ametsen atzetik nabil hegan

INSOMNIA
Atzera eta aurrera nenbilen ohean, lo hartu ezinik. Zergatik ote bihotza, ziztu bizian taupadaka? Kalera bajatu naiz, gauaren ixiltasunaz gozatzera eta, akaso, nerbioak baretu asmoz. Bihar goizean klasera joan beharrak gehiago urduritzen nau, ezingo dut begirik ireki...

Pijama daramat soinean eta ez zait inporta, inor ez dago orain kalean. Denak ametsetan egongo dira, ohean, manten artean babesturik, berotasunaren goxoa... hemen ordea, hotz da. Hezetasuna azkenengo hezurreraino sartzen zait, eta ezin kontrolaturiko dardarek idazten jarraitzea zailtzen didate... baina nolabait lasaitu behar nuen.

Zigarro bat daukat lagun gau bakarti honetan. Birikak ke zikinez betetzen ditut, ahalik eta gehien, eta gero, hustean, aire hotza hau kutsatu egiten da. Arraroa oso, nik ez baitut erretzen eta, hala ere, kaka honek baretzen nau.

Urrunean kotxeak entzuten dira. Ez al dira logure haien gidariak? Agian, etxera heldutakoan ohea ukitu eta begiak itxi bezain laster lo sakonean sartuko dira. Edo igual ez. Agian ni bezala dabiltza eta lasaitzeko kotxean bueltatxo bat ematea erabaki dute. Nik baina, ez daukat ez kotxerik eta ez karnetik. Gustora nago horrela, dena den.

Beste zigarro bat piztu, paseo labur bat eman eta gelara joango naiz, ea zortea dagoen probatzera. Berandu da eta ez dut gehiegi luzatu nahi. Erlojuak ez du minuturik barkatzen eta aurrera jarraitzen du erruki gabe. Beraz, ohean sartu, mantaz ondo tapatu eta lo egingo dut. Ziur. Edo, hori espero dut behintzat.

MANIFESTU ATZERATUA
Panfleto bat idatzi nizun

kondenatu nahi banauzu

injustiziarik kometa ez dezazun.

Gure herriak ez dauka kondairarik.

Pobrea da. Ez dauka

pirata koxkor pare bat

langile sofritu batzuk,

muga zentzugabe asko,

mila zorigaizto

besterik. Ez da gutxi.

Euri gortina batek ixten du

gure kalendarioa.

Ez, ba, bilatu kondaira unibertsalen

liburu handietan gure inperiorik.

Aginako zero bat zen

gure inperio guztia.

Ta euskalduna konforme zegoen.

Ta libre izan nahi zuen.

Baina libre izatea

gauza ikaragarri zaila da

Marx bat

edo 1789 bat izan ez duen

herri zorigaiztokoarentzat.

Zerekin pagatu behar du?

Ikaragarri zaila da.

Ze guk ez daukagu

pirata pare bat, langile on batzuk,

muga txar gehiago eta holako zerbait

besterik. Kalderilla hutsa.

Baina libre izan nahi dugu,

zer kulpa daukat nik.

Eta txeke zuri faltsu baten antzean

Gernikako arbola bat asmatu diguten arren

libre nahia bekatu balitz bezala,

aitzakiaren bat beharko bagenu bezala,

guk, guztiz xinple, libre izan nahi dugu.

Nahi dugu, besterik ez.

Hauxe baita gure engainu azkenekoa:

libre izan nahia justifikatu behar dugula

pentsarazi digute

lehen kanpotik eta barrutik orain.

Eta San Inazioren, Xabierren, Txurrukaren

eta Elkanoren eta Habeas Corpusen

eta nik dakit noren

gomendio guztiak biltzen

eta banatzen

saiatu zaizkigu gure kausaren

abokatuok. Libre izateko

inoren baimenik beharko balitz bezala.

Herri izateko inoren gomendiorik

beharko bagenu bezala.

Horiek libertaterik

ekarriko baligute bezala.

Ta ez horiengatik, ezpada

guzti horien kontra

nahi dugu libre izan

kondaira guztiaren kontra.

Oi, libre izatea eta handi izatea

nahasi diguten gureak!

Libertatea handitasunarekin

edo kondairarekin

edo ta agian norbaitek (oi, bi aldiz gaixo!)

moralarekin

defendatzen digutenak!

Poema txar batean

deklaratu behar diot

gure gauari ezetz.

Goizaren kontra,

Gernikako arbolaren kontra

eta herriaren alde.

Deklaratu behar diot kaleari

gure jauntxoak ez direla

sekula gure herria izan ta izango.

Gure jendea pobrea da, trixtea da.

Gure jendea ez da poesia batean kabitzen.

Gure jendea ona da. Kulpa gabe

hiltzen da, handitasunik gabe

bizi da, sekretuan maite du

(tabuak errespetatzen ditu),

errezatzen du (tradizionalista da)

engainatu egin dute,

ez da asko fiatzen. Gure jendea

bulgaritate hutsa da.

Inpresionistek bakarrik pintatu dute.

Edozein etnologoren armario batean

dago, eskuliburu batean

deskribatzen da.

Hau zen nire Gernikako arbola guztia.

Joxe Azurmendi, 1968

Zalantzak. Kontraesanak.
Mano de pianista. Superpepelu.
Txarrena zalantzan egotea da.
Zein ote erantzuna...
Bai ala ez? Ez dakizu.
Eta erretzen zaitu horrek.
Ez. Txarrena galdetzea da.
Hori da. Ez duzulako jakin nahi.
Nolabait badakizulako,
Eta ez zaizu batere gustatzen.
Horregatik ez duzu galdetzen,
Entzun nahi ez duzuna entzun behar ez izateko.
Eta itxaropena bizirik mantentzeko.
Ziur ez dakizulako,
Eta ziurtasun ezak lekua uzten diolako esperantzari.
Hau txikia bada ere, oso.
Guztiei gertatzen zaie.
Gizakiaren ezaugarria, itxaropena ez galtzea.
Inmanentea. Bestela, ezer ez zaigu gelditzen.
<o:p> </o:p>

Zalantzak erretzen zaitu,
Baina batzuetan, itxaropenak bultzaturik,
Ametsen altzoan etzaten zara,
Eta zorionak kulunkatzen zaitu xamur, geldo.
Halere, jakitea nahiago, galdetu gabe.
Ziur jakitea. Ala agian ez. Jada ez dakizu.
Behintzat
lasai geratuko zinateke,
Lasai, horixe. Ilusioa berriz jaio arte, bederen.

<o:p> </o:p>
Ez diozu, ordea, galdetuko.
Koldarregia zara horretarako,
Konplikazio gehiegi dira.
Jarrera aldaketak. Ez duzu holakorik nahi.
Betikolez geratuko zara.
Ixilean. Begira, miresten.
Musikazaleak pianojolea bezala.
Momentua bizi nahi, eta ezin.

Hunkigarria benetan...
<object width="425" height="355"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/f4B-r8KJhlE&hl=es"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/f4B-r8KJhlE&hl=es" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" width="425" height="355"></embed></object>

Lehengusina naiz!!!
Atzo, goizeko zazpiak aldera nire lehen bi lehengusinak jaio ziren, nagusia Naia, eta txikia Aroa, baina bueno, segundu batzuetako aldea baino ez dute, bikiak dira ta (antzarik ez duten horietakoak). Jendea asko harritu ohi bada ere, orain arte ez dut lehengusu-lehengusinarik izan, agian ama eta aitak gazte izan nindutelako eta biak direlako anai-arreben artean zaharrenak, zerikusia izango du, bai.     :)

Gaur egon naiz gurutzetan izeko ta gure umetxuak ikusten, beraiek euren amatxu baino askoz gustorago, ez zeukaten eta mintzen zituen punturik. Txiki txikiak dira, badirudi beso artean hartzerakoan apurtuko zaizkizula, hasieran ez naiz ausartu. Baina behin besoetan edukita, lelotuta geratzen zara, begira, haurraren soinu eta keinu bakoitzaren zain, niri behintzat hori gertatu zait (ez dut jakin nahi nola egongo naizen seme-alabaren bat daukadanean, jijiji). Zehazkan sartuta zeudela ere inbidia itzela ematen zidaten, hor barruan bero-bero, lotan, mugimendu geldoak egiten, inolako presarik gabe, inolako kezkarik gabe, pentsatu gabe eta jakin gabe non dauden, ikaragarri polita iruditzen zait hori ikustea. Oraindik instintuen arabera funtzionatzen duten izaki babesgabe baina lasaiak, lilura sortzen didate. Zelako goxotasuna... egia esan, energia ona ematen didate... buen rollito!!! Jejeje!

Azkenean lehengusina naiz, hamazortzi urteko lehengusina, mimatu behark dituena, eta zaindu beharko dituena, eta paga eman... bueno, hori horretarako dirua baldin badaukat, agian beraiek eman beharko didate paga niri, gaurko umeek besteok baino diru gehiago izaten dute ta! Oso pozik nago. Kriston poza sortzen dit umeen jaiotzak, orokorrean nahikotxo ezagutzen ditudan pertsonen umeenak gehiago, noski, askoz gehiago. Ilusio handia egiten dit. Batzuetan amama bat banintz bezala sentitzen naiz... egia esan, berdin dit. XD

Baina... hori ez da dena! Nire beste izekoa ere haurdun dago, eta suposatzen dut bi astetan, gutxi gora behera (badakigu jaioberriei euren bolara gustatzen zaiela ibiltzea), neskatxo bat izango du bebai, Haizpea. Bapatean izugarri hazten ari zait familia, ta ni, 'más feliz que el pipas' gazteleraz esaten den moduan. Duela urte eta ia lau hilabete neba jaio zen, orain lehegusinak, eta laister hirugarren lehengusina... eta urtarrilean familiakoa ez zen baina poz handiz hartutako berria ekarri zuen ume bat ere jaio zen, Kimetz.

Zorionak ba, azkenaldiak aita eta ama izan diren guztioi, baita, izeko, osaba, lehengusina, lehengusu, amama, aitite etab. izan diren guztiei ere, zorionak, benetan. Eta umeei, gauza bakarra desiratzen diet momentuz, disfruta ditzatela haurtzaroa, gero eta azkarrago abandonatu nahi dute eta, ez du merezi, altxorra da. Kursi xamarra naiz igual, baina zer nahi duzue esatea, maitasuna bizi bizi dagoen momentua da hau, eta sentimenduak azalean! Ainssss...

Sufrimendua -> Artea
Tristura sortzailea da. Sufrimenduak artea egiten du, bihurtu egiten da. Nor izan zen txarra zela esaten lehena? Nor hura ebitatzen saiatu zena?

<object width="300" height="80"><param name="movie" value="http://media.imeem.com/m/Tq1E_C61IO/aus=false/"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://media.imeem.com/m/Tq1E_C61IO/aus=false/" type="application/x-shockwave-flash" width="300" height="110" wmode="transparent"></embed></object>

Ezin dugu sufrimendua gure izaeratik aldendu, gizakion parte da. Ni neu, sufrimenduak egin nau nolabait, noski, baita zorionak ere, baina ez da hori gaurko  nire gaia.

Gaizki pasatzen dugunean, gehienok desiratu ohi dugu momentu hori goiz baino beranduago bukatzea, egia da, ez da erraza mina jasatea. Gainera, askotan geure minaren kontziente izateak min bikoitza suposatzen du, eta eraginez, nahigabe, geure buruaz pena sentitzen dugu batzuetan. Hori da egin daitekeen txarrena, nire ustez. Agian mina gaitzezteko hartu dugun ohituraren ondorioa da. Onartu behar dugu bizitzaren parte gisa. Eta batez ere, erabili. Zergatik ez?

Tristura nolabait barnetik atera eta itxuraldatzea benetan da polita. Akaso ez gara artista bilakatuko, akaso inori ez zaio gustatuko sortutakoa, lortutakoa, baina polita izaten da norberarentzat. Izango ote da triste gaudenean sentsibilitatea handiagotzen zaigulako? Ez dakit.

Azken aldian oso lasai nago. Ezin esan dezaket alaitasunez betea nagoenik, lasai nago, egoera neutral batean nolabait esateko. Eta bloga horren islada izan da, izpiluan begiratzearen modukoa. Ondo nago, baina... aspertu xamar.

Aspaldi ausartu nintzen Port Aventurako Dragon Kahn horretan igotzen, lehenengoan beldurtuta nengoen eta begiak itxita egin nuen bidai osoa, baina adrenalina txute bat izan zen, eta bigarrenez igo behar izan nuen. Antza, bizitza antzerakoa da. Gora beherei gustua hartzen diegu azkenean, nik behintzat. Ondo dago lasai egotea, animikoki egonkortasuna aurkitzea, baina... joder! 18 urte ditut, izango dut denbora lasai bizitzeko, orain sentsazio biziak izan nahi ditut, intensoak.

Oharra: hau lehen pertsonan bizitako froga bat da, argi dago beti nahi dugula ez daukaguna. Bizi lege ote!

Erreferentzia interesgarria: El Arte - Arthur Schopenhauer

Geure enbatak
Antza azken ehun urteota, gutxi gora behera, enbatak ugaritzen ari dira Euskal Herrian.

Batzuen ustez, aldaketa klimatikoaren ondorio da...

Nire ustez, ia ezinezkoa da hori. Baina aldaketa klimatikoak edozein fenomeno natural azaltzeko balio du orain...

Ez da izango, itsasoari gero eta eremu gehiago ari gatzaiola lapurtzen?

Itsasoa indartsua da oso, eta berreskuratu egiten du kentzen dioguna... ze espero genuen ba?

Zauriak eta barkamenak
"Gauzak ez dira batzuetan barkamena eskatuz konpontzen, are gehiago, gauzak ezin dira gehienetan horrela konpondu. Memoria dugu. Eta izaera. Erraza da barkatzea, benetan barkatzea, ikusten baldin bada egindako mina benetan sentitzen dela, baina ahaztea beste kontu bat da.

Behin baino gehiagotan onartu dituzu zeure akatsak, zalantza barik nik ere badaukat zer onartu, baina elkarren arteko adin tarteak abantaila pixkat ematen dit. Zure aldean umea naiz, eta umeoi erantzukizunaren zama maiz kentzen zaigu gainetik. Behin baino gehiagotan eskatu didazu barkamena, badakizu gaizki zer egin duzun, eta horregatik, barkatzen dizut, dena dago barkatua. Hala ere, beti daude ahazten zailak diren gauzak, bereziki ulertzen ez direnean. Inor ez da perfektua, sarritan entzun izan dugu hori, eta zeharo barneratua daukagu jada. Denok erratzen gara, ez esan ohi den bezala bizitzako momenturen batean, baizik eta momentu askotan, gehiegitan akaso, etengabe. Baina zein zaila den ulertzen ez diren gauzak onartzea, ahaztea.

Denbora luzean izan dituzu begiak itxita. Oso luzaroan, bai. Eta antza, geroago konturatu zara gertatutakoaz. Ezin zaizu erru osoa zuri leporatu, noski. Dena den, nigatik ezer sentitu ez duen pertsona batengandik ez dut ezer espero behar, ez dut uste inoiz etorriko denik barkamen eske, eta ez dut gainera horrelakorik nahi, ez zait interesatzen. Urte asko izan dira pertsona baten itzalean eman dituzunak, suak erretako urteak, eta jada ezin dira berreskuratu. Zenbait jarrera ezin ditut ulertu, nolatan hainbeste denbora, eta nolatan bide horiek geure artean hildakoa berpizteko. Ez gara berdinak. Ez daukagu antzarik, kalean batera ikusten gaituztenek diotenaren kontra. Zure izaerak eta nireak ez dute zerikusirik, eta agian, hor dago arazoa. Batek daki. Jada egindako pertsona bat naiz eta pasatako urteek mugitzeko espazioa kendu dizute, normala da. Eta normala da ere minduta egotea, baina atzorarte min hori beste batek estaltzen zuen...

Barkatuta zaude. Berriro diotsut, bihotzez, barkatuta zaudela. Baina ez niri eskatu ezinezkorik. Mina ezin da desagerrarazi, eta horrek ere neure izaera egin du, ez eskatu, mesedez, beste pertsona bat izan nadin. Maite zaitut. Esaten ez dizudan arren, zalantzarik ez izan. Ordea, gauzak ezin dira zuk nahi bezala izan beti, ez da zuk espero zenuena ezta? Nik espero nuena ere ez da, baina onartu beharra daukagu, ez dago besterik. Kanpoan eta barruan nik ez nekien noiz egongo zinen, beraz, nire planek ez zeukaten oinarri oso sendorik, horrelakoak gertatu ohi dira. Beti ez dira gauzak irteten nahi dugun moduan, edo uste genuen moduan. Bizitza buelta eta bueltaka dagoen tortilla baten antzerakoa da, batzutan bira traketsa egin eskumuturraz eta tortilla sartaietik lurrera erortzen da, besterik gabe. Eta gu begira geratzen gara, gertatu dena sinestu ezinik, biraoka, astakeriak botatzen tortilla santuari. Ez da tortilla izan, gu izan gara, ez errurik bota tortillari. Soilik, jarraitu aurrera, prestatu afaltzeko beste zerbait, eta kitto. Hori da nik egin dudana, edo behintzat saiatu naizena egiten, afaltzeko beste zerbait prestatzen, aurrera jarraitzen. Zer nahi zenuen ba? Gauetik egunera dena larrosa kolorekoa izatea? Polita izango litzateke, baina gauzak ez dira hain errazak, eta zuk hori badakizu.

Ez nauzu galdu. Izan nintzena da galdu zenuena. Aprobetxatu orain. Utzi atzera begiratzeari, utzi erretako urteen errautsak puzzle bat bailiran osatzeko ahaleginak egiteari, errautsak dira, besterik ez. Oraina da eskuartean daukazuna, eta horri erreparatzen ez badiozu, galdu egingo duzu baita ere. Begiratu aurrean daukazuna, orain naizena, neure buruaz egin dudana eta dutena, eta hortik abiatuta jarraituko dugu aurrera. Ez nazazu tratatu lehengoa banintz bezala, pertsonak aldatzen dira, gustatu ala ez. Oinez ikasitakoan emandako kolpeek azala urratu didate, zuk ez dituzu urradurak ikusten eta uste duzu azala guztiz sano dagoela, laztantzean min egiten didazu baina. Fijatu zaitez, urraduretan eta ikasi dudanetan. Ez ikutu zauriak. Horrela dena joango da hobeto.

Ez da hitz egitea behar duguna, itsukeriarekin bukatzea baizik. Ikustea, bioi bizitzak utzitako markak, ezinbestekoa da hori."

Observadores europeos constatan "la quiebra de la democracia al impedir la participación política"
Los 18 observadores internacionales que se han trasladado a Euskal Herria para conocer de primera mano cuál es su situación actual, han constatado "la quiebra de la democracia al impedir la participación política a una parte importante de la sociedad vasca".

08/03/2008 16:46:00

IRUÑEA-. Los 18 observadores europeos que han viajado hasta Euskal Herria se han reunido durante estos días con diferentes agentes sociales y políticos vascos con el fin de conocer de primera mano cuál es la situación que actualmente se vive en el país.

Hoy han comparecido ante la prensa en Iruñea para realizar una pequeña valoración de la información recibida durante esas reuniones.

Así, han asegurado que existe "una violación sistemática de derechos humanos individuales y colectivos en Euskal Herria", y han constatado "la quiebra de la democracia al impedir la participación política a una parte importante de la sociedad vasca".

Por ello, consideran que la Unión Europea debería tomar cartas en el asunto; es decir, en la resolución del conflicto que se desarrolla en dos de sus estados.

"Creemos que es un conflicto de naturaleza política y debe ser resuelto por la misma vía", han afirmado.

Asimismo, han asegurado que, cuando regresen a sus respectivos países, elaborarán sendos documentos sobre las informaciones recibidas.

Les impiden acceder al Ayuntamiento

Esta mañana, los electos de EAE-ANV en el Ayuntamiento de Iruñea, Mikel Gastesi y Mariné Pueyo, han acudido al Ayuntamiento de Iruñea acompañados por los observadores europeos con el fin de mostrarles el consistorio.

La Policía española ha rodeado a los representantes políticos y ha identificado a Gastesi y a Pueyo, tras impedirles el acceso al Ayuntamiento.

Iturria: Gara

Hitz egin al daiteke etikaz? (I)
Etika, moralaz arduratzen den disziplina edo zientzia bezala defini genezake, hausnartu egiten den morala. Zientzia honen historia benetan luzea da, antza, Zarathustra edo Zoroastro izeneko profeta pertsiarra izan zen ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketa egiten lehena, jainko ongile, justu eta orojakilearen eta horri kantrajartzen zitzaion gaizkiaren izpirituaren existentzia predikatu zituelarik.

Ordutik gaurdaino, hainbat filosofo aritu dira ongia eta justizia bezalako kontzeptu edo baloreen inguruan hausnartzen, estoikoak, Platon, Aristoteles, Kant, Wittgenstein eta filosofo existentzialistak aurki ditzakegu beste askoren artean. Hala ere, egungo gizarterarte iraun duen balio-sistema moral judu-kristauetik datorkigu, ezaugarri nagusietakoa unibertsaltasuna duen kode etiko batetik hain zuzen. Eztabaida esparru horretan hasten dela esan daiteke, alegia, filosofoen lehenengo egitekoa etikak partikularra edo unibertsala izan behar duen argitzea da.

Platon eta Aristotelesen arabera, etika bezalako jakintza praktikoak ez dira iritzi kontu hutsa, zientzia baizik, eta zientzia gisa unibertsaltasuna eta beharrezkotasuna izan behar dute bere ezaugarririk funtsezkoenak. Bai judaismoak eta bai kristautasunak Platonen ideietan oinarritu zuten euren doktrina. Haien ikuspuntutik, orojakilea eta ahalguztiduna denetik, Jainkoaren hitza da balioa daukan bakarra, bere aginduek markatzen dute ontasunaren bidea eta, beraz, ongia egin nahi duen pertsona orok bide hori jarraitu beharko du, bestela, heriotza eta gero infernuan bizitzera kondenatua izango da.

Geroago, ilustrazio garaian, Kantek aurreko filosofia nabarmenenak aztertu eta ikusi zuen denek zeukatela baterako ezagurri bat, euren etika materiala zela, hain zuzen. Etika materiala deituko dio jada edukina duenari, baloreak ezarrita dituenari; etika horren ezaugarri nagusiak unibertsaltasun, absolutismoa eta heteronomia dira, alegia, mundu guztiari zuzendutakoa, edozein egoeratan aplikatu beharrekoa eta non gizakiak bere burua bere baitaz kanpoko zerbaitek edo norbaitek gidatua ikusten duen. Filosofo prusiarrak honekin guztiarekin apurtu nahi izan zuen eta etika formala proposatu zuen horretarako. Berak proposatutako etika horren ezaugarriak partikulartasuna, erlatibismoa eta autonomia ziren, hau da, pertsona eta egoeraren arabera ezberdin aplikatzera bideratutako etika bat non gizabanakoa bere buruaren jabe bakarra den. Esan daiteke Kantek askatasun indibiduala aldarrikatu nahi izan zuela honekin, hots, adingabetasun intelektualetik irtetea. Hala ere, askatasun horri muga jarri zion inperatibo kategorikoaren bidez, «zure ekintzak lege unibertsal bihur daitezen desiratzeko moduan joka ezazu». Inperatibo kategorikoa etika formalarekin kontraesanean aurkitzen dela esan genezake, azken finean, aipatu dugun
bezala askatasunaren muga da. Ez da hemen esan nahi askatasunak mugak izan
behar ez dituenik, ordea, Kantek berak aldarrikatzen bazuen adingabetasun
intelektualetik irtetea, hau da, burujabetasuna edo autonomia, galde dezakegu,
nola da posible hori aldarrikatu eta aldi berean etikaren oinarria izango den
agindua ematea? Honenbestez, alde horretatik absurdo batean erori izana
leporatu diezaiokegu Kanti. Aitzitik, ez al da soilik esaldi hau
koherentziarako dei hutsa? Interpreta dezagun Kanten inperatiboa. Ez du axola nola jokatzen duzun, betiere,
jokabide hori zeure balore sistemarekin bat egiten badu, eta balore sistema
horri kontzienteki ‘ona’ baderitzozu. Hala, zure ekintzak balore horien arabera
gauzatuak baldin badira, zure desioa izango da denek zu bezala jokatzea, uste
baituzu hori dela jokatzeko modurik onena. Noski, ezberdindu behar da
nahiaren eta inposaketaren artean, nire desira mundu guztiak nik bezala
jokatzea bada ere, ez da inon aipatzen desira hori gauzatu behar denik, bestela,
etika materialen unibertsaltasunaren tranpan eroriko ginateke berriro. Antza,
hori bera izan zen Hegelek Kanti egindako kritika (bere ustez inolako erabilgarritasunik ez duela-eta), izan ere, gizabanakoaren
askasunarentzat inperatibo kategorikoak suposatzen duen muga ilusioa baino ez
da, gizabanakoak nahi duen edukiaz bete baitezake Kantek proposatutako etika
formal hori, betiere kontzientziaz egiten badu.