Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/17 12:47:45.707 GMT+1

ANTANANARIVO

Antananarivo "exotiko"ren sinonimotzat hartzen dut. Exotikoa, berriz,  bitxia, deigarria, arrotza dena omen da, ohikoarekiko ezaugarri desberdinak azaltzen dituena (Harluxet dixit) .

Exotikoa da (goiko zentzuan) teknologia berrien erabilera nire eguneroko irakas jardunetan, nire ikasleentzat ere bai, jakina, bere ikas jardunetan. Web 1.0 teknologia bera ere nekez praktikan jar dezakegun honetan, zer eta Web 2.0 ikastaroan izena eman! Hau marka, hau!

Antananarivo=exotiko bikoteak duen erakargarritasuna izango al du ikastaroak! Badakizue, poetak zioen bezala, helmuga ez dela garrantzitsuena, bidea baizik, eta "teknologia berrien ganorazko erabilera hezkuntzan" helmugara goazela, bidean egiten ditugun saiakerekin geratu beharko. Izan bedi blog hau bide horretako etapa bat.

 

 

Nork: antananarivo.2007/01/17 12:47:45.707 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Konturatu naiz ezin dela hemen arin idatzi. Mezua aldatzera joan naiz eta ezin. Botatakoarekin konformatu beharko.

Blogarentzako izen baten bila ari nintzela, hainbat izen sartu eta ez onartu ondoren, gelan dudan mapa baten begiratu eta izen arraro baten bila hasi nintzen. Antananarivo honela sortu zen, eta bertan era baldar baten kontatutakoa (orrazketa batzuk behar baititu testuak) nire egoera ikastaro honen aurrean.

 

Nork: gau.2007/01/17 20:01:40.781 GMT+1

Ni bai!, ni bai!

Ni izana nagoAntananarivon!, baina esan behar dizut izena bakarrik duela exotiko hiri horrek. Munduko hiri pobreenetariko bat da. Kaleak miseriaz josita daude eta OSO arriskutsua da.

Aldiz Madagascar, izugarri polita da, exotikoa, lasaia, tropicala, ..bai , oso pobrea ere bada, baina hiritik alde egin ezkero, oso OSO gomendagarria.

Nork: Jose.2007/01/22 09:01:00.687 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.