2007/01/02 11:19:30.059 GMT+1
Tipo xelebrea zuan geure osaba, aski ezaguna herrian. Eskuzabala, beti laguntzeko prest familia zein lagunekin egotea maite zuen beste edozeren gainetik. Pertsona arrunt bat baino ez zen azken finean. Kalekoia hor nonbait bizitzaz gozatzen bazekiena.
Bere osasun arazoak ez ziren atzo goizeko kontua. Urteak zeramatzan tira-birekin. Hala ere, hura ez zen aitzaki berarentzat. Urtebetetze, gabon zein ospakizun desberdinetan hantxe baitzegoen beti.
Oraindino gogoan daukat elkarrekin bizitako azken bazkaria. Hilabete pare bat behintzat igaro dira harrezkero. Ospitaletik atera berria zen osaba quimio lehen sesioa jasan ostean medikuek etxera bidaltzen zuten bertan indarberritu zedin. Izan ere, denboralditxo bat zeraman jada ospitalean eta inoiz bukatzen ez zen uda sargoriatxu hartan are latzagoa egiten zen bertan egotea. Osaba lur jota aurkitzea espero genuen, tratamendu mota horiek oso gogorrak izan ohi dira eta. Baina guztiok harritu gintuen indarberritua ikustean. Hark argi zeukan zer egin. Bazkaltzera joango ginen.
Gure ohiko osaba zirudien. Alai eta Berritsu. Momentu batez pairatzen zuen gaitzaz ahaztuak ginen denok, itxaropen hazia ere piztua zitzaigun jada. Medikuek ere hanka sartzen dute noizean behin ezta? Ilusioak ilusio, hantxe bildu ginenok osaba barne bagenekien litekeena zela hura azken bazkaria izatea. Une horretaz gozatu beharra zegoen. Ez zegoen tristurarako aukerarik.
Hortxe ibili ginen hamaika aldiz entzunda genituen istorio haiek berriro ere entzuten. Erreala gora eta behera, atzoko kontuak gogoratuz etab. Hau da, gure ohiko elkarrizketekin. Bere ahotik entzunda grazia berezia zuten kontu horiek guztiek.
Gertatu ohi den gisara, arrazoia nagusitu da. Bazkari hura azkena izan zen. Orain Gabonak datoz eta ez zara gure artean egongo. Zure hutsunea betetzea ez da erraza izango. Aurten ez gara guztiok egongo.
Nork: Asier.2007/01/02 11:19:30.059 GMT+1
Etiketak:
bazkaria
osaba
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/17 10:32:48.294 GMT+1
Zorion edo zoritxarrez Gabonak gainean ditugu jada. Heldu dira, gure artean diraute. Ez duzue bularrean presio bat sentitzen? Ez duzue zerbait faltan sumatzen? Monoa da. Ez, da tabakoarena,ezta beste edozein droga motarena ere. Erosteko grina baizik. Izan ere, kontsumismo basatiaren garaia iritzi da. Dirua xahutzeko une aproposa. Dendak gainezka, zentzurik gabeko erosketak. Loteriaren kanpainak dioen gisa “Es lo que toca”
Milaka bonbilla kaleak aipatzen. Berez, Gabonetako izpiritua bultzatu nahiaz. Benetako mezua honakoa denean: “ Motel ze abil, Gabonak dira eta oraindino ez duk ezer erosi!”
Benetan amorratzen nau burua estutzen ibili behar izatea. Gabon-gauan nire oparia be zuhaitz azpian egon dadin. Ze demontre, neure urtebetetzea izan berri da eta ez dinat ezer behar. Eta jasotzen dudan erantzuna berriz:, “Bai baina, Gabonak dira.”
Baina bueno, ez gaitezen berotu. Desabantaila guzti hauen gainetik Gabonen benetako izaera mantentzen baita. Gero eta ezkutuago bai. Are gehiago, galzorian dagoela esatera ausartuko nintzateke. Baina zorionez, oraindino badira erosten ez diren sentimenduak. Urtez urte errepikatu arren, euren xarma galtzen ez dutenak. Beti ere, famili giroaren ondorio izan ohi direnak. Zer diozue afal ostean kartetan jolasteari? Edota aitonak pattar gehiegi edatea eta bere garaiko gabon kantak abesteari ekiteari. Neurean ohiko gertakariak dira.
Bakoitzak, euren familietan berezko oroitzapenak izango ditu. Urtean zehar burutzen ez diren ekintza hauetan dago Gabonen berezitasuna. Detaile txikietan alegia. Maite dituzun pertsonekin egotea aski da. Garrantzia ez datza oparietan edota elikagaietan. Ea neurririk gabeko kapitalismo garai hauetan, ahazten ez dugun.
Zorionak eta urte berri on guztioi.
Nork: Asier.2006/12/17 10:32:48.294 GMT+1
Etiketak:
gabonak
kontsumismo
familia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/11 12:03:08.231 GMT+1
Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari buruz galdetuko baligute hementxe kokatuko genuke ezta?
Baina dirudienez, garai hau ere gainditzear omen gaude. Publizitateak egunotan bizi duen egoera azterturik, ez dugu zertan igarleak izan behar aldaketak sumatzen direla jakiteko. Gaur egungo saturazio publizitarioa nabarmena da. Publizitate tradizionala krisialdian dago. Gero eta GRP gehiago behar dira komunikazio helburuak betetzeko eta hauen garestitzea etengabea da gainera.
Egoera honetaz jabeturik, joera hau eteteko saiakera ugari egon dira eta bide batez zeozer lortu da. Medio berriak agertu dira, interneten kasu “marketing bial” bezalako kontzeptuak sortu dira. Baina aldaketa bortitzago bat behar da, publizitatearen hastapenak errotik aldatu behar dira. Gizartearekin bat egin beharra dauka. Izan ere, heldu da momentu bat, zeinetan bezeroak 20 segunduko kreatibitate lana ez duen nahiko. “Te gusta conducir? “ baino zerbait gehiago eskatzen dio bezeroak publizitario zein enpresei. Testuinguru honetan sortzen da gaurko jardunaldietan izan dugun mintzagaia. Komunikazio korporatiboa edota ezagunagoa den marketing soziala.
Joera berri hau, ez da teoria, ikerkuntza edota asmakuntza bikain baten ondorio. Baizik eta bezeroak berak eskatu duen zeozer. Informazioaren gizartean bizi gara. Bezeroak badaki zer nolako dirutza xahutzen duten enpresek inpaktu apur batzuen truke. Produktuen artean ez dago ia desberdintasunik. Beraz, lehiakideetaz desberdintzeko giltzarria zerbitzuan dago. Baina ez pentsa, zerbitzu tradizionalaz berbetan gaudenik; salmenta osteko zerbitzuaren kasu. Gizarteari eskainitako zerbitzuan dago arrakastaren muina. Hauxe bera da marketing soziala.
Badira, pil-pilean dauden arazo sozialak: kutsadura,pobrezia, bortizkeria... ez dira atzo goizeko kontuak. Gure artean aspaldidanik ditugun arazoak baizik. Orain arte, indibiduori pertsona bakoitzari alegia, eskatu zaio arazoaz jabetzea eta hauek gainditzeko konpromisoa hartzea. Zenbait enpresaburu ohartu dira enpresa be gizartearen parte dela. enpesa gizartean kokatzen jakin dutelarik. Enpresa batek balore irmo batzuk izan behar ditu eta hauek igortzen jakin behar du. Gizartearekiko inplikazioa funtsezkoa da. Inbertsio publizitario osoaren % ziztrin bat aski da gizartearentzat onuragarriak diren ekintzak bideratzeko.
Baten batek, pentsa dezake hau guztia GKE-en lana dela, enpresaren helburu bakarra mozkinak direla. Ez dugu ukatuko, enpresaren lehentasunezko helburua mozkinak izan behar dutenik. Izan ere, etekin barik ez dauka aurrera egiterik. Kontua da, tendentzia berri honek gizarteari laguntzeaz gain enpresaren irudia ere nabarmentzen duela. Estrategia honen emaitzak egiaztatuak daude. Bezeroak, begiak zabalik ditu eta enpresen ekintza orotaz jabetzen da. Ondorioz, enpresa baten inplikazioak mozkin batzuk suposatzen ditu epe ertain edo luzera. Baina ez da soilik etekin kontua. Zintzotasun eta zuzentasun kontua ere bada. Gaztelaniaz “personas con integridad” deritzona. Izan ere, zuzentasunez jokatzen duten pertsonak dira arrakasta lortzen dutenak. Enpresa buru zuzena: enpresa gizartean kokatzen dakiena da. Handitasunak gizartearekiko ardura bat suposatzen du. Plantak egitea ez da aski. Goiz edo berandu gezurrak beti antzematen baitira.
Nork: Asier.2006/12/11 12:03:08.231 GMT+1
Etiketak:
soziala
marketing
publizitatea
jardunaldiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/13 10:45:26.200 GMT+1
Bizitzak buelta asko ematen dituela jakina da. Izan ere, bizitza latza izan ohi da. Gitxien espero dugunean, horra hor zorigaitzeko agertakariren bat, zeinek geure ilusio xede zein ametsak zapuzten dituen. Errealitatearen kontra behin eta berriro talka eginez biza gara gizakiok.
Baina eskerrak salbuespenak ere badirela. Ezusteko sorpresa atseginak jasotzen ditugu noizean behin. Hauek gogobetetzen gaituzte. Bat-Batean; maite duzun, benetan estimatzen duzun pertsona baten keinua jasotzea aski izaten da ilusioa berreskuratzeko. Bizitza hontan ez dago berezia sentzia bezalakorik.
Hain da sinplea zoriontasuna eskuratzea. Maiz, detaile ziztrin bat aski izaten da. Zergatik izkutatu edo ukatu benetan axola zaiguna. Sentimenduak askatasunez adieraztea eta estimatzen gaituzten pertsonak aintzat hartzea dira bizitza oparo baten gakoa.
Eskerrik asko Maitetxu, egunez egun irakatsi didazu amets egitea doakoa dela. Zuri esker maitasunagan ilusioa berreskuratu dut.
Nork: Asier.2006/11/13 10:45:26.200 GMT+1
Etiketak:
zoriona
sentimendu
maitasuna
sorpresa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/26 21:29:58.792 GMT+1
Gaur berriro ere, ETBk bere lehentasunen berri eman digu. Iazko mamuak esnatu dira. Saskibaloiak eta bereziki Baskonia zer nolako garrantzia daukan ETBrentzat agerian geratu da beste behin. Gaur saskibaloi zaleok egoera hau pairatu behar izan dugu. Gaueko hamarrak Euroligako partidua, txapelketa gorena. 4 minutu amaierarako partidua pil-pilean dago. Hala ere, ezer gutxi inporta du honek futbolaren aurrean hare gutxiago Atheticki buruz berbetan gaudenean. Partiduaren amaiera ikustea ukatu digute azken minutua soilik eta eskerrak eman behar gainera.
Herri hontan baditugu ukiezinak diren batzuk, eta hoien azpitik behin eta berriro zapalduak garenok. Errespestu apur bat mesedez. Jakin badakigu nor den zuen begiko baina plantak egin behintzat. Partidu bat ematea erabakitzen baduzue gutxienenz osoa eskaini. Ez da gehiegi eskatzea ezta?
Nork: Asier.2006/10/26 21:29:58.792 GMT+1
Etiketak:
etb
eskubide
saskibaloia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/09/20 22:33:02.437 GMT+2
Globalizazioa, gizarte presioa eta antzeko termino ugari gero eta entzunagoak dira gure artean. Hedabideek, iritzi artikulueen bitartez gaia jorratzen dute maiz. Arazo honetaz jabe garelakoan bizi gara askok, honi aurre egiteko gai garelakoan alegia.
Gezur galanta. Izan ere, era apal edo nabarmenean gizarteak guztiok menperatzen gaitu. Guregan sortutako presioa jarraia da eta honi une oro euztea lan gogorra benetan. Goiz edo berandu amore ematen bukatzen dugu.
Har ditzagun adibidetzak teknologia berriak eta era zehatzago batean mugikorrak. Aitzinako pekatuak baztertu ditugu. Jada, igandeetan mezetara ez joatea ez dago gaizki ikusia. Bai ordea mugikorrez aldatzea eta argazki kamera barik erostea. Astakeri galantantatzak hartuko dute askotxok honako gogoeta baina neure larrutan bizi izan dut egunotan.
Mugikorrak eta biok ez gara inoiz ondo konpondu, Pertsona gehienen antzera, deitzeko eta mezuak bidaltzeko tresna baino ez dira neuretzako. Hala ere, sakelekoa aldatzeko garaia helduta onarteazina bluetooth, argazkiak bideoa tentelkeri horiek guztiak ez dituen bat eskuratzea. Nire galdera honakoa da nork ez dauka mugikorra argazki kamara barik? Inork gutxik ezta, eta zenbatek erabiltzen duzue. Hala ere, erosterako orduan gehienok aldarrikatzen ditugu zerbitzu hauek. Gaur egungo gizarteak ala eskatzen du eta. Beste guztiek ala dutenez, guk ere beharko ezta?
