Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/04/19 22:55:02.466 GMT+2

Badatoz Altos Hosnosko jaiak

Ba bai, badatoz auzoko jaiak.

Txirrindulari lasterketa, meza, umeendako jolasak ... Jose Luis Feoren argazki erakusketa 3D formatuan (zapatu iluntzean) eta herri bazkaria (domekan). Horixe da laburpena.

Herri bazkarirako izena eman behar da, batez ere jakiteko zenbat elkartuko garen, denondako adina bazkari enkargatzeko. Txartelak Agirrebeñan eta Kiroldegiko tabernan daude hartzeko. Baina kuadrilakoak denak batera zenbatuko ditugu eta horregatik da garrantzitsua esatera bazkaltzera etorriko zareten edo ez.

Bazkaria, esan bezala, domekan izango da, apirilak 29. Eguraldi ona egiten badu kiroldegi aurrean eta txarra egiten badu tenis pistaren barruan. Bazkaria kanpotik ekarriko dute (menua zehazteke oraindik, baina gozoa egongo dela, seguru!)

Ba horixe, erantzun, mesedez, blogean bertan jaietako auzo bazkarira etorriko zareten edo ez. Erantzteko azken eguna da: apirilak 24, martitzena.

Animatu eta etorri!

Nork: oihana.2012/04/19 22:55:02.466 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (15) | Errenferentziak: (0)

2012/03/14 02:11:11.377 GMT+1

Martxoko bazkaria

Aupa koadrila,

Martxoko bazkarirako deialdia da hau. Hilaren 25a da martxoko azken domeka, bazkaria egiteko eguna. Erantzun zatozten edo ez, bale?

ondo segi,
oihana

Nork: oihana.2012/03/14 02:11:11.377 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

2012/02/20 12:29:40.845 GMT+1

Otsaileko bazkaria

Aupa koadrila,

Domeka da hile honetako azkena, bazkaria egiteko eguna.
Batzuek apuntatu zarete, erantzuteko falta zaretenok erantzun ahal duzuenean, mesedez.

Lekua hartuta dago,
eskerrik asko,

Nork: oihana.2012/02/20 12:29:40.845 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2012/02/14 15:01:30.774 GMT+1

Larunbaterko zita

Larunbatean 11.00ak aldera egin dugu zita Agirrebeñan. Jantzi arraopak eta bertan margotuko ditugu aurpegiak.

Imaginariumeko margo urdina daukazuenok ekarri (edo beste margo urdin bat), mesedez. Gaur egingo dut aproba margo horiekin eta esponjarekin nola gelditzen den eta esango dizuet. Egin dut froga bat eta ez da oso ondo gelditzen. Bihar beste bat egingo dut, ia ba! bestela, normal pintatuta ondo geratzen da.

Dena prest!!!!

Nork: Nagore.2012/02/14 15:01:30.774 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 14:07:16.290 GMT+1

POTTOKIAK

Bueno, bueno...

atzoko bilera eta gero bagoaz itxura hartzen...

Forro urdinak: Aitziberrek ekarriko ditu, apuntatuta bakoitzak zer behar duen eta zer ez.

Praka zuriak: ni (nagore) geratu nintzen H&Mtik pasatzeko eta talla desberdinak ekartzeko. KIABYn ere begiratuko dut, zeren ibili naiz webgunean begira eta aukera zabaltzen da.
-Txandal praka zuriak
-Txandala hau ere baina beste estilo bat.
-Legginsak
 Bihar daukat asmoa joateko, momentu batean. Ekarriko ditut eta pasatuko dizkizuet, tallen zerrenda bat egin ahal izateko.

Txapelak: pottoki aitarena bergarako dendan omen dago. Besteak, Zaldibira joatea erabaki genuen. Astean zehar norbait? edo bestela astebururako plana izango litzateke.

Material osagarria: datorren astebururako bakoitzak etxean izan ditzazken materialen zerrenda ekartzea ondo legoke (danbor txikia, betaurrekoak ...) eta horren arabera erosi beharrekoen zerrenda egin.

Dagoeneko batzuk hautatu dute pertsonaia: Pottokina (bi izango ditugu helduen artean: Aitziber eta Nerea Lete), pottoki argazkilaria (Josu Unamuno, bera arduratuko da erreportai grafikoarekin. aurreko urteko argazkiak ekarri zituen atzo eta pasatuko dizkizuet), Gargamel (Biku eta Azrael ere berak fitxatuko du), Pottoki aita (OIhana?).

Uste dut ez dudala ezer ahazten.

Onak izan...

Nork: Nagore.2012/01/30 14:07:16.290 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

2012/01/23 15:42:06.777 GMT+1

Urtarrileko bazkaria

Aupa koadrila,
.
Urte berriarekin, ohitura zahar onei eutsi! Horixe erronketako bat.

Aste honetakoa da hileko azken domeka, bazkaria egiteko eguna, alegia. SMP oraindik itxita ei dago. Norbaitek badaki noiz zabalduko duten? Non egingo dugu bazkaria? Nor dator eta nor ez? Erantzun ahal duzuenean.

gero arte,

Nork: oihana.2012/01/23 15:42:06.777 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (13) | Errenferentziak: (0)

2012/01/03 17:22:58.375 GMT+1

Karnabalak gerturatzen!!!!

Karnabalak gerturatzen dabiz eta pentsatzen jun bihakou ze mozorro jantzi, edo?

Nire proposamena: Sevillana eta sevillanos jaztia da.

Beste aukera batzuk be entzun izan ditxut: bakeros eta indios...

Nahi dana, baina, zehazten juatia komeni da. Otsailak 16 inguru horretan die, ez?

Nork: Nagore.2012/01/03 17:22:58.375 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

2011/12/05 09:28:46.488 GMT+1

PERU jaio da

Atzo, abenduak 4, eguerdiarekin batera, Peru jaio zen. Mutiko ederra omen da.

Zorionak amatxo, aitxo eta arreba biei!

Abesti hau, zuretzat, amatxo!!!!!!!!

Hau zuretzat, aitatxo!!!!!

Hau zuentzat, neskak!!!!

ONGI ETORRI, txiki berriari. Abesti bat zuretzat ere!!!!!


Nork: Nagore.2011/12/05 09:28:46.488 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2011/11/26 22:44:19.821 GMT+1

Baba jana eta merendola abenduan

Aupa koadrila,

Abendurako bi plan, behintzat, badaude: baba jana eta merendola.
Arratsalden elkartu garenon artean eta merendolako gurasoek adostutakoari kasu eginez, hauexek dira egunak:
  • baba jana: abenduaren 10ean, zapatua
  • merendola: abenduaren 18an, domeka
Mesedez erantzun zatozten edo ez esateko,
eskerrik asko,
oihana

Nork: oihana.2011/11/26 22:44:19.821 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (0)

2011/11/24 23:14:02.861 GMT+1

Baba jana egingo dugu ala?

Hola koadrila,

Horixe galdetu gura dizuet, ea baba jana egingo dugun, zer iruditzen zaizuen, alegia.

Nik baietz diot eta hauxe da proposamena: kontuan izanda abenduko azken domeka Gabon eguna dela, ba aurreko domekaren baten egitea. Alegia, 11n edo 18an.

Zer diozue? Noiz nahiago duzue? Bota zuen erantzunak.

gero arte,
oihana

Nork: oihana.2011/11/24 23:14:02.861 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)