Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/13 10:45:26.200 GMT+1

Ezusteko Sorpresa

Bizitzak buelta asko ematen dituela jakina da. Izan ere, bizitza latza izan ohi da. Gitxien espero dugunean, horra hor zorigaitzeko agertakariren bat, zeinek geure ilusio xede zein ametsak zapuzten dituen. Errealitatearen kontra behin eta berriro talka eginez biza gara gizakiok.

Baina eskerrak salbuespenak ere badirela. Ezusteko sorpresa atseginak jasotzen ditugu noizean behin. Hauek gogobetetzen gaituzte. Bat-Batean; maite duzun, benetan estimatzen duzun pertsona baten keinua jasotzea aski izaten da ilusioa berreskuratzeko. Bizitza  hontan ez dago berezia sentzia bezalakorik.

 Hain da sinplea zoriontasuna eskuratzea. Maiz,  detaile ziztrin bat aski izaten da. Zergatik izkutatu edo ukatu benetan axola zaiguna. Sentimenduak askatasunez adieraztea eta estimatzen gaituzten pertsonak aintzat hartzea dira bizitza oparo baten gakoa.

Eskerrik asko Maitetxu, egunez egun irakatsi didazu amets egitea doakoa dela. Zuri esker maitasunagan ilusioa berreskuratu dut.

Nork: Asier.2006/11/13 10:45:26.200 GMT+1
Etiketak: zoriona sentimendu maitasuna sorpresa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.