2008/06/07 23:29:04.480 GMT+2
COCA COLA esaten ez digutena...
Coca-Cola: Esaten ez
digutena…..
Impunitatea eta ikutuezintasuna bere ardatz izanik, propaganda
mediatiakoaren bidez,iragarkietan zifra galaktikoak inbertituz,erosten du bere aupegi zuriketa, Coca-Colak Company 120
urteko multinazional AEBtarrak.
Korporazio basati multinazional honek, bere irabazien laurdena
iragarkietan gastatzen du.Bere irudia, bizi eredu baten sinbolo bihurtu du.
Irudi garbia, soziala eta berdea ematen ahalegintzen da.Osasungarria,
aberasgarria eta rezeta magiko baten ondorio zuzena dela adieraziz.Baina
errealitatea zeharo da desberdina.
Multinational monitorek 2001 eta 2004, hurrenez-hurren munduko
hamar multinazional eskasen artean kokatu ostean bere iragarki inbertsioak hazi
beharrean aurkitzen da CocaColaCompany.Amaigabeko langileen eskubide urraketak
munduan zehar, zor ekologikoaren aregotzea eta hau kroniko egitearen bidean,
kutsatzen duen inguruneak ere ez dio ardurarik CCCri.
200 herrialdetan barreiatuta, 400 produktu baino gehiago
saltzen ditu, munduko merkatu osoaren %50 bere eskuetan dauka.12500 lata
segunduko edaten dira munduan zehar.Honek CCCri 15 milloi dolarreko irabazia
ematen dio urtero.
Baina zein da guzti hau lortzeko erabili duen teknika,
taktika, estrategia enpresariala?
1.Historian zehar iragarkietan diru gehien gastatu.
2.Aliatu eta lobby garrantzituen bidelagun fidela
bihurtu.Politikoak zein enpresariak denak barne.
3.Subkontratazioa bere arma bihurtu du, besteen esku utzi
dena,eskuak garbi eta libre beti, baina langileak tiroz hiltzera ere iritsi da.?
Sindikalistak hil, langileen eskubide guztiak erauntsi,india,
nikaragua, pakistan turkia…etab luzea.Esanguratsuena Kolonbiako kasua,besteak
beste 8 langile tiroz hil zituen CocaColaCompanyk.
Sektorean postuan-postuko soldata
baxuenak dituen empresa da.Soldata egonkorrak, aldi baterako bihurtu
ditu.Gizarte aseguru gabe, osasun seguru gabe lanean dabiltza prekaritatearen
gailurrean bere langileak.Hori gutxi balitz, 100daka langile paramilitarren
aginduz, erahil, jarraitu eta mehatxatuak izan dira. Zein izango da hurrengo
pausua?
Michigan eta NYCko unibertsitateetan
kontratuak galdu ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitateetan ez da halakorik
eman.Bestalde Italian TAV aurka eredu izan genituen eta oraingoan ere beste
borroken gandik zer ikasia badaukagula jabetzeko, Udal berrien Italiar Sareak,
bere udaletatik, institutuetatik, leku publikoetatik kanpo utzi dute
CocaColaCompany.
Uste dut badugula garaia, gaitasuna eta abilezia nahikoa guk
ere gure aldetik monstru honi benetan hortzak erakutsiaz,ezetz esateko. Ez dugu
nahi bere produktu odolestaturik edan udara honetan ezta etorkizunean ere. Langileak
erahiltzen dituenari boikota!!! Coca Cola,zure edarietan dago Odola!!!Guk
euskal gazteok zuri Boikota!!
Nork: Iban.2008/06/07 23:29:04.480 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/16 10:11:07.479 GMT+2
Maquiavelik asko zekien, baina Sun tzuk gehiago!!!
Upv
Leioako Ikasle, leikeitiar hori, pasa dituzu 5 urte.5 urte Bizkaiko udalerritik
bizkaiko campuserako, garraio publiko zuzenik barik zoazela.Ongizatea, I+D+I ,
berba politak, entzuten dituzu,poltsiko politentzat.Zakurraren barrabilak
lez, atzetik doa Lekeitio..Atzetik, lan duintasun alorrean, etxebizitza
prezioen alorrean.Atzetik!ardura al dio iñori?noski baietz interes orokorra
definitzen duten interes pribatuko erakundeei.
Nork: Antagonistak.2008/05/16 10:11:07.479 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/09 21:46:51.034 GMT+1
Zein da zuen proiektua?
Euskal gatazka, politikoa bada, irtenbideak politikoa behar du izan(Partitokrazia gobernariarentzat, aupergia zuritu eta dirua egiteko paradisua bihurtu da).Inkizisio garaiko autoritaritarismo legalitario PSOErianoak, hankamotz uzten du politika, umezurtz Nazio Batuetako karta, hutsaren pare demokrazia. “Condena no condena”rekin, egunero heldu beharreko gaia mozorrotzen da.AHTaren eraikuntza,Gipuzkoako ogasuneko iruzurra, Lekeitioko sahiesbidea…amaigabeko astokeriak, denon izenean, batzuen mesedetan.Galdetzen da inor, nola demontre egin behar duen Ezker Abertzaleak politika, politika eremutik kanpo utzita?Nola ulertu daiteke manifestazioen debekua, ertzaintzaren karga kronikoa, kargu ez legitimoen erabilera lapurtia eta aldi berean alderdien legearen kontra zaudela esatea?
Euskal gatazkari irtenbidea emateko aukera mahai gainean du ezker abertzaleak. PNV,EA,ARALAR,PSOE,PP,IU hau al da zuen marko demokratikoa? Batzeko, pentsatzeko, adierazteko,aurkezteko,elkarrizketatzeko aukerarik ematen ez duen markoa?Nolatan izan daiteke marko honen bermatzaile sutsua eta aldi berean demokrata?Guk ilegalok, euskal herritar ororen eskubideak bermatuko dituen proeiktua mahai gainean dugu. Zein da zuen proiektua?
Nork: Antagonista.2008/02/09 21:46:51.034 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/24 21:48:45.723 GMT+1
2007ko apirilak 30ean HITZArako idatzia

Lea-artibai eskualdeko egunkarira bidalitako gutuna……….
Gora Euskal-Herria abertzale ta sozialista!
Nork: Antagonista.2008/01/24 21:48:45.723 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/06 19:16:16.738 GMT+1
Izogizakiaren aurrean......

Intelektualak Bertsotan ari dira, gaiak jarri
eta nork bertso hobea asmatuaz dabiltza.Baina bitartean gidoia beste batzuk
idatzia da.Hemen eta Afrikan.Beste batzuk, urrunetik.Ikustezinak eta
ikutuezinak diren besaulkietatik.Eta intelektualetaz barre egiten dute.Denak
balio duen eta inori ardura ez dion bezalako dinamikan sartu gara,
kritikotasunak artifiziala dela ematen du.Koeherentzia ere ez da
beharrezkoa.Berrikuntza da beharrezkoa.Eta zaharra da dena, ez dago ezer
modan.Dena da botatzeko egina.Bapatean erosi eta bapatean botatzeko egina,
bertsoak bezela.Ezin daiteke aurreztu, ezin daiteke lanpostu finkoa lortu, ezin
dezakegu liburu bat lasai irakurri, ezin daiteke, internet gabe bizi, mugikor
gabe komunikatu…dena da beharrezko baina ezerk ez du balio.Arimarik gabeko
musika, hegorik gabeko txoriak hegan ikustea bezalakoa da.Denok gaude denaz
jakitun, ongi informatuak baina inoiz baino kultura gutxiago daukagula diote
indikatzaileek.Irudiaren burbuilara zein ongi konektatuta bizi garen esaten
dugu baina inork gutxi hartzen du denbora liburu xinple bat irakurtzeko,
lagunekin hitzegiteko, gurasoekin egoteko…maitatzeko.Berritasuna abiadura
handiko trenaren antzera, dena da beharrezkoa baina, dakiguna egiten ahaztuko
zaigu gizakioi maitatzea… sentitzea, hitzegitea….Eboluzio berri baten aurrean
gaude. Gerra hotzaren amaieratik sortu den txinpantze urbanitaren
aurrean.Gizaki hotza.Cold human. Gizakia+izoztua.Izogizakiaren aurrean.Pultsoko dema neoliberalismo globalitarioak
irabazi ote duen galdezka dabil autore asko, akaso irabaztea nahiago
dutelako.Baina ezer ez da berdin.Lehengo berdin ezer ezta.Denak dirudi edarragoa, handiagoa, Mc donald agoa,
cocakolarizatuagoa baina hutsa da.Barrua
hutsik duten gizaki izatera kondenatu nahi gaituzte.Eta gidoia idatzita
dago.Zergaitik gabiltza beraien shakeasphere antzezten…?zergaitik? Guk ez
genuen aukeratu.Eraiki dezagun Euskal Demokrazia, Euskal herritarren
borondatean atzerriko gidoilariak lanik gabe utzi nahi ditut.Hau ez da beraien
antzezlana, hau gurea da.
Zuk eta nik badugu papel bana…lagun ;)
Nork: Antagonista.2008/01/06 19:16:16.738 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/03 13:16:10.302 GMT+1
Has dadila Inflekzioa........

Has dadila Inflekzioa!!!
2.Soluziobide politikoa arazo politikoei.
3Gatazka politikoa bada soluzioa politikoa izan behar irtenbidea.
Ez militarra ezta errepresioa
estrukturala.
4.Horretarako oinarrizko premisa deritzot
- 1.Proiektu politiko orori
egikaritzeko aukera ematea.
- 2.Eskubide zibil eta
politikoen defentsa denona egitea.
Guzti honetan ados bagaude.Hauxe da unibertsitate hontako euskaldun
kritikoak batu behar gaituena!!!Honi heldu eta honen inguruan gizarte zibil
unibertsitarioaren aktibazioa martxan jarri.
Horretarako leku aproposean eta egokian gaudela deritzot.Irakasle, ikasle,
langileen arteko adstasunetik abiatuta.Batzen gaituenetik abiatuta.Gune honetan
banatzen gaituena albo batera utzita.Banatzen gaituzten foroak eta egitasmoak
milaka daude.
Hori egin dugu iraganean.Badakigu nolako fruitu antzuak izan dituen.Hain
zuzen ere,foro honetan Hauxe da gainditu behar duguna.Uste dut, garaia dela,
giza kapitala badela gure artean,guzti honi, espiritu kritiko eta eraikikor
batetik, unibertsitate eta testuinguru honetatik, pausu berriak eta egoeraren
gaindipenerako baliabideak, sortzea beharrezkoa delako.
Guzti honetan, hausnarketak eta ezbaiak denon arteko sintesi bat
bermatzen badu.Ziur nahiz uste duguna baino gehiago aportatuko diegula bai,
ilegalak direnei, bai mehatxtatu daudenei, bai tortura jasaten dutenei, bai gatazka
egunero jasan behar duen pertsona orori.Horretan
hilik edo isilik egon den unibertsitateko masa kritikoaren aktibazioa beharrezko
deritzot.Guztion artetik sortutako foro honi corpusa eta bizitza eman behar
diogu.Garaiak hala eskatzen duelako.Eta guztiok gara beharrezkoak.Guztiok
diodanean guztiotaz ari naiz.Gaur hemen daudenetaz eta ez daudenetaz.Desberdinen
artetik irten behar duelako irtenbideak.Baina horretarako adostasuna gaudenon
artean lortu behar dugu.Minimo komuna.denon artean adostua.
Nork: Antagonista.2008/01/03 13:16:10.302 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/27 18:13:04.231 GMT+1
Zuen arazoak badu izena, EH deitzen da
Demokratak
eta biolentoak zioen M.
Zubiagak irakurtzeko gomendatu zidan lehen liburuak.Hantxe, bertan adierazten
du J. Azurmendik era paregabean, oro razional, morala den demokraten paradigma
eta ez garenon arteko desberdintasuna.Lehenengokoa arraz da apartheidirianoa. Antagonismoaren
ukapen sistematikoa du oinarri.Baina kuriosoa bada ere izaerari eusteko etsaia
behar du Demokratak.Biolento gabe ez dago demokratarik.
Hauxe
bihurtu da delitu.Eta delitua kafkiano bihurtu da.Ezin dezakegu biolentoak
izateari utzi,nahita ere,aldez aurretik gara biolentoak. Euskal demokraziarik
ez da existitzen.Espainiako eta Frantziako demokraziak sistematikoki, urtez
urte zapaldu gaitu, Euskal herritar bezela, bai arlo kolektiboan eta bai
indibidualean.Euskal Demokrazia ezkutatu duzue zuen oro arrazioanala den
condena/no condena trikimaila zikinarekin.
Espainiar
zuzenbidearentzat terrorista adjetiboa aldatzea posible den neurrian
(hauteskunde hurbiltasunak erabakitzen du)posible ez dena da Euskaldun jaio,
euskaldun bizi eta honi errefusapena ematea.
Hau ez da kartzela zigorraz ezabatzen
Murillo anderea..Ezinezkoa da.Hauxe da Espainiarren ezintasuna.Dena dituzte,
aparatu guztiak, politikoak, mediatikoak ,soziologikoak, heziketakoak,
ekonomikoak…..baina
Euskal
Herriak hor dirau gogor eta osasuntsu.Ez zuten lortu iragandakoek eta ez duzue
lortuko zuek ere.Zuen arazoak badu izena eta Euskal Herria deitzen da!!!Ez gara
geldituko, 18/98, udabiltza, Batasuna,egin, egunkaria,eta
jarrai/haika/segi…gerra Zikina deklaratu duzue
Nork: Antagonista.2007/12/27 18:13:04.231 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/26 19:39:03.455 GMT+1
Isildu zaitez zeu Espainiarren Errege!!!
- Barkamenak eskatu publikoan komunikabide guztien aurrean bere izenean egin diren sarraski guztiagaitik historian zehar.
- Lapurtu duen guztia non dagoen esan eta espainiako herriari itzuli.
- Frankismoa gaitzetxi eta diktadore batek jarria delako bere burua kartzelara sartu harek eta epaileek zer erabakitzen duten ikusi arte.
- Kartzelan den bitartean bere familiak egin dezala lana, beste herritarrek egiten duten bezala.
- Isildu behar dena bera dela adierazi eta erreferemduma antolatu autonomiaz autonomia, errege izaten jarraitu ez dezan.

Isildu zaitez zeu Espainiarren Errege!!!
Nork: Antagonista.2007/12/26 19:39:03.455 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
