2006/12/15 13:40:40.760 GMT+1

Michele Angiolillo Italiar anarkista, 1871ko Ekainaren 5ean jaio zen Foggian, eta 1897ko abuztuaren 20an hil zen Bergaran. 1897an Arrasaten Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroa erail zuen anarkista italiarra. Hau Santa Agedako bainutegian atseden hartzen ari zela hil zuen tiro batez. Denbora gutxi pasa ondoren, poliziak heldu ziren eta Angiolillok erresistentziarik jarri gabe harrapatu zuten, bere lana beteta zuen.


Hemengo hau Michelle Angiolillo eta eskuinekoa Canovas del Castillo dira.

Bergarako kartzelara eraman eta bertan exekutatu zuten egun gutxitara “garrote vil” teknikaren bidez.

Exekutatu zuten orduan jende ugari bildu zen kartzela parean hura akabatzeko momentua bizitzeko.
Canovas del Castilloren hilketaren ondorioz, Espainiaren inbasioak indarra galdu zuen. Orduan, Estatu Batuek momentua,1898. urtean, aprobetxatu eta Kuban sartu ziren, Espainia eta Estatu Batuen arteko gerra hasiz. Gerraren kausa nagusia Canovas del Castilloren hilketa izan zen, Estatu Batuaek errespetu handia bait zioten. Gerra honen pizketa arrazoi honengatik gertatu zen: Gerra hasi aurretik, itsasontzi amerikar bat Kubarantz zioan. Orduan, lehertu egin zen eta amerikarrek Espainia izan zela esan zuten, baina denborarekin, kontrakoa izan zela argitu zen, hau da, amerikarrek lehertu zutela itsasontzia gerra sortzeko.

Koldo Izagirrek Angiolilloren historiari buruzko liburu bat argitaratu zuen: klick hemen
Zelda honetan itxaron zuen Michellek bere azkena.

