2007/02/14 13:12:08.217 GMT+1
ANTANANARIVO
Nork: antananarivo.2007/02/14 13:12:08.217 GMT+1
Etiketak:
bidaiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 12:47:45.707 GMT+1
ANTANANARIVO
Antananarivo "exotiko"ren sinonimotzat hartzen dut. Exotikoa, berriz, bitxia, deigarria, arrotza dena omen da, ohikoarekiko ezaugarri desberdinak azaltzen dituena (Harluxet dixit) .
Exotikoa da (goiko zentzuan) teknologia berrien erabilera nire eguneroko irakas jardunetan, nire ikasleentzat ere bai, jakina, bere ikas jardunetan. Web 1.0 teknologia bera ere nekez praktikan jar dezakegun honetan, zer eta Web 2.0 ikastaroan izena eman! Hau marka, hau!
Antananarivo=exotiko bikoteak duen erakargarritasuna izango al du ikastaroak! Badakizue, poetak zioen bezala, helmuga ez dela garrantzitsuena, bidea baizik, eta "teknologia berrien ganorazko erabilera hezkuntzan" helmugara goazela, bidean egiten ditugun saiakerekin geratu beharko. Izan bedi blog hau bide horretako etapa bat.
Nork: antananarivo.2007/01/17 12:47:45.707 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)