Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/06 09:01:59.152 GMT+1

GUK INDEPENDENTZIA!! ATXILOTUAK ASKATU!!

 

Estatu espainolak konponbideari ateak itxi zizkionetik, errepresioaren eta konstituzioaren bideari ekin zionetik, Euskal Herriaren eraikuntza nazionalaren alde  lanean ari diren taldeen kontrako jazarpena, muga pentsaezinetara eraman du. Argi daukagu hau ez dela inongo entramatu zehatzen kontrako epaiketa, argi daukagu independentismoaren kontrako eraso estrategiko bat dela, helburuak kriminalizatu eta herritarrengan izua zabaldu nahi duena. Eta hor kokatzen degu azken aste hontan, 18/98 auzian eman duten pausua, gure lagun eta kideak atxilotuaz, bertan gure ibarrekoak diren Xabi Arregi eta Natale Landa, baita ere azken orduan eraman duten J.L. Elkoro ere.

Beraz, etekin elektoralak alde batera utzi behar direla uste eta sinisten degu. Eragile politiko eta sozial guztiak, egoera hauek saihestuko dituen Marko Demokratiko baten alde lanean jartzeko ordua dela uste degu. Konponbidearen alde lan egiteko ordua. Ezker abertzalea aurrera, konponbidea aurrera!!

GUK INDEPENDENTZIA!!ATXILOTUAK ASKATU!!

Nork: antzubloga.2007/12/06 09:01:59.152 GMT+1
Etiketak: independetzia ezker_abertzalea 18_98 antzuola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.