Nork: jefetaldea.2006/12/15 13:40:40.760 GMT+1
Etiketak:
zaharra
gaztetxea
kartzela
angiolillo
bergarako
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/15 13:28:17.897 GMT+1
Michele Angiolillo Lombardi 1871-6-5 Foggia Italia, Bergara 1897-8-20. Angiolillo 26 urteko gazte bat zen, anarkista, garaia, liraina, atletikoa, jantzia, jakintsua, boluntario aurteztu zena zozketara, beste dozenaka gazte bezala, Napolesen 1896an ospatu zen anarkista biltzarrean erabaki zen heriotza zigorra ejekutatzeko, Canovas del Castillo genozida, torturatzaile eta Espainiako monarkiako lehendakaria zenaren aurka. Michele Angiolillo-ri
tokatu egin zitzaion zozketan, beste bolondresen artean aukeratua izan zen eta 1897-8-8an Canovas del Castillo hil egin zuen Arrasateko Santa Agedako bainuetxean gaur egun buruko gaixoen egoitzan. Angiolillo epaiketa sumarisimo baten ostean erail zuten Bergarako espetxean 1897-8-20 gaur 108
urte.
Canovas del Castillo (1897-8-8) genozida, torturatzailea eta Espainiako lehendakaria hiltzeko aurkeztu ziren ehundaka anarkista jakinik lortuz gero bere biziarekin ordainduko zutela genozidaren heriotza.
Canovas del Castillo Espainiako lehendakariak, euskaldun belaunaldi oso baten genozidioa egin zuen 2. guda karlistan, gaur egun Iraken, Afganistanen, Txetxenian, Palestinan, Euskal Herrian, Catalunian... egiten ari diren bezala, 30.000 voluntario karlista euskaldun, liberal euskaldun
batzuk gehi 150.000 mertzenario espainiarren aurka, Pi i Margall-ek idatzi zuen bezala, eta eta 2. karlista gerra "galdu" ostean, mendekutzat aintzinako Foru Esku Nabarrak erauzi zituen 1876an eta Euskal Herri osoak, negar egin zuen.
Garai horretan ere Canovas del Castillo Españako lehendakariak, "espainiar" belaunaldi oso bat ere erail zuen, batez ere katalanak, Kubako gerrara eraman baitzuen gazte belaunaldi osoa, " independentistak eta terroristak" hiltzera, okerrena eramaten zituen gehienak ez zirela itzultzen eta itzultzen zirenak zaurituak eta bortizki mutilatuak.
Behin Done Ander-en itsasontzi bat zegoen munizioz beteta Kubara eramateko "terroristak" hiltzeko prest eta agurra ematen ari zirela jendearekin batera, eliza katolikoa, militar eta zibil buru guztiekin, bat-batean ontzia lehertu zen; eztanda hain izan zen bortitza ze ontzi erraldoia ondoa jota, kaiatik 30 metrora igo baitzen berriro... triskantza ikaragarria izan zen.
Egunetara begiratu zuten ondoa eta ikusi zuten bakarrik ontziaren erdia lehertu zela eta gutxira beste erdiak eztanda egin zuen berriro eta beste 30 metroko jauzia egin omen zuen... inork ez zuen bizi nahi inguruan, honengatik Done Ander-eko itsas ertzeko eraikuntzek 100 urte besterik ez
dute.
Bartzelonan giroa oraindik okerragoa zen, gazteak ardiak bezala kargatzen ari zirelarik itsasontzietan Kubako "terroristak" hiltzeko, militar espainirrek gupidarik gabe tiroak bota behar izan zituzten gurasoen aurka, ez baitzuten onartzen itzuliko ez ziren 20 urteko semeei "azken agurra" borondatez ematea "aberriaren maitasunagatik" eta hildakoak eta zaurituak izan ziren guraso desarmatuen artean. 1896ko Korpus egunean palio pean zihoazenean jauntxo katoliko, militar eta zibilak,
palio ingurura bonba bat bota zuten, triskantza beldurgarria eraginez jendearen artean... "palioak" salbatu zien bizitza agintariei. Mendekua bortitza izan zen, eta beti bezala boteretsuek eraso egin zuten beren etsai poltikoen aurka, garai hartan "anarkisten" aurka. Errepresioa belgurgarria izan zen batzuk atxilotu, bortizki torturatu, izen batzuk atera, berriro atxiloketak eta torturak... 400 baino gehiago atxilotu arte; gaur egun Zapaterok, Garzonek, Ibarretxek, Baltzak eta beraien polizia torturatzaileek egiten duten bezala. Zigorra eredugarria izan zen zortzi heriotza zigorra jaso zuten, bederatzi kartzela zigor luzeak eta 71 deportatuak "Rio de Oro" Saharako koloniara, basamortura...
Montjuic-en zortzi anarkista fusilatu zituzten egunean, bartzelonako jende guztia igo zen errukituta, mundu guztiak baitzekien basati torturatuak eta inozenteak zirela; goizeko 7etan zeruak ere negar egin zuen ekaitza ikaragarria izan baitzen baina inor ez zen mugitu, gazteak fusilatu zituzten arte.
Europako beste Estatuak errukitu eta presioa eginez deportaziora zigortutako presoak eskatu zituzten, askatasuna lortu arte. Gutxira Italian anarkista
biltzarra egin zuten Napolesen eta bertara joan ziren basamortura zigortutako presoak eta kontatu zituzten atxiloketak, tortura basatiak, torturetan hildakoak, Montjuic-en afusilatuak...
Anarkisten batzarrak erabakia berehala hartu zuten "Canovas del Castillo hil egin behar zen".
Boluntarioak eskatu zituzten eta ehundaka azaldu ziren, zozketa bat egin behar izan zuten bolondresen artean eta Angiolillo
anarkista aukeratu zuten. Arrasateko Santa Ageda bainuetxean ostatu hartu zuen, zekielako Canovas etortzekoa zela Donostian egingo zen erakusketa "industriala" inaguratzea, (kanoiak, metrailetak, gerrako armamendua...)
gaur egun Bellas Artes antzerkia itxita dagoen lekuan. Behin baino gehiagotan egon zen Canovasekin hotelean aurretik, inolako susmorik zabaldu gabe, Angiolillo jakintsua, fina eta Napoleseko egunkari bateko zuzendari bezala aurkeztu baitzen, baina ez zuen hil. Angiolillok 1897ko abuztuaren 8an hil zuen Canovas del Castillo bakarrik zegoela.
Bergarako kartzelara eraman zuten Angiolillo anarkista, galdetu ziotenean zergatik ez zuen lehenago hil erantzun zuen "bere andrearekin zegoelako eta andrearen errespetuagatik..." Epaiketa sumarisimo bat egin zioten eta Bergarako kartzelan hil zuten Michele Angiolillo 1897-8-20an gaur 108 urte.
Garaiko egunkarietan azaltzen da guzti hau xehetasungehiagorekin...
Txirritak behin Donostiako udaletxean (lehen Casinoa) Canovas-en alargunarekin topatu zen eta bi bertsoak abestu zizkion, bigarrena:
"Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta,
petxuan iru orratza,
amoriyua iru dobletan,
tximista bezain zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza".
Txirrita
Angiolilloren azkenengo pausoak hauek izan ziren

angiolillo garrotevilekin ejekutatua izan zen.
Nork: aranzadi1b.2006/12/15 13:28:17.897 GMT+1
Etiketak:
angiolillo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/12 13:40:03.086 GMT+1
Michele Angiolillo Lombardi, 1871ko ekainaren 5ean jaio zen Italian. Oso famatua izan zen bere garaian, eta baita gaur egun ere duela urte batzuk Espainiako presidentea zen Canovas del Castillo hil baitzuen. Anarkista peto- petoa genuen, eta bere ideologiaren aldeko borrokatzaile sutsua izan zen. Guzti honetaz gain, tipografoa eta kazetaria ere bazen.

