Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/14 18:55:29.240 GMT+2

Maddi

Duela hilabete oraindik nekez sinis genezakeen hor zeundela. Izugarria da hilabete eskaxean izandako aldaketa. Dagoeneko ezin disimula dezaket hazten ari den sabela (ezta saiatu ere, ez pentsa), eta tarteka zu zeu zara zure presentzia oroitarazten didana, kilo erdira iristen ez bazara ere. Atzo, azkenean, aitatxok ere zu sumatzeko aukera izan zuen. "Zuk lasaitu egiten duzu" esaten nion nik aurrekoetan eskua jarri eta gelditzen zinenean.

Ekainaren 4an jakin genuen neskatxa zinela. Egia esan, beti irudikatu zaitut horrela, eta premonizioa bete da. Maddi. Zure aitaren begi ilun handiak nahi nituzke zuretzat.

Nork: ama-gai.2007/06/14 18:55:29.240 GMT+2
Etiketak: haurrak haurdunaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.