Lehenik eta behin, aspaldiko lagunak. Denbora luzean isilik egon eta gero, hemen da Astindu berriz ere, herri komunikazioan bere lekutxoa egiteko asmoarekin. Hau, aro berriko lehenengo alea denez, aldizkari honen nondik norakoak, asmoak eta helburuak azaltzea tokatzen dela uste dugu.
Aldaketak daude bai, berritu ala hil! Formatuarena da aldaketa nagusia, ohiko fanzinearen formatuak xarma gehiago izango zuen agian, baina gure apustu handiena aurrera eramateko, beharrezkoa ikusi dugu berritzea. Alde batetik, jorratutako gaiek freskotasuna mantentzeko gertutasuna lortuz eta bestetik, kalean presentzia izateko errazago eta maizago banatuko den zerbait eskaintzea; beti ere ikuspegi kritiko batetatik egina.
Dakizuen bezala, Astindun ez dago zuzendaririk ezta iragarkietarako lekurik ere, proiektua aurrera eramateko sortutako koordinazio talde eta motore bat baizik. Bere edukia anitza izateko denoi zabalduta dago. Denon ekarpenekin errazago eta aberatsagoa izango delako, denoi eta batez ere beste medioetan ahotsik ez dutenei tartea utziz.
Ba hori, ez garela profesionalak eta autogestioan sinisten dugula, eta honek denok ideiak, ametsak, kontuak, istorioak eta ezagupenak elkartrukatzeko sortutako espazio bat izan nahi duela. Kopiatu, zabaldu eta sortu!
Idatzi artikulu bat