Angiolillo
Garai hartan, Canovas del Castillo eskuindarrak indar handia zuen Espainia mailan eta baita Kuba aldean ere; izan ere, Kuba Espainiarren menpe zegoen, nahiz eta beraiek independentzia eskuratzea desio. Kalte izugarriak jasan zituzten kubatarrek garai hartan, eta baita Canovasen alde ez zeuden (sozialistak, errepublikarrak, anarkistak....) espainiarrek ere.
Italiatik ihesi, Bartzelonara heldu zen Angiolillo. Bertan, 1896an, errepresio gogorrak izan ziren anarkisten aurka. Atxilotu pila bat eta torturatu pila bat egon ziren, Montjuïc-eko gazteluan. Angiolillok, zuzenean bizi izan zuen garai gogor hau, Canovas del Castillo-ren aginpean anarkistak jipoitu zituzten momentua.
Montjuïc-eko gaztelua gaur egun
Bartzelonan, Montjuic-eko prozesuan gertatu zen sarraskiaren errudenen bila, argi zegoen nork zen guzti haren erantzule, Espainiako presidente zen Canovas. Hori horrela izatera, Angiolillo pasatako guztiarekin amorratuta, Canovas-en bila joan zen. Madrileko iparraldean trena hartu eta Zumarragaraino iritsi zen, eta ondoren Zumarragatik Santa Agedarako bidea gurdi batean egin zuen. Italiako II Popolo aldizkariko korrespontsala zenaren aitzakiaz, bainuetxean sartzea lortu zuen; Canovas zegoen tokira hurbildu, pistola etara, eta 3 tiro jaurti zizkion ordura arte espainiako presidentea zenari, momentuan bertan hilaraziz.

Santa Agedako bainuetxea
Hilketa eta minutu gutxira atxilotu zuten Angiolillo. Bergarako espetxera (gaur egun herriko Gaztetxea dena) eraman eta bertan pasa zituen bere azken egunak, heriotza zigorrera kondenatu baitzuten. 1896ko abuztuaren 20an hil zuten, gartzela kapoan ezarritako oholtza baten gainean, hainbat jende bere heriotza momentua ikusten zegoelarik, Garrote Vil-aren bidez.

Garrote Vil
Angiolilloren heriotzaren unea
Gaur egun, bere heriotza tokia

Angiolilloren zelda izan zena
Lehengo gartzela; gaur egungo gaztetxea.
Angiolillok, bere azken hitzetan bere ondorengo anarkisten lana goraipatu nahi izan zuen GERMINAL! (Jaioko dira beste ondorengo batzuk) oihukatuz.
Hori dela eta, pasarte horren omenez, gaur egungo Bergarako gaztetxeko (lehengo espetxea) gela batek Germinal! Banaketak izena hartu du. Distribuidora baten lana betetzen da gela horretan; sare komertzialaz kanpo dauden produktuak bertan eskainiz.

Gaur egun, bergarako espetxea zena gaztetxe gisa okupatua dago eta Michelle Angiolilloren erailketaren urtemuga iristen denean, esku ezezagun batzuek arrosa gorriak jartzen dituzte hilerrian bere oroi.

Bergarako hilerria; Angiolilloren hilobia.
---------------------------------------------------------------------
Txirrita bertsolari famatua, behin, Donostiako udaletxean (lehen Casinoa) Canovas-en alargunarekin topatu zen eta bi bertso abestu zizkion; bigarrena hauxe:
"Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta,
petxuan iru orratza,
amoriyua iru dobletan,
tximista bezain zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza".
Txirrita
Il da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya.
TXIRRITA
Angiolillo bideo honetan ikusten den zelda honetan egon zen bere azken egunetan.
Angiolillo eta bere historiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondorengo web orrialdeetara=>
http://es.wikipedia.org/wiki/Michele_Angiolillo
http://www.cnt.es/gipuzkoa/spip.php?article233
http://www.ucm.es/info/museoafc/loscriminales/magnicidios/canovas.html
Nork: aranzadi1b.2006/12/12 13:40:03.086 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/28 13:23:51.631 GMT+1
Argazki honetako ikasleok, Angiolillo anarkista italiarrari buruzko 3 artikulu interesgarri idatziko ditugu.

Nork: aranzadi1b.2006/11/28 13:23:51.631 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/27 10:23:26.926 GMT+1
Blog honetan, Bergarako Aranzadi Ikastolako batxilergoko 1.mailako ikasle batzuk, Michelle Angiolilloren historia kontatuko dugu. Baliagarria zango delakoan......
Nork: aranzadi1b.2006/11/27 10:23:26.926 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak