru batzuetan hartutako erabakiak benetan ematen ez den negoziaketa baten fruitutzat saldu nahi dizkigutelako. Patxi Lopezek sorturiko aditu taldetxoa ustezko gizarte eta sindikatu babesez janztea baztertzen duen sindikalgintza bat behar da.
Borrokarako euskal sindikalismoaren alde!
Kapitalismoarekiko alternatiba den ereduaren alde!
'Deshazkunde'aren inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak biharko, Martxoak 26, arratsasldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean. GONBIDATUTA ZAUDETE DENOK!
Deshazkundearen inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak ostiral honetan, Martxoak 26 arratsaldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean.
GONBIDATUTA ZAUDETE GUZTIOK!
Deshazkunde kontzeptuak ezbaian jartzen du indarrean den garapen eredu kapitalistaren oinarri nagusietako bat: etengabeko hazkunde mugagabearen bilaketa, hain zuzen. Deshazkundearen aldekoen iritziz, ongizatea eta ekonomia hazkundearen arteko nahitaezko uztarri hori zalantzan jartzeko modukoa da, izan ere ekologiatik jasotako egia ukaezin baten aurkakoa da: ezin dugu planeta mugatu batean bizi garelarik, ezin etengabean hazi. Hala, kapitalismoak aldarrikaturiko neurrigabeko hazkundea ez bezala, desazkundearen proposamena ongizate eta aberastasun kontzeptuak berraztertzea da; BPGaren jainkotzearen aurka, deshazkundeak ekoizpenaren eta kontsumoaren murrizte antolatu eta lasaia proposatzen du.
Mahainguru honetan desazkundea azaltzeko ardatz nagusiak azaltzen saiatuko gara, ezkerraren baitan eztabaida handiena sortu duten gaiei uko egin gabe: gutxieneko beharrak bermaturik ez dauden herrialdeak dauden bitartean, deshazkundeaz hitz egitea zilegi al da? lana barra-barra galtzen ari deneko egoera honetan tesi honekin bat egin behar al dugu? nola zehazten da sakonago produktibismoaren aurkako mugimendu hori? deshazkundearen programa erakundeetara eraman ahalko/beharko al litzateke alderdi politikoen bitartez? aldarri iraultzaile hauek bateragarriak al dira egungo sistema politikoarekin? eta, azkenik, nola egin aurrera dehazkunde egitasmoaren gauzatze politikoan?
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, beste behin ere kalera aterako gara sistema honek zapaltzen eta baztertzen gaituela esatera. Pobreziak, prekarietateak eta indarkeria jasateak emakume aurpegia dutela esatera. Geure gorputzaren gaineko eskubide osoa izateko, geure sexualitatea nahi eran baliatzeko, mendekotasun ekonomikorik gabe bizitzeko, eta egunero, etengabe, ezkuta ez gaitzaten eskubidea aldarrikatzera aterako gara; hots, eskubide osoko hiritarrak izateko nahia aldarrikatzera.
Baina honako martxoaren 8an, geure aldarrikapenek hor dirautela eta borrokak bizirik darraiela esateko Euskal Herriko kaleetara ateratzeaz gain, patriarkaturik, mendekotasunik eta bidegabekeriarik gabeko gizartean bizi nahi dugula ere adierazi nahi dugu. Hori dela eta, bat egin dugu aipatu egunetik urriaren 17ra arte iraungo duen Emakumeen Mundu Martxaren Hirugarren Nazioarteko Ekimenarekin.
Emakumeen Mundu Martxanazioarteko mugimendu feminista da, emakumeek jasaten duten pobrezia eta indarkeriari aurre egiteko diharduten herri mugimenduek osatua. Ildo honetan, emakumeen nazioarteko sarea osatzearen ideia Montrealen jaio zen, 1998ko urrian, 65 herrialde eta lurraldetako emakumeak bildu zirenean Emakumeen Mundu Martxako lehen bilkura egiteko. Lehen Martxa hau 2000ko martxoaren 8an burutu zen. Urte horretan bertan ekintzak eta manifestaldiak antolatu ziren mundu osoan zehar. Hauetan 161 herri edo lurraldetako 6.000 taldek hartu zuten parte. Halaber, lehen bilkura honetan Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko eta munduko pobrezia amaitzeko Martxaren mundu mailako 17 aldarriak izeneko agiria osatu zen.
Aipatu agiri honetan Martxaren aldarri garrantzitsuenetako bat agertzen zaigu: emakumeen aurkako berdintasun-eza eta bazterketa molde guztien aurkako borroka. Honek, emakumeak zapaltzen dituzten mendekotasun arrazoi ezberdinen (sexu, klase, arraza, sexu aukera,…) ikuspegi orokor eta zabala eskatzen du batetik. Bestetik, patriarkatuaren eta kapitalismoaren arteko uztarria izan behar da kontuan, zapalkuntza eta menpekotasuna, bi ideiek elkar indartu eta elikatzen baitute. Zentzu honetan, nahitaezkoa da mundua eraldatzea emakumeen bizimodua aldatzeko, eta alderantzizkoa. Borrokaren helburua ez da emakumeak egungo gizarte eta ekonomia ereduan kokatzea, baizik eta eredua aldatzea, emakume guztiak izan gaitezen aske, gutxi batzuk izan beharrean.
Esandakoagatik, Martxak estrategikotzat jotzen ditu aliantzak beste mugimenduekin, modu honetan. indarreko politika neoliberalei mundu mailako alternatibak osatzen joateko. Bide honetan, agenda komun baten inguruan borrokak egituratzeaz gain, EMMak tokian tokikoa eta nazioartekoa uztartzen ditu. Martxak emakumeen autoantolaketa sustatu nahi du tokian tokikotik hasita, eskualde, nazio eta nazioarte mailan osatzen joateko. Tokian tokiko lan hori helburu orokorrekin elkartu nahi da, ezin baita bakoitza bere aldetik joan.
Ikuspegi orokor eta integratzaile honek bihurtzen du EMMa erakunde eta kolektibo anitz ugari biltzen dituen mugimendu. Landa zein hiriko emakumeak biltzen ditu, etnia eta sinismen anitzekoak, sentsibilitate eta esperientzia ezberdinak bizi izan dituztenak, enfoke ezberdinak dituztenak,… baina oro har helburu komun batek biltzen ditu: emakumeak indarkeria eta pobrezia jasatera eramaten dituen egungo sistemaren aurka borrokatu nahiak.
Zoritxarrez, helburu honen aldeko borrokak ez du gaurkotasunik galdu. Hori dela eta, 2010ean Emakumeen Mundu Martxaren Hirugarren Nazioarteko Ekimenari ekingo zaio. Ekintza ezberdinak egingo dira Afrika, Amerika, Asia/Ozeania eta Europan zehar, Martxaren 4 esparruen inguruan: Ongizatea eta zerbitzu publikoak; Bakea eta desmilitarizazioa; Emakumeen lana; Emakumeen aurkako bortxa. Prozesua martxoaren 8an abiatuko da, eta urriaren 17an bukatuko, Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Sud Kivun (Kongoko Errepublika Demokratikoa) burutuko den elkarretaratze baten bitartez, gerra egoera bizi duten emakumeekiko elkartasuna adierazi eta gatazken konponbidean merezi duten garrantzia aldarrikatzeko.
Aldarrikapen hauen alde kaleetara aterako gara denok elkarrekin, politika, ekonomia eta kultura aldaketa bat eman dadin: Emakumeak martxan, harik eta denak aske izan arte.
"karrera baten gailurra dirudi eta jendeak bere buruari galdetuko dio ea zein ote den prezioa". Xabier Arzallusek, Imaz Petronorreko presidente izendatzea zela eta .
Zer egin du politiko batek Administrazioan eman dituen urteen ordainez multinazional batek halako saria emateko? Tamalez, politiko eta enpresariek maizegi trukatzen dituzte euren rolak, beraz, Imazen kasu hau ez da batere berezia.
Enpresa mundura doazen politikoen kasuak ugariak dira, eta maiz legaltasunaren muga urratzen dute. Mayor Orejak Eulen zerbitzu eta segurtasun enpresa gidatu zuen Barne Ministeritza utzi ostean. David Taguasek Estatu Idazkari izatetik utzi berri zuen gobernuarekin negoziatu behar zuten enpresen lobbya zuzentzera egin zuen jauzi. Inaxio Oliveri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu izatetik Mondragon Unibertsitate pribatuko errektore izatera pasa zen. Manuel Pizarrok Endesako zuzendaritza utzi zuen eta Legebiltzarrean lobby nuklearra zuzentzeari ekin. José Alberto Praderak Bizkaiko Ahaldun Nagusia zenean errepide mordoa eginarazi zuen, eta gero Autopista Vasco-Aragonesako lehendakari bihurtu zen. José Antonio Ardanzak Euskaltel zuzentzera egin zuen jauzi Lehendakaritza utzi ondoren, Atutxak bere postua utzi ondoren Iberdrolako aholkulari izatera egin zuen bezalaxe.
Politikaria hauteskunde bitartez aukeratzen da gizarteari zerbitzu emateko. Baina politikaria enpresa mundutik badator edo bere karrera politikoa bukatu orduko empresario izatera pasatzen bada, ordura arte zeinen zerbitzura lan egin duen galdetzea dago, hau da, ea herriaren alde edo enpresa multzo baten alde jardun duen. Argindarraren salneurria jartzeko garaian, zein hartzen du aintzakoagotzat Industria ministroak? Elektrizitate konpainiak ala kontsumitzaileak? Miguel Sebastián ministroa BBVAren ikerketa zerbitzutik dator, zer nahiago du pentsio publikoak murriztea eta BBVAren pentsio pribatuak haztea ala pentsionista guztiek erretiro duin eta publikoa izatea? Ekonomia Estatu Idazkariak Goldman Sachs, JP Morgan, Citibank era Banestorekin lan egin izan du, ez ote du nahiago pentsio pribatuen kopuruak gora egitea? Ekonomia Ministrari Elena Salgadori lorik kentzen al dio Fortis banku pribatuaren finantza egoerak?
Batzuek, enpresariek politikan parte hartzea zuritzeko asmoz, euren patrimonioa jokoan jar ostean erabakiak hartzeko gaitasuna dutela adierazten dute. Enpresariek, bai, euren jabegoa jartzen dute jokoa baina arrakasta izaten dutenean besteak zapaltzetik eta marrazo lehia batean iaioena izatetik lortzen dute. Politikara jauzi egin ohi duen empresaria bere bezeroei ahalik eta gehien kobratzen saiatu da, bere langileei ahalik eta gutxien ordaindu die eta maiz lasai asko kutxatu du ingurugiroa, lan baldintza prekarioak sustatu ditu, lan arriskuei kasurik ez die egin eta zerga paradisuetan tributatu du
Enpresa esparrutik datorren politikari batek nekez egingo duena bere teilatuari harrika aritzea da. Kasurako, gazteleraz SICAV deritzen eta zerga gutxiago ordaintzeko balio duten sozietateak dituzte PSOEko ministro eta estatu idazkari izandako batzuek; ezinezkoa zen beraz, gai honen inguruko legedia aztertu zenean modu bidezko eta eraginkorrean jokatzea. Alderantziz, Ogasun ikuskatzaileei SICAV horiek aztertzeko gaitasuna kentzea ospatuko zuten. Era berean, ezin espero daiteke PSOE, PP eta PNVko gobernuak osatzen dituzten enpresari-ohiek Sozietate Zerga igotzerik, erabaki honen bitartez gizarteak langileei ebatsitako plusbaliak berreskuratzea eragozten dute.
Pentsatzekoa da, ordea, kontrakoa egiteko oso prest izango direla, hau da, sail ezberdinetan sartzen diren enpresariek zein Eusko Jaurlaritzako laguntza komiteetan daudenek patronalak etengabe errepikatu ohi dituzten konponbideak emango dituztela. Lan merkatuko malgutasuna dela, aberatsentzako zerga murrizketak direla edo Administrazioen gastu publikoa jaistea dela… nor ordezkatzen dute politikari-enpresariok? Kalte-ordain eskasagoarekin kaleratuko dituzten langileak edo euren langileak kaleratzea zein garestia zaien kexatzen diren enpresariak?