Upv
Leioako Ikasle, leikeitiar hori, pasa dituzu 5 urte.5 urte Bizkaiko udalerritik
bizkaiko campuserako, garraio publiko zuzenik barik zoazela.Ongizatea, I+D+I ,
berba politak, entzuten dituzu,poltsiko politentzat.Zakurraren barrabilak
lez, atzetik doa Lekeitio..Atzetik, lan duintasun alorrean, etxebizitza
prezioen alorrean.Atzetik!ardura al dio iñori?noski baietz interes orokorra
definitzen duten interes pribatuko erakundeei.
Horrexek dira benetako apartheid sozialaren
erantzuleak.Espekulazioan dabiltzan partikular eta pribatuak.XXI mendeko
jauntxoak.Agintari iruzurtiak, deitu politikoak,deitu aberatsak,deitu
ahaldunak, hoba baderitzozue.
Demokrazia usain goxoko lurruin bezela erabiltzen
dute.Estetika gixara alegia.Ukatua zaizu botua emateko eskubidea, ukatua
egitasmo faraonikoei buruz erabakitzeko eskubidea.Ukatua etxebizitza soziala
eta honekin batera lanpostu duin bat izateko eskubidea.Ukatua zure herriaz,
auzoaz , etorkizunaz, erabakitzeko eskubidea.
Argazki polita hauxe eta kexatzen bazara, terrorista,
asesino esaten dizute.Ondoriozko kartzela zigorraz.Hauxe da paradoxa, guzti
honi jake esaten zaio xakean.
Izango al da gai egungo klase politikoa, Lea Artibai
eskualdea, lo egiteko, aisialdirako gune soil ez bihurtzeko?Lanpostu duina
ekarriko duten inbertsioak erakartzeko?Bizi maila sozialagoa
bermatzeko?Demokrazia ezartzeko?
Prospektiba, aurreikuspen guztiek diote, guretzat,
gehiengoarentzat, lizentziatu berri, gazte prekarioentzat, Lea Artibai ez dela
gure bizi leku izanen, bizi leku bada, lantoki ez behintzat.Iñori ardura al
dio?Kontuz! kexatzen bazara terrorista zara. Laster zoaz kartzelara.
Isilarazi, zatitu eta garaitu! Maquiavelik asko zekien, baina Sun tzuk gehiago!!!
Idatzi artikulu bat