Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/10/24 17:00:08.017 GMT+2

Doiketak webgunean

Doiketa teknikoak egin ditugu aste honetan Argazkiak.org webgunean. Horien ondorioz, tarteka gertatu den errore tekniko bat zuzenduko zela espero genuen.

Erabiltzaileon artean batzuek nabarituko zenuten argazkia igo ondoren, ez zela bere irudirik agertzen, edo agian irudi partzial bat agertzen zela bakarrik. Mezua geratzen zen horrela, irudia prozesatzen bageunde bezala... baina ez zen prozesatzerik gertatzen, eta irudia igo gabe geratzen zen.

Hori zuzendu dugula uste dugu. Igotako argazkien prozesatzeak huts egin dezake oraindik ere, baina hori gertatzen denena, itxaron-zerrenda baten jartzen dugu argazkia, eta berriz saiatuko da sistema irudia kargatzen, harik eta zuzendu arte. Orain arte gertaturiko erroreak ere detektaturik ditugu, eta horiek konpontzen saiatuko gara.

Bitartean, hona, web 2.0 estilo tipikoan, gaur doiketak egin ditugun bitartean erakutsi dugun pantaila-irudia.


Argazkiak.org | Argazkiak.org errore mezua © cc-by-sa: codesyntax

Eskerrik asko Landa katu dotoreari, estilo handia erakutsi baitu modelo lanetan.


Argazkiak.org | Banoa Espainiara © cc-by-sa: codesyntax

Posted by: argazkiakorg.2008/10/24 17:00:08.017 GMT+2
Tags: doiketak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/07/21 10:34:59.812 GMT+2

CodeSyntax Eguna 2008

Argazkiak.org sortu duen enpresak, CodeSyntaxek, ohitura du 2005etik CodeSyntax Eguna ospatzekoa. Uztaileko ostiral bat hartzen dugu lankide guztien artean egunpasa egiteko.


Argazkiak.org | Meaztegi Kluba (Trapagaran, Bizkaia) © cc-by-sa: asarasua

Aurten, goiza Trapagarango Zugaztieta auzoko Meaztegi golf klub publikoan praktikatzen ibili ginen. Eguerdian, Maite erretegian egin genuen babarrun-jana, Zugaztieta bertan, eta arratsaldez Max Center merkatalguneko bolatokian izan ginen txirloak botatzen nor baino nor amerikarrago.

Eguneko irudiak etiketa honekin gordeko ditugu.

Posted by: argazkiakorg.2008/07/21 10:34:59.812 GMT+2
Tags: codesyntax | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/07/14 17:43:42.740 GMT+2

Lehen asteburua

Dozena bat argazki eta hiruzpalau betatester erabilita hasi zena, pixkanaka hazi da. Asteburua igarota, 180 argazki daude datubasean, eta 92 erabiltzaile erregistratuta.

Eskerrik asko lehen hornitzaileei. Batzuek benetan argazki ederrak eman dituzue, baina telefonoaren kalitate eskasagoarekin bada ere, testigantza polita izan daiteke argazki batek ematen duena. Hona, Tom Waitsen agerraldia Donostian joan den larunbatean, non argazkiak egitea debekatua egon zen:


Argazkiak.org | Tom Waits Kursaalen © cc-by-sa: auggie

Posted by: argazkiakorg.2008/07/14 17:43:42.740 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/07/11 13:30:58.614 GMT+2

Banner bat egiteko, lankideen bi argazki

Sustatu eta Hitza.info Interneteko albistegietan hasi dugun publizitate kanpaina txiki baterako, CodeSyntax-eko bi lankidek egindako bi argazkirekin egin ditugu banner txiki horiek.


Argazkiak.org | Pa! © cc-by-sa: asarasua

Eskerrik asko Asier eta Zaloa!


Argazkiak.org | Kristal urak © cc-by-sa: zaloa

Posted by: argazkiakorg.2008/07/11 13:30:58.614 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (0)

2008/07/11 11:55:23.987 GMT+2

Hedabideetan berri

Berria egunkarian azaldu da gaur Argazkiak.org, eta baita Sustatun ere. Horien eskutik etorriko ziren gaur erabiltzaile berriren batzuk... Hona Ibaizabalen itsasadarrean berrietako batek egin zuen argazkietako bat:


Argazkiak.org | arratsaldea © cc-by-sa: jonezkurra

Prentsaurrekorik gabe, horrenbeste aurkeztutzat emango dugu gure zerbitzu berria.

Posted by: argazkiakorg.2008/07/11 11:55:23.987 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/07/08 07:36:22.610 GMT+2

Kaixo mundua

Gaur uztailak 8, hasi da martxan CodeSyntax enpresaren webgune berria, Argazkiak.org.

Euskarazko fotolog zerbitzu librea da hau. Gorde eta partekartu nahi beste argazki, doan, mugarik gabe. Guztia, gainera, eduki librea da. Eta Blogak.com-en bidezko blog honen bitartez informatuko dugu bere eboluzioaz.


Argazkiak.org | Iñaki © cc-by-sa: Eraunzeta

Gonbidatuta zaudete bertan erregistratu eta zuen irudiak kargatzen hastera!

Posted by: argazkiakorg.2008/07/08 07:36:22.610 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco