Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/12 08:35:08.330 GMT+1

elurra08

Aurten ere eskiatzera joan gara, Candanchura. 30 bat lagun, haur eta heldu. Eskiatzeko aukera bikaina izan dugu, elurra bazen eta eguraldi ona ere bai. Ondoko albumean ikusi ahal dituzue argazkiak. 

Nork: andramari.2008/03/12 08:35:08.330 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/14 18:54:02.217 GMT+1

Urtarrileko plana

  ADI! URTARRILEKO PLANA

 

Hauxe da urtarrilerako prestatu dugun plana, garai hauetako hotzari eta eguraldi kaskarregiari aurre egiteko asmoz: ESKALADA IKASTARO(TXO)A. Hilaren 27an eginen dugu, goizeko 10:30etatik 12:30etara, Berriobeitiko rokodromoan, monitore eta guzti. Haur bakoitzak 9 euro ordaindu beharko ditu, eta nahitaezkoa da izena ematea, adina zehaztuta (5 urtetik gora).

 

Izena emateko epea eta tokia: urtarrilaren 22ra arte, ikastolako idazkaritzan.

Hitzordua: urtarrilaren 27an, igandea, goizeko 9:30etan ikastolako atarian. 

Nork: mendi taldea.2008/01/14 18:54:02.217 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/27 22:15:31.254 GMT+1

AGUR URTE ZAHARRARI, ONGI ETORRI URTE BERRIA!

 

Bloga zintzo-zintzo elikatzeko asmoarekin hasi ginen, baina egunerokoaren uholdeak arrastaka eramaten gaitu gehienetan. Azaroko irteera Etxarri aldera egin genuen, trikuharrien ibilbidea egiteko. Primeran atera zen, eta jende askok parte hartu zuen. Argazki batzuk ikusi ahal dituzue ondoan. Herriz herri egiten ditugun ibilaldi hauetan Etxarrik nori emanen dion txanda erabakitzeko dago, baina proposamenak onartzen ditugu.

   

            Eta abenduan, Olentzeroren bila basora, ohikoa den bezala. Baina aurten,  Aralarrera jo ordez Urbasako kobazuloak aukeratu ditugu. Alferrik, Olentzero beti bezain lanpetuta zegoen eta ez genuen ikusi, baina utzi zigun mezua aditu ahal izan genuen. Nolanahi ere aitzakia ederra izan genuen bi kobazulo eder ezagutzeko eta sabela berotzeko salda eta txistorrarekin.

            Hurrengo urteari begira, urtarrileko irteera rokodromora eginen dugu. 2 orduko eskalada-ikastaroa egiteko aukera izanen da, baina horretaz aurrerago hitz eginen dugu.

Bitartean, izan ongi eta, mendi taldekoen partez, urte berri on!

 

Nork: mendi taldea.2007/12/27 22:15:31.254 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/17 21:13:03.230 GMT+1

Hurrengo irteera: AZAROAREN 25ean.

        

     Ohi bezala, hileko azken igandean eginen dugu azaroko irteera, oraingoan Etxarriko trikuharriak ezagutzera. Zuetako batzuek egina izanen duzue, baina paseo lasaia eta polita denez, gustura errepikatuko duzuela uste dugu. Etxarriarrak arduratuko dira ibilbideaz eta antolaketaz, aurreko batzuetan Arbizun eta Iturmendin egin genuen bezala. Badakizue, beraz, igandean, azaroak 25, goizeko 9,30etan ikastolako atean.

Honekin batera gogorarazi nahi dizuegu ibilaldien egutegia (aldaketak egon daitezke) azken batzarrean banatutako txostenean duzuela, eta bakoitza egin aurreko astean blog honetan emanen dugula haren berri, haurrei banatzen zaien papera ahaztu gabe, noski.  

 Aste honetan udatzeneko lehenbiziko elurra izan dugu Aralarren eta Beriainen, argazkietan ikusten denez. Ikusi behar orain zer ekartzen digun neguak!

Nork: mendi taldea.2007/11/17 21:13:03.230 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/10 11:02:33.687 GMT+1

Parte hartu! (mesedez)

Batzarrean eta txostenean emandako informazioari esker ikastolako guraso guztiek blog honen berri dutenez, sartzen zaretenoi gogorarazi nahi dizuegu parte har dezakezuela, artikuluei erantzunez, argazkiak, albisteak, esteka interesgarriak bidaliz... Aski da artikuluaren azpian ageri den "erantzunak" horretan klik egin eta zabaltzen diren leihoetan idaztea.   

Nork: mendi taldea.2007/11/10 11:02:33.687 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/10/28 18:41:29.653 GMT+1

Gorbeiako gurutzetik

Gorbeiako gurutzean izan gara. stop. Bide gogorra (Barazarko portutik Saldropo aldera eta handik Atxuri gainditu, Aldamin atzetik pasa eta tontorreraino), baina lortu dugu. stop. Haurrak onenak. Stop. Helduak ere bikain. Paisaia ikusgarria, eguraldia paregabea. Stop. Hitz batez: mundiala! Pena pixka bat, etorri ez zaretenongatik, ederra izan delako, benetan. Stop. Azaroan ikusiko gara, ez dugu etsiko. Stop...."Maritxu sube al alto y verás a la crus del Gorbea brillar, y cuando estés arriba, dirás: Gora! Andramari ikastola!Lalalala lalalala lalalalalalala..." 

Nork: mendi taldea.2007/10/28 18:41:29.653 GMT+1
Etiketak: mendi taldea gorbeia ikastola | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/10/25 22:35:41.304 GMT+2

Pumori, sei urte joan dira

Pumori, sei urte joan dira

2001eko urriaren 18ak berri txarrak ekarri zituen Himalayatik Euskal Herrira, bost mendizaleren heriotza alegia, haien artean bi sakandar. Pumori mendiko (7.161 metro, Nepal) tontorra egin nahian zebiltzala elur jausi batek harrapatuta hil ziren bost gazteak: Aritz Artieda, Javi Arkauz, Cesar Nieto, Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza. Gorputzez han gelditu baziren ere, bizirik daude denon gogoan.

Nork: mendi taldea.2007/10/25 22:35:41.304 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/10/25 21:55:50.219 GMT+2

azken ordukoa

 Azken ordukoa. Gorbeiara autoz joanen gara. Oso jende gutxik izena eman duenez, ez gara autobusa hartzeko gutxienekora ailegatzen eta autoekin moldatu beharko gara. Nolanahi ere, azken orduan bakarren bat animatzen bada, jakin behar du goizeko 8:30etan gelditu garela Altsasuko autobus geltokian, goikoan. Seguruenik Orozko aldera joko dugu, eta handik Itxinako bidea hartu, baina eguraldiaren arabera erabakiko dugu ibilbide zehatza. Ongi pasa!

Nork: mendi taldea.2007/10/25 21:55:50.219 GMT+2
Etiketak: ibilaldia ikastola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/04 23:11:26.968 GMT+2

Urriko ibilaldia

Urriaren 28an Gorbeiara.

Dakizuenez, urrian eta maiatzean Sakana osoko ibilaldiak antolatu ohi ditugu, autobusez, mankomunitatearen laguntzarekin. Deialdia ikastetxe guztietara irekita badago ere, normalean Altsasuko eta Etxarriko ikastoletakoak mugitzen gara honen inguruan, batez ere antolaketan. Lehengoan bilera egin genuen eta, kontuan hartuta azkenekoetan kostaldera jo dugula, oraingoan mendialdera itzultzea erabaki genuen, zehazki Gorbeiara, inguru haietan udazkenak paisaia ederrak eskainiko dizkigulakoan.

Autobusa goizeko 8:30etan abiatuko da Irurtzundik, nork bere bazkaria eraman beharko du, eta prezioa hau da: helduek 5,50 € eta haurrek 3,50 €. Iñigo Aritza eta Andra mari ikastoletan eta Sakanako Mankomunitatean eman dezakezue izena, urriaren 23ra arte.

Nork: mendi taldea.2007/10/04 23:11:26.968 GMT+2
Etiketak: mendia ibilaldia ikastola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/09/26 20:40:48.532 GMT+2

Sakanako mendi taldeen egutegia

 Argazkia: Jesus Ubeda

Ikastolako mendi taldearen egutegia ez dago oraindik prest, eta hemendik gutxira erabakiko dugu bilera batean. Bien bitartean, mendira taldean eta giro onean joan nahi duenak badu aukera.

Hauxe da Sakanako mendi taldeen egutegia, urtea amaitu bitarte:

SAKANAKO MENDIZALEAK:

Urriaren 14an; Selva de Oza-Lescun

Azaroaren 18an: Bargota-Kodes

Abenduaren 9an: Ernio

Abenduaren 16an: Aralar (Mendigoizale Eguna)

IRATXO

Urriaren 12an: Belate-Beruete

Azaroaren 4an: Baio

Abenduaren 16an: Aralar (Mendigoizale Eguna)

ALTSASUKO MENDIGOIZALEAK

Urriaren 14an; Selva de Oza-Lescun

Urriaren 21ean: argazki rally-a

Azaroaren 4an: Balerdi

Azaroaren 18an: Bargota-Kodes

Abenduaren 9an: Ernio

Abenduaren 16an: Aralar (Mendigoizale Eguna)

Abenduaren 31n: Aizkorri

 

Adi! Aldaketak izan daitezke. Norengana jo ez dakienak blog honetara bidal dezake mezu bat, informazioa helaraziko diogu-eta.

 

Nork: mendi taldea.2007/09/26 20:40:48.532 GMT+2
Etiketak: mendi egutegia sakana taldeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)