Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/15 23:38:43.048 GMT+2

Ikusgarria!!

Ez dauka beste izenik. La Tortuga de Darwin eta Carmen Machi, nahasketa ezin hobea.

Larunbat ilun, luze eta aspergarria aurreikusten zen aurrekoa. Bilboko kale luze eta zikinetatik bueltaka Arriagako ateekin egin nuen topo. Harrituta geratu nintzen atean zain zegoen jende guztia ikustean. Zer egingo ote dute hauek hemen? Zein obra estreinatzen da?

Ia pentsatu gabe eta plan hobeagorik ez zegoela ikusita,  ilaran jarri nintzen neu ere. Eskerrak. Urteetan ikusi dudan antzezpenik onena izan zen hura. Indarrik gabe hasi zen La Tortuga de Darwin lana, baina berehala harrapatu ninduen eta txinpartak ere atera zituen.

Carmen Machi, Aida (T5) telesailean egiten duen lanagatik ezaguna,  Darwinek Galapagoetatik ekarritako tortoka da, gizaki bihurtuta. Narrasti hau eboluzioaren erruz gizakume bihurtu da, andere zahar batean, hain zuzen ere. Bere bilakaera argira ateratzeko zientzialari batengana jotzen du eta bertan egungo mendebaldeko ikuskera aldrebes eta dibertigarria aurkezten du, Perestroika edo iraultza industrialaren interpretazioa. Dortokaren tamainatik egindako kritika da, behetik. Harrietek, horrela du izena narrastiak, bi mundu gerra, 11 Aita Santu eta Ameriketako Estatu Batuen 35 lehendakari ezagutu ditu beste gauza askoren artean.

Antzezpenak irauten duen bitartean, gizaki post-modernoaren historiako lubakiak  agerian uzten ditu. Gogoetara bultzatzen du obra honek era erraz, atsegin eta umore ukituarekin. Konbinazio biribila da. Motz gelditzen da antzerkiak irauten duen ordu eta erdia; emanaldia ez amaitzea eskatuko duzu. <A. Morillo>

Nork: A_Morillo.2008/05/15 23:38:43.048 GMT+2
Etiketak: la arriaga ikusgarria de tortuga darwin carmen machi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.