2010/02/03 16:00:18.980 GMT+1
Sarrera
Lan hau Rawlsen Justiziaren teoriaren berrinterpretazio pertsonal bat egiteko saiakera da, betiere kontuan harturik, alde batetik, horrek suposatzen duen atazaren zailtasuna, filosofia politikoko arloan XX. mendeko obrarik garrantzienekotzat har baitaiteke bere A Theory of Justice liburua, lanak suposa dezakeen ondoriozko ausardiarekin. Eta bestalde, Rawlsen obra azaletik soilik ezagutzen dudala esan daitekeelako, eta zalantza izpirik gabe, horrek hanka sartzeko arrisku mordoa dakartzalako. Hala ere, arriskatu egingo naiz, arriskurik gabe interesgarri den gauza eskas baitago ikasteko, eta uste dudalako ondo maneiatutako arriskuaz axola duen ezer gutxi gal daitekeela.
Horrez gain, saiatuko naiz, posible den heinean, Rawls zein erabiltzen dudan beste edozein autore etiketa politikoen pean ez jartzen, izan ere, uste dut jarrera honek are gehiago zailtzen duela teoria politiko bat ongi ulertzeko lana, jada ezer baino lehen irakurlearengan aurreiritziak sortzen direlarik.
Justizia ekitate gisa
Ekitate gisa definituriko justiziaren kontzeptu hau, utilitarismoari kritika zorrotza egin eta alternatiba serio bat emateko asmoarekin batera hasi zen garatzen Rawlsen pentsamenduan. Gehiengoaren printzipioan oinarrituta, utilitarismoak ez du gizabanakoaren balio indibidualean erreparatzen, eta hori, Rawlsen ustez, ez da jarrera etikoki zuzena, are gehiago, injustizia handien iturri ere izan daiteke. Hala ere, ordura arte utilitarismoari egin izan zitzaizkion kritikek ez zuten inolako oinarri sendorik, intuizionismo huts gisa uler zitezkeelarik: “But they failed, I believe, to construct a workable and systematic moral conception to oppose it. The outcome is that we often seem forced to choose between utilitarianism and intuitionism.” (Rawls, 1971: viii). Hori aldatzeko asmoz idatzi zuen, hain zuzen, A theory of Justice eragin handiko liburua. Berton, nolanahi ere, bere buruari meritu osoa kentzen dio originaltasunari dagokionean, izan ere, jadanik existitzen ziren zenbait ideia klasiko ordenatu eta batzuetan sinplifikatu ere besterik egin ez zuela aldarrikatzen du hitzaurrean. Beraz, esan dezakegu ekitate gisako justiziaren terminoa material zaharrez osatutako produktu berria dela. Baina, zertan datza zehazki kontzeptu jaioberri hau?
Justizia ekitate gisa, askatasun indibidualaren eta berdintasun sozialaren arteko oreka bilatzeko saiakeraren emaitza da. Oreka hori modu egoki batean lortu ahal izateko, beharrezkoa da gizarte bateko agente guztiak egoera berdinean egotea, hots, pribilegio edo desabantaila sozialek arrazionalki eta era librean erabakitzeko euren gaitasunean eraginik ez daukatelarik. Horretarako, “jatorrizko posizioa” izeneko gogo-esperimentu bat proposatzen du Rawlsek: “The original position is, one might say, the appropriate initial status quo, and thus the fundamental agreements reached in it are fair. This explains the propriety of the name "justice as fairness": it conveys the idea that the principles of justice are agreed to in an initial situation that is fair”. (Rawls, 1971: 12).
Jatorrizko posizioa eta ezjakintasunaren estalkia
Jatorriko posizioak, Rawlsen teorian, pentsamendu kontraktualista tradizionalean egoera naturalak zuen papera ordezkatzen du. Egoera hipotetiko bat da, zeinak gizarteko indibiduo guztien artean zehaztutako justiziaren kontzepzio zehatz batera eraman behar gaituen. Egoera honen beharrezko ezaugarri da bakoitzak gizartean izango dituen abantaila eta desabantailak ez ezagutzea: egoera sozio-ekonomikoa, talentuak, ongiaren kontzepzioa etab. Ezjakintasun egoera hau honela irudikatzen du Rawlsek: “The principles of justice are chosen behind a veil of ignorance”. (Rawls, 1971: 12). Ezjakintasunaren estalkia beharrezko baldintza da jatorrizko posizioan, izan ere, horri esker hautatuko ditu gizabanako bakoitzak ondoren azalduko ditugun justiziaren printzipioak. Kondizio hori, enpatia berekoi baten bidez zuzentasuna lortzeko ezinbesteko gisa interpreta daiteke. Zer esan nahi dut paradoxikoa dirudien “enpatia berekoia” esamoldearekin? Giza natura kontuan harturik, litekeena da kontratu sozial bat adostu behar duten agente guztien arteko enpatia sortzea erabat ezinezkoa izatea, izan ere, eta ia edozein honetan ados egongo delakoan nago, gizakiak ondokoen interesak babestu baino nahiago izaten du bere buruaren interesen alde jokatu. Esaldi honen egia zalantzagarria balitz ere, edonolako jarrera egoista ekiditen du ezjakintasunaren estalkiak badaezpada. Beharturiko enpatia bat sortzen du nolabait, gizabanakoa bere burua egoera posiblerik txarrenean imajinatzera behartuz eta ziurtatuz, horrela, arrazionalki eta era librean hautatuko dituen justiziaren printzipioak bidezkoak izango direla, bere burua babestea izango baitu beti lehentasun.
Halere, posizio originalaren ideia eta honek inplikatzen duena korronte oso ezberdinetako pentsalariek kritikatua izan da zenbait arrazoirengatik.
Komunitarista gehienen kritika nagusia, beraien arabera Rawlsen jatorrizko posizioak inplikatzen duen pertsonaren kontzepzioa okerra delako ideian datza. Pertsonaren izaeraz arduratzen den kritika metafisiko da hau. Komunitaristak: pertsona eta bere ongiaren kontzepzio komunitateak baldintzatzen du. Komunitaristek diotenez, gizabanakoak bere gizartetik kanpo bere kabuz molda daitekeela onartzen du Rawlsen teoriak. Gizabanakoaren kontzepzio liberal honen kontra agertzen Charles Taylor, Aristotelesen “zoon politikon” termino esanguratsuari helduz: ‘Man is a social animal, indeed a political animal, because he is not self-sufficient alone, and in an important sense is not self-sufficient outside a polis’ (Taylor 1985, 190). Sandel eta MacItyrek ere termino hauetan azaltzen dute bere kritika eta uste dute pertsonaren kontzepzio liberalak gizabanakoaren garapenean bere gizartearen ongiaren kontzepzioek duten eraginari entzungor egiten dio: “¿Quién es esa «persona» indefinida que existe independientemente de los fines que le confieren significado y valor, y que es capaz de escoger libremente esos fines?” (Mulhall & Swift, 1992: 40).
Pertsonaren kritika metafisiko hori, oso interesgarria den arren, nolabait giza naturaz galdetzen duen heinean, ez dut uste jatorrizko posizioari dagokionez ongi planteatuta dagoenik. Esan dugun bezala, jatorrizko posizioa gogo-esperimentu bat baino ez da, alegia, “errealitatearen aspekturen bat edo arrazonamendu bat ulertzen lagunduko digun eszenatoki hipotetiko baten erabilera” (Wikipedia: Esperimento mental – nik itzulia). Zer da baina, horrekin adierazi nahi dudana? Oro har, jatorrizko posizioak ez duela errealitatearekin zertan bat egin. Planteamendu hipotetiko horrek bere ongiaren kontzepzioaz banandu daitekeen pertsonaren irudia inplikatzen badu ere, horrek ez du esan nahi Rawlsek pertsonaren kontzepzio hori defendatzen duenik egiazko gisa. Justiziaren definizio onena emateko saiakeran, logikoa iruditzen zait oso, egoera hipotetiko ideal batera jotzea imajina daitekeen hasiera punturik perfektuenaren bila: justiziaren kontzepzio adostu baten bilaketan, ez al litzateke ezjakintasunaren estalkia baliabide paregabea lehen aipaturiko enpatia berekoiaren kimera lortzeko? Eta ez al da azken hori, aldi berean, justizia era demokratiko, arrazional eta libre batean definitzeko biderik egokiena? Ene ustez, hala da.
Rawlsen posizio originalari egindako beste kritika garrantzitsuak planteamenduaren asmo unibertsalistari dagokio. Komunitaristen arabera liberalismoaren akatsa kultura eta gizarte ezberdinen artean ematen diren berezitasun kultural eta moralak kontutan ez hartzea da. Ematen du, posizio originalak badaukala nolabaiteko kutsu unibertsalista, izan ere, ezjakintasun egoera berdinean egonda gizabanako guztiek printzipio berdinen alde egingo luketelako suposizioak arrazoimenaren izaera unibertsala inplikatzen du, aspektu batean baino ez bada ere, hots, arrazionalki jokatzen duen pertsona orok beti bere eta bere ondokoen ongizatea bilatuko duela baieztatzen duena; bestela nola heldu litezke posizio originalean aurkitzen diren agente guztiak justiziaren printzipio berdinetara? Ezinezkoa litzateke. Halere, gizakion naturari buruzko ohar oinarrizko hau ez dirudi arestian aipatutako akusazioaren objektu izan daitekeenik, oso nota orokorra baita eta, ondo pentsatzen badugu, egia borobila: ontasuna (sentsazio subjektibo gisa) balio intrintsekoa duen balore bakarra, dauzkagun gainerako balore guztiek aurrekoa azken helburu gisa edukitzeagatik baitira baliagarri. Baina, tira, ez gaitezen desbideratu. Jada azaldu dugun bezala, Rawlsen abstrakzioak testuinguru kulturalari entzungor egiten diola da komunitaristen arazoa; baina, oro har, ez al da hau aurretik lehen jorratutako kritika berbera? Alegia, ez al da pertsonaren kontzepzioari egindako krikaren beste aspektu/ondorio bat baino? Hala izanik, erantzunak ere berbera izan behar luke: posizio originala justiziaren definizio adostu bat lortzeko bide gisa erabiltzen dugu eszenatoki hipotetikoa baino ez denez, errealitatearekin zer ikusirik ez dauka zertan izan eta, beraz, testuinguru sozio-kulturala soberan dago berton.
Ezin izan da frogatu, beraz, Rawlsen teoriak asmo unibertsalistarik duenik batere, gizakiari ezaugarri unibertsal zehatz bat esleitzen dion arren: faktua ez litzateke intentzioarekin nahastu behar. Hala ere, argi utzi behar da ezaugarri hori gizaki guztiei dagokien ala ez guztiz eztabaidagarria dela, puntu honetan pertsonalki Rawlsekin bat egiten dudan arren. Ez da ongizatearen bilaketaren izaera unibertsal hau Kantek defendatzen duen arrazoimen praktikoaren irismen unibertsalarekin, kasu honetan obligazio morala baita izaera unibertsala duena eta, horrek, zalantza izpirik gabe, ezberdintasun handia suposatzen du, nire ustez, Rawlsen planteamenduarekiko. Dena den ez da hau hemen eztabaidatzen ari garena eta, beraz, ez zaigu gai honetan gehiago sakontzea batere interesatzen.
Justiziaren printzipioak
Behin jatorrizko posizioa azalduta eta berorri egindako kritikei erantzunda, planteamendu hipotetiko horrek bultzatzen dituen ondorioak, hots, ekitate gisako justiziaren printzipioak, azaldu eta aztertzera ekingo diogu. Rawlsen ustez, jatorrizko egoeran aurkitzen diren pertsonek, zeinak ez diren ongiaren kontzepzio partikularren arabera jokatzen, baizik eta kontzepzio horiek garatzeko gaitasuna babestu eta praktikan jartzeko (Mulhall & Swift, 1992: 36), justiziaren hurrengo bi printzipioak hautatuko lituzkete:
1.“Each person is to have an equal right to the most extensive basic liberty compatible with a similar liberty for others” (Rawls, 1971: 60). Printzipio honi askatasunaren printzipio deritzo eta jatorrizko posizioan norberak bere ongiaren kontzepzio propioak bilatu eta praktikan jartzeko baldintza esentzial gisa ondorioztatzen da (Mulhall & Swift, 1992: 37).
2.“Social and economic inequalities are to be arranged so that they are both (a) reasonably expected to be to everyone's advantage, and (b) attached to positions and offices open to all” (Rawls, 1971: 60). Printzipio honi, bere aldetik, ezberdintasunaren printzipio deritzo eta egoera posiblerik okerrenean minimoa maximizatzeko estrategiatik eratortzen da (Mulhall & Swift, 1992: 37).
Rawlsen arabera, hurrengoak dira hiritarren oinarrizko askatasunak: askatasun politikoa eta horrekin batera adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna; kontzientzia askatasuna; jabetza pribatua izateko askatasuna eta, azkenik, arbitrarioki atxilotua ez izateko askatasuna. Askatasun hauek guztien artean ezeinek ezin du lehentasunik eduki, aitzitik, denek balio berbera izan behar dute (Rawls, 1971: 61). Askatasunaren printzipioa honi buruz, Rawlsek defendatuko du, jatorrizko posizioan aurkitzen diren pertsonek bere lehentasun lexikoa onartuko dutela bigarren printzipioaren gainean, hau da, askatasunaren printzipioa ezin da ezberdintasunaren printzipioaren alde urratu, izan ere, aurretik jada azaldu dugun bezala, oinarrizko askatasunak gainerako printzipio guztiak hautatzeko beharrezko baldintza dira: askatasuna, beraz, beste ezer baino lehenago dator.
Rawlsek defendaturiko justiziaren printzipioa hauek kritika ugari jaso dituzte alde guztietatik, komunitarista, marxista zein liberalek zalantzan jarriak izan direlarik. Denak azaltzea ezinezkoa ataza da eta, uste dut, azkarrago bukatuko eta hobeto ulertuko zaidala printzipioen defentsa zuzenean egiten badut.
1.Askatasunaren printzipioa: arrazoi osoa du Rawlsek askatasunaren beharrezkotasuna eta lehentasuna aldarrikatzen dituenean, izan ere, argi dago batere askatasunik gabe ezin dela edozein motatako beste erabakirik hartu, hala nola, ondasunen banaketa, printzipio moral pertsonalak etab. Gizabanakoak ezin du ideiarik garatu horretarako askatasunik ez baldin badauka. Honek baina, ez du askatasun mugagabearen defentsa suposatzen, aitzitik, Rawlsek argi aski uzten du zein askatasun diren oinarrizkoak. Robert Nozick bezalako libertarioen pentsamoldearen kontra zera defendatzen dut: elkarrekikotasun absentzia dela eta ezin da zilegi izan gizartetik hartu eta gizarteari ezer ez ematea, alegia, gizabanako orok komunitatean parte hartuz horri abantaila ateratzen dion momentu berean, komunitatearekiko konpromiso edo betebeharra sortzen da. Komunitatea pertsona multzoa da, eta hala izanik, pertsona bakoitzak zer edo zer ematen die komunitatea osatzen duten gainerako pertsonei; beraz, komunitateak ematen dituen abantailak aprobetxatzea eta komunitate kideen ongizateari entzungor egitea ondoren, nolabait, lapurreta gisa uler liteke.
2.Desberdintasunaren printzipioa: jatorrizko posizioak ezjakintasunaren estalkia dela eta etorkizuneko gizartearen estruktura ezagutzen ez dugularik, egokia da desberdintasunak egon daitezkeela suposatzea, betiere flotagailu gisa, soilik badaezpada. Wolffek status quoaren apologia egiteaz kritikatzen du Rawls, baina, izatez, ez du ematen horrelako ezer dagoenik Rawlsen planteamenduan. Ezberdintasunak egotekotan (instituzioen aldetik) horiek desabantailan aurkitzen direnen aldekoak izan beharko dutela aldarrikatzea ez da justiziaren kontzepzio marxistarengandik gehiegi urruntzen: bakoitzarengandik bere aukeren arabera eskatzea eta bakoitzari bere beharren arabera ematea aldarrikatzen duena, hain zuzen.
Desberdintasunaren printzipioari egindako beste kritiketako bat Wolffen pentsamenduaren antipodetan aurkitzen den Nozickek egiten du berriro ere. Bere ustez, ondasunen banaketa positiboa da betiere gizabanakoen onespena jasotzen badu, hau da, eman behar duenak boluntarioki ematen badu. Dionez, banaketa baimenik gabe egitea gizabanakoak instrumentu gisa tratatzea da. Ordea, gehiago daukanak nola lortu du gehiago izatea? Ez al du gizarteaz probetxu hartu? Publizitatearen moduko trikimailuek merkatu askeko gizartean erosleak instrumentu gisa baimentzen du, are bultzatu ere, esango nuke nik.
Jabetza pribatua izatearen askatasunari objekzio umila: ideologia deklarazio bat
Nire iritziari dagokionez, uste dut Rawlsen sistema justiziaren kontzeptu inpartzial eta adostua lortzeko orain arte egindako saiakerarik serioena da, onena ere izateaz gain (nire ezjakintasun historikoa betiere presente dudalarik). Ez zait otutzen bide hoberik giza berekoikeria alde batera uzteko errealista den aldi berean. Teoriaren irismen moral txikiak baimentzen du hori, hau da, gizarteko batek ongi funtzionatu dezan beharrezkoak diren baldintzak baino ez ditu bilatu Rawlsek, inora ez doazen asmoak alderatuz, hots, abortua, zerbitzu militarra, eta antzeko gaiak, izan ere, horiek tratatzeko jada pertsona bakoitzaren ongiaren kontzepzioa sartzen da tartean eta horrek beti dakar konpon ezineko iritzi ezberdintasunak, eta nola ez, horiek dakartzaten ondoriozko gatazkak.
Dena den, badago, Rawlsen teorian onartzen ez dudan aspektu bat. Uste dut gainerakoak ongi eratorriak daudela jatorrizko posiziotik, hau ordea ez. Berau jabetza pribatua izateko askatasunaren alde egiten duen ideia da. Agian logikoa edo behintzat intuitiboa iruditu dezake jatorrizko posizioan dagoen gizabanakoak nahiago lukeela jabetza pribatu minimoa ziurtatu gertatuko dena ez dakielako. Baina hobeto aztertuta ikusiko dugu ez dela horrela. Esan dugu lehenago, jatorrizko posizioan egonda, norberak, egoera posiblerik txarrena egokitu dakiokeela jakinda, minimoa ahal denik eta gehien maximizatzea, eta hori ondasunen banaketa berdina eginez lor daiteke soilik. Ados gaude puntu honetan: baina egoera horretan jabetza pribatua mantentzen bada kontrolatzeko zaila izango den merkatua martxan jarri eta, segituan jaioko dira berriro ezberdintasun sozio-ekonomikoak. Hau ekiditeko biderik onena jabetza kolektiboa da. Ondasunak interesatuen talde/komunitate/estatuak kudeatzen baditu (eta honek esan nahi du komunitate horren parte diren gizabanako guztiek banatuko dutela ondasunen kudeaketaren ardura), ez dago modurik desberdintasun sozio-ekonomikoak berriz azaleratzeko eta gainerako oinarrizko askatasun guztiez ukitu gabe jarraituko dute, bermaturik. Hau da nire ustez, Rawls ezkertiar izatetik “libratzen” duen faktore eta hori da hain zuzen, lanaren hasieran etiketak ez erabiltzearen garrantzia azpimarratzeko arrazoia. Liberal hitza oso anbiguoa da eta, liberala askatasunaren alde dagoena baldin bada, niri ere liberala naizela esan dezaket, hori bai, ezkertiarra.
Bibliografia
- BELL, D., 2009: “Communitarianism”, Stanford Encyclopedia of Philosophy, Edward N. Zalta (ed.). [http://plato.stanford.edu/entries/communitarianism]
- COLABORADORES DE WIKIPEDIA: “Experimento mental” [en linea], Wikipedia, la enciclopedia libre.
[http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Experimento_mental&oldid=32177499]
(Última revisión: Última revisión: 13 de diciembre del 2009, 05:43 UTC).
- COLABORADORES DE WIKIPEDIA: “Robert Nozick” [en linea], Wikipedia, la enciclopedia libre. [http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Robert_Nozick&oldid=32949480]
(Última revisión: 12 de enero del 2010, 11:13 UTC)
- MULHALL & SWIFT, 1992: El individuo frente a la comunidad. El debate entre liberales y comunitaristas, Temas de Hoy, Madrid, 1996.
- RAWLS, J., 1971: A theory of Justice, Cambridge, Massachusetts: Belknap Press of Harvard University Press, 1971.
- RAWLS, J., 1982: "The Basic Liberties and Their Priority", In Sterling M. McMurrin, ed., The Tanner Lectures on Human Values, III (1982), pp. 1–87. Salt Lake City: University of Utah Press; Cambridge: Cambridge University Press, 1982.
- WIKIPEDIA CONTRIBUTORS: “Original Position” [internet], Wikipedia, the free encyclopedia. [http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Original_position&oldid=339317902]
(Date of last revision: 22 January 2010 09:27 UTC)
- WIKIPEDIA CONTRIBUTORS: “A theory of justice” [internet], Wikipedia, the free encyclopedia. [http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=A_Theory_of_Justice&oldid=339560990]
(Date of last revision: 23 January 2010 17:21 UTC)
Nork: Sugoi.2010/02/03 16:00:18.980 GMT+1
Etiketak:
filosofia_politikoa
justizia
politika
liberalismoa
rawls
berdintasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/03 09:29:19.071 GMT+1
Hitz horiek gaur bertan idatziak izan balira bezala sentitu ditu. Gizartearen alderdiren bat gorroto baldin badu, hori, zalantza barik, hipokrisia da. Nazkagarria iruditzen zaio gizakia bere burua nola engainatzen duen. Berak ere gorroto du bere espeziea, eta Jainkorik balego are gehiago gorrotatuko luke bera, munstroak bere sortzailea gorroto duen moduan, horrelako mundu kaotiko eta penagarria sortzeagatik. Gizateria da munstroa, Frankenstein doktorea Jainkoa. Aurrean izango balu gauza pare bat argi eta ozenki esateko! Leibnizen argumentua gaizkiaren justifikazioaren inguruan aldi berean barregarria eta iraingarria iruditzen zaio; giza adimenari egindako burla lotsagabea. Pentsatu du izaki ahalguztidun batek sor dezakeen mundurik honena hori bada, ahalguztidun hitzaren esanahia aldatzea lehentasun handiko gaia bihurtu beharko litzatekeela filosofiarentzako; edo bestela izakiak berak bere boterea zalantza jarri beharko lituzkeela. Errazago suertatzen zaio estilo kartesiarreko jeinu maltzur batean sinistea, horrek zentzu gehiago emango lioke munduari. Horrek ordea, ez luke salduko, jendeak esperantza behar omen du, gezurra. Eta gizakiaren patetismoa era ezin hobean azaltzen duen Nietzscheren zita batez gogoratu da, “el hombre prefiere querer la nada a no querer”. Tristea, penagarria, iruditu zaio gizakia enegarren aldiz. Baina nahiago du horretan ez pentsatu, bere burua leihotik behera botako ez badu.
Mahai gainean aurretik botatako gauza guztiak bere latorrizko kaxara itzuli ditu eta hau bere antigoaleko idazmahaian gorde du berriro. Gogoratu du aspaldi ez duela ezer idazten; eta pentsamendu azkar horri kasurik egin gabe sukaldera joan da afaltzeko zerbaiten bila. Betiko legez ez dauka ezer prestatzeko gogorik, beraz, esne katilu bat prestatu du zerealekin. Egongelara abiatu da berriro, katilua erdian kokatzen den mahai gainean utzi eta bere gorputza sofaren gainean erortzen utzi du. Porroa egin du, oraingoan ardo kopa bete gabe; esnearekin ez doa batere ondo! Gosea pizteko erre du pixkatxo bat, eta beste pixka bat utzi du esnearen ostea erretzeko. Berriro. Zappinga egiten hasi da, baina telebistan ez dago ezer. Berriro. Berdin du, bere pentsamenduetan murgilduta geratuko da. Bere errutinaren izaera miserableari buruz hausnartzen. Gai paregabea gaua alaitzeko... Bihar ere laneguna da eta sarkastiko zoriontsuaren maskara jarri beharko du. Berriro. Ikaragarrizkoa nagia ematen dio... esnearen osteko porroari azkenengo zupadak eman dizkio. Laster hasi da lokartzen... gustuko du sentsazio hori, baina badaki bi-hiru ordutan esnatuko dela. Bai.
Berriro.
Nork: Sugoi.2010/02/03 09:29:19.071 GMT+1
Etiketak:
existentzialismoa
angustia
bizitza
ipuina
frankenstein
kontakizuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/01 07:56:38.703 GMT+1
MUNSTROAREN METAFORA
Errealitate gordinaren argazki perfektua; horrela defini daiteke Mary Shelleyk idatzitako nobela. Ezberdintasunak gizateriari sortzen dion beldurra, eta are nazka ere, era paregabean irudikatzen ditu idazleak bere obra honetan. Gelditasunean eta egonkortasunean soilik sentitzen da salbu gizakia. Ez dauka bizitza aztertzeko gogo ez eta ausardiarik, kikildu egiten da existentziaren amildegiaren aurrean eta errutinaren eskuari heltzen dio etsipenean ez erortzeko. Denak izan behar du jarraipen bat. Patroi bat mantendu behar da denboran zein espazioan, egokitzapena erraza eta erosoa izan dadin. Hori apurtzen duenak kondena merezi du, eta ziur egon daiteke jasoko duela: bakardadea izango da bere kondena.
Ez ote da Frankensteinen munstroa Mary Shelley beraren alter egoa? Ez ote da berak noizbait sentituriko arbuioaren hiperbolea? Azken finean, liburua idatzi zuen urteetan, bera eta bere Percey bakardadean bizitzera kondenatua ikusi zuten euren burua Mary haurdun geratu baitzen bere bikotea oraindik beste emakume batekin ezkonduta zegoela. Garaiko gizartearen balioak brotxakada batek zikindu zituzten, munstro arriskutsu bihurtuz. Kontaktu sozial ezak sortzen duen hutsune jasangaitza nahikoa zigor ez balitz bezala, haurra galdu zuen bikoteak, euren sufrimendua era izugarrian areagotu zelarik. Ginebran bururatu zitzaion Shelley emakume gazteari Frankenstein idazteko ideia, eta bere istorioa hiri horretan kokatu zuen. Shelley bikoteak bazekien marjinatuta bizitzea zer zen. Bakardadea euren azalean bizi izan zuten; ukiezinen gisara tratatuak izan ziren. Frankensteinen munstroa bera bezala. Amodioa izan zen idazle bikotearen delitua, elkarren arteko maitasuna; munstroaren akatsa ere izan zen, bere bihotzean gordetzen zuen maitasun sakona gainerako gizakiekin konpartitu nahi izateak bere itxura deformatua erakustera eraman zuen, espazioaren patroia apurtzen zuena. Nola izango zen halako munstro higuingarria bihotz onekoa? Bera sortu zuen espezieak berak alboratzen zuen, suposatuz aurpegi eder bat heroismoaren eta zintzotasunaren erakusle dela. Inpresio hori ematen zuen Frankenstein doktoreak nonahi. Gizon prestuak intentzio onak. Baina, ba al dago hura baino akats larriagorik?
Berak ere hartzen zuen bere burua biktimatzat, egindakoaren ardura onartzen gaitasun eza erakutsiz. Nobela osoan ikaragarrizko erru sentimendua betiereko zama gisa interpreta daiteke, baina ez da argi geratzen benetan erru sentimendua den edo bakarrik geratzen ari denaren panikoa besterik ez. Hobe zukeen bere burua hil negar eta aiene artean bere buruaz urrikaltzen egon baino. Zeren biktima zen baina? Justifikazioen mundu batean galtzen zen, bere buruari kreaturaren sorkundearen pisua kentzen saiatuz eta bere amorru mugagabea hasieratik babesgabe utzi zuen bere “semearengan” askatzen zuen. Ez zen gai munstroaren arima ikusteko, honek begien aurrean jarri zionean ere. Higuina eta nazka, haserrea, sortzen zizkion bere lanaren emaitzak. Eta imajina daitekeen gaiztotasunik gaitzesgarriena esleitzen zion. Baina ez ari ote zen zen ispiluan agertzen zitzaion bere isladari biraoka? Frankenstein doktoreak gizaki higuingarria sortu zuen. Ikusten zuen izaki horrek sortzen zuen laztura, eta hala ere aurrera egin zuen, beste edozein pertsonaren itxura izan balu bezala. Hala ere, esnatzea lortu zuenean, bizitzari eta gizakion krudelkeriari buruz ezer ez zekien bere kreatura babesgabe utzi zuen, “munstro bat sortu dut” esanez, beldurturik. Bera zen sortu berri zuen munstroa. Bera zen ondorioei erabat erreparatu gabe eta fama ez zen beste ezertan pentsatu gabe anbizioz itsututa jokatu zuena. Bera zen hainbeste gorroto zuen izaki inmorala, arriskutsua. Eta bere buruarekiko sentitzen zuen gorrotoa jasan ezin zuela eta, defentsa mekanismo gisa bere kreaturarengan islatu zuen. Baina ez zeukan kasik ume gisa sortutako izaki horri bizkarra emateko eskubidea. Gizateriak ez baitu beste jainko arduragabe bat behar. Sufritzeko gai zen kreatura zaintzea bere ardura zen. Bizitzak ekarriko zizkion minak azaltzea. Baina berak sortutako laztura horren erruduna munstroa balitz bezala, ostiko batez jaurti zuen gizakion atzapar suntsitzaileetara.
Zer irtenbide geratzen zitzaion kreaturari mendekua baizik? Heriotza? Bere jaiotzaren eta gorputz horren itxuragabetasun nazkagarriaren zergatia ere jakin gabe, hil egin behar al zuen? Edo akaso bere burua bakardadera kondenatu? Naturala zen bere samin jasanezinaren erantzulearen ihesa oztopatu eta bera sentitzen ari zen gauza bera jasatera behartzea. Oro har, gizakien materiaz sortua izan zen, eta hori da hain zuzen gizakion funtzionatzeko era. Are gehiago esango nuke, gehiegi luzatu zen Frankensteinen kreatura determinazioa hori hartzen, gizakion ontasun eta ulerkortasunean bere esperantza osoa inozoki jarri zuelarik. Haurren errugabetasunaz jaio zen, eta deabru bihurtu zuen gizateriaren izaera gorrotagarriak. Soilik lagun bat eskatu zion bere “aitari”, beste ezer ez. Eta hala ere, Frankensteinek jarraitu zuen bere buruarekiko sentitzen zuen nazka munstroan proiektatzen. Hori bai higuingarria.
Egunero ikusten dut hau gizartean, eta nazka eta pena arteko malkoetan itoko naizela sentitzen dut. Gure instituzioek, gaizki hezitako gure haurrek, eta geure burua heldu zibilizatutzat dugunok egunero sortzen ditugu munstroak. Prostituzioa, lapurreta, droga-menpekotasuna, hilketak... eta beraiengan proiektatzen dugu geure errua, geurekiko nazka, zeinarekin ezin gaitezkeen bizi. Gizarteko paria bihurtzen ditugu. Espaloiez aldatzen dugu gurutzatuko zaizkigula ikusten dugunean. Baina gu gara benetako munstroak. Munstro bakarrak. Ezberdintasun sozio-ekonomikoez betetako gizarteak sortzen ditugu, eta bitartean heziketa uniformatzaile berdina ematen diogu gizabanako bakoitzari bere behar eta gaitasunak erabat kontuan hartu gabe. Miserian murgiltzen dugu gizartearen parte bat eta gero, batzuek barnean gordeta duten amorruaz harritzen gara. Geure kreaturari bizkarra ematen diogu Frankenstein doktoreak bezalaxe, badakigulako, begietara zuzenean begiratuz gero, geure buruarekin topo egingo dugula, eta hori da, finean, gehien izutzen gaituena.
Nork: Sugoi.2010/02/01 07:56:38.703 GMT+1
Etiketak:
estetika
existentzialismoa
angustia
literatura
ipuina
frankenstein
kontakizuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/02/01 07:53:36.483 GMT+1
Gaur, lanetik etxera heldu den momentu beretik, nostalgia sentimendu handi bat jabetu da bere gorputz eta arimaz. Aititak herentzian utzitako idazmahairantz joan da, idazlearen bizkarra babesteko inklinazio txiki bat duten horietakoa. Izugarri gustatzen zaio, hainbeste bizipenen lekuko izan da! Oraindik bere burua torturatzen ez zuen garaiko oroitzapenak oparitzen dizkio...
Giltza biratu du “klik” herdoildu eta ozena sortuz, tapa altxatu, eta altxorra bailitzan gordetzen duen latorrizko galleta-kaxa zahar bat atera du. Kontu handiz itxi du berriro idazmahaia. Sofan eseri da eta kaxa mahai gainean hustu du. Haurra zeneko kromoak, ikasgelan ezkutuan trukatutako oharrak, garai guztietako argazkiak, paper zaharrak... denetarik zeukan han gordeta. Oharrak irakurtzen hasi da, iraganera itzultzeko saiakera pobre batean. Baina laster damutu da. Nahiago du argazkiak begiratu. Karrera hasi aurretik Europatik Interrailez egindako bidaia ekarri dio gogora sepia koloreko argazki zaharkitu batek. Egia esan oso ondo pasa zuen bidai horretan, lagunekiko zituen loturak estutu zituen (auskalo non dauden orain!), kalean lo egin zuten, ogitartekoz baino ez ziren elikatzen eta, Europaren alderdirik ezkutuenak ezagutzeko aukera mordoa izan zuten bertokoak ezagutuz. Baina jada ez dauka horrelako abenturatan murgiltzeko indarrik. Eta gogorik ere ez. Ez luke gozatuko. Iraina irudituko litzaioke horrelakoak egiteko aukerarik ez duen jendearekiko. Argazkiak ere alde batera utzi ditu pentsamendu hori agertzearekin batera. Paper zaharren artean, bere munstro maiteenari buruzko aspaldiko gogoeta bat aurkitu du eta jarraian ekin dio irakurtzeari.
Nork: Sugoi.2010/02/01 07:53:36.483 GMT+1
Etiketak:
existentzialismoa
estetika
angustia
literatura
ipuina
kontakizuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/30 17:34:45.142 GMT+1
Liburua oraindik eskuetan zuela esnatu da. Erlojua begiratu du eta betiko legez, asko falta da oraindik kaleak ipintzeko, goizaldeko ordu bata eta erdiak baino ez dira. Leihoa zabalik utzi du eta kalean isiltasuna baino ez da entzuten. Noizean behin animaliaren bat, katu galduren bat akaso. Hotza nabaritu duenez, manta baten bila joan da logelara. Atea zabalik dago eta sarreraren aurrean gelditu da pentsakor. Bat-batean hotzikara batek zeharkatu dio gorputza; logelaren itxura kaotikoa bere miseriaren argazki tristea iruditu zaio, zuri-beltzean ikusi du dena. Azkar sartu da, manta hartu eta alde egin du, ispilu aurrean bere islada jasan ezin duen munstroak bezalaxe. Manta sofan utzi duenerako bururatu zaio hobeto etorriko zitzaiola haize pixka bat hartzea berton etzanda geratzea baino. Kopa bete, porroa egin eta manta sorbaldan, ekipo osoarekin irten da kalera, jakinik, laneguna izanda inork ez duela halako itxurarekin ikusiko.
Ez da oso urrun joan. Portale aurreko bankuan eseri da, manta hanketan jarri eta ardo pixka bat dastatu du. Badirudi bakarrik dagoela orain munduan. Inguruko etxeetan ez dago argirik batere, eta kaleak hutsik daude. Ilargia borrokan dabil hodeiekin, eszenari argi natural apur bat eman nahian edo. Liluratuta geratzen da beti zeruari begira. Existentziak sortzen dion atsekabea lasaitzen du unibertsoaren handitasuna kontenplatuz. Garrantzia galtzen dute gizakien arteko gatazkek; sufrimendua, mina, pena; ergelkeria, berekoikeria, zurikeria; bakardadea... horiek guztiak ez daude izarrartean, eta baleude ere, berak ez daki, eta nahiago du ez jakin. Oraindik ilargiaren burugogorkeriari arreta jartzen dion bitartean, porroa pizten du. Ematen du lehen zupadaren soinua kale osoan entzun daitekeela, harrigarria da zein erlatiboa den bolumena ere. Beste guztia bezala. Ezer ez dago gizakion pertzepzioaz salbu. Hori da dena. Gure pertzepzioa... Bigarren zupadaren keak birikak bete dizkio eta segituan nabaritu du buruan hain gogoko duen burbuila sentsazio hori. Presio moduko bat da, baina, aldi berean, hegan egin dezakeela iruditzen zaio. Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik. Burua azkarrago funtzionatzen hasi zaio bat-batean. Eta berriro, errudun sentitu da. Manta, kopa eta porroa begiratu ditu penaz, ez al da bidegabea bera momentu horretaz gozatzen dagoen bitartean, munduan dauden gerrak, goseak eta gaixotasunek euren biktimei etenik ez ematea? Ez al dute merezi lasaitasun momentu bat haiek ere, zerura begiratu eta unibertsoak ematen duen arintasun hori konpartitzeko? Begiak pixka bat busti zaizkiola igarri du, baina, tira, ez da ezer, ohituta dago halako pentsamenduak izatera... Ezin du ulertu nolatan jasan dezaketen hainbesteko oinazea. Dena den, berak ere ahaztu du zoriontasunaren esanahia, eta ez du, hala ere, bere bizitzarekin bukatu nahi. Agian horrelako uneek ematen diote korronte absurdo honi zentzu bat, txikia eta tristea iruditu arren, nahiago ditu plazer bat eta mila atsekabe ezereza baino. Heriotzak ez du kezkatzen, azken finean, Epikurok arrazoi zuen esaten zuenean heriotza sentsazioen gabezia dela. Baina ez dauka presarik, sentitzen jarraitu nahi du tartetxo batez soilik bada ere.
Porroari azken zupada eman dio eta etxerantz abiatu da kopa esku batean eta manta gainetik, beste eskuaz ahal duen bezala oratuz. Atea irekitzean konturatu da telebista piztuta utzi duela, konpainia egin diezaion jarri ohi du eta, kasurik egiten ez dionez, amatatzeaz ere ez da gogoratzen. Berdin du. Sofan sabaira begira etzan da eta manta sudurreraino igo du, bero-bero egoteko. Betazalak gutxika itxiz joan zaizkio, azkenean loak hartu duen arte. Ondo etorriko zaio atsedena hartzea, horrela, bihar, errutinarekin jarraitu ahal izango du...
Nork: Sugoi.2010/01/30 17:34:45.142 GMT+1
Etiketak:
angustia
desesperazioa
literatura
frankenstein
ipuina
bizitza
kontakizuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/28 21:08:50.623 GMT+1
"Y cuando me convencí de que era el monstruo que soy, me acometió un profundo sentimiento de pena y mortificación."
"¡Despiadado creador! Me has dado sentimientos y pasiones, pero me has abandonado al desprecio y al asco de la humanidad."
"Maldito sea el día en que recibí la vida, maldito sea mi creador."
"¡Maldito creador! ¿Por qué me hiciste vivir? ¿Por qué no perdí en aquel momento la llama de la existencia que tan imprudentemente encendiste?"
"Yo era afectuoso y bueno; la desgracia me ha convertido en un demonio. Hazme nuevamente feliz y volveré a ser virtuoso."
"Soy malo porque soy desdichado."
"Quieres matarme. ¿Cómo te atreves a jugar así con la vida y la muerte?"
"Tú, que me acusas de asesino, serías capaz de destruir a la criatura que es tu propia obra. ¡Alabada sea la eterna justicia del hombre!"
"Aprecio la vida, aunque sólo sea una sucesión de angustias, y la defenderé."
Galtzerdi zikin bat bere gelako zoruan botata, abandonatuta. Atzo, oheratzean kendu zuen eta, urrunetik, garbitzeko arroparen saskian sartzen saiatu zen gogo handirik gabe. Inork ez du batu galtzerdia, eta inork ez du batuko. Berari ez dio axola zoruak, ez dio inporta galtzerdiak, ez behintzat berriro jantzi beharko duen arte. Sukaldeko harraskan ontziek gainezka egiten dute botatzeke geratu diren janari azkarraren plastikoen ondoan. Ohea, hotz. Heze. Aspaldi ez du erabiltzen. Ez da gai, gauerdian esnatzen denean, telebista itzali eta sofatik altxatzeko. Ez du ondo lorik egiten. Bost sei-aldiz esnatzen da gauero; mugitu gabe, begiak irekitzen ditu pixkanaka eta, amets goxoetatik kanpo dagoela ohartuta, berriro ixten ditu kolpean, errealitatea ezabatu nahiko balu bezala, beldur eta haserre arteko sentsazio baten menpean. Baina alperrik. Gaztea zenetik ez du lortu betazalak jaisterako lokartzea. Horregatik, edo soilik bere buruari onartzen dizkion plazer bakarrak direlako, dena ilun eta isil dagoela, sofan eseri, jada aurretik erabilitako kopa ardo beltzez bete du eta marihuanazko porroa egiten hasten da, kontu handiz, errituala bailitzan. Metxeroa hartu, porroa piztu eta berriro etzaten da, lehenengo zupadarekin batera bere burua martxan jarriz. Begirada beti du iraganean edo inoiz beteko ez diren etorkizuneko ametsetan. Ez dauka orainari aurre egiteko ausardiarik, ez eta gogorik ere.
Noiz hasi zen korronte itsu hura...? Noiz utzi zion berak bizitza bizitzeari, bizitzak bera amildegirantz eramateko...? Hori da bide bakarra: heriotzarantz gidatzen gaituena. Amaieraranzko bidea, grisa eta, urretxindorren kanturik gabekoa...
Lanean jarraitzen du hala ere, jarraitzen du, orokorrean. Egunero sei eta erdietan esnatzen da, armairuan dituen bi bakeroen artean bat aukeratu eta soinean kamiseta beltza jartzen du. Izan ere, kolore horretako kamisetak baino ez dauzka... Goizero pizten du telebista eta berrietan entzuten denari kasurik egin gabe kafe beltz batez drogatzen da, esnatzeko ezinbestekoa.
Berton, lantokian, ez da bera. Beste bat da; agian behin izan zenaren ilusioa edo. Bufoia da, sarkastikoa imajina ezin daitezkeen puntutaraino. Inork ez luke pentsatuko umore on hori lanera mugatzen denik, kideek izugarrizko barre algarak botatzen baitituzte bere burutapenekin! Eta egia esan, berak ere ez du gaizki pasatzen behin lanera helduta, han ez duelako pentsatzen. Gogorra egiten zaiona ez da lan egitea, lanera joatea baizik. Etxetik irtetea. Eta etxera bueltatu behar izatea. Lan eguna bukatzean zuzenean itzultzen da bere pisura, begiak lurrean iltzaturik eta alderrai dabilen mamuaren erritmoan.
Etxeko atea zabaldu bezain laster, jaka edozein izkinatan lagatzen du botata, axolagabe, eta ardo kopa betetzen du berriro, trago txiki bat emanda, bart erdizka utzitako porroa ezpain artean piztuz ondoren. Baina oraingoan ez du telebista piztu. Ahizpak urtebetetzean oparitutako diskoa hartu du, Tom Waits, eta izoztuta gelditu da hari begira... bere burua azalean ikustea iruditu zaio; gizon horren ahots hautsi eta malenkoniatsua bere arimaren hizkera da, abestien doinuan hizkuntza eta hitzetan istorioa... Musika aparatuaren pletina zabaldu eta aurretik jarrita zegoen Beethovenen 5º sinfonia atera du. Maite du pieza hori, hain da indartsua! Orain, ordea, zerbait dramatikoagoa behar du... Waitsen aiene bakoitzarekin malko batek masaila laztantzen dio astiro. Zergatik ez dakiela errepikatzen dio bere buruari, baina oso ondo ezagutzen du eztarriko korapilo horren arrazoia.
Arazoak izan ditu beti giza harremanetarako. Benetako loturak errotzeko, zentzugabekerietatik haratago doazen horietakoak. Gaztaroan ez zituen denon interes eta motibazio berberak, batzuetan aspertu egiten zen, beste batzuetan aspertuta zegoela sinestarazten zion bere buruari. Zergatik? Batek jakin. Amodio-gorrotozko harremana zuen bai bakardadearekin bai taldearen epeltasunarekin. Artaldearen parte sentitzeari beldur handia zion; absurdoa iruditzen zitzaion guztiz! Zergatik antzeztu denon arteko berdintasunik? Zer abantaila eduki dezake horrek? Manifestazioak, jaiak, hiri-tribuen arteko liskar zentzugabeak, futbola... denak saihesten zituen eta, denak klasifikatu gizakion artean ez dagoen batasun eta anaitasunaren bilaketa desesperatu gisa. Gustuko zuen hausnartzea, giza-naturaz, bere buruaz... baina pasa egin zen noizbait. Gogoeta bere mundu bakarra bihurtu zuen errealitatea alde batera utziz. Gogoa elikatzearekin obsesionatuta zegoela eta, bizitza soziala gosez hiltzen uzten ari zen. Batzuek drogen bidez egiten dute ihes bizitza den kaka pila honengandik, bada, berak nahiago zuen burua ideiaz bete, jakituria bereganatu. Agian hori ere izan zen dekadentziara bultzatu zuten faktoreetako bat, gehiegizko informazioa eta, ondorio gisa, gehiegizko egien multzo erraldoi eta kaotikoa. Nork behar du benetan egiarik? Egiak gainditua zuen ordutik, bere borondatea, desioa, gogoa... Etsipenean murgilduta bizitzen hasi zen. Zertarako? Zertarako ezer egin? Giza kreaturaren patetismoa gailentzen zitzaion garen animaliaren irudian; izakirik nazkagarriena... eta aldatzeko biderik ez.
Beltza zen bere mundua. Erdibideko koloreentzako lekurik gabe, argi izpi txikienarentzako zirrikiturik gabe. Negarrez jaio zen, ikusi zuen, ikasi zuen, eta horren ostean hil ere negarrez hilko zen. Aspaldi onartua zuen existentziaren absurdua. Zergatik eta zertarako bezalako galderek zentzurik ez zutela eta, bizitzaren punturen batean utzi zituen apartutako, nerabe izan zeneko Scooterraren ondoan, herdoiltzen.
Hasieran ez zen kolpe handia izan. Askapena gehiago. Hutsala edo demagogikoa iruditu dezakeen arren, munduaren egoera zama jasangaitza suertatzen zitzaion. Heziketa erlijiosorik ez zuen izan, baina ongi aski barneratua zeukan erru sentimendua, eta austeridadea inoiz ez zitzaion nahikoa iruditzen. Bizitzari, munduari, are unibertsoari ere inolako esanahirik ez egoztea, den guztia kasualitatez baino ez dela onartzea, alegia, bizitzarekiko jarrera positiboagoa hartzeko lehen urratsa izan behar zela pentsatu zuen. Oso erraz, alaitasun handiz, plazeren garrantzia funtsezkoa bururatu zitzaion. Zorigaitzekin ez ikusiarena egin eta ahal den heinean egokitu zaigun bizitza laburra gozatu; betiko Carpe Diem ezagun bezain gaizki ulertuari heldu zion bizi arrazoi bakar gisa. Azken finean noizbait bukatuko ziren biak, sufrimendua eta poza. Ezer gutxirako balio zezaketen mundua hobetzeko bere esfortzuek bere burua konpontzeko gai ere ez bazen. Kasualitatez agertutako errealitatearen parte garela konbentzituta, uste zuen injustizia ere zoriz egokitu zaigun zerbait dela eta alferrik ibiliko dela hori aldatzen saiatzen dena. Horregatik, hobe da ahaztu eta aurrera begiratu.
Hedonismo arrazional honek baina, ezin zuen gehiegi iraun eta laster itzali zen estoizismoaren eta epikureismoaren artean dantzan zebilen izarra. Azalpen eta justifikazioak ez dira inoiz nahikoak izaten pasioak baretzeko. Emozioak lasaitzeko. Saiatu bazen ere, ezin izan zion bizimodu berriari heldu; kapritxo bakoitza martirio bilakatzen zitzaion, bere krudelkeria aitortu eta azpimarratuz. Betidanik eduki zuen abantailazko posizioa onartu eta aprobetxatzea, gero eta higuingarriagoa iruditzen zitzaion. Eta apurka-apurka bere bizitza infernu bilakatu zuen penitentzia egin guran edo. Hain desorekatua zegoen balantza, ezen bere samina areagotuz orekatzen saiatzen baitzen konturatu gabe kasik, era inkontzientean. Ezin zuen eskura zeukanaz disfrutatu beste batzuen sufrimendua gogora ekarri gabe. Eta, hala, erlazionatzea ere ahaztu egin zitzaion, gainazaleko txorakeriez haratago.
Egun, ez du jada barnean duen korapilo hau norekin konpartitu. Garai batean izandako lagun eskasak, etengabe agertzen zuen garraztasunaz nekatu ziren nonbait, eta ezezko gehiago entzuteko gogorik gabe, deitzeari utzi zioten. Berak ere ez zituen inoiz deitu, eta ez zituen deituko.
Beti soinean zeraman liburua zuen lagun bakartzat. Amak oparitu zion institutua bukatu zuenean, bere libururik gogokoena zela esanez eta pentsatuz akaso, jada aski hasita zegoela orrialde horietan gordetzen ziren egia gogorrak ulertu eta onartzeko. Ordutik liburuarekin maiteminduta bizi da. Leku guztietara darama, eta azpimarratuta dituen esaldien inguruan gogoeta berriak idazten ditu, pentsamendu beldurgarriak gehienak. Orrialdeak horitu zaizkio, eta tapak erori; baina ez dio inporta, hitzak baitira bertan garrantzizko gauza bakarra, mezua. Egunetik egunera identifikatuago sentitzen da idazleak irudikaturiko tragediarekin. Frankenstein o el moderno Prometeo. Klasiko bat. Mundu guztiak ezagutu baina soilik gutxi batzuek irakurtzen duten horietakoa. Behin eta berriro irakurri arren ez da nekatzen; are gehiago, plazera bilakatu zaio buruz dakizkien esaldiak etengabe birpasatzea. Azken finean, ez al da Frankensteinen munstroa bere buruaren metafora perfektua? Ez al da aldi berean gizateriaren biktima eta borrero? Berak ere, gizakienganako maitasun mugagabea sentitu izan ez balu, ez zukeen halako sufrimendurik pairatuko eta, beraz, ezinezkoa izango litzaioke bere espeziearekiko garatu zuen gorroto bizi hori sentitzea. Ez al da hori bera munstroaren bizipena?
Nork: Sugoi.2010/01/28 21:08:50.623 GMT+1
Etiketak:
estetika
existentzialismoa
angustia
literatula
frankenstein
ipuina
bizitza
kontakizuna
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/15 05:32:47.642 GMT+1
- Paul Feyerabend (1924 – 1994)
- As he worked with Popper in the London School of Economics he was positively influenced by him in his first period: he thought epistemology isn't about describing science but about how science should function.
- Later in his career, by 60's, he was moving towards epistemological anarchy, what was mainly exposed in his most famous work, Against Method, published in 1975.
- According to Feyerabend, no method in the history of science has been successful, since none of them has lead, indeed, scientific activity.
- Besides, there is no way science to be understandable by means of some methodological rules, in the context of historical complexity.
- For example, rules such as adopting the most widely accepted theory or denying theories that are incompatible with generally accepted facts wouldn't have done possible most important scientific changes in history to happen.
- His critique is meant for rule giving methodologies, which means, methodologies that try to guide scientist work: scientists should not be obliged by any rule, so, in that sense “anything goes”.
- This is the only rule that doesn't constrain imagination and creativity, and therefore, the appearance of new hypothesis and theories: principle of proliferation.
In words of Godfrey Smith “Feyerabend's deepest conviction was that science is an aspect of human creativity”, thus, we could maybe understand it as a kind of art, another attempt to fill the gap between desire and ordinary communication.
- While for most philosophers Kuhn was a dangerous irrationalist, for Feyerabend was the contrary: he was maybe the only one on interpreting his intentions properly, as he meant to give a solid ground for science to be understood as a completely rational and logical epistemological process.
Of course Feyerabend saw his philosophy “as encouraging the worst trends in twentieth century science towards professionalization, narrow-mindedness, and exclusion of unorthodox ideas”.
- This defence of individual creativity and imagination leaded him to criticize also Kuhn's idea of paradigm. For him paradigms haven't got such a big control in normal science, since individual's creativity always prevails over scientific standards.
- Anyway, regarding to Kuhn we must say that not everything is disagreement; another important aspect of Feyerabend's analysis of science lays on incommensurability, which is similar to Kuhn's conception of this idea.
- Two (or more) rival theories are incommensurable if they are so extremely different that there is no way to compare them logically; the basis and concepts on those theories don't coincide, so they will be incommensurable.
- Nevertheless, there are, indeed, another ways to compare those theories, for example, confronting each one to a concrete situation and checking which one is the most valid in this case. However this would only let us choose between both in that unique situation.
- Ptolomeo's astronomical theory is still valid inside its own limits: we use it in our calendars, and although it has some maladjustments it's still useful.
- But if we have to choose the criteria to compare rival theories, we have the same problem: we just can't decide which criteria is better, it will depend, of course, in the context. Incommensurability leads, in the end, to a necessarily subjective aspect of science.
- So, again, “anything goes”. Feyerabend pointed out that many philosophers gave to science privileged status over other epistemological methods, without any argument; they understood science as the paradigm of rationality.
- But, continuing in this path of incommensurability, Feyerabend claims there's no decisive argument to believe in such status of science.
- Thus, Against Method denies the possibility of a method which will explain history of science and that makes possible to give preference to science opposite to other forms of knowledge.
- By this argument, Feyerabend defends the “humanitarian attitude”, based on Stuart Mill's concept of liberty.
- So, the institutionalization of science is incompatible with the “human attitude”. According to him, science should be studied as another historical fact, similar to fairy tales and myths, so that everyone will have enough information to reach a free decision.
Nork: Sugoi.2010/01/15 05:32:47.642 GMT+1
Etiketak:
feyerabend
against_method
philosophy_of_science
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/09 07:29:50.356 GMT+1
Thought experiments are commonly defined as devices of the imagination used to investigate the nature of things. Such an experiment is a logical reasoning about an hypothetical situation where the results can be explored by imagination, physics or mathematics. It seems that this kind of methodology has been used at least since classical antiquity, however, it's not completely right to talk about ancient reasoning in terms of experiment, as this kind of verifiability didn't exist yet. We are going to focus, then, on the use of this method in the last 150 years, more concretely in the field of science.
The English term of thought experiment has its roots on the German word Gedankenexperiment (lit. experiment conducted in the thoughts), which was first used by Hans Christian Ørsted, nevertheless, it was Ernst Mach, physicist and philosopher of science, who later gave the word its actual sense (or at least an approach to it), and whose use of the word was translated into English.
According to Mach's paper On Though Experiments, it is an observable fact that experimenting is innate for human beings, we just need to check how children behave while they're growing. As people become adults, another kind of experiment is added to the physical one, “which is conducted extensively and on a higher intellectual level, namely, the thought experiment” (Mach 1905: 451). For Mach, “it shouldn't surprise us that, oftentimes, the though experiment precedes the physical experiment and prepares the way for it” (Mach 1905: 452), because, in fact, it is much easier to resort to than physical facts. Furthermore, Mach think that the thought experiment is a necessary pre-condition for a physical experiment and he argues: “Even the beginners learns in experimenting that insufficient preliminary estimate, or nonobservance of sources of error has for him no less tragic-comic result than the proverbial 'Look before you leap' has in practical life” (Mach 1905: 452). In accordance to these statements we could claim that thought experiments are a kind of tool with which we can write the scheme of the verification of our prior hypothesis and which is also a way to make a good selection between postulates. In some cases, the results of thought experiments are so clear that there will be no need for later physical experiment.
It is remarkable that “the possibility of thought experiments rests upon our ideas being the more or less copy of fact”(Mach 1905: 452), as well as the obvious statement that claims: “the most uncertain and more indefinite the results are, however, the more the though experiment necessitates the physical experiment (..)” (Mach 1905: 452). The former condition of the method is which let us distinguishing between simple hypothetical reasoning and thought experiments; this distinction rests mainly on the fact that thought experiments need to have a concrete observational/theoretical context (empirical observation and particular background theory) (Horowitz and Massey 1991: 158). Thus, not every hypothetical reasoning about nature will be considered a thought experiment.
The biggest advantage of this scientific method is that “it is free from practical limitations of the laboratory” ( Horowitz and Massey 1991: 160), as particular material or machines are not needed. They are also able to reach conclusions regarding some hypothetical situations that could be unfeasible in practice, which helps to establish some parameters of investigation. Moreover, they have been proven to be a powerful tool for the advancement of science. But how can this be possible? How can a hypothetical or even counter-factual reasoning concerning ideal limits be informative about the physical laws of the real world? We have already explained that thought experiments must stand in a privileged relationship to past observational data, which shows us that they are, indeed, grounded in the real world. Actually, imagining ideal limits in the parameters of a thought experiment means just ignoring some of the factors of an experiment that are considered irrelevant for the aim of it.
Anyway, there are also some objections regarding thought experiments, even though for the most part they have been accepted in science. For Pierre Duhem this kind of method has nothing to do with real experimenting in science and should even be forbidden (in this field, as scientific method). However, it seems he is alone in his view, at least on this field, since most critics come from philosophy, a discipline where thought experiments have been present for its whole history with an extensive use. From this side comes the critique of Daniel Dennett, who thinks they use folk concepts and that they are intuition pumps, which fail when carefully analyzed. As I pointed before, many thought experiments have been done in philosophy, but we could state that arguably the results are not so defining in this field as they are in science.
To finish with this paper I think we should bring here the answer that Mach gives to the question of how thought experiments originate: “just as every moment before it can become a voluntary one had to begin by chance, perhaps as a reflex action, likewise, it will also depend upon simply producing thought experiments through appropriate circumstances for it to become a permanent habit. For this purpose, the presentation of paradoxes is exceptionally appropriate. Not only does one learn by means of a paradox to best perceive the nature of a problem in which, indeed, even the paradoxical content is problematic, but the conflicting elements of a paradox permit thoughts no longer to come to rest. These elements produce the process which is characterized as a thought experiment” (Mach 1905: 455-456).
So, here we have another scientific method that could enlighten us a little bit regarding to the issue about verifiability in science. Nevertheless, there is still no way to deal with skepticism in this sphere.
Bibliography
- Brown, J. R., 2007: “Thought experiments”, The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Winter 2003 Edition), Edward N. Zalta (ed.),
URL =
http://plato.stanford.edu/entries/thought-experiment
- D. Irving, A. 1991: “On the Nature of Thought Experiments in Scientific Reasoning” in Horowitz, Tamara and Massey, Gerald (1991)
Though Experiments in science and philosophy.
- Mach, E. 1905:
Knowledge and error, 1976 – tufts.edu
- Wikipedia contributors, 'Thought experiment', Wikipedia, The Free Encyclopedia, 4 January 2010, 01:20 UTC,
http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Thought_experiment&oldid=335729520
[accessed 9 January 2010]
Nork: Sugoi.2010/01/09 07:29:50.356 GMT+1
Etiketak:
thought_experiments
mach
irving
philosophy_of_science
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/18 21:23:14.304 GMT+1
Nork: Sugoi.2009/12/18 21:23:14.304 GMT+1
Etiketak:
utilitarismoa
justizia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/12 14:28:10.664 GMT+1
LEY CONTRA EL CRISTIANISMO
Dada en el día de la salvación, en el día primero del año uno (-el 30 de septiembre de 1888 de la falsa cronología)
Guerra A Muerte Contra El Vicio: El Vicio Es El Cristianismo
ARTÍCULO PRIMERO: Viciosa es toda especie de contranaturaleza. La especie más viciosa de hombre es el sacerdote: el enseña la contranaturaleza. Contra el sacerdote no se tienen razones se tiene presidio.
ARTÍCULO SEGUNDO: Toda participación en un servicio divino es un atentado contra la moralidad pública. Se será más duro contra los protestantes que contra los católicos, más duro contra los protestantes liberales que contra los protestantes ortodoxos. Lo que hay de criminal en el ser-cristiano crece en la medida en que uno se aproxima a la ciencia. El criminal de los criminales es, por consiguiente, el filosofo.
ARTÍCULO TERCERO: El lugar maldito en que el cristianismo ha encovado sus huevos de basilisco será arrasado, y, como lugar infame de la tierra, constituirá el terror de toda la posteridad. En él se criarán serpientes venenosas.
ARTÍCULO CUARTO: La predicación de la castidad es una incitación publica a la contranaturaleza. Todo desprecio de la vida sexual, toda impurificación de la misma con el concepto de "impuro" es el autentico pecado contra el espíritu santo de la vida.
ARTÍCULO QUINTO: Comer en la misma mesa con un sacerdote le hace quedar a uno expulsado: con ello uno se excomulga a sí mismo de la sociedad honesta. El sacerdote es nuestro chandala, - se le proscribirá, se lo hará morir de hambre, se lo echará a toda especie de desierto.
ARTÍCULO SEXTO: A la historia "sagrada" se la llamará con el nombre que merece, historia maldita; las palabras "Dios", "redentor", "santo", se las empleará como insultos como divisas para los criminales.
ARTÍCULO SÉPTIMO: El resto se sigue de aquí.
El Anticristo
Friedrich Nietzsche
Trad. Sánchez Pascual. Alianza Editorial
Nork: Sugoi.2009/12/12 14:28:10.664 GMT+1
Etiketak:
nietzsche
kristautasuna
filosofia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak