Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/31 20:48:58.728 GMT+1

Berriz hemen

Hilabeteak eman ditut idatzi gabe. Bloketatuta nengoen. Euriak blokeatuta ninduen. Baina aurrera jo behar da eta ezin da geldirik egon. Horregatik bizitari heltzea erabaki dut eta, nola ez, idazten jarraitzea.
Kasualitatez idatzitako azken istorioa 1983n Bilbora etorri nintzenean topatu nuen egoeraz ari nintzen... Nork esango zidan niri orduan nik egoera horretatik pasako nintzela.
Badakit ez dudala inoiz ahaztuko, eta espero dut berriz ez bizitzea halako egoerarik.
Utz dezagun gaia, ez baitu merezi jarraitzea.
Beraz, esandako, berriro hemen nago eta istorio berriak azaltzeko asmoz.
Gaur Halloween da, eta semea dator bere lagunekin. Pozik nago. Lana emango didatela? Baliteke, baina ederra  zait semeekin magiaz beteriko ekitaldi batzuk partekatzea. Nik nahi badut haiek niregana hurbiltzea oso garrantzitsua da nik ere lekua uztea.
Halloween gaua, hildakoen gaua, mamuen gaua, sorginena, katu beltzena..., zenbat istorio azaltzen dira horren inguruan. Oso gustuko ditugu misterioarekin lotutakoak. Heriotzari diogun beldurra uxatzeko modu bat da, dudarik gabe...
Nik, berriz, garagardotxo bat hartu eta ordenagailu aurrean egingo dut lan. Baina gaur -duela urtebete ez bezala- lasai, gogotsu eta berrindartuta.

Nork: arantzatxu.2009/10/31 20:48:58.728 GMT+1
Etiketak: emakume istorioak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/20 13:15:56.634 GMT+1

Istorioak

1983an izango zen. Egia esan, ez dut ongi gogoratzen. Akaso, ez. Memoriak ahaztu egin du eguna, hilabetea, urtea..., baina ez gertatutakoa. Lehenengo aldiz ikusi nuen. Hondamena. Grisa. Hoztasuna. Hildakoen isiltasuna. Hor zegoen, jantziak urratuta, zauriz betea. Gaur balitz bezala gogoratzen dut. Dakusat. Ez zuen ni nengoenerantz begiratzen. Ez ninduen ikusten. Begiak itxi nituen desager dadin. Hor jarraitzen zuen. Ez zen joan. Eta negarrari ekin nion. Eta amaren sabelera itzultzea desiratu nuen. Hala ere, hor geratu nintzen. Zutik, hezetasunaren erdian. Hotz. Izu...






























































































































Nork: arantzatxu.2008/11/20 13:15:56.634 GMT+1
Etiketak: storytelling | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)