Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/09/26 09:58:14.372 GMT+2

Zure lehengusua jaio da!

Astelehen gauean Aiert jaio zen. Esango nuke zuk zerbait gertatzen zela sumatu zenuela, aztoratua ibili baitzinen. 2 kilo eta 300 gramo pisatu zituen, eta hari handitxo zetorrela esana zioten! Egun berean, goizean, ginekologoarenean izanak ginen gu, eta ia hilabete baten faltan pisu hori bera kalkulatzen zizula esan zigun; azkenean morroxko xamarra izango ote zara!

Aiert erraz jaio zen, uste baino errazago izan zen dena bere amarentzat; oraintxe sinatuko nuke nik gurea ere halakoa izateko... Atzo oso lasai eman zuen eguna, eta tarteka oso espabilatua ibili zen, gozada bat zen hura ikustea.

Eta gozada bat zen, gainera, atzo berari begira geunden bezala, hemendik gutxira zuri begira egongo garela pentsatzea. 

Posted by: ama-gai.2007/09/26 09:58:14.372 GMT+2
Tags: haurdunaldia | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...a/">Predictor Positive&8221; blogean kontatzen ari eta, ez dakit lehenengo aldiz, izeba izan berri den neskarena. Tarte honetan Maddiren lehengusua jaio baita eta, zorionak denei beraz! Hemen utziko dizuet bideoa. Ez dut deskrib...

Reference by:  Haurra, amagaiaren sabelean | Gutenberg Galaxia 2007/09/29 11:02:27.252 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco