Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/19 11:00:43.092 GMT+2

Slideshare

Kaaaaaaixooooooo lagunok!!

Huhezin, IKO 01-eko ikasleok gaur amaitzen dugu kurtsoa, beraz, artikulu hau igotzen dudan azkena izango da, eskola aldetik behintzat.

Beno, kontua da joan zen Martxoan, hauteskundeak zirela eta, Gmail Docs bidez hauteskundeei buruzko powerpoint bat egin genuela! Eta hauxe sarera igotzea da gure azken lana.

Nola igo blogera Gmail Docs-en egindako lan bat? Slideshare-ri esker oso erraza da hori egitea. Gmailean pare bat botoi klikatu, ppt formatuan gorde, slideshare-ra igo eta blogera zuzenean!

Oso erraza da eta erabilgarria da SlideShare. Leku edo sare ezberdinetara dokumentuak igotzeko modurik onena eta azkarrena, formatuak aldatzeko... 2 minutuko kontua izango da.

Horixe beraz Martxoan egin genuen lana.

Ondo segi lagunok, eta badakizue,  ni jada oporretan nagooo!

Ondo segi!!!

Nork: moni.2009/06/19 11:00:43.092 GMT+2
Etiketak: slideshare gmaildocs | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:40:44.239 GMT+2

Iritzia emateagatik kartzelara, hiltzeagatik ez!




Goiko argazkian agertzen den gizona Rodrigo Rosenberg da. Rodrigo Rosenberg hilaren 10ean erahila izan zen, Guatemalako presidentearen eta beste batzuen eskutik.

Guatemalako presidentea Álvaro Colom da. Honek, bi pertsona hil zituela uste da, Rosenbergek, hori ziurtatzen duen hainbat dokumentu bilatu baitzituen.  Rosenbergek, dokumentu hauen berri zuenez, bazekien bere bizitza arriskuan zegoela, eta horregatik, honako bideo hau grabatu zuen, gertatuko zitzaiona salatzeko. (Bideo hau oso luzea denez, 3 zatitan banatuta dago. Lehen zatia bertan ikusi dezakezue, 2. zatia eta 3. zatia youtuben daude).

Gizonezko honekin sekulako injustizia betetzen ari da. Bere hilketa egunetik 9 egun pasatu ostean, oraindik ere, bere hiltzailea kalean da, kartzela zigorrik gabe. Gainera, honen gartzela zigorra bete duenik ere bada. Beste gizon batek, Jean Fernando Anleu-k hain zuzen ere, bere iritzia eman zuen Twitter-en, eta baita ekintza honen ondorio latzak jasan ere. Anleu, Rosenberg-en alde alde atera zen eta espetxeratua izan zen, kaltetua kasu honetan, Guatemalako presidentea zelako. Iritzi soil bat ematearren, kartzelatik pasatu behar izan du. Eta Guatemalako presidentea, kasu honetan hiltzaile bat, kalean dago oraindik.

Dirudienez, presidentea izateagatik,  nolabaiteko "inmunitatea" du gizonezko honek. Normala al da horrelako gauzak gertatzea? Normala al da egoera honen kontra ateratzen edo espresatzen dena espetxeratzea? Zer gobernu motak ahalbidetzen ditu horrelako gertaerak? Niri behintzat ez zait normala iruditzen. Gobernu burua edo presidentea izango da bai, baina karguaren atzean pertsona bat dago, eta kasu honetan pertsona hori hiltzaile bat da.

 

Hala ere badirudi jendeak ez dagoela ixilik geratzeko prest eta ondorioz, entzun dudanaren arabera, presidenteari "inmunitatea" kendu nahi diote eta egindakoagatik zigorra ezarri.

 

Gobernu, estatu, herrialde... batek ezin ditu horrelako gauzak onartu. Justizia egin behar da eta presidentea bada ere bere ekintzen erantzule izan beharko du eta egindakoagatik ordaindu.

 

Nork: moni.2009/05/19 15:40:44.239 GMT+2
Etiketak: guatemala anleu rosenberg colom | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 14:43:56.334 GMT+2

Elkartasun eguna Azpeitian


Arratsalde on guztioi!!!

Larunbat honetan, Maiatzak 23, Elkartasun Eguna ospatuko da Azpeitian "elkartasunez presoak herrira" lelopean.

Egun guztirako hainbat ekintza antolatu ditu Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Egitaraua honakoa:

10:30. Herri krosa.

12:15. Herri kirolak.

13:30. Manifestazioa, "Elkartasunez presoak herrira".

14:30. Herri bazkaria.

17:00. Pailazo jaialdia Olazko Amaren plazan.

17:00. Sokamuturra.

22:30. kontzertuak:

  • Never Surrender.
  • Friday’s crew.
  • Kop.

Egun guztian zehar ttuntturroak, kalejira alaia eta txozna izango dira.

Beraz badakziue, egun eta gau atsegin batez gozatu nahi baduzue... Larunbatean Azpeitira!!!!!!!

(Uztarria web guneko informazioa).

Han ikusiko dugu elkar!

Nork: moni.2009/05/19 14:43:56.334 GMT+2
Etiketak: azpeitia elkartasuneguna09 uztarria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/18 21:25:26.647 GMT+2

Egutegi birtualek ere badute lekurik gure gizartean

 

Kartera etxean ahaztu duzula? Agenda gabe zaudela? Mugikorra bateri gabe geratu zaizula? Ez larritu gizona! Zer aurkitu dezakegu sarean gaur egun? Denetik!!

 

Egunero esaten dugu teknologiaren munduak mutazio edo hedapen ikaragarria jasan duela eta horregatik larritu? Nola ez dugu ba eguneroko birtuala izango? Bai jauna, bai! Jada badugu hori ere!

 

Google Calendar-i buruz hitz egin nahi dizuet lagunok. Pasa den astean, Google Calendar erabiltzen hasi nintzen klasean. Google (gmail) kontuak eskaintzen duen zerbitzua da hau. Agenda bat da, prestazio askoko egutegia. Egiteko bat, ohar bat, zita bat… apuntatu nahi baduzu, Google Calendar-en bidez egin dezakezu.

 

Programa hau, Google Calendar, Internet bidez erabiltzen da. Edozein lekutan sarean sartu eta zebitzu honetaz gozatu dezakezu. Google Calendar-ek zuk idatzitako oharrak, etab. publikatzeko aukera ematen du. Horixe da nik programa honengan ikusten dudan berezitasun edo abantaila nagusia. Nik ohar bat idazten badut, eta nire lagunen batek hori ikustea nahi badut, haren helbidea ipini eta hark ere ikusteko aukera izango du. Eta ez hori bakarrik, zuk zure egutegian lagun batena gehitzeko aukera ere baduzu, horrela, lagunek apuntatu dituzten egun edota zitak ikusteko aukera izango duzularik. Bestalde, zeure egutegi pertsonala apaintzeko eta konfiguratzeko aukera ere baduzu. Egun osoa, astea, nahiz hilabetea ikusi daiteke pantailan. Nahi duzun koloreaz apaindu dezakezu eta baita nahi duzun jazoerak apuntatu ere.

 

Baina programa guztiek bezalaxe, honek ere badu desabantaila edo alde txarrik. Papereko edo mugikorreko egunerokoa baino erosoagoa da bai, baina beti Internet konexioaren beharra izatea alde txar bat dela uste dut. Bazter guztietan ez dugu Internet konexio batez gozatzeko aukera, eta beraz, askotan ez da hain erabilgarria izango, ezingo baitugu kontsultatu. Horretarako lantegian, eskolan, etxean… egon beharko dugu.

 

Dena den, niri, zerbitzu hau, oso erabilgarria dela iruditzen zait, erosoa, erraza… Hala ere, gehienbat langileentzat egindakoa dela uste dut, enpresa bateko kideak “zinkronizatzeko” egokia hain zuzen ere. Baina ez dut uste erabiliko dudanik. Gaztea naizen aldetik, ez dut uste guretzat, gazteontzat oso beharrezkoa denik. Tuenti edo Messenger bezalako programen bidez komunikatzen gara gehienbat, eta egunero gainera. Hauekin gure beharrak asetzen direla uste dut, nireak bai behintzat.

 

Hala ere, baliteke zuei hau asko interesatzea eta erabili nahi izatea. Horregatik, zuei laguntzekotan, bideo hau uzten dizuet ikusi dezazuen. Ingelesez egon arren, nire ustez oso ondo eta argi azaltzen ditu zerbitzu edo programa honen nondik norakoak.

  

 

Zer uste duzue Google Calendar-i buruz?

 

Ondo ibili!

Nork: moni.2009/05/18 21:25:26.647 GMT+2
Etiketak: googlecalendar egutegibirtuala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/18 17:25:52.108 GMT+2

Hasier Etxeberriak proiektu berri bat aurkeztu zuen Huhezin

 

Kaixo lagunok!

Gaurkoan beste hitzaldi bat azaltzekotan natorkizue. Ikusten duzuen bezala Huheziko ikasleok ez dugu informazio faltarik. Behin baino gehiagotan esan izan dudan bezala, ikus-entzunezko lizentziaturako ikasleak gara eta gaur egun gure inguruan dauden komunikabide eta komunikazioko enpresa askoren berri ematen digute bertan. Gure aldetik eskertzekoa da hain informatuta egotea, baita jendea hitz egitera etortzea ere. Etorkizunari begira oso lagungarria izan daitekeela uste dut, inguruaren berri jakitea beti ondo egoten baita.

Esan bezala Hasier Etxeberria gure artean izan genuen. Hasierrek, eta berarekin etorri zen beste mutil batek, proiektu berri bat aurkeztu ziguten. Zuzeu proiektua hain zuzen ere. Bertan pil-pilean dauden berri asko aurki ditzakegu. Berri hauek, web orrian zehar, sail ezberdinetan banatuta daude, egunkari bat bailitzan bezala: Euskal Herria, Mundua, Ekonomia, Kultura, Kirola… Berri guztiak ondo antolatuta daude, eta horrek erraztasun handia ematen du zerbait bilatzerako orduan.

Erdian argazki bat egon ohi da. Berri hori, oro har, eguneko garrantzitsuena izan ohi da, horregatik hartzen du leku hori hain zuzen ere, irakurleon atentzioa deitzen duelako. Behera joanez gero, hainbat berri garrantzitsu daudela ikusiko dugu.

Baina Zuzeu web orriak badu beste berezitasunik ere. Ezker zutabean esaterako, hainbat sekzio daude. Goitik behera lehena, han-hemenka izenekoa da.Sail honetan, Zuzeulariek “han-hemenka” aurkitzen dituzten berriak argitaratu ditzakete. Irakurleak interesgarritzat hartzen duena bertan argitaratzen dute, beste askori horri buruz jakiteko aukera emanez. Beste sail bat hitzorduak izenekoa da. Bertan enpresa, talde nahiz erakundeek albiste eta hitzorduak argitaratzen dituzte. Hirugarren saila zizka-mizka izenekoa da. Bertan euskarari buruzko albisteak argitaratzen dira. Hiru horiez gain beste bost sekzio edo sail daude: Gaiak (puntu honen barruan hainbat gairi buruz hitz egiten da), azken iruzkinak, begiraleak (jendeak zuzenean bere albiste edo testuak idazteko aukera du, inork zuzendu gabe), zuzeulariak (hemen ere jendeak testuak idazteko aukera du, baina hauek erredakziotik pasatzen dira bertan zuzendu ditzaten) eta amaitzeko gugeulariak (talde, enpresa edo erakundeak euren albisteak zuzenki argitaratzeko aukera dute Zuzeu-n argitaratuz gero) izeneko saila dago.

Web orrialde hau mundu honetan sartu den jendearentzat oso lagungarria dela uste dut, bertan. albisteak idazteko aukera ematen baitzaio nahi duen guztiari.

Zuek ere bitxikeriaren bat, berri garrantzitsuren bat…-en berri izan baduzue animatu eta parte har ezazue.

Ondo ibili!!!!!!!

 

Nork: moni.2009/05/18 17:25:52.108 GMT+2
Etiketak: huhezi hasieretxeberria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 18:36:26.262 GMT+2

Goiena-ko zuzendaria Iban Arantzabal HUHEZIn

Arratsaldeon guztioi!

Joan den astean, apirilaren 28, asteartea, GOIENAko zuzendaria den Iban Arantzabalen bisita izan genuen HUHEZI fakultatean. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari garen lehen mailako ikasleoi, nolabait esateko, komunikabideei buruzko informazioa ematera etorri zen.

Goiena-ri buruz hitz egin zigun Ibanek, baina baita gaur egungo teknologi edo komunikazio enpresei berri ere. Gaur egun kazetariak edo komunikazio arloan jardungo duen langileak zer nolako ikasketak, trebakuntzak, etab. beharko dituen azaldu zigun.

 

Goienak, telebistan (goitb), irratian (arrasate irratia), interneten (goiena.net) eta paperean (goienkaria) egiten du lan gehienbat. Audientzia handia duen talde edo enpresa da. Hemen dituzue datu esanguratsu batzuk:

 

·         GOITB: %13,1 (Cies) audientzia

·         Arrasate irratia: 1.000 entzule egunero

·         www.goiena.net : Egunean 2000 bisita inguru

·         Goienkaria: 45.000 Cies / OJD  19.500 ale

 

Euskarri guztietan oso gertuko albiste edo berriak argitaratzen ditu. Euskarriak oso gertukoak dira eta asko transmititzen saiatzen dira, inguruko berriak emanez…

 

Goiena taldeak egiten duen lana euskaraz edukia sortzea da. Edukia sortu, landu… eta euskarri ezberdinen bidez ahalik eta gehien zabaltzen saiatzen da.

 

Bestalde, Goiena enpresak edukiak sortu eta hedatzeaz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu. www.goiena.net web orrialdeaz gain, beste bat ere badu. Orrialde hobek merkatuari bere lekua ematen dio. Honen izena www.merkatua.net da. Honen bidez, 75 denda batu eta bertan saltzen dute (200 produktu baino gehiago), hau da, interneten bidez. “Erraza eta komodoa da” dio Ibanek.

Honetaz gain, Iban Arantzabal, “Kazetari Multimedia” kontzeptuaz aritu zen hitzaldian. Gaur egun, komunikabide enpesek ezin dute pertsona bat izan lan bakar bat egiteko. Hau da, ezin dute permititu pertsona bat edukitzea paperean artikuluak idazteko, beste bat interneten idazteko, bestea argazkiak ateratzeko… Pertsona batek, komunikazioaren arloan lan egin nahi badu, euskarri guztietara moldatu behar du, eta horixe da hain zuzen kazetari multimedia izatea. Berriaren lekura joaten bazara adibidez, gai izan behar duzu bai argazkiak ateratzeko, bai bideoren bat grabatzeko (Stayman), bai informazioa bildu eta sarean nahiz paperean publikatzeko… Gaur egun, ez da tresna bakarra kontrolatzen duen pertsonarik behar mundu honetan, denera moldatzen den profesional bat behar da.

Goienakoak sarearen alde daude gehienbat, oso euskarri azkarra baita. Egunean bertan gertatutako berri garrantzitsuak web orrialdeetan argitaratu daitezke, baina papereko aleen kasuan hau ezinezkoa da, hurrengo egunerarte itxaron beharra dago. Gainera, sareak, informazioa modu osatuan ematen duela dio Arantzabalek, notizia bideoz lagunduta joan baitaiteke, honela, honen garrantzia handituz.

Azkenik, sareko hainbat programen garrantzia azpimarratu zuen Ibanek. Facebook, tuenti, fotolog, eta beste batzuen artean, bloga izan zen oihartzun handiena izan zuena. Blogak oso garrantzitsuak direla esan zuen, geure iritzia eman ahal izateko eta abar. “Mota askotako blogak egotea garrantzitsua da” esan zuen.

Eta amaitzeko, komunikabideetan euskarak duen indarraz aritu zen. Euskara komunikabideetan zehar hedatzea garrantzitsua da, honen indarra handiagoa izan dadin. Fotolog eta Facebook jada euskaraz daude, baina ez Tuenti, eta hala ere denok hauxe erabiltzen dugu. Geuk, euskaldunok, geure ama hizkuntza den euskarari kasurik egiten ez badiogu, nork egingo dio?

Beno, hauxe izan zen Iban Arantzabalek eskaini zigun hitzaldia.

Zuentzat ere interesgarria izango delakoan agurtzen zaituztet.

Agur

 

Nork: moni.2009/05/06 18:36:26.262 GMT+2
Etiketak: huhezi ibanarantzabal goiena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 18:34:40.104 GMT+2

Ni bizi naizen kalea


nire etxea

Kaixoooooooooo!

Irakasleak gure etxearen berri emateko eskatu digu eta badakizue, irakasleak esandakoari amen beti ere.

Noiz edo noiz esan dizuedan bezala, azpeitiarra naiz. Jose de artetxe kalean bizi naiz. Hori guztia mapan ikusi dezakezue, gutxi gora behera nire etxearen parean baitago markatuta.

Nahi duzuenean eman buelta bat azpeitik, larunbatean adibidez, sekulako giroa egongo baita.

Ondo ibili!!!

Nork: moni.2009/05/06 18:34:40.104 GMT+2
Etiketak: azpeitia etxea kalea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 14:56:57.809 GMT+2

tuenti




Ia mundu guztiak bezala, sarean hainbat kontu ditut, hau da, hainbat kontutan nago erregistratuta. Besteak beste, facebook, tuenti, hi5, fotolog, messenger... Mende hau teknologiaren mendea dela esango nuke. Batetik, tekologiaren aurrerapenak ikaragarriak direlako gaur egun, eta bestetik milioka pertsona teknologiaren menpe bizi garelako. Gaur egun inor ez da bizi mugikor, ordenagailu, telebista, irrati... gabe. Edonora begiratuta ere, teknologia parez pare ikusiko dugu.


Esan bezala, hainbat kontu ditut interneten zehar. Hala ere, tuenti-ri buruz hitz egingo dut, gehien erabiltzen dudana delako, msn-arekin batera.

Tuenti-n joan zen urteko apirilean erregistratu nintzen, 2008ko Apirilaren 10ean hain zuzen ere. Hasiera batean kontua sortze aldera egin nuen eta ez nuen ezertarako erabiltzen. Jada modan bazegoen ere, nire lagunek ez zuten kontua eta zutenek ere, ez zuten erabiltzen. Aurreko urteko Azaro aldera edo hasi nintzen kontu honi probetxua ateratzen. Ikasketak egitera Eskoriatzara etorri nintzen eta Arrasateko ikastetxe nagusian dut egoitza gaur egun. Hemengo lagunak zeharo engantxatuta zeuden programa honetara. Tuenti gora, tuenti behera… Tuenti-n konektatzeko eta konektatzeko… Azkenean erabiltzen hasi nintzen.

Azpeitiko lagunekin hitz egiteko msn-a erabiltzen dut gehienbat. Baina tuentia ere komunikatzeko era on bat iruditzen zait. Tuentiri esker lengusuekin harreman handiagoa dut, bertan argazkiak komentatzen baititugu guztiok, eta gainera, aspaldiko lagunekin kontaktuan jartzeko aukera izan dut sare honi esker. Bertan elkarri mezuak idatzi, argazki nahiz bideoak igo… Gainera nahi dudanean utzi dezaket mezuren bat, bestea konektatuta egon edo ez. Eraginkorra eta erraza izateaz gain dibertigarria iruditzen zait.

Tuenti kontua bisitatzen dut, baina ez askotan. Denbora pasa erabiltzen dut gehienbat. Bisita laburrak egiten ditut, mezuren bat badago hau irakurtzen dut, baina bestela, klik azkar bat ematen dut “Salir” hitzaren gainean.

Tuenti web orria, nire ustez, beste programa askok eta askok duten intrusismotik kanpo geratzen da. Zeuk aukeratzen duzu nork ikusi dezaken zure kontua eta zeinek ez, “lagunak bakarrik”, “lagunen lagunak bakarrik” edo “tuenti guztia”. Beraz zerbait ezkutuan edo lagunartean utzi nahi baduzu aukera ematen dizu, eta norbaitek bere lagunen zerrendan eduki nahi izanez gero, baimena eskatu beharra dauka. Alderdi horretatik, orrialde seguru bat dela uste dut.

Esan bezala, sare edo kontu hau erabiltzearen arrazoi nagusia harremana mantentzearena da. Azpeitin nagoenean kalera irteten dut lagunekin egotera, nahiago izaten baitut aurrez aurreko harremana, ordenagailu edo “teknologia bidezkoa” baino, aspergarriagoa dela uste baitut. Baina Arrasaten nagoenean, haukin egoteko aukerarik ez dudanez, messenger edo tuenti bidez komunikatzen naiz gehienbat.

Esan beharra daukat tuenti web guneak duen gabezi handiena edo larriena euskaraz ez egotea dela. Euskaraz egongo balitz berdin berdin erabiliko nuke baina erosoago ibiliko nintzateke.

Hauxe tuentiko kontuarekin izan dudan orain arteko esperientzia.

Besterik gabe,

Ondo segi!!!

Nork: moni.2009/04/21 14:56:57.809 GMT+2
Etiketak: tuenti | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:39:47.413 GMT+2

Fuengirolako oporrak -2008-

Iaz Aste Santutan Fuengirolara joan nintzen oporretan. Fuengirola Malagako probintzian dago eta oso hiri polita da. Sekulako hondartzak ditu, oso luzeak, amaierarik gabeko hondartzak dirudite, segi eta segi... Fuengirola ondo ezagutu genuen baina baita inguruko herri eta hiriak ere, besteak beste, Marbella eta Mijas.

Etxekooi asko gustatzen zaigu Andaluzia. Conil (Kadiz), Chipiona (Kadiz) eta Fuengirolan (Malaga) egon naiz, eta Conil-en 3 alditan gainera. Bertara joaten garen bakoitzean 2 aste inguru pasatzen ditugu eta alde batetik bestera ibiltzen gara bazter guztiak ikusiz.

Aste Santutan eguzkia hartzeko aukera dagoelako joaten gara batez ere. Udan leku guztietan da eguzkia hartzeko aukera baina Aste Santuak normalean Martxoan izaten direnez, leku askotan, Euskal Herrian esaterako, eguraldi txarra egiten du, eta horregatik joaten gara Andaluzia aldera eguzki bila.

Ondoren, powerpointeko aurkezpen baten bidez hango berri emango dizuet.

(Powerpoint-eko dokumentu hau GoogleDocs-en bidez egindakoa da, eta SlideShare erabili dut blogera igo ahal izateko. Oso program azkarrak eta onak dira, eta gainera irudi ona eskaintzen dute.)

Dokumentu honetan ikusi ahal izan dituzue hango herri, hiri, hondartza, etab. Zuei ere gustatuko zitzaizuela espero dut eta hara joatea gomendatuko nizueke. Zein leku gomendatzen dizkidazue zuek?

Ea hurrengo urterako oporrak antolatzen dizkidazuen lagunok!

Ondo izan!

Nork: moni.2009/04/03 22:39:47.413 GMT+2
Etiketak: fuengirola malaga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:01:28.029 GMT+1

del.icio.us


Aupa jende!!!
 
del.icio.us programa web gunean dagoen orrialde bat da. Programa honek albisteak biltzea eta ahalbidetzen du. Bilatzaile bat du bere orrialdean eta honekin artikuluak bilatzea ahalbidetzen da. Interneteko sare guztian bilatu nahi izanez gero, hau da, mundu guztian, "google abisu" bat ere sor dezakegu bertan, eta gure e-mail helbidea emanda, mezuak bertara iritsiko zaizkigu. Batean edo bestean (del.icio.us-en bertan edo google alert-en) Bilatutako artikuluak interesgarriak edo egokiak irudituz gero, hauek zure kontuan gordetzea ahalbidetzen du programa honek.

Bestalde, artikuluak bilatzearekin batera, beste pertsona batzuen del.icio.us kontura heltzea ere posible da sistema honetan. del.icio.us programak duen abantailetako bat hori da, beste edozein pertsonaren kontura sar zaitezkeela hain zuzen ere. Baina ez pentsa, hori momentu jakin batzuetan desabantaila ere izan daiteke, intimitateko kontuak, hau da, bakoitzaren kontu pertsonalak edozeinek ikusi ditzakeelako. Beraz, kontuz ibili behar da bertan gordetzen den informazioarekin, jende guztiak baitu bertara iristeko eta hau ikusteko aukera.

Azkenik, del.icio.us programak beste zerbitzu bat ere eskaintzen du, “popacular” izenekoa. Honek, del.icio.us-eko erabiltzaileak zer nolako artikuluak begiratzen ari diren esaten digu. Momentuan zein artikulu kontsultatzen ari diren, azken 8 orduetan zein artikulu kontsultatu diren, azken egunean, azken astean, azken hilabetean… Baita gehien bisitatu diren web orrialdeak zeintzuk diren ere.

Programa honek aurretik aipatutako zerbitzu guztiak eskaintzen dituen arren, pertsonalki, ez zait gehiegi gustatzen. Nahiko nahasgarria dela uste dut. Erosoa dela ere esan beharra dago, hitz bat idaztearekin horrekin lotuta, del.icio.us-en dauden artikulu guztiak bilatzen dizkidalako. Azken arrazoi hau dela eta erabiliko beharko dut…

Denborak asko balio du lagunok, eta faltan baduzue zuek ere frogatu beharko duzue!

Ea zer iruditzen zaizuen zuoi!

Ondo ibili

Nork: moni.2009/03/25 18:01:28.029 GMT+1
Etiketak: informazioa albisteak delicious | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)