Gizartearen aurrean hauek badute mila bertute, euren gorputza zer-nola zaindu pasa dute hainbat urte hau ikusita nik ez jaterik inork ez dezala uste nahiz eta liraina egon naiteken gutxio jatean truke baserritarrek gutxienez atze zabalak maite dituzte. (ber) Neurri guztiak ondo mantentzen dabiltza ahaleginean eta kezka bat sortarazi didate gaur barrenean itsusia naiz askoren ustez ederren aldamenean baina nik nere kasa jarraitu nahi det eundoko planean haragiak zer balio du ba non heldu ez dagoenean?(ber)