Onartzen dut neure printzipio irmo bat galdu dut. Besteengandik desberdintzen ninduen ezaugarri bat alegia. 3G munduaren partaide naiz orain. Egoera puzten ari naiz bai egia da. Tamalez, errealitate kuttua ez zaio falta. Gero eta parekotasun gehiago ditugu gizakiok gure artean. Desberdintzen gaituzten ezaugarriak baztertuz goaz globalizazioaren mesedetan. Aniztasuna gal zorian dago.
Nork: asier.2006/09/20 22:33:02.437 GMT+2
Etiketak:
menpe
globalizazio
gizarte
mugikor
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/30 20:03:45.990 GMT+2
Egunak aurrera doaz jada lehenengo txanda amaitzear dago. Litekeena da hemen ezagututako jende gehiena berriro ez ikustea ez dugu ez bidiorik ezta argazki gehiegirik. Hori dela eta, lerro hauek idaztera animatu naiz hauek oroigarri gisa gordetzeko asmotan.
Hasierako egunak gogorrak izan ziren. Hainbeste itxaron ostean han nintzen zuhatzan begirale kamiseta jantzita zer egin ez nekiela. Non eta estatu osoko udaleku haundienean izan behar, 450 neska mutil txanda bakoitzeko. Goiza aurrera egin heinean haurrak heltzen joan ziren. Beraien artean alaitzu berriketan, udalekuen lehengo egunean sentitu ohi den urduritasuna nabarbena zen. Ez zekitena begiralea, ni neu alegia. Haiek baino urduriago zegoela. Neure lehengo urtea, jende berria asko eta hanka sartzeko beldurrak eragindakoa gehien bat. Lehen une deseroso hoiek gainditu ostean. Lotsak alde batera utzi, urduritasunak ahaztu eta ezagutza jolasei ekin genien. Lehen kotaktua haurrekin izenak ikastearen prozesu luzeari hasiera emanez.
Lehengo eguna gainditu ostea, hurrengoak azkarrago pasa ziren. Erritmoa hartu heinean eta udalekuen dinamika ulertu ostean, neure lanaz gehiago gozatzeko aukera izan dut. Berez, begiralearen lana, oinarrizko arauak betetzea eta dinamizatzea da. Baina hori baino hori zerbait gehiago ere bada. Etengabeko jaso-emana da. Haurrak esker onekoak dira eta haiei eskeinitako harreta, maitasun guztia bihotzez eskertzen dute. 10 egunetan zehar begiralea bere haurrekin duen harremana etengabea da. Honela, egunaren amaieran zure haurretaz baino ezin dezakezu berba egin.
Haurtzarora bueltatzen zara, une oro abesten, jolasean azken finean beste haur bat baino ez zara. Egunaren tematikaren arabera mozorrotatuz beraientzat antzerkiak prestatzen euren algarak eta irriek gogobetetzen gaituzte. Geure eguneroko kexka eta arazoak ahaztu eta lanen murgiltzen zara une bakoitza ahalik eta gehien gozatzen saiatuz.
Benetan dinotzuet uharte honek xarma berezia dauka. Somatzen den giro atsegina kutxatu egiten gaitu. Honi esker, nekeaz, atseden faltaz, eta faltan somatzen lo ordua ahaztea lortzen dugu. Aitortzen dut lan gogorra dela, baina guztiz asetzen zaitu eta zure buruaz arro sentiarazten zaitu. Askori handitzea irudi dakioke baina benetan bizi arte ezin duzue imaginatu zer nolako bizipena den hau.
Nork: asierb.2006/07/30 20:03:45.990 GMT+2
Etiketak:
begirale
zuhatza
udaleku
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/15 18:53:32.957 GMT+2
Blogen munduan berria nauzue. Egunez egun, gauza berriak deskubritzen ditut. Hona hemen neure azken ikertkuntzen berri. Zihurrenik gehienok jada izango duzue blogek eskaintzen dituzten aukera hauen berrri. Niri behintzat nahiko xelebrea iruditu zait.
Izan ere, Tunning-aren mundua blogosferara iritzi da. Web orrialde ezberdinek gure bloga pertsonalisatzeko aukera anitzak eskaintzen dizkigute. Adibidez oso erraza da, erloju bat gehitzea gure alboko zutabeari. Edota nik ipini dudan eguraldiaren aurrekispunearen antzeko bat gehi dezakegu nahi izan ezkero. Interesgarria da, ere zembait web orrialdek gure blogak izandako bistialdi kopuruari buruz, jatorria, orduak etb. Eskaintzen duten informazioa.
Gainera hauek ipintzea ez dauka inongo zailtasunik. Bloga editatu saileak alboko zutabeari dagokion hutsunean eurek eskeinitako httml kode bat ipintzea. Guztiz dohainik da, hona hemen zenbait web orrialdeen helbideak froga egin nahi baduzue.
Bisitaldiei buruz informazioa anitzak eskaitzen duten zerbitzuak badira. Hara nola bisitaren jatorria, bisita gehieneko orduak etab. Guzti hau, estadistika politen bitartez. Hala ere, nik honako helbide hau jarri dizuet sinpleagoa baino oso baliagarria ere.
http://easy-hit-counters.com/
Eguraldiaren kasuan berriz, web honek gure hiriburuko eguraldiaren mapa blogean ipintzeko aukera ematen digu. Mapak anitzak dira aukeraketa gustu kontua da. Euskal Herriari dagokionez: Bilbo, Irunea, Gasteiz eta Donostiko eguraldiaren informazioa ematen digu.
www.tutiempo.net

Azkenik, erlojuei dagokionez, horrialde hau gomendatzen dizuet. Bertan katologo interesgarria aurkituko duzue. Digitalak, analogikoak denetarik daukagu.
http://www.clocklink.com/
Nork: asierb.2006/05/15 18:53:32.957 GMT+2
Etiketak:
albisteak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/07 12:27:21.677 GMT+2
Sistema kapitalistaren oinarria, merkatuaren beharretara moldatzea da. Merkatuak ezartzen ditu legeak eskaria eta eskaintzaren bitartez. Gainera, etengabe moldatzen doa, garai bakoitzean sortzen diren premiak asetuz. Gaur egun, garapenaren gizartean bizi omen gara, eta gure hezkuntza maila inoiz izan dugun altuena da. Hori dela eta, gizartearen eskaera berrien artean kultura dugu. Produktu kulturalak etengabe aldarrikatzen ditu. Kultura modan dagoela esan genezake.
Eskaera berri honi erantzuteko, eskaintza gero eta anitzago da. Hau da, hain zuzen ere, merkatuaren erantzun sistmatikoa: eskaria gora egiten duen heinean eskaintzak ere gora. Baina arazo bat sortzen da, kultura ez da produktu arrunt bat. Ezin da produkzioa behartu, kulturak berak ezartzen du abiadura, ez merkatuak. Produkzio kulturalaren handitzeko saiakerek fenomeno berri bat sortu dute “sasi kultura” bezala deituko duguna. Honek produktuaren kalitatea murriztea eragiten du. Gizakiok bide sinpleena eta errazena jarraitu ohi dugu. Jakiteko dugun grina bide errazenetik asetzen dugu. Historiari buruz zerbait jakin gura badugu, orokorrean, ez dugu historiako liburu batengana joko, jakin-mina Hollywood-eko produkzio erraldoi batekin aseko dugu. Gainera gure buruaz arro egongo gara 3 ordutako txapa jasan izanagatik.
Arazoa, honakoa da: Gero eta pertsona gehiagok gure burua intelektualtzat jotzen dugu errealitatean ezjakin hutsak garenean. Ikusten duzuen moduan ni ere talde horretan sartzen naiz . Autokritika egitea ez dator gaizki eta. Lau gauza dakizkigunez, uste dugu jada dena dakigula. Per Harbor filma ikusi izanagatik, gertaera historiko horri buruz dena dakigunaren iritzikoak gara. Horrelakoak gara bai, harroegiak. Ez gara konturatzen produktu hauek ikuspuntu bat baino ez dutela eskaintzen. Ikuspuntu guztiz subjektiboa gainera.
Industrializazioaren beste eragile bat, enpresaburu ugariren jarrera izan da. kulturaren merkatuan etekinak lortzeko bidea ikusi dute eta honetaz baliatu dira. Durangoko azoka, Santo Tomas feria antzinako izaera galdu dute. Taloa adibidez ez da gure arbasoen elikadura, tradizioak gogoratzeko bidea. Etekin ekonomikoak lortzeko abagunea baizik.
Kulturaren industrializazioaren ondorio nagusia, pentsamenduak orokortzea da. Eredu baliagarria, bakarra da. Beste ikuspuntu guztiak baztertu egiten ditugu. Kultura guztiz aurkakoa denean, kultura = aniztasuna da. Bakoitzak bere bizitza estiloa bere tradizioak dauzka eta hauek ezin dira inposatu, herri bakoitzak bereak dauzka eta errespetatu behar dira.
Orain arte esan dugun guztia hitz batetan laburtu beharko bagenu, hitz gakoa GLOBALIZAZIOA izango litzateke. Zalantzarik gabe sasi kultura honen ekoizlea globalizazioa dugu. Bizitza estilo jakin bat eta balore zehatz batzuk ezartzen dizkigu globalizazioak. Kultura herrikoiari min handia egin dio joera honek. Izan ere, gure sustraiak baztertzera bultzatzen gaitu. Pertsonak bata bestearen klonak bilakatu nahi gaitu. Hizkuntza, jokamolde, ohitura berberak. Ez dira ohartzen edertasuna aniztasunean dagoelaz.
Nork: asierb.2006/05/07 12:27:21.677 GMT+2
Etiketak:
gogoetak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/17 16:08:17.623 GMT+2
EITBk aurten ere spot berria aurkeztu digu. Katea iragartzea helburu duen spot-a alegia. Mota honetako publizitate kanpaina egiten duten 3. urtea da. Spot hauek entzute handikoak izan ohi dira. Zihur ihazkoaz oraindik oroitzen zaretela. Bai, hala da, Andaluziar salerosoarena. "EITB gatza eta piperra" ikurritza zeukan horrek.
Orain arte, nahiko arrakastatzuak izan dira. Batik bat, umorean oinarritzen direlako eta ikusleok eskertzen dugu. Hala ere, polemika ugari sortu ohi dute. Ihaz adibidez, eztabaidak kanpontik zein barrutik etorri ziren.Alde batetik, Espainiatik kexuak etorri ziren. Andaluziako kultura gutxieztu izanaz mehatzatu zuten EITB taldea. Iragarki erasokorra zelaren ustea zuten. Bestalde, Euskal Herrian bertan ere desadontasunak egon ziren. Izan ere, zenbait talde euskazaleek ere andaluzaren pertsonaia salatu zuten. Beraien ustetan ez da zertan Andaluziaraino joan behar grazia eta piperra aurkitzeko. Euskal Herrian bertan ere horrelakoak egon badaude.
Ihazko esperietzia ikusi ostean pentsa genezake, aurten publizitate kanpaina moderatuago bat aurkituko genuela. Umorea erabili daiteke inor mindu gabe. Hara non, pasaden astean espero ez nuenean spot berria. Aurten ere, umorean oinarritua, eta aurten ere zer esan handia emango duelaren irtizikoa naiz ni. EITB betidanik salatua izan da euskal probintzien artean desberdintasunak egiteaz. Hau da, probintzia batzuekiko lehentasuna izateaz. Guztiok entzun edo abeztu dugu noizbait "ETB Bilboko Telebista" esaldia. Bestalde futbolari gehiezgizko garrantzia emateaz salatu dugu askotan. Eta futbola diodanean Athteticki buruz hitz egiten ari naiz. Izan ere, Askotan badirudi Athetic euskal futbol talde bakarra dela. Iragarkira berriro bueltatuz, ikus dezakegu nola 3 baldintza hauek guztiz betetzen diren. Hasteko iragarkiak nola ez, Bilboko hiria dauka protagonistatzat. Honela, Bilboko itsasadarraren edertasun paregabeak ikusten goza dezakegu. Bestalde, futbolean oinarritzen da iragarkia. Eta berriro ere, futbola diodanean Athtetici buruz hitz egiten ari naiz.
Herri honetako kirol bakarra futbola dela ematen du. Badira zenbait talde iragarkian agertzeko meritu gehiago egin dituztenak Atheticek eta Errealak baino. Zergatik ez dira ausartzen zehozer berria egitera. Kirolean oinarritu nahi badute iragarkia bultzada bat eman diezaiotela adibidez emakumeei eta Bera-bera emakumezkoen eskubaloi taldea hartu dezatela eredutzat. Hauek, azken urteotan, edozein euskal futbol talde baino titulu askoz gehiago lortu dituzte. Ideia bat baino ez da. Esan gura dudana da, alde batera utzi ditzatela behingoz lehentasunak eta guztiokin justuagoak izan daitezela. Ihaz Andaluza gutxieztu zuten moduan. Aurten Hala Gipuzkoarrak, Arabatarrak eta Nafarrak; nola futbolariak ez diren beste kirolari guztiak gutxieztu dituztela. Eta ez da lehenengo aldia eta zihur aski ez da azkena izango.

Nork: asierb.2006/04/17 16:08:17.623 GMT+2
Etiketak:
publizitatea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak