2008/12/30 10:25:32.827 GMT+1


Ezker Abertzaleak gogorki salatu nahi du israeldar armadak Gazan
burutzen ari den neurrigabeko erasoa. Ehunka pertsona hil eta zauritu
dituzte dagoeneko bonbaketek, eta Israelek bultzaturiko blokeoaren
ondorioz dagoeneko larria zen Gazako herritarren egoera muturrera
eraman du. Aitzitik, bonbardaketaz gain israeleko armadak Gazaren
inbasioarekin mehatxatzen du.
Elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko hautua berresten dugu Palestinar
eta Israeldarren arteko gatazkari konponbidea emateko, tresna egoki
bakarra gatazka oro konpontzeko. Konponbidea herrien eta herritarren
eskubideen errespetuan oinarritu behar da. Zentzu honetan, onartezina
deritzogu Israeldar estatuaren garapena palestinarren lepotik izatea.
Salagarri deritzogu ere nazioarteko komunitateak, eta Europar Batasunak
bereziki, azaltzen duen ixiltasun eta faltsukeria. Ez al dute bada
Gazako gizon emakumeek naziortearen babesik merezi?
200 elkarte zibil palestinarrek Israelen erasoari aurre egiteko tresna
gisa deituriko boikotarekin bat egiten dugu. Israelek palestinarren
eskubideak errespetatzen ez dituen heinean, gure elkartasuna era
praktikoan adierazteko tresna da boikota, Euskal Herria eta Israeldar
estatuaren artean alor ekonomiko, politiko, kirol edota kulturalean
ematen diren harremanak etenaz.
Israeldarren erasoa salatu eta Palestinar herriari elkartasuna
adierazteko Euskal Herrian burutuko diren mobilizazio eta deialdi
ezberdinetan parte-hartzeko deia luzatzen diegu herritarrei.
Azkenik, Palestinar herriari une latz hauetan gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
Ezker Abertzalea, 2008ko Abenduaren 29an
Nork: antzubloga.2008/12/30 10:25:32.827 GMT+1
Etiketak:
israel_boikot
ezker_abertzalea
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/23 14:50:15.117 GMT+1

EUSKAL HERRIA, NAZIO BAT, SELEKZIO BAT, FEDERAZIO BAT
Urteak eta urteak daramatza Euskal Herriak bere selekzio nazionalen
ofizialtasuna aldarrikatzen" Horren lekuko da ESAIT, azken 13 hauetan
horretan ari delako buru belarri. Egun, inork ez du zalantzan jartzen
euskal herritar gehiengo handi batek, Euskal Herriko selekzioaren
ofizialtasuna aldarrikatzen duela. Iaz, abenduaren 29an, Bilbon, Euskal
Herria, nazio bat, selekzio bat lelopean ESAITek antolatutako ekimena
horren adibidea besterik ez da.
Duela 12 hilabeteko ekimena
antolatzeko erabili genituen arrazoien artean, espainiar eta frantziar
Estatuetako Gobernuek euskal selekzioaren aurka daramaten jarrera
lotsagarria salatzea zegoen.
Egun, tamalez, bi Estatuen aldetik datorren ukazio horrek bere horretan
jarraitzen duelako. Gainera, 16/2006 dekretuaren ondorioz, Euskal
Herriko kirolari ororen eskubideak ez dira bermatzen. Euskadiko
Federazioek antolatzen dituzten txapelketa edo euskal selekzioak
lehiatzeko dituzten aukera murritzetan ere, EAEko lizentzia ez duten
Ipar Euskal Herriko edo Nafarroa Garaiko kirolariak baztertuak izaten
direlako. Guzti hau Euskadiren izenean egiten da.
AURREKARIAK. AKORDIOAREN ONDORIOAK
Iaz, Euskadiko Federazioak eta Euskal Herriko futbol jokalarien
ordezkariek, futbol selekzioari Euskal Herria izena jartzea erabaki
zuten. Erabakiak euskal gizartearen gehiengo handi baten babesa jaso
zuen. Baina izenaz gain, akordioaren garrantzia edukietan zegoen;
nazioartean euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko urratsak ematea
eta Euskal Herriko kirolarientzat egitura nazionalak martxan jartzearen
aldeko konpromisoan oinarritzen baitzen.
ATZERAPAUSORIK EZ
Aurtengoan, jokalariekin hitz egin gabe, norbaitek selekzioari
Euskadi izena jartzea erabaki du. Horren aurrean, partida hauetako
benetako protagonistak diren futbol jokalariek atzera pausu horri ezetz
esatea egitea erabaki zuten. Nahiz eta partida jokatu dedin euren
eskuetan egon den guztia egin duten. Beraz, aurten Euskal Herriko
futbol selekzioak Irango selekzioaren aurka jokatzen ez badu, ez da
inolaz ere, Euskal Herriko futbol jokalarien errua izango. Erantzule
nagusiak kirol eremutik kanpo eskua sartu duten horiek izan dira. Eurak
izan baitira Euskal Herriko selekzioari aurten ateak ixtea erabaki
dutenak. Beraz, zentzu horretan euskal herriko jokalariek eta
kirolariek azaldutako KONPROMISOARI errespetua izatea eskatzen dugu, ez
dagoelako eskubiderik, inongo errurik gabe, jasotzen ari diren egurra
jasotzeko. ESAITek babesa emateaz gain txalotu egiten du beraien
jarrera, euskal herriko selekzioaren ofizialtasunaren etorkizunerako
eredu bihurtu direlako. AUPA zuek
AURRERA BEGIRA
Euskal Herriko futbol jokalariek eta Euskal Herriko kirolariek
sinatutako agiria, oso garrantzitsua izan arren, abiapuntua besterik ez
da nazioartean ofizialtasuna lortzeko eman behar diren urratsen artean.
Zalantzarik gabe etorkizunaren norabidea marrazteko balio dezake, baina
tamalez, oraindik ez da nahikoa nazioartean Euskal Herria bere selekzio
propioarekin aritzeko. Dena egiteko dago. Beraz, zintzotasunez jokatu
behar dugu, konpromisoak hartzeko garaia delako, kirol selekzioa,
guztiona, herriarena delako.
ADIERAZPENA
ESAITek, ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea ) eta gaur hemen
bildutako alderdi politiko ezberdinek, hausnarketa hau egin ondoren,
publikoki honakoa adierazi nahi dugu:
1- Euskal Herria, nazio bat da. Zazpi herrialdez osaturiko nazioa:
Araba, Bizkaia Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta
Zuberoa. Nazio bat den heinean, Nazioarteko txapelketa ofizialetan
jokatzeko eskubidea du. Ondorioz, guk dagokion eskubide hori
aldarrikatzen dugu.
2- Zazpi herrialdez osatutako Nazio bat garen heinean, herrialde
guztietako kirolariak bere baitan hartuko dituzten kirol egitura
nazionalak behar ditugu. Kirol federazio nazionalak, hain zuzen. Egun
ezinbestekoa da, Euskal Herriko kirol egitura horien sorrera. Beraz,
lehen urratsak norabide horretan eman behar ditugu.
3- Euskal Herriko Futbolariek eta Euskal Herriko Kirolariek sinatutako
agiriarekin bat egiten dugu. Zentzu horretan, gure babesa eskaintzeaz
gain, gure konpromisoa azaltzen dugu, euskal selekzioaren ofizialtasuna
eta federazio nazionalen aldeko norabidean, elkarlanean aritzeko.
4- ESAITek ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) abenduaren 27an
Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat, federazio bat leloarekin
antolatutako manifestazioarekin bat egiteaz gain, ekimen hori
bultzatzeko eta babesteko konpromisoa hartzen dugu.
Euskal Herria,
Nork: antzubloga.2008/12/23 14:50:15.117 GMT+1
Etiketak:
nazioa
ezker_abertzalea
euskal_herria
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/30 11:04:28.952 GMT+1
Arnaldo Otegi
Ésta es su primera entrevista para un medio nacional desde que salió de prisión hace tres meses. Transcurrido ya un año y medio desde el final del proceso de negociación, Arnaldo Otegi subraya la necesidad de articular una estrategia que supere el actual bloqueo y posibilite saltar el muro contra el que se han estrellado históricamente las reivindicaciones vascas. Y remarca que sólo la izquierda abertzale tiene capacidad de mover el escenario político y crear un proyecto ilusionante.

Arnaldo Otegi, interlocutor de la izquierda abertzale con el Estado español, aborda la necesidad de que la izquierda abertzale en particular y los independentistas vascos en general articulen una estrategia eficaz que permita superar el muro contra el que se han estrellado todos los procesos anteriores: la imposibilidad de dar el salto desde el escenario actual, desgastado pero vigente, a otro democrático. Para ello sostiene que es necesario articular un bloque independentista a la izquierda del PNV que modifique la correlación de fuerzas en el espacio abertzale.
Hubo muchas especulaciones cuando salió de la cárcel y después usted ha mantenido varios meses de silencio. ¿Qué ha hecho durante este tiempo?
Fundamentalmente, hablar con la gente y escuchar. Lo tenía pensado durante la estancia en la cárcel. Teniendo en cuenta la situación de bloqueo existente y viniendo como veníamos de un proceso de negociación con el Estado, había pensado dedicar tres meses a hablar con el máximo número de gente posible para hacerme una radiografía de la situación, de cómo estaba la izquierda abertzale y otros sectores sociales. Esto te permite intuir dónde está el carril central mayoritario de la gente.
¿Y cuál es la radiografía que ha obtenido?
Por un lado, hay una sensación muy grande de bloqueo, con una situación terrible en términos represivos. También he percibido indicadores de frustración y escepticismo ante una situación en la que el movimiento abertzale parece estar gripado políticamente. Pero al mismo tiempo he observado que muchos sectores populares están esperando a la izquierda abertzale, porque consideran que sólo ella -aunque no en solitario- tiene capacidad para mover el escenario político y esperan que retomemos la iniciativa para sumarse a un proyecto político ilusionante. Y son sectores muy amplios del país.
Pero, ¿está la izquierda abertzale en condiciones de plantear esa alternativa?
Aceptando que todos hemos cometido errores, hay un dato a destacar: ha fracasado la operación política que el Estado diseñó hace treinta años para asimilar al pueblo, troceando el país y negándole la soberanía, e intentando aniquilar a la izquierda independentista. Los instrumentos que se diseñaron para la asimilación del pueblo vasco, como el Estatuto y el Amejoramiento, están desactivados en gran medida gracias a nuestra lucha. Y ésta es una constatación que podemos hacer en términos nacionales, porque es en el conjunto de Euskal Herria en el que se da un cuestionamiento de los marcos vigentes. Hoy nadie piensa que el futuro de este país se va a construir sobre los cimientos puestos hace treinta años. Ésa es la victoria importante de la izquierda abertzale, que ahora hay que saber vehiculizar adecuadamente. Se constata que hay una mayoría popular, una mayoría sindical, una mayoría política que hoy podría estar configurando una alternativa a los marcos diseñados, y es responsabilidad de la izquierda abertzale construir una estrategia eficaz que permita pasar de la actual situación de negación e imposición a un escenario democrático.
¿Cuáles son esas condiciones para el cambio que dice que existen?
La primera y la gran victoria es que hemos hecho fracasar los instrumentos diseñados hace treinta años para asimilar al pueblo vasco y a la izquierda abertzale. La segunda condición es que la mayoría popular y social del país ha asumido que la alternativa democrática, en lo relativo al Estado español, pasa por cuatro territorios y derecho a decidir libre y democráticamente nuestro futuro. Y la tercera condición favorable es que existe un contexto europeo que avala a quienes queremos crear un Estado vasco. Ahí está el ejemplo de esta semana de Groenlandia, al que se puede sumar el de Escocia. Lo fundamental, sin embargo, no es acertar en este diagnóstico, que puede ser ampliamente compartido, sino cómo somos capaces de impulsar una estrategia para el cambio político en Euskal Herria, cómo somos capaces de poner en marcha un proceso que habilite una negociación con el Estado que nos conduzca a un estadio democrático donde desarrollar la opción independentista y socialista en nuestro pueblo.
Hablaba de crear condiciones para una negociación con el Estado. ¿Cree que existe conciencia exacta de hasta dónde se llegó en el último proceso, por ejemplo, de cuál fue la implicación internacional?
No existe esa conciencia, porque hemos sido extremadamente discretos en los datos que hemos ido facilitando. Quienes pudimos vivir en primera persona esa experiencia lo que sí podemos trasladar es que hubo una implicación internacional al más alto nivel y que en el centro de Europa nosotros abordamos un debate en términos políticos que recogía la cuestión territorial y el derecho a decidir libre y democráticamente nuestro futuro, y que nuestra posición fue entendida como razonable por buena parte de los observadores internacionales. Y a día de hoy considero que existe por parte de esos agentes la misma predisposición que hubo entonces para colaborar en la creación de un nuevo proceso de negociación.
Ese parece un dato importante.
Lo es, porque creo que la izquierda independentista tiene que jugar fundamentalmente en tres escenarios. El primero es vertebrar una alternativa política a la izquierda del PNV que lidere el cambio político desde posiciones independentistas. El segundo es el terreno de la confrontación con los estados, que debe combinar una estrategia de negociación y acuerdo para resolver en términos democráticos el conflicto político con el impulso de una acumulación de fuerzas independentistas y progresistas. Y el tercer escenario es el europeo. El proceso permitió instalar el debate sobre el problema vasco en Europa y la comunidad internacional en general, y a día de hoy se puede decir que, en Europa, mediante la construcción democrática de mayorías amplias en torno a la independencia, es posible acceder a la creación de un Estado.
Además de la implicación internacional, ¿se puede salvar algo más del último proceso para utilizarlo en el futuro?
Tanto en Loiola como en la última etapa del proceso se avanzó en términos políticos, aunque eso no quiere decir que se alcanzara un punto satisfactorio en las negociaciones. Pero se avanzó de manera significativa en algunos puntos, aunque no en otros. Y cualquier intento que pase por reeditar un proceso de negociación con el Estado tiene que tener anclajes sólidos. El primer anclaje tiene que ser el indispensable protagonismo del conjunto de la sociedad vasca como auténtico garante del desarrollo del proceso negociador. En segundo lugar, el fortalecimiento del independentismo en este país, la construcción de un bloque popular independentista que articule, en solitario o junto con otros, a esa mayoría que quiere el cambio y a ese sector popular que quiere construir un Estado desde la izquierda. Es decir, ésta es una oferta al pueblo abertzale de izquierdas. Este bloque deberá, además, hacer frente a la represión del Estado. Aquí conviene recordar que las recetas represivas ni van a alterar nuestra posición política ni van a destruir a la izquierda independentista. En tercer lugar, una tarea fundamental es lograr la implicación de la comunidad internacional. Y, por último, hay que recuperar los contenidos políticos y el listón que se dejó en la última etapa negociadora para, a partir de ahí, intentar reconstruirla.
Habla una y otra vez de un bloque independentista. ¿Cómo se construye y con quién?
Antes que nada, haría una apelación a la confianza en nuestras propias fuerzas. La izquierda independentista tiene una base sólida en este país y un recorrido histórico con muchos años de sacrificio, de militancia, de honradez política y revolucionaria, con buenas dosis de gestión institucional. A partir de ahí, los independentistas tenemos la necesidad de liderar es- te momento histórico, lo que pasa por construir una alternativa al PNV.
¿No ve al PNV en un bloque independentista?
No. Pero es el PNV el que se autoexcluye tanto en modelo político como en posición social. Este partido tiene perfecto dere- cho a hacer la política que diseñe y decida. Pero lo que se ha comprobado es que este PNV, y este EBB, hace una apuesta por acomodarse al modelo de Estado español negando las vías para construir un Estado para los vascos. Ésa es su apuesta. Y por ello, creo que tenemos que liberarnos incluso de cierto complejo sicológico que tenemos con el PNV. No podemos gastar ni un esfuerzo más en convertir al PNV en lo que no es. El PNV tiene hipotecas políticas, económicas e institucionales con respecto al Estado español y ése es el PNV que existe. Nos corresponde a los independentistas, a todos los que queremos construir un estado en este país, liderar ese proceso sin esperar a nadie, haciendo una oferta a lo que denominaríamos pueblo abertzale de izquierda. Tanto del análisis de los datos electorales como de las muchas conversaciones mantenidas con sectores que no son sólo de la izquierda abertzale, sino del movimiento sindical o del asociativo, se ve que existe una corriente popular y social que quiere que alguien construya una alternativa al PNV desde el independentismo y desde la izquierda, y están esperando que lo haga la izquierda abertzale. Otra cosa es cómo abordamos la política de alianzas para otro tipo de planteamientos que en un momento puedan ser operativas desde el punto de vista político, electoral o institucional. Pero lo primero que tiene que hacer la izquierda abertzale es tomar conciencia de que nos toca liderar, probablemente junto a otros, la estrategia para recuperar la soberanía vasca y abrir el camino a la construcción del Estado vasco. Lo tenemos que hacer, y cuanto más tardemos, más tiempo perdido. Hay condiciones y tenemos que tener ambición de ganar.
Pero cuando algunos de esos sectores se acercan a la izquierda abertzale, la primera barrera que ponen es la de la lucha armada. Ahí está el caso de ELA, de EA...
Parece que nos movemos en círculo. Ésa es una evidencia. Pero todos tenemos que huir de las recetas fáciles. Porque no es cierto que el cese ni tampoco la persistencia de la lucha armada resuelvan todos los problemas. Y tampoco es solución hablar de un polo soberanista que nadie define, que nadie concreta y al que nadie dota de un programa. Hay que hacer las cosas bien, con tiento y con solidez. ¿De qué se trata? De construir una estrategia eficaz para, primero, lograr un escenario democrático, desde el reconocimiento nacional y respeto a la voluntad popular vasca, para luego avanzar hacia la creación del Estado vasco. Ése es el debate que hay que abordar, y abordarlo en su integridad. No se trata de hacer las cosas de forma parcial: tú tienes que hacer esto y el otro tiene que hacer lo otro. Todos tenemos que construir ese bloque que demanda una buena parte del país. Y hay que hacerlo con perspectiva de momento histórico y con ambición de ganar, no como un señuelo que trata de rentabilizar electoralmente la situación de apartheid que sufre la izquierda abertzale.
¿Lo que se plantea es otro Lizarra-Garazi?
Hay que ser cuidadoso a la hora de poner etiquetas. Yo hablaría de la necesidad de articular y acumular fuerzas en torno al proyecto independentista con otros sectores políticos, sindicales y sociales. Pero no se puede plantear el modelo de Lizarra entendido, como en 1998, como un modelo de negociación. En la antesala de un nuevo ciclo, con reubicaciones de carácter estratégico de todos los agentes políticos, hay que acumular fuerzas tanto en el reconocimiento nacional y el derecho de autodeterminación como en torno al modelo estratégico independentista. Es decir, acumulación sobre el derecho a decidir, pero también sobre cuál es la referencia estratégica en modelo político y social.
En el futuro más inmediato, en marzo, hay unas elecciones autonómicas en la CAV. ¿Cómo se las plantea la izquierda abertzale?
Quiero resaltar una idea muy importante. Herri Batasuna, desde su fundación, nace con el objetivo de la lucha institucional y la lucha de masas. El Estado, en un momento, intentó que nuestra presencia en las instituciones se convirtiera en un anzuelo para asimilarnos, como hizo con EE u otros sectores. Treinta años después, lo que el Estado hace es intentar dejarnos fuera de las instituciones. Habría que preguntarse por qué. Pues porque hemos planteado una presencia, una lucha institucional y una gestión que consolidan en el país una alternativa política integral. Por eso nos quieren fuera. Y yo creo que la izquierda abertzale tiene que estar en las elecciones, tiene que estar en las instituciones, tiene que estar en la lucha de masas aunque en este momento coyuntural razones de Estado van a tratar de impedir que podamos estar de manera legal en las elecciones y después en el Parlamento de Gasteiz, como ya lo han hecho en el Parlamento de Nafarroa y en multitud de ayuntamientos. Pero la izquierda abertzale tiene que hacer un esfuerzo por estar en las elecciones y estar en las instituciones. Insisto, la vocación de la izquierda abertzale es estar en las elecciones y trabajar en las instituciones de este país, porque nacimos para eso, complementando la lucha popular y trasladando las reivindicaciones de los trabajadores vascos.
¿Está el Estado español en una situación de fuerza?
El Estado tiene mecanismos de coacción y de represión que se ven y sufren todos los días. Ha demostrado a lo largo de los siglos su capacidad de ser implacable y cruel. Pero está bastante más débil políticamente frente a las demandas democráticas del pueblo vasco. Primero, porque la estrategia diseñada hace treinta años para asimilar al pueblo vasco y liquidar a la izquierda abertzale ha fracasado. Sigue teniendo un problema con el pueblo vasco, que mayoritariamente quiere articularse en términos democráticos. Ahí reside su debilidad. El Estado no ha conseguido que la mayoría popular vasca acepte con naturalidad seguir siendo española o haya renunciado a la construcción nacional. Ése es nuestro gran activo, el más importante. En ese campo está débil, pero eso no quiere decir que no sea capaz de la mayor crueldad. El Estado está estratégicamente más débil que hace treinta años, pero el problema es que, aunque hayamos ganado terreno, la situación sigue bloqueada.
Iñaki IRIONDO-Ramón SOLA
gara
Nork: antzubloga.2008/11/30 11:04:28.952 GMT+1
Etiketak:
ezker_abertzalea
independentistak
arnaldo_otegi
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/22 10:36:06.781 GMT+1
Nork: antzubloga.2008/11/22 10:36:06.781 GMT+1
Etiketak:
alkatea
ezker_abertzalea
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/01 13:21:59.806 GMT+1

Zorionak Usurbil!!
Beste hainbat lekutan bezalaxe, Euskal Herrian ere beste zabor kudeaketa bat posible dela erakutsi digute Usurbilen. Osasunari bide emango dion proiektu baten aurrean gaude, zaborra ahalik eta gutxien sortu eta ahalik eta gehien birziklatu, hau da finean, errauskailu planta bat ez Zubietan ez inon beharrezkoa ez dela irudikatuko duen proiektua. Beraz, San Markos Mankomunitatean aurrerapausoak eman badituzte, Debagoienan zergatik ez? Zaborra guztion arazoa dela barneratu beharra daukagu eta zaborraren arazoari guztion artean egingo diogu aurre. Atez ateko bilketaren bitartez zabor kopuru maila izugarri jaisten da eta horrela ziurtatzen dute eredu honekin lanean dabiltzanek, birziklatze kopuruak ere handitu egiten dira eta nola ez orain erabiltzen ditugun makro - bertederoak neurri handi batean murriztuko lirateke. Zaborraren arazoa €rrauskailuak konpontzen ez duelako, ezin delako gipuzkoarron osasunarekin jolastu, zabor gutxiago sortzea ezinbestekoa delako eta zabor organiko bereiztea, horretarako ezinbestekoa delako!
Debagoienean atez-atekoari atea zabaldu!
Hondakinak atez ate biltzeko sistema aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, Ricardo Ortega San Markoseko Mankomunitateko lehendakariak eta San Markoseko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi den Imanol Azpirozek.
Urriaren 20an hasiko da atez ateko bilketa eztabaidatzeko herritarren parte-hartze prozesua. Hiru bat astetan, auzoz auzo egingo diren bileretan, herritarrei proiektua aurkeztuko zaie eta usurbildarren beharretara nola egokitu erabakiko da. Xabier Mikel Errekondo alkatearen iritziz, prozesu emankorra izango da herritarrek hitza izango dutelako eta haiek esango baitute nolako atez ateko sistema nahi duten.
Alkatearen iritziz, usurbildarrek ingurugiroa zaintzeko konpromisoa dute eta gainera Zubietan eraiki nahi duten errauste planta batek ekarriko lituzkeen osasun arazoak eragotzi nahi dituzte. “Ziur gaude lortuko ditugun birziklatze-tasa ikusgarriek agerian utziko dutela errauste planta batek ez duela ez hanka ez buru”. Bestetik, nabarmendu du aintzindariak direla bilketa sistema honekin, Usurbil Euskal Herriko lehen herria izango baita bilketa sistema hori ezartzen, “hala ere, gure hazi hau gainerako herrietan zabaltzea espero dugu”.
Ricardo Ortega San Markoseko Mankomunitateko lehendakariak erakunde horren eta Usurbilgo udalerriaren artean adostutako hitzarmenaren berri eman du. Mankomunitateak Usurbil herri pilotu gisa hartu du eta hori dela eta, aholkularitza teknikoaz gain, proiektuaren zati bat finantzatuko duela aurreratu du.
San Markoseko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozek, azkenik, gaur egungo hiri hondakinen bilketa sistema kritikatu du eta konponbide osasuntsu eta garbiaren aldeko apustua egin ordez Gipuzkoako Diputaziotik balizko errauste planta helburu duen hiri hondakinekiko politika egiten ari direla salatu du. Bere iritziz, errauste planta modernotzat jotzen duten arren inguruko herritarren osasunarengan izango dituen ondorioei muzin egin eta ohiko bilketa zaharkituarekin jarraitu nahi dute.
Nork: antzubloga.2008/11/01 13:21:59.806 GMT+1
Etiketak:
ezker_abertzalea
zaborra
osasuna
antzuola
atez_ate
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/26 13:23:48.571 GMT+1
Eskubideen aldeko indar metaketarako prest agertu da ezker abertzalea.
Egungo egoera politikoak eskaintzen duen argazkiak, orain dela 30 urte benetako aldaketa politiko bat garatzeko izandakoarekin antza du ezker abertzalearentzat. Hori dela eta, Euskal Herriaren etorkizuna bermatuko duen marko demokratikoa eraikitzeko prestutasuna agertu du, «Espainian eroso bizitzearen» alde apustu egin nahi dutenen iruzurra ezeztatuz.
Gari MUJIKA | DONOSTIA
Orain 30 urte Euskal Herriak benetako aldaketa politikoa bizitzeko parada izan zuenean bezala, egungo testuinguruan ere, aldaketa politikorako zabalik dauden aukerek «inposaturiko markoek» euskal herritarrei eta, oro har, Euskal Herriari, errotik ukatzen dizkieten eskubideak izan behar dituzte oinarri ezker abertzalearen esanetan; zehazki, gatazka politikoa bizirauten duten autodeterminazioa eta lurraldetasuna dira giltza ezker abertzalearen ustez. «Ezker abertzaleak dei egiten die herri honetako sektore independentista eta aurrerakoiei autodeterminazioaren alde indarrak biltzeko, Konstituzioaren langa gainditu eta gure herriak behar duen aldaketa politikoa gauzatzeko», nabarmendu zuen atzo ezker abertzaleak Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian.
Ezker abertzalearen ustez, Euskal Herrian indarrak metatzea ezinbestekoa da aldaketa politikoa saihestezina bilakatzeko; gainera, aldaketa politikoa aurrera eramateko aukera oraindik ere bere horretan dela uste du. Atzoko eguna, gainera, ez zen kasualitatez hautatu horrelako dei bat mahairatzeko; izan ere, atzo bete ziren Gernikako Estatutua ezarri zutenetik 29 urte. Orduko hartan, Euskal Herriaren zatiketa behin betikotzeko jokaldia egin zen ezker abertzalearen ustez.
Urteak igarota, euskal herritarren gehiengoak Gernikako Estatutuaren hil kanpaiak aspaldi jo zituenaren ziur agertu zen atzo ezker abertzalea; finean, «Estatutuaren helburua ez zelako Euskal Herriaren eskubideei bide eman eta Euskal Herria eraikitzea, Euskal Herria zatitu eta berau poliki-poliki Espainiaren baitan asimilatzea baizik».
Garai hartan ere ezker abertzaleak frankismoaren apurtu eta burujabetzaren bidea hasteko «elkarlanerako» eskaintza egin zuela gogoratu zuten, Txibertako elkarrizketak gogora ekarriz. EAJ, berriz, «bere interes ekonomikoak lehenetsiz», Euskal Herriaren desagerpena xede zuen ibilbidean murgildu zela salatu zuten gogor.
Marko demokratikorako bidea
Euskal Herriaren ukazioa ekarri zuen jokaldi politiko horri borrokaren bidez egin zaiola aurre gogoratu zuen ezker abertzaleak. Borroka da, bere ustez, «zatiketa, ukazioa eta menpekotasunaren markotik lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideetan oinarritutako marko demokratikora igarotzeko aukera gaur egun zabal-zabalik egotearen arrazoi nagusienetakoa».
Hiru hamarkada igaro eta gero oraindik ere hainbatek «Espainian eroso bizitzearen» aldeko apustuak mahairatzen dituz- ten garaiotan, benetako aldaketa politikoaren etsaiak hementxe daudela gogoratu zuen atzo ezker abertzaleak, besteren ar- tean, EAJ eta NaBai aipatuz.
Euskal Herrian salbuespen egoera berriz ere indarrean dela eta demokraziaren gabezia ageri-agerikoa dela kontuan hartuz, demokrazia Euskal Herrira ekartzeko prozesua oraindik egiteke dela gogoratu zuen ezker abertzaleak. Hain zuzen ere, bide hori autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren eskubideetan oinarrituko aldaketa politiko baten bidez egin behar dela defendatzen du. Norabide horretan, autodeterminazioaren inguruan indarrak metatzeko deia egin die euskal herritar independentista eta aurrerakoi guztiei ezker abertzaleak.
gara.
Nork: antzubloga.2008/10/26 13:23:48.571 GMT+1
Etiketak:
ezker_abertzalea
marko_demokratikoa
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/18 16:27:38.978 GMT+2

inperioaren krisialdia?
Krisialdia gora eta behera, egoera honetara eraman gaituztenek ez dute inolako ardurarik bereganatu nahi.
Ez gaude behin behineko arazo baten aitzin. Garbi dago sistema bera sartu dela krisialdian, baina ba dirudi interes berezia dagoela aferaren benetako neurriak izkutatzeko. Jendea beldurtzen ari dira, bai, komunikabideen joera hauxe da, baina sakoneko azterketari ihes egiten diote gehienek. Izan ere krisialdi honen gibelean gaur egungo munduaren bi zutabeak daude, kapitalismoa eta inperioa.
Sinestarazi nahi izan digute kapitalismoa sistemarik onena dela, eta inperioaren hedapenari globalizazioa deitu nahi izan diote, baina errealitateak ezin dira betirako izkutatu izen edota irudi faltsuak erabiliz. Orain krisialdia aipatzen da behin eta berriro, baina kapitalismoari esker etengabeko krisialdian bizi dira mundu honetako biztanle gehienak.
Batzuek diote inperioa erortzen ari dela gure begien aurrean. Gainbehera doa, hau begibistakoa da. Baina ez da ahantzi behar indar militarraren garrantzia. Inperioak, inperio izateari utzi aurretik, eskuetan dituen tresna guziak erabiliko ditu. Eta tresna horietako bat armada da. Beste krisialdi uneetan gerlak izan dira ihesbideak. Gertatuko da oraingoan ere?
Egilea: nihaur
Nork: antzubloga.2008/10/18 16:27:38.978 GMT+2
Etiketak:
krisia
ezker_abertzalea
kapitalismoa
antzuola
inperioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/16 16:59:37.716 GMT+2
Joseba Alvarez
Euskal presoa

Euskara, bermea; euskal Estatua, tresna
Euskararen
aurkako eraso berria lantzen ari dira gure herria ukatzen duten bi estatuak.
Frantses Akademiaren azken oharrak eta Pariseko Senatuak izandako jarrerak argi
eta garbi erakutsi dute zein izango den euskararekiko politika etorkizunean
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan. Errealitate horri azken inkesta
soziolinguistikoaren emaitzak gehitzen badizkiogu, argi dago genozidio
linguistiko-kulturala indartuko dutela, euskarak egiten baikaitu euskaldun eta
Euskal Herri.
Estatu
espainolean ere, beste eraso bat prestatzen ari dira. Ez dago Savaterren eta
bere kideen ekimena beste era batera ulertzerik. Konstituzio espainola aldatu
nahi dute gaztelania oraindik indar handiagoz inposatzeko. PSOEk PPrekin
hitzartu nahi duen estatu itun berrian, besteak beste, hizkuntzarena sartu nahi
dute. Jokabide honen aurrean, egungo «euskal instituzioen» hizkuntza politika
eskasak ez du balio, eta inkesta soziolinguistikoaren emaitzen argitan,
euskararen etorkizuna Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan ilundu egiten da.
Gaztelaniaren aldeko presioa indartzea dute helburu eta, bide batez, euskararen
normalkuntza prozesua oraindik gehiago moteldu. Espainolek ere argi dute
euskarak egiten gaituela euskaldun eta Euskal Herri.
Hori gutxi
balitz, bi estatuetan prestatzen ari diren eraso hori, Euskal Herrian bizi
dugun egoera gatazkatsuaren erdian ematen da. Izan ere, gatazkaren
konponbiderako azken saioaren porrotaren ondorengo azken hauteskundeetako
emaitzek panorama politikoa asko aztoratu dute, besteak beste, Euskal Herri
osoan ezker abertzaleak izan dituen emaitza oparoen ondorioz.
Alde batetik,
Zapaterok gobernuari eutsi dio eta PP krisialdian sartu da. Bestetik, PNVren
emaitzak gero eta kaskarragoak dira, PSOEri Patxi Lopez lehendakarigai gisa
indartzeko aukera zabalduz, batez ere, datozen hauteskunde autonomikoetan ezker
abertzaleak Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritzarik izateko aukerarik izango
ez duela pentsatuz. Operazio politiko horri aurre egiteko proposatu du
Ibarretxek kontsulta plana, bere garaian Ibarretxe-Oreja lehiaketan bezalaxe,
orain iragartzen den Ibarretxe-Lopez lehiaketan ezker abertzale ilegalizatuaren
botoak eskuratzeko asmoz. Era batean edo bestean egoera honetatik atera
daitekeen akordio autonomiko berriak gatazka ez konpontzeaz gain, euskararen
kalterako izango dela gauza segurua da.
Honi guztiari,
globalizazioak Euskal Herriaren etorkizuna eta, beraz, euskararena,
baldintzatuko duela gehitu behar diogu. Nola egin aurrera gero eta neoliberalagoa
den Europar Batasunak gure herria eta hizkuntza ukatzen dituenean? Nola egin
aurrera, Euskal Herriaren erreprodukzio mekanismo eta bitarteko guztiak,
legalak, instituzionalak, kulturalak, komunikatiboak, ekonomikoak... gure esku
ez baditugu? Euskal Estaturik gabe ez dugu hori guztia eskuratzerik eta, zer
esanik ez EBn... Irlandak argi erakutsi digu estatua eskuratzea ez dela bermea,
baina beste kasu guztiek erakutsi digute estaturik gabe ezinezkoa dela.
Flandria eta Quebec, adibidez, oraindik ez dira estatu bilakatu, baina
estrategia honetan sakontzen ari dira. Hor dugu, bestalde, Palestinarekiko
politika genozida egiten ari den Israelgo Estatuaren hizkuntza politika
arrakastatsua.
Tamalez, ez
dugu uste egun Euskal Herrian zabaldu den hizkuntza politikaren azterketa
zuzentzen duten «euskal instituzioetako» ordezkariek bide honetatik joko
dutenik. Ez dugu uste, ez Ipar Euskal Herrian, ez Nafarroan ezta Autonomi
Elkartean arduradun instituzionalek euskara normalizatzeko independentzia
ezinbestekotzat joko dutenik. Arlo politikoan lantzen ari diren iruzurraren
atal linguistikoa prestatzen ari dira, besterik ez. Horregatik diogu euskal
komunitatean, euskal identitatea edota belaunaldi berrien atxikimendua
ziurtatzeko tresna nagusia, Euskal Estatua dela, bere bitarteko guztiekin.
Konpaktazio sozial euskalduna bideratzeko, beraz, ezinbestekoak ditugun tresna
guztiak marko juridiko politiko berri batek soilik eman diezazkiguke. Honez
gain, bitarteko hauek behar bezala erabiltzeko borondate politikoa behar da,
PNVk ez duena, baina ezker abertzaleak izan baduena. Ez dugu ahantzi behar,
zailtasun guztien gainetik ezker abertzalea izan dela bere burua euskaldundu
duen mugimendu politiko bakarra, euskaraz non-nahi funtzionatzen duen bakarra,
Joxe Mari Odriozolak ahazten duen gauza. Izan ere, aspaldi erabaki genuen
Euskal Herria euskaldundu nahi duen indar edo mugimendu politikoak, aurretik
bere burua euskalduntzeko gai izan behar duela. Guk, esan eta egin egin dugu.
Baina badira
euskararen ikuspuntutik Euskal Estatua ezinbestekoa bihurtzen duten kanpo
arrazoiak, aurrean aipaturikoak euskal komunitatearen barne beharretan
oinarritzen baitziren. Hots, gure herrian bizi den
erdal komunitateari zein etorkinei begirakoak dira orain aipatuko ditugun kanpo
arrazoiak. Positibizazio sozialaz ari gara, hain zuzen. Euskal komunitatearen
konpaktazio soziala beharrezkoa izanik ere, ez da nahikoa behar ditugun bermeak
eskuratzeko. Positibizazio
soziala gehitzea ezinbestekoa da gure kasuan.
Izan ere,
Euskal Herrian bizi den erdal komunitateak zein etorkinek, ukatzen gaituzten bi
estatuen politika dela medio, gure herriarekiko zein euskara eta euskal kultura
zein hezkuntzarekiko duten jarrera okerra aldatzeko Euskal Estatua izatea
derrigorrezkoa da. Gaur gaurkoz, bai erdaldunek bai etorkinek politikagintzan,
hizkuntzan, kulturan, hezkuntzan ukatzen gaituzten bi estatuen ikusmoldea
indartu egiten dute. Inkontzienteki bada ere, Espainian eta Frantzian daudelako
jokatzen dute horrela. Ez dira euskal munduan integratzen, frantsesean eta
espainolean baizik, Euskal Herrian bizi diren arren. Askotan hori ere ez dute
jakiten.
Ez da egia
beraren borondatea Euskal Herriaren edota euskara zein euskal kulturaren
kontrakoa delako, inondik ere ez, baizik eta bi estatuen politikak honela
jokatzera bultzatzen dituelako. Gure herriak, independentziaren bidez
eskuratuko lukeen Euskal Estatuaren tresna eta bestelako politikarik gabe,
errealitate hori ez dago benetan iraultzerik. Honek ez du esan nahi gizarte
eragileen eskutik egiten den lana alferrikakoa denik, kontrakoa, baina lan
honen emaitza beti mugatua izango dela aitortuz. Erdal komunitatearekiko zein
etorkinekiko bestelako politika integrala egin behar dugu, baina honetarako
bitarteko guztiak eskuratu behar ditugu.
Gainera,
etorkizunari begira, gaur Euskal Herrian nagusi den erdal komunitateaz gain,
etorkinak ere ezinbestekoak ditugu, «lehen mundua» deitzen duten toki guztietan
bezalaxe. Bai ikuspuntu ekonomikotik, baita ikuspegi demokratiko, sozial,
kultural eta demografikotik, beraiek gabe Euskal Herriak ez du aurrera
egiterik, besteak beste, beraiek izango baitira bihar Euskal Herri libreko
gehiengoa maila guztietan. Beraiek, eta zer esanik ez beren seme-alaba guztiak
euskaldun bilakatzeko, Euskal Estatua helburu albora ezina da. Ez dira Euskal
Herriko partaide eta herritar kontsideratuko, Euskal Herria errealitate
bilakatzen ez den bitartean.
Azkenik, ezin
dugu ahaztu etorkizunean independentzia eskuratzen ez badugu, Euskal Herriak
maila guztietan duen pisua txikitzen joango dela bi estatuetan, hiru milioiko
komunitate batek, behar dituen tresnak izan gabe, ez baitu bera baino askoz ere
handiagoak diren bi komunitateekin ezertan lehiatzerik ezertan. Zer esanik ez
hauteskunde eta herri erabakietan subiranoak edota subjektu politiko gisa
aitortuak ez bagara. Euskal Estatuaren premia, gorria dugu, zalantzarik gabe.
Gauzak horrela,
Irlandaren mamua baztertzeko, ezinbestekoa da euskararen aldeko borroka, euskal
kulturarenarekin batera, independentziaren aldeko borrokaren zentro politikoan
txertatzea. Eta, bestetik, bi estatuak prestatzen ari diren eraso berriei aurre
egitea, erantzunez eta eraikuntza nazionala indartuz maila guztietan, Joxe Mari
Odriozolak aipatzen duen asimetria gaindituz. Hizkuntzaren ikuspuntutik,
Flandriari eta Quebec-i begiratu behar diegu. Inork gutxik jartzen du zalantzan
egun batean estatu bilakatuko direnik eta, hala bada, flandeseraz eta
frantsesez biziko direnik.
Eskerrak
euskararen gizarte mugimendu zabalak, herri borondatea bere eginez, bere
bideari eutsi dion urte luze hauetan, delako «euskal instituzioek» jarritako
traba guztien gainetik. Hor daude euskal curriculuma, euskal unibertsitatea,
euskal esparru komunikatiboa, ikastolen zein eskola publikoetako euskal eskolen
eta helduen euskalduntze eta alfabetatzearen aldeko dinamika, Kontseiluak eta
EHEk egindako lana. Urrats horietan sakontzen eta presio soziala indartzen dira
eskuartean egun ditugun tresna nagusiak. Horiek indartuz soilik lortuko dugu
euskararen erronka eztabaida eta konponbide politikoaren bihotzean kokatzea.
Nork: antzubloga.2008/09/16 16:59:37.716 GMT+2
Etiketak:
euskara
ezker_abertzalea
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/28 16:35:28.628 GMT+2
ONGI ETORRI INO!!!
Nork: antzubloga.2008/07/28 16:35:28.628 GMT+2
Etiketak:
ezker_abertzalea
antzuola
ino_galparsoro
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/03 12:40:21.055 GMT+2

INO askatu!
Ezker abertzalearen kontrako beste eraso bat, muga guztiak gainditzen dituen erasoa eta Espainiako gobernuak PNV-ren laguntzarekin gatazka politiko zein armatua gainditzeko egiten duten aportazioa.
Ez dute beraien helburua lortuko eta ezker abertzalea, beste talde askok ezagutzen ez duten duintasunarekin lanean jarraituko du, eskola, auzo eta herri guztietan, Euskal Herria konponbidera eramango duen Marko Demokratiko baten alde, non proiektu politiko guztiak (independentzia barne) egingarriak izango diren.
Antzuolatik gure besarkada beroena Arrasateko herriari eta Ino berriro ere, bera alkatesa hautatu zuen herriaren alde egiteko, lanera bueltatzea exijitzen dugu.
INO askatu!!
Nork: antzubloga.2008/05/03 12:40:21.055 GMT+2
Etiketak:
ezker_abertzalea
ino_askatu
ino
antzuola
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak