Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/02/20 21:25:18.745 GMT+1

karnabalak

Ez gara iazko danak jantzi, baiña iaz mozorrotu ez zanik mozorrotu da aurten. Ez dakigu ondo andriak eskauta edo umiagaittik izan dan, baiña Txort be animau da aurten. Pailazo janztia erabaki gendun, eta halaxe irten gara, taldian oilasko bat lagun hartuta. Aurtengua balekua izan da, baiña datorren urtian marka danak haustera goiaz. Enekoitzen enkarguz Tolosako karnabalak segitzen egon nitzan atzo, datorren urterako ideak hartzeko. Asmauko zeozer.

 

 

 

Nork: A.A..2012/02/20 21:25:18.745 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/29 11:25:50.422 GMT+1

Gau euritsu baten, Aizpen

Zer egin leiken halako egun hotz eta busti baten? Bada, jan eta edan. Horixe egin genduan beste behin, atzo, Aizpen. Eta gero hor etxeratu ginan: zaharrak loguretuta eta umia despejau-despejau eginda. Hemen txikixen kuadrillia.

Nork: A.A..2012/01/29 11:25:50.422 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/19 21:54:21.113 GMT+1

Apustua

Egun haundixa zan gaurkua, eta Lukenek be inoiz baino bizkorrau esnatzia erabaki dau gaur. Eta ez alperrik. Apustu eguna zan, bi mutil garau bizikleta gaiñian ikusteko eguna. Erronka: Mendarotik Zarautzera joan eta etorri, hankia lurrian jarri barik. 9:30ean abixau ei dira gure bi gizon haundixak bizikletan, atzetik segixua zebela. Zeresan nahikua eman dau ditxosozko apustuak, eta bazan ikusmiña baztarretan. Kotxetik ezer ematia galazota zeben, baiña bide baztarrian zain zittuen lagunek emandako laguntzia jaso zeikien. Baitta bultzakadaren bat edo beste be, erronkia bota zetzenek jakin baizekixen nekez egongo zala gure bi ziklistei bultza egitteko modukorik karretera baztarrian (Bakarren bat bistau da, bai)

14:00etarako allegau behar ziran, ostian baba jana zegualako Deban. Eta allegau dira, gure Torre SAT eliteari esker neurri batian. Hori bai, Alex allegau zaixan txomim gaixua bizikletan irten barik geldittu behar izan dau gaur, Torrek gurpila kendu ostian, baiña tira, semiaren garaipenak merezi dau horrenbeste eta gehixau be.

 

http://farm7.staticflickr.com/6047/6364993345_04907ce5bd.jpg

Ostian, baba, txorizo, odoloste, aza eta abarrak jan, ardo botila batzuk eta pare bat orujo botilla hustu, eta Eibarrerako bidia hartu dabe, ume bakuek eta aitta bat edo bestek. Etorriko da, baiña, bueltia. Zorixonak, irabazliei eta baitta sukaldarixei be, mundiala zeguan-eta jatekua.

Nork: A.A..2011/11/19 21:54:21.113 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/25 21:12:42.941 GMT+2

Oinatz eta Luken

Kaixo!!!

Asti asko barik nabil, baiña hemen koadrillako bi txikiren gaurko erretratuak.

 

Nork: Ainara.2011/10/25 21:12:42.941 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/25 21:24:08.881 GMT+2

Luken

Aupa!!!

Bueno, hemen Lukenen presentaziua. Eguazten eguardixan jaixo zan, 3.220 gramoko gure morroskua. Partua gogorra izan zan oso, eta bertan geldittuko nintzala be pentsau naban aldi batez, baiña ez, uste baino gogorraguak gara pertsonok eta irten giñan handik be. Gaur lehenengo osteratxua kalera, abentura bat. Bi ordu etxetik irteteko, eta zer eta presaperaino iristeko gainera. Enfin.

Nork: Ainara.2011/09/25 21:24:08.881 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2011/08/21 20:59:13.470 GMT+2

Txorixak be botatzeko berua!

Txorixak be botatzeko berua egin dau asteburuan, baiña bizirik gaude!!! Atzo, Landan izan giñan kotxe bete lagun, eta edarto pasau giñuan. Ilobekin eta Macximekin juan giñan, guraso izateko preparatzeko-edo, eta gustura ibili giñan. Gaur, berriz, Itziarko kostalde dotorera, kotxe karabanan. Errotaberrin majo jan, eta sekulako jarrialdixa, hantxe taberna atarixan, badaezpada. Animosuenak ausartu dira itsas bazterrera jaisten, eta bestiok, hantxe ura edan eta edan. Bai, bai, ura!!! Hemen, asteburuko erretrato batzuk. Mordo bat dittudaz, eta bueno, aukeraketa bat.

Nork: Ainara.2011/08/21 20:59:13.470 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/08/15 18:40:03.297 GMT+2

Oporrak Mendaron

Bueno, hemen Mendaron geldittu garanon lau-bost erretratu. Zapatuan Orixon izan giñan pasiaran, eta iluntzian afari edar askua preparau zigun Enekoitzek Bustiñalden. Edarto. Gaur Debara juan jataz danak, eta erretratuak igotzeko aprobetxau dot. Ia gustuko dittuzuen!

Nork: Ainara.2011/08/15 18:40:03.297 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/09 11:24:56.436 GMT+2

Zorionak, Joanes

Joanesek atzo urtebete egin zeban. Zorionak, Joanes!!!

Nork: Ainara.2011/07/09 11:24:56.436 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/07/04 21:57:00.626 GMT+2

Arkume jana

Arkume jana egin genduan zapatuan Lizarpen. Mundiala. Eguraldi primerakua, eta konpainia ona. Hemen zapatuko erretratu batzuk. Eta bideo bat ere bai, honako link honetan: http://www.youtube.com/user/ERTZIL1?feature=mhee

Goixan, bazkalostian atara gendun grupoko argazkixa, eta behian, bazkaritako eta arratsaldeko beste hiru-lau.

Nork: Ertzil.2011/07/04 21:57:00.626 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/26 19:44:40.798 GMT+2

Aitzol, maisu

Txorixak botatzeko besteko berua dagola, eta lerro batzuk idazteko aprobetxauko dogu. Hasteko, zorixonak gaur urtiak betetzen dittuzuenoi. Muxu bana zuei, Lisbeth eta Beñat. Zorixonak baitta Aitzoli, atzo sekulako erakustaldixa eman zeskulako bertsotan Plazatik Gaztetxerako kanporaketan. Ondo jardungo zabala jakin banekixan, baiña aitortu behar dot uste baiño hobeto jardun zebala. Bukaeran negar malkua be atera zeskun, txapeldun haundixek egin ohi duten antzera. Hemen atzoko saioko txapelduna, Ander Zulaika, eta gure txapeldun haundixa, Bidaburuko erregia.

Eta bide batez, hemen Joanes be. Aspaldixan ikusi barik euki dogu, eta ixa-ixa oiñez agertu jaku. Sarrittuau etorri beharko dozue hirukote!!!

 

Nork: Ainara.2011/06/26 19:44:40.798